Kontzertuak

BOS 13


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Franz Liszten birtuosismoa

Azken orduko sarrerak

J. Brahms: Bariazioak Haydnen gai baten gainean
F. Liszt: 1. kontzertua piano eta orkestrarako
A. Ginastera: Bariazio kontzertanteak op. 23

Daumants Liepins, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

auspiciador:


JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

Haydnen gai baten gaineko bariazioak Op. 56a

I. Coral de San Antonio: Andante
II. Variación 1: Poco più animato
III. Variación 2: Più vivace
IV. Variación 3: Con moto
V. Variación 4: Andante con moto
VI. Variación 5: Vivace
VII. Variación 6: Vivace
VIII. Variación 7: Grazioso
IX. Variación 8: Presto non troppo
X. Finale: Andante


FRANZ LISZT (1811 – 1886)

1. Kontzertua piano eta orkestrarako Mi bemol Maiorrean

I. Allegro maestoso
II. Quasi adagio
III. Allegretto vivace
IV. Allegro marziale animato

Daumants Liepins, pianoa


ALBERTO GINASTERA (1916 – 1983)

Bariazio kontzertateak Op. 23*

I. Tema per Violoncello ed Arpa
II. Interludio per Corde
III. Variazione giocosa per Flauto
IV. Variazione in modo di Scherzo per Clarinetto
V. Variazione drammatica per Viola
VI. Variazione canonica per Oboe e Fagotto
VII. Variazione ritmica per Trombe e Trombone
VIII. Variazione in modo di Moto perpetuo per Violino
IX. Variazione pastorale per Corno
X. Interludio per Fiati
XI. Represa dal Tema per Contrabasso
XII. Variazione finale in modo di Rondo per Orchestra

 

* Lehen aldiz BOSek
Iraup.: 70’ (g.g.b)


Azken orduko sarrerak

DATAK

  • 22 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      12:00 h. Sarrerak Erosi
  • 22 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 23 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Bariazioa gozagarri

Bariazioen teknika oso gai klasikoa da musikaren historian. Tema bat hartzea eta diferentziak egitea (halaxe deitu zitzaien Espainiako Urrezko Mendean) konpositore askok pozez onartu duten erronka izan da; erronka sorkuntzarentzat, emandako material batetik ideia berriak sortzeko gaitasunarentzat. Lan horrek badu sormena erakusteko agerraldi birtuoso baten kutsua, estilo ariketa baten gisara (eta aipamen horrek liburu bat biziki gomendatzera narama, hain zuzen ere Ejercicios de estilo izenburua duena, Raymond Queneau idazle frantsesarena; gai surrealista, zoragarria eta barregarria du, eta bariazio literarioak ere baditu).

Hizpide dugun teknika ez dugu eredu ohikoenera mugatu behar, artista jakin baten tema baten gaineko bariazio huts modura. Aitzitik, errusiar panpinen antzera, bariazioak egiteko oso modu anitzak aurki ditzakegu. Hasteko, diferentziak modu askotara egin daitezke: soilik apaingarrietan, soineko bati koloreetako lazoak jartzea bezala, edo melodiaren formari eragin ahal diote, funtsezko harmoniari eutsiz, erritmoa alda dezakete, azkartuz edo motelduz, temarekin batera doan harmonia berreraiki dezakete, esaterako maiorretik minorrera eramanez edo alderantziz. Eta gauza horiek guztiak aldi berean ere egin daitezke, jatorrizkoa ia-ia ez ezagutzeko moduan utziz.

Bidenabar, melodiak ez ezik bestelakoak ere har daitezke tema gisa, horrekin batera doan harmonia edo egitura globala, adibidez. Hala gertatzen da txakona edo passacaglia bezalako generoekin; musika zaharrean ohikoak ziren eta ondoren ere, tarteka, berreskuratu dira. Sekuentzia harmoniko finkoa hartu, hau da, baxu bat, eta horren gainean aldaera multzo luzea sortzean datza, zimendu berberen gainean zenbat eraikin egin daitezkeen egiaztatuko bagenu bezala (berehala komentatuko dizuet gaurko kontzertuko kasu bat).

