Kontzertuak

Musika Música – VIENA BILBAO 2021
Euskalduna Jauregia. 17:00 h.
Sarrerak: Musika música 2021
FITXA
VANESSA GOIKOETXEA soprano
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
GIANCARLO GUERRERO director
A. Berg: Sieben Frühe lieder (Zazpi kantu goiztiar/Siete canciones tempranas)
W. A. Mozart: Sinfonía no 41 en do mayor K.551, “Júpiter”
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
MUSIKA-MÚSIKAK 20 URTE BETETZEN DITU
Jaialdiak musika uholde bat ekarri du Bilbora eta erreferente izatera iritsi da mundu guztiko musikazaleen artean. Aurtengo edizioa berezia izango da urtemuga bat delako, eta baita ere, ezinbestean, bizi dugun egoeragatik. Aurtengo bere ardatza izango da bi mende luzez paradigma musikala izan den hiri artistikoki oparo bat, neurri batean musikaren beraren alegoria izatera iritsi dena.
Viena, arraza eta hizkuntza ugariko inperio baten hiriburua, bidegurutze aberasgarri batean kokatuta zegoen. Kokaleku pribilegiatu horrek berekin zekarren orobat bidegurutze bat izatea ideia erlijioso, berezitasun nazional eta soinu-hizkuntza ugarirentzat. Ezaugarri horiek guztiek bat egin zuten mota guztietako entzulego baten apetekin, publiko bat asezina bezain orojalea eta musika genero guztietako nobedadeen gose zena. Eskaera hark Vienara bideratu zituen Europa osoko konpositore eta instrumentu-joleak, denen artean kokatu baitzuten hiria sorkuntza unibertsalaren abangoardian, turismo musikalaren jomuga erakargarri eta ospetsu bihurtuz.
Viena musikaren epizentro oparoa izan zen denbora guztian hiriak lanak izan zituen baita ere gatazkak gainditzen eta irtenbide bat aurkitzen politika, arte, pentsamendu eta bizikidetzaren labirintoari. Bizi dugun garai nahasi honetan, gure mundua sorkuntza artistikoak eta eredu kulturalak aldatzen dituen kinka larri batean dagoenean, gauza atsegina da murgilaldi bat egitea Vienan, hain ederki jakin baitzuen oihal liluragarri bat iruten partitura paregabez, aberats edo finez, espresionista edo arrazionalez, entretenigarri edo katarsi eragilez, haritzat hartuz mota guztietako estilo, dialekto eta genero musikalak.
Viena emankor hartan, oparotasunak, esperimentazioak eta sormenak bat egin zuten musikarekiko pasioarekin eta soinuzko esanahien bidez entzulearen ariman “eragiteko” asmoarekin, egungo garaiak argiz jantziko dituen katalogo anitz, orijinal eta harrigarri bat elikatuz. Goza ezazue “liluren hiria” omen zen Viena haren sonoritateaz. Afektu musikalen edizio asko ditugu oraindik aurrean.
Viena izan zen konpositore ospetsu askoren jaioterria edo adopzio-lekua. Eta baita ere azpijoko, zatiketa, jeloskeria, grina eta fribolitatezko zurrunbilo bat. Habsburgotarren filarmoniak, itxurak kosta ahala kosta landu nahiak eta arte nahiz pentsamenduaren sortzaileekiko jazarpen endemikoak markatu zuten Vienari ospea eman zioten konpositoreen ibilbidea. Hiri inperial hura harro zegoen, bere familia agintaria baitzen Europako melomanoena, familia aristokratikoen eredua, eta XVIII. mendean katalogo kolosal eta errepikaezin baten bultzatzailea bere babesletzaren bitartez.
Hala, Haydn Esterhazy printzearen babespean hazi zen musikalki, printzearen musikari-kapera ospetsua zelarik Europa osoan. Hitza zen bere etxeko opera gaualdiak hobeak zirela jauregi inperialekoak baino, iritzi horretakoa baitzen enperatriza bera ere.
