Kontzertuak

Teatro Arriaga. LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido


Teatro Arriaga Antzokia Bilbao.   18:00 h.

Sarrerak erosi FITXA Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS. Zuzendaria: Nacho de Paz.

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Fritz Langek 1924an ekin zion bere zinema-proiekturik handienetako bati: Die Nibelungen (Nibelungoak / Los nibelungos) lanari. «Nibelungoen kanta» poema epikoa du inspirazio-iturri, eta bi filmez osatuta dago: Siegfrieds Tod (Sigfridoren heriotza / La muerte de Sigfrido) eta Kriemhilds Rache (Krimildaren mendekua / La venganza de Krimilda). Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko duten kontzertu berezian, BOSek, Nacho de Pazen zuzendaritzapean, Siegfrieds Tod lehenengo filmeko musika interpretatuko du, filma pantaila handian ematen den bitartean. Bizitza bera baino handiagoa, Europa iparraldeko Erdi Aroko kondairetan inspiratua eta espresionismo alemaniarraren iruditeria deigarriarekin aberastua, Sigfridoren Heriotza ikuskizun itzela da. Sigfridoren kontakizuna aurkezteko, Fritz Langek ahalik eta gehien aprobetxatu zituen zinemako berrikuntzak eta Decla-Bioscop ekoiztetxeko artisten ikuspegi sortzailea. Zuhaitz izugarriak, altxorrez betetako haitzuloak eta hirurogeita hamar hankako dragoia eskala naturalean eraiki zituzten estudioko lantegietan. Efektu berezietako teknikariek formatu eta trikimailu optiko berriak asmatu zituzten ekintzaren perspektiba estudioa bera baino askoz handiagoa zen uneetarako. Emaitza hunkigarria da, batetik, XIII. mendeko intrigazko kondaira kontatzen digulako, eta, bestetik, 700 urte beranduago filma egiteko erabili ziren baliabide tekniko magikoengatik. Alemaniako zinema mutuaren goreneko lanetako bat da, eta Gottfried Huppertz konpositoreak sortu zuen soinu-banda. Huppertzen musika duela gutxi entzun dugu Arriagan, Metropolis filmaren emanaldiko kontzertuan, eta haren konposizioak indarra ematen die eszena eta pertsonaiei. Estreinaldiaren mendeurrena betetzeko hiru urte besterik falta ez direnean, zaharberritutako filmari eta Alemaniako Cinematexen gordetako partitura berreskuratzeari esker, zinemako harribitxia Arriaga antzokiko pantaila handian ikusiko dugu zuzeneko orkestra-soinuarekin.

DATAK

  • 19 ekaina 2021       Teatro Arriaga Antzokia Bilbao      18:00 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

06
Abu
2026
>Kontzertuak Bizkaian zehar – Gorliz

Kontzertuak Bizkaian zehar – Gorliz

Lekua: Purísima Concepción

L. van Beethoven: Egmont, obertura
K. Reinecke: Concierto para flauta en Re Mayor
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor “Escocesa”

Jon Thate, txirula
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria
Gehiago ikusi
19
Abu
2026
>QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA

QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA

Lekua: Kursaal

H. Berlioz: Gran Misa de Muertos “Réquiem” op.5

Euskadiko Orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Orfeón Donostiarra
Easo Abesbatza
John Matthew Myers, tenorra

Erik Nielsen, zuzendaria
Gehiago ikusi
22
Abu
2026
>FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER

FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER

Lekua: Palacio de Festivales de Cantabria

G. Verdi: La forza del destino, obertura
G. Verdi: Rigoleto, “Giovanna, ho die rimorsi” – “Caro nome” – “Parmi veder le lagrime”
G. Donizzeti: Lucia di Lammermoor, “Regnava nel silenzio” – “Tombe degli avi miei” – “Verranno a te sull’aure”
G. Bizet: Carmen, “Parle-moi de ma mère” – “Je dis que rien ne m’épouvante” – “La fleur que tu m’avais jetée”
G. Verdi: La Traviata, “Ah fors’è lui… Sempre libera” – “De miei bollenti spiriti“ “Parigi, o cara”
G. Puccini: La boheme, “Che gelida manina!” – “Si, mi chiamano Mimi” “O soave fanciulla”

Piotr Beczala, tenorra
Kathryn Lewek, sopranoa
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
Gehiago ikusi
26
Abu
2026
>ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS

ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS

Lekua: Abandoibarra

URTZ + BOS
Daniel Perpiñán, zuzendaria
Gehiago ikusi