Azkenik, bestelako generoek ere ideiak eta teknikak lor ditzakete bariazioaren aukeratik, musika zelula bati ahal bezain etekinik handiena ateratzeko funtsezko helburuan eragin dezaketenak, ezaugarri bakoitza iradokizunen iturri gisa hartuz bide berriei ekiteko. Adibidez, Bachek hertsiki bariazioaren artearen maisulan nagusietako bat utzi zigun, Goldberg bariazioak, hain justu ere; baina, horrez gain, bi tema handiren aukerak ustiatu zituzten bi obra kolosal ere proposatu zizkigun, kasu honetan kontrapuntuari dagozkionak, eraldaketa, imitazio, inbertsio eta gainerako aplikazio teknikoen subjektu bihurtuz: Musikazko eskaintza eta Fugaren artea.

Gaurko emanaldian bariazioak dituzten temen bi adibide bikain entzuteko parada izango dugu, generotik emaitzarik onenak lortuz. Eta, horiekin batera, egitura ehunduz temak etengabe eraldatzearen printzipioaren arabera eraikitako obra bat ere izango dugu.

Johannes Brahms (1833-1897) konpositorearen Haydnen gai baten gaineko bariazioak obraren orkestra bertsioa 1873. urtean estreinatu zen Vienan, obra originaletik autoreak berak bi pianotarako egindako transkripzioaren emaitza modura. Brahmsen jardun sinfonikoaren hitzaurre bikaina da, ondoren iritsi baitziren artistaren sinfoniak. Egia esate aldera, musikologoek ebatzi dutenez, Brahmsek erabili zuen melodia, Musikaren Lagunen Vienako Sozietateko liburuzain Karl Ferdinand Pohlek aurkitutakoa, Klasizismoko maisuaren obra zela esatea oker bat izan zen. Hala, gaur egun oraindik ez dakigu nork sortu zuen, eta, hortaz, izen egokia Haydn ez beste norbaiten gai baten gaineko bariazioak izango litzateke.

Autoreak berak pieza hau bereziki estimatzen zuen, eta ez da gutxiagorako. Ez da diferentzien bilduma huts bat; aitzitik, zentzu globala duen egitura bat da, eta ondoz ondoko atalen kontrasteak Finale ikusgarrirantz bultzatzen gaituen multzoa artikulatzen du. Osotasunean erabateko koherentzia du, eta eskola ere sortu zuen; beste pieza batzuetan pentsatuz gero jabetuko gara, besteak beste, Txaikovskiren Rococó bariazioak, Francken Bariazio sinfonikoak, Elgarren Enigma bariazioak edota Ginasterarenak, ondoren hizpide hartuko ditugunak, programa hau itxiko baitute.

Tema Chorale St. Antoni izenez ezagutzen da, halaxe ageri baitzen Pohlek aurkitutako partituran. Bakuna da, agian kutsu herrikoia eta harmonia sinplekoa, baina interesgarria da, bost konpaseko zenbait esaldi dituelako lau konpasekoekin txandakatuz, ohikoagoak oro har, eta koda txiki bat, graziaz borobildua. Aurkezpenean, Brahmsek haize instrumentuei eman zien, biolinak eta biolak baztertuz; izan ere, bertsio originala musika tresna horietarako Divertimento baten parte zen, eta, hala, sonoritate bereziari eutsi zion.

Ondoren datozen zortzi bariazioak anitzak dira, eta orkestrako musika tresna eta sekzio batzuen eta besteen sonoritateak baliatzen dituzte. Brahmsen maisutasunari esker, aniztasunak eta sendotasunak bat egiten dute, sinfonia edo suite baten atal desberdinak izango balira bezala. Batzuek kutsu dramatiko nabarmenagoa daukate, beste batzuk lirikoak edo are pastoralak dira, edo scherzo tankera daukate; txandaka koloreztatzen dira, maior edo minorrean…

Bidenabar, temari dagokionez distantziaren eta gertutasunaren arteko oreka bikainaz gozatu ahalko dugu. Ia bariazio guztiek temaren egitura globala errespetatzen dute, bost konpaseko semiesaldiekin; harmoniak aldaketa xeheak ditu, eta melodia askeago eraldatzen da. Baina temaren itzala gurekin dator beti, eta xehetasun askotan antzeman daiteke.

Sorpresa nagusia amaieran dator; Brahmsek itxiera bikaina oparitu zigun, eta azken bariazio bat baino askoz gehiago da; kontrapuntua maisutasunez menderatzen zuela erakusten digu, eta horrek Bachekin lotzen du. Passacaglia gisa eraiki zen (lehen forma zahar hau aipatu dugu), eta etengabe errepikatzen den bost konpaseko baxu bat hartzen du euskarri (berriz ere zenbaki horren originaltasuna baliatuz). Horren gainean, trikimailu kontrapuntistiko izugarriak zabaltzen dira, eta meriturik handiena da, hain zuzen ere, ez direla antzematen; ia garrantzirik eman gabe, tema bikain errepikatzera garamatza, ia modu literalean, bukatu aurretik; hala, pieza osoa modu zoragarrian osatzen da.