Maria Teresarengan eta, geroago, haren seme Jose enperadorearengan piztu zuen interesak bultzatuta, Mozart Vienan kokatzera deliberatu zen, baina bere arrakasta laster histu zen, hiri apetatsu eta ahanzkor hartan gailendutako beste moda batzuek itzalarazia.
Vienan bizi zen aristokrata multzo batek babesa eman zion Beethoveni, eta mezenas eskuzabalak gertatu zitzaizkion Waldstein, Razumovsky, Lichnowsky, Lobkowitz eta Rodolfo artxidukea bera ere. Horiek osatzen zuten Beethovenen jarraitzaileen multzoa -haren musika entzuten zutenak erdi harriturik eta erdi ezer ulertu gabe- eta Beethovenek sarri mespretxatzen zituen.
Erromantizismoaren egunsentian, burgesia ilustratua eta profesional liberalak boterea lortzen ari zirenean, Schuberten musak —schubertiadetan inbokatuak— liluraturik atxikitzen zuen publiko bat, konpositorea gurtzen zuena. Halere, publiko horrek ez zituen estali Shuberten eguneroko beharrizanak eta ez zion eskaini abarorik.
XIX. mendean Vienak bere intrigekin jarraitu zuen, zeukanaz eta bere ustez zeukanaz harro, eta Vienako gizartea, berriz, ametsezko itxura bat erakusten ari zen beti eta ohorezko tituluak -akademikoak zein nobleziakoak- handiesten, balio objektibo gutxikoak izanagatik. Klase ertainak bazeukan nolabaiteko kultura musikala, harentzat eguneroko bizitzako plazerak lotuta zeuden mota eta estilo guztietako musika ikuskizunekin, eta horregatik, bai Straussen musika arinak, bai Brahms edo Bruckner-en sakontasunak eta tradizioarekiko errespetuak hiri musikazale amorratu haren paisaia musikala betetzen jarraitzen zuten. Alta, konpositore ospetsu horiek ere -batez ere Brucknerrek- vienarren erdeinua jasan behar izan zuten, noiz eta ez baitziren gauza asetzeko vienarren hanpuruskeria itxuragabea eta etengabeko fribolitatea.
Kontraesana handituz joan zen, eta joera horren hauspoa izan zen eguneroko luxu eta neurrigabekeriazko amets bat bizitzeko modu irrazional bat, zeinaren bultzadaz gizartea porrotaren ertzera ari baitzen hurbiltzen: Habsburgotarren erregetzako eta inperioko koroa Lehen Mundu Gerrako amildegira gerturatzen ari zen, eta denbora berean Vienan azken ostikoak ematen ari ziren indar biren arteko tentsioak: fintasun eta orekaz beteriko edertasun baten azken aztarnak, eta espresionismoaren eta berrikuntza-gosearen indar kontrolaezinak. Testuinguru horretan, non paradisuaren eta kalbarioaren arteko mugak gero eta lausoagoak ziren, Mahlerren eta Schönbergen partiturak elkarren garaikide suertatu ziren, denen gainetik sumatzen zelarik mende berriko Europa hartan olio orban bat bezala zabaltzen ari zen antisemitismoaren itzala.
–Eta paradoxa gorabehera –edo beharbada bere kausaz–, ausardiaz, esperimentazioz eta dikotomiaz betetako azken loraldi batek dirdirarazi zuen aldi hura, hain emankorra, originala eta sortzailea musika arloan nola beste adierazpen artistiko eta pentsamendukoetan. Ausardia musikalezko azken aparraldi horretan kokatzen dira Webern eta Berg-en izenak.
JOSEP HAYDN | Rohrau 1732 – Viena 1809
“Mundutik baztertua nagoenez, originala izatea behartu zait “
W.A. MOZART | Salzburgo 1756 – Viena 1791
“Lanean jarraitzen dut, konposatzeak gutxiago nekatzen nauelako atseden hartzeak baino”.
