Kontzertuak

SATURRARAN


Arriaga Antzokia.   19:30 h.

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran. Kirmen Uribe
Opera Euskaraz, gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluekin.

Konpositorea: Juan Carlos Pérez.
Libretoa: Kirmen Uribe.
Zuzendaritza musikala: Jon Malaxetxebarria.
Zuzendaritza eszenikoa: Lucía Astigarraga.
Interpretatzaileak: Elías Arranz, Andrea Jiménez, Marifé Nogales, José Manuel Díaz, Botond Ódor, Aitor Garitano, Itxaro Mentxaka, Iñigo Fernández.
Korua: Sociedad Coral de Bilbao.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Irudien diseinatzailea: Ibai Labega.
Argiztapena: Alberto Rodríguez Vega.
Eszenografia: Philip Rubner.
Piano-jotzailea: Iñaki Belasko.
Esker onak: Sergio Verde, Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, María Laespada, María Ángeles Etxabe, Jon Iñaki Artetxe, Ibon Basterretxea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat.

Informazioa eta sarrerak

DATAK

  • 20 ekaina 2024       Arriaga Antzokia      19:30 h.
  • 22 ekaina 2024       Arriaga Antzokia      19:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
23
Ira
2026
>MUSIKAGILEAK

MUSIKAGILEAK

Lekua: Teatro Campos

IÑIGO GINER MIRANDA: Anatomia
JUAN SARMIENTO: Auscultarse
AITOR BARTOLOMÉ: Nebulosas
Descanso
SASKIA VENEGAS: At the Aegean shores
FRANCISCO ESCUDERO: Concierto vasco para piano y orquesta
                                        I. Allegro moderato
                                        II. Adagio cantabile
                                        III. Allegro giusto

Irene Delgado Jiménez , zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
>Basoko murmurioak

Basoko murmurioak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Richard Wagner
Siegfried, Waldweben

Richard Strauss
Vier letzte Lieder

Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.

Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
>Natura abesten

Natura abesten

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59

Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102

Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.

Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa

C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean

G. Fauré:
Elegia

W. A. Mozart:
40. Sinfonia


Asier Polo, biolontxeloa

Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Informazioa eta sarrerak