Johannes Brahms musikariaren handitasunaren erakustaldia da; dagoeneko gure artean izan dugu denboraldi honetan eta berriz ere izango dugu, azken sinfonia ikaragarriarekin emango baitiogu amaiera. Aste batzuk barru han izango nauzue zain, are ikusgarriagoa den beste passacaglia bati buruz hitz egiteko.

Bitartean, Franz Liszten (1811-1886) pianorako lehen kontzertuaren kasuan, birtuosismotik harago bideari ekin zion musikari baten obra dugu aurrean. 1849an konposatu zuenean (1855ean estreinatu zen), bakarlari gisa ordura arte egindako ibilbidea uzteko erabakia hartu berria zuen. Horri esker, konpositore gisa zituen helburuak handitu eta luzitzeko piezak sortzea baino lurralde latzagoetan barneratu zen. Argi dagoenez, hizpide dugun obrak agerian uzten du artistaren irudimen musikala oso emankorra zela eta asmamen aberatsa zuela, kontzertu eta sinfonia arteko egitura hibrido paregabea sortu baitzuen, kohesioa ematen dioten lotura tematikoekin josia, lau sekzio nagusitan banatutako mugimendu bakarrean.

Bakarlariarentzat maila teknikoa historiako piano jotzaile onenetako batengandik espero denaren parekoa da, baina Liszt heldua izanik, ez zen piezaren aberastasun musikalaren gainetik ezarri eta, bidenabar, orkestrako musika tresnen arteko solasaldia ere ahalbidetzen du, diskurtsoaren protagonista bihurtuz. Ez galdu ekarpen horiek guztiak, musikaren koloreari aniztasun zabala ematen baitiote.

Musikaren izaera kromatikoa ere nabarmendu behar da, horrek erakusten baitigu autorearen lanak lotura zuela lagun zuen Richard Wagnerren ekimen berritzailearekin, argi utziz lan horretan musikari hungariarra ez zela izan soilik alemanaren albokoa, baizik eta beste maisu nabarmen bat ere izan zela. Irekiera temari erreparatzea aski da horretaz jabetzeko; izan ere, orkestrak unisonoan eta energiaz interpretatzen duen tema da, eta, hain zuzen ere, jaitsiera kromatikoa da.

Ondorengo obretan Wagnerrek garatu zituen baliabideetatik gertu egoteak berriz ere garamatza nota hauen ildo nagusira. Hain zuzen ere, diskurtso musikala tarte artifizialetan ez zatitzeari melodia infinitua deitu zitzaion drama wagnertarretan; hala, ideiak malgutasunez eraldatzen dira beste tema batzuei lekua egiteko eta, ondoren, eraldatuta itzultzen dira. Handik urte batzuetara Schönbergek bariazio jarraitua izena erabili zuen, eta gerora bere musika arkitekturaren printzipioetako bat izan zen. Konposatzeko modu horri esker, obrari sendotasuna ematen zaio, errepikapen literalak edo egitura itxiagoak saihestuz, musikari erromantikoek Klasizismotik jaso zituztenak.

Bada, kontzertu honetan material tematikoak lantzeko oso modu antzekoa aurkeztuko da. Mugimendu bakarrean bildutako sinfonia baten formarekin duen antzekotasuna lehenago ere aipatu dugu. Lau sekzioak etenik gabe interpretatzen dira, eta generoaren ohiko lau mugimenduei dagozkie: hasierako allegro indartsua, lirismo handiko tarte lentoa, scherzo zirraragarria eta finale bikaina. Aurreko mugimenduetan antzeman diren joerak azken tarte horretan zabalduko dira.