L. VAN BEETHOVEN | Bonn 1770 – Viena 1827
“Erraza da aristokraziarekin bizitzea, zirrara eragiten dion zerbait baduzu”.
FRANZ SCHUBERT | Viena 1797 -Viena 1828
“Gauza on batean inspiratzen zarenean, musika jarioan jaiotzen da, melodiak turrustan heltzen dira”.
ANTON BRUCKNER | Ansfelden 1824 – Viena 1896
“Jainko onari eskaintzen diot nire musika”.
JOHANN STRAUSS | Viena 1825 -Viena 1899
“Batere talenturik badut, Viena nire jaioterri maiteari zor diot hura garatu izana“.
JOHANNES BRAHMS | Hamburgo 1833 – Viena 1897
“Beethoven da pauso-hotsez nire atzean entzuten dudan erraldoi hori”.
GUSTAV MAHLER | Kaliště (Bohemia) 1860 – Viena 1911
“Etorriko da nire garaia“.
RICHARD STRAUSS | Munich 1864 – Garmisch (Baviera) 1949
“Hamabi urteko basakeria, jakineza eta kultur suntsipenezko erregealdiak amaiera eman zion Alemanian bi mila urteko bilakaera kulturalari”
ARNOLD SCHÖNBERG | Viena 1883 – Los Ángeles 1951
“Pena da musika modernoko kontzertuak Vienan gertaera politiko bihurtu izana”.
ANTON WEBERN | Viena 1883 – Mittersill (Salzburgo) 1945
“Behin hasita, gaiak esan beharreko guztia adierazten du. Gauza berri batek jarraitu behar dio”.
ALBAN BERG | Viena 1885 -Viena 1935
“Gure musika honetan ez dago konpasik belarriaren kontrol zorrotzena jasan ez duenik”.
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Testuak: Mercedes Albaina
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Kontzertuak Bizkaian ZALLA
Lekua: Zine - Antzokia, Zalla
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
C. Colin: Coro de segadores de Maitena
J. Guridi: La Meiga, preludio de acto II
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Venue
Aitor Garitano, Tenorea
Lorea López, Sopranoa
Sociedad Coral de Bilbao – Bilboko Koral Elkartea
Mikel Fernández, Zuzendaria

Kontzertuak Bizkaian GETXO
Lekua: Muxikebarri Zentroa, Getxo
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
C. Colin: Coro de segadores de Maitena
J. Guridi: La Meiga, preludio de acto II
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Venue
Aitor Garitano, Tenorea
Lorea López, Sopranoa
Sociedad Coral de Bilbao – Bilboko Koral Elkartea
Mikel Fernández, Zuzendaria

RenHacer 2025 jaialdiko kontzertuak – Columbus fundazioa
Lekua: Rioja Forum, Logroño
Ramón Tebar, Zuzendaria
Miren Urbieta-Vega,
Sopranoa
María José Montiel, Mezzo Sopranoa
Jonathan Tetelman, Tenorea
George Andguladze, Baxua
Orfeón Donostiarra, Koroa
Verdi, Requiem (Messa da requiem)
Informazioa eta sarrerak: Columbus Fundazioa

BOS XVI. Musikagileak zirkuitua
Lekua: Campos Antzokia
El Teatro Campos Elíseos acoge el concierto inaugural del XVI Circuito de Música Contemporánea MUSIKAGILEAK a cargo de BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA. Bajo la batuta del prestigioso director de orquesta, Josep Planells, el concierto mostrará la riqueza de la música vasca de nueva creación.
PROGRAMA:
Iñaki Carcavilla
Ixargin
Sofía Martinez
Azul Oscuro*
Javier Jacinto
Ipar Haizea*
Leonel Aldino
Reversos, Tres lienzos de San Telmo
Gabriel Erkoreka
Famara
*Estreno absoluto
Director: Alphonse Cemin