Lehen zatian aipatutako tema zehatz eta indartsua aurkeztuko zaigu, eta tema horren izaerak obra osoa markatuko du; tema horrek zedarrituko du obraren garapena, baina lirismo handiko beste tema bati emango dio lekukoa eta lehen sekzio hau, horren metatua, hasperen batean joango zaigu, adagio moltori lekua utziz. Tarte horretan melodia ameslari bat sortuko da orkestran, pixkanaka jaioko balitz bezala; pianora iristean, erabat zabaltzeko, Liszten bereizgarria zen ezker eskuko akonpainamendu horretako batekin, ez zaigu batere kostatuko imajinatzea Parisko gizarteak nola galtzen zuen konortea hiriko saloietan ekialdetik etorritako ile erromantiko hura ikusita. Badirudi scherzoa oin puntetan iristen zaigula, triangeluak iragarrita (arretaz erreparatu behar diogu musika tresna horri gaur protagonismo handia hartuko baitu; Brahmsen bariazioen amaieran ere nabarmendu zen, eta Liszten kontzertu honetan inoiz ez bezala ikusiko dugu); tintin hotsak pianoa eta orkestra guztia esnaraziko ditu, batetik bestera korrika hasiz, dantzan ariko balira bezala.

Baina, aurreratu dugun moduan, Lisztek amaierarako gorde du osotasunari batasun zentzua emango dion unea, aurreko une guztiak itzuli egingo baitira, martxa boteretsu baten esparruan, hasierako temari eta, horrekin batera, obraren material guztiari berriz ere helduz, obraren amaierarantz lasterketa bikainean abiatuz.

Kontzentrazio ahalegin bizia da, eta esaera zaharra ere betetzen du, alegia, berbarik onena, laburrena. Kontzertu honek Erromantizismoaren alderdi guztiak hogei minutu pasatxotan bilduko ditu, alderdirik intimoena, apasionatuena eta hedatuena, tema multzo batean egindako eraldaketa bikainekin. Wagner kideak egin zuen moduan, hortaz.

Horrela, programaren hirugarren obrara iritsiko gara, Alberto Ginastera (1916-1983) konpositore argentinarraren Bariazio kontzertanteak obrara. Emanaldi honetan Brahmsek bariazioen zantzu ugari aurkituko ditugu; esan dugun moduan, Brahmsek eskola sortu zuen. Piezaren egituraren ikuspuntutik, bariazio independenteen multzo hutsa gainditzen duen kontzepzio globala dago; temaren zenbait bertsioren bitartez, bereziki bikaina izango den bukaerara eramango gaitu. Eta tema moldatzeko moduari dagokionez, kasu honetan ere autorearen fantasia musikalaren indarra antzemango dugu, elkarrekiko oso desberdinak diren soinu paisaietara eramango gaituelako, denak hasierako temaren iturritik etorritakoak.

Baliabide interesgarri batzuk lagungarriak dira paisaia horiek aberasteko. Alde batetik, eta hortik datorkio kontzertanteak izenburua, Ginasterak orkestrako zenbait sekzio eta musika tresnari aukera eskaintzen die bariazio bakoitzean solista gisa agertzeko, eta bakoitzari izaera berezia ematen dio, emozio modu bereizgarri bat, bat datorrena musika tresna bakoitzaren adierazpideekin. Hala, flautaren azkartasun alaiaz gozatuko dugu, metalen fanfarre kutsu indartsuaz, biolaren ahots dramatikoagoaz eta tronpetaren lirikaz (bi musika tresna horiek ezohiko erregistroetan entzuteko aukera paregabea), genero klasikoak birformulatuz, esaterako klarinetearen scherzo dibertigarria edo oboe eta fagoten kanon zorrotza, Ginasterak ofizioa ondo baino hobeto ezagutzen zuela argi erakutsiz.

Halaber, aparteko aipamena egin behar zaio biolontxeloak eta arpak elkarrekin eskainitako interpretazioari; lasaitasun eta lirismo gozamena da, baita justu bukaeraren aurreko berreskurapena ere, zikloa ixten bezala, bukatu aurretik. Oraingoan kontrabaxuaren solo zabal eta ezohikoa entzungo dugu, arparen arpegioekin lagunduta berriz ere.

Koherentzia emate aldera bi interludio izango ditugu, bata hari instrumentuen esku eta bestea, berriz, haize instrumentuen esku egongo dena, atseden txiki bat har dezagun temaren abenturekin jarraitu aurretik eta amaiera arteko bidea antolatzeko, dantza gautxo apoteosikoa izango baita bukaera.

Eta horrek obra honen beste gai garrantzitsura garamatza, jakina. Zeuen buruari galdezka ibiliko zarete dagoeneko, melomano azkarrak zaretelako: Hau zer da, nazionalismo objektiboa, nazionalismo subjektiboa edo neoespresionismoa? Izan ere, Ginasterak berak bere obra musikala hiru etapa horietan banatu zuen, agian autoanalisi gehiegi ere eginez. Kontua da 1953. urteko pieza bat dela, eta, hortaz, nazionalismo subjektiboa egokitu zaigu. Bide batez, esan dezagun garai deserosoa izan zela musikariarentzat; ez zen ondo konpontzen Perón presidentearen gobernuarekin, baina horrek ez du zerikusirik musikarekin.

Ginasteraren aburuz, nazionalismo subjektiboak esan nahi zuen bere inspirazioa Argentinako folkloretik abiatzen zela, baina melodia zehatzen aipu zuzenak saihestuz (hori nazionalismo objektiboa izango litzateke, aurretik bizi izandako etapa); hala, lengoaia herrikoia ideia iturri gisa hartzen zuen, ondoren modu abstraktuagoan eraldatuko zena. Edo, agian Bartókek musika hungariarrarekin zuen harremana deskribatzean esan zuen moduan, une batean gertatzen da asko ikasi eta gero musika herrikoia autorearen ama lengoaia bihurtzen dela, eta autoreak dagoeneko ez du antologia eta bilduma folklorikoetatik ateratako tema zehatzetara jo behar; aitzitik, bere ideia propioak lengoaia horretan adierazten ditu.

Eta horixe aurkituko dugu obra honetan. Arreta jarri gabe entzuten badugu, ziurrenik elementu folklorikoak ez ditugu amaierara arte antzemango; orduan, orkestrak markatutako zapateatu gogorrek eta malambo erritmoak Pampara eramango gaituzte. Hala ere, temak berak Argentinako musika herrikoiaren funtsezko protagonista bati egiten dio erreferentzia, gitarrari, alegia. Arparen lehen arpegioak sekuentziaren lehen zantzua emango digu: mi, la, re, sol, si. Eta obra hau bereziki interesgarria da, hain zuzen ere, ondoz ondoko bariazioek melodia nagusian (txeloak interpretatzen duena) eragina izateaz gain, bariazioek baliatzen dituztelako akonpainamenduan agertzen diren ideia guztiak, izaera bereizgarria ematen diotenak; izan ere, xehetasunei erreparatuz gero, aipatutako noten segidak laudun bitarteak hartzen ditu oinarritzat, eta harmonia tradizionalak, berriz, hirudunak hartzen ditu akordeak sortzeko. Horra hor musika tradizionalaren materialen interpretazio librea, musika osoa koloreztatuz.

Obra bikaina da, gaurko programa osoa bezala; argi ikusiko dugu hizpide dugun musikariak nolako talentua zuen, eta maizago eta ohiko obretatik haratago entzun beharko genukeela pentsatuko dugu, alegia Estancia ballet obra baino gehiago entzunez (nazionalismo objektibo garaikoa, hain justu ere).

Gozatu aniztasunaz, inspirazio iturri bihurtutako musikaren malgutasunaz. Frantsesez esaten den moduan, Vive la différence!

Iñaki Moreno Navarro


Daumants Liepins.

Pianoa

2019. urteko Maria Canals Nazioarteko Musika Lehiaketako lehen saria.

Daumants Liepiņš pianoaren munduko talentu berri erakargarrienetako bat da, eta berriki Pianist aldizkariaren “Pianists to Look Out For in 2020” zerrendaburua izan zen. 2019an Vendome saria eskuratu zuen Verbier jaialdian, Suitzan. Riga Jurmala Music Festival jaialdian laster aurkeztuko da Daumants, herrialde baltikoetako musika klasikoko jaialdirik prestigiotsuenean, eta emanaldiak eskainiko ditu Munichko Gasteigen, Bartzelonako Palau de la Música Catalana jauregian eta Bukaresteko Enescu jaialdian. Ondoren, zenbait kontzertutan parte hartuko du Madrilen, Bilbon, Granadan eta Tenerifen.

Daumantsek dagoeneko solista gisa ere jo du Royal Liverpool Philharmonic Orchestra, Helsingborg Symphony Orchestra, Romanian National Symphony Orchestra, Georgian National Symphony Orchestra eta Kaunas Symphony Orchestra orkestrekin. Laster Naxos eta Steinway zigiluekin ere zenbait lan grabatuko ditu, orkestrekin bira bat egingo du Iberiar penintsulan, eta Letoniako Orkestra Sinfoniko Nazionalaren denboraldia irekiko du.

2017an Daumantsek Urteko Artista Gazteari saria eskuratu zuen Lielā Mūzikas Balva Letoniako Musika Handiaren Sari Nazionalean, Letoniako musika klasikoko saririk prestigiotsuena; herrialdea, gainera, ospetsua da mundu mailako kalitatea duten musikariak esportatzen dituela, Andris Nelsonsetik Baibe Skridera.

Gaur egun Daumantsek musika ikasketak egiten jarraitzen du, Suedian, Karlstadeko Unibertsitateko Ingesund Musika Eskolan, Julia Mustonen-Dahlkvist irakaslearekin. Hainbat sariketatan jaso ditu sariak, besteak beste Maria Canals Piano Lehiaketan (lehen saria), Nordic Piano Competition sariketan, George Enescu International Piano Competition sariketan, James Mottram International Piano Competition sariketan edota Tbilisi International Piano Competition sariketan (Special Prize for Artistry).


Carlos Miguel Prieto.

Zuzendaria

Carlos Miguel Prieto Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionalaren, Louisianako Orkestra Sinfonikoaren eta Meatzaritza Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da. Houston Symphony Orchestrako zuzendari elkartua izan zen.

Orkestra garrantzitsuak zuzentzeko gonbidapena jaso du, besteak beste, New York Philharmonic, Boston Symphony Orchestra, Chicago Symphony, London Royal Philharmonic, Orquesta Sinfónica de Xalapako Orkestra Sinfonikoa, eta Indianapolis, San Antonio, Florida eta Nashvilleko orkestrak.

Berriki eta etorkizunerako esku artean dituen konpromisoen artean nabarmendu behar ditugu Londoneko Orkestra Filarmonikoa, Minnesotako Orkestra, Estatu Batuetako Orkestra Sinfoniko Nazionala Washingtonen, Espainiako Orkestra Nazionala, Galesko BBC Orkestra Nazionala eta Los Angeles New Music Group; bidenabar, orkestra batzuetara itzuli ere egingo da, tartean NDR Elbphilharmonie, Frankfurteko Irrati Orkestra Sinfonikoa, Hallé, Liverpooleko Orkestra Filarmonikoa, Bournemouteko Orkestra Sinfonikoa, Estrasburgoko Orkestra Filarmonikoa, Auckland Philharmonia, Gaztela-Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Princeton eta Harvard unibertsitateetan graduatu zen, eta Musika Kritikarien Mexikoko Batasunaren saria eta musika merituari Mozart domina jaso ditu, Mexiko eta Austriako gobernuek emandakoak, hurrenez hurren. Duela gutxi, 2019. urteko zuzendari izendatu zuen Musical Americak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
18 - 19
Api
2024
>Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Emmauel Pahud aspaldi kokatu zen txirularen esparruko gailurrean. Bere ibilbidean ziztu bizian gertatu da dena 22 urte zituela Berlingo Filarmonikoan bakarlari-plaza lortu zuenetik; bera zuzenean entzun dutenek diote bere musika amasaren luzapena bezalakoa dela. Zuzendari-titular gisa egindako ibilbideari agur esaten hasteko, Erik Nielsenek Mahlerren S. sinfonía eskainiko digu, eta haren gailurrez, haranez eta adagietto ederraz gozatuko dugu.

Abono:

XX Century Classics


Erik Nielsen, zuzendaria
Emmanuel Pahud, flauta


I

CARL NIELSEN (1865 – 1931)

Kontzertua flauta eta orkestrarako*

I. Allegro moderato
II. W. A. Mozart: Andante,flautarako Do Maiorrean, K. 315
III. Allegretto

Emmanuel Pahud, flauta

II

GUSTAV MAHLER (1860 – 1911)

5. sinfonia do sostenitu minorrean

I. Trauermarsch
II. Sturmisch bewegt
III. Scherzo: Kraftig, nicht zu schnell
IV. Adagietto
V. Rondo – Finale

*Carl Nielsenen kontzertua flauta eta orkestrarako bi mugimenduen artean Wolfgang Amadeus Mozarten andante flauta eta orkestrarako Do Maiorrean, K. 315 joko da.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

A. Schnittke: Boskotea pianoarekin
BOSen boskotea pianoarekin

A. Schnittke: Moz’ Art à la Haydn
BOSen hari-ensemblea

W. A. Mozart: Ziri musikal bat, KV 522
BOSen hari eta haize ensemblea

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak