Kontzertuak

Planetak eta Lurraren sinfonia


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Nacho de Paz, zuzendaria.
San Juan Bautista Abesbatza , (Basilio Astulez, zuzendaria).


I

GYORGY LIGETI (1923 – 2006)

Lontano*

JAKE RUNESTAD (1986)

Earth symphony**
Evolution – Ambition – Destruction – Lament – Recovery

San Juan Bautista Abesbatza (Basilio Astulez, zuzendaria).

II

GUSTAV HOLST (1874 – 1934)

Planetak Op. 32

I. Marte, gerra-eramailea
II. Marte, gerra-eramailea
III. Merkurio, mezulari hegoduna
IV. Júpiter, poztasun-eramailea
V. Saturno, zahartzaroaren eramailea
VI. Urano, aztia
VII. Neptuno, mistikoa

* Lehen aldiz BOSen eskutik

** Estrnaldia Europan

DATAK

  • 05 urria 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 06 urria 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak


Esferen musika

Pitagorasek (eta ondoren beste pentsalari ugarik) adierazi zuenez, gorputz astronomikoek, etengabe mugituz, soinu harmoniatsuak sortzen dituzte. Filosofo eta matematikariarentzat horrek esan nahi zuen gorputz haien izaera perfektua zela, esferen musika, gizakiarentzat entzungaitza izan arren, proportzio matematikoetan oinarrituz antolatuta baitzegoen. Perfekzioaren ideia hori, zientziaren eta fantasiaren erdibidean, inspirazio iturri izan da musika konposizioan. Hala, entzunaretoa kosmosaren harmonia iradokiko duten sonoritateen errezeptakulu bihurtu nahi duten hiru adibide eskainiko dizkigu gaur arratsaldeko kontzertuak.

«Ez zaizkit guruak gustatzen» esaten zuen György Ligeti konpositore hungariarrak (Târnăveni, 1923 – Viena, 2006), eta bere belaunaldiko konpositore original eta irudimentsuenetako bat izatea lortu zuen, musika lobbie boteretsuen (halakoak ere badira) alderdi aurkaratuak saihestuz. Baliteke asmoen adierazpen horretan berak eta bere familia juduak Europa zoroan sufritu zituzten totalitarismoen pairamen neketsuak laburbiltzea. Talentu bitxia zuen Ligetik, eta soinu ilusionismo eta tranpantojoen gainean sentitzen zuen lilura partituretara eraman zuen, seriotasun eta parodiaren artean, tradizioaren eta modernitatearen artean baskulatuz: «Nire konposizioak kategorizazio orotik kanpo daude: ez dira abangoardistak, ez dira tradizionalak, ez dira tonalak, ezta atonalak ere. Eta, egiaz, postmodernoak ere ez dira, iraganaren antzezpen ironikoa erabat arrotza egiten baitzait».

Bere musikan entzulearen fantasia estimulatzeko gaitasun izugarria erakutsi zuen. Stanley Kubrick zinemagile handi eta musikazale aitortua (horrek ere sustrai hungariar eta juduak zituen) berehala jabetu zen horretaz, eta Ligetiren musika jarri zien, besteak beste, 2001: Espazioko Odisea, Distira edota Eyes Wide Shut filmei. Zalantza izpirik gabe, oso bide eraginkorra izan zen konpositorearen musika publiko handiari helarazteko.

Lontano Baden Badeneko Südwestrundfunk orkestraren eskaera bat izan zen, eta 1967an estreinatu zen. Diskurtsoak testuran du funtsa, hau da, aldi berean ematen diren soinu iturriek elkarrekintzan aritzeko duten moduan oinarritutako soinu parametroan. Kasu honetan, ongi elikatutako orkestra bateko musika tresnak dira.

Diseinuak egitura lineala du oinarri; soinu materiala kanon luze baten modura aurkeztuko zaio entzuleari, hau da, musika motibo txikien bitartez barreiatuko da, eta orkestrako ataletan motibo horiek errepikatu egingo dira, nolabaiteko soinu lanbro seduktore eta misteriotsua hedatuz, tinbre fluktuazio iradokitzailea duena; hazi egingo da eta entzuleak inguratzaile sideral gisa antzemango du, non geruzak jatorrizko puntu batetik abiatuz hedatzen baitiren. Nolabait grabitate zentro modura funtzionatzen duen nota.

Eta, horregatik, Ligetik musikaren dimentsio bertikala (harmonikoa) eta horizontala (polifonikoa) uztartu nahi ditu Lontano obran, eta hala mintzatu zen: «Sonoritatearen esparruan “kristalizazio harmonikoak” bitarte-harmonia izaeradun pentsamendu prozesu batera garamatza, eta, horrenbestez, harmonia tradizional eta atonalarekin erkatuta erabat desberdina da. […] Arlo teknikoari dagokionez, metodo polifonikoen laguntzarekin lortzen da».

Gaur Lontano entzunareto batean entzungo dugu, baina Stanley Kubricken Distira edo Martin Scorseseren Shutter Island filmak ikusi baditugu ere entzun dugu (edo behintzat aditu).

Lontanok erabat murgilduko gaitu distantziaren sentsazioan; Jake Runestad artistaren (Illinois, 1986) Lurraren sinfonia obrak, berriz, gure planetara lotuko gaitu, planetaren potentzial handia, baliabide indartsuak (agortu daitezkeenak) eta izaki bizidun guztientzat duen balio ordezkaezina erakutsiz. Konposizioa Arizonako True Concord abesbatza eta musika taldearen enkargu baten haritik sortu zen (izena Shakespearen testu batetik hartu dute). Testuari gorputza emateko, Runestadek pentsatu zuen testu boteretsu bat behar zuela, partitura egituratuko zuena eta, aldi berean, azalduko zituena gure planetak gaur egun bizi duen egoera eta gizarteak eragiten dizkion kalteak, paradoxikoki, planeta honetan bizi behar duen eta ondorengoei ingurune atsegin eta segurua uzteko erantzukizuna izan behar duen gizarteak, hain justu ere. Libretoa sortzeko konpositoreak Todd Boss poeta eta artista multifazetikoaren lankidetza izan zuen; bere kolaboratzaile nagusi eta ohikoenetako bat da.

Biek adostu zutenez, obrak gure planetak etengabe pairatzen dituen aldaketen ondorioak jaso behar zituen (besteak beste, suteak, uholdeak, urakanak, lehorteak, tsunamiak, gaixotasunak eta desagerpenak), Lurreko bizilagun guztien bizitzei erasaten baitiete; autoreen aburuz, «gure planeta gizakion jokabidearen inpaktuaren ondorioz ari da aldatzen, eta aldaketa horiei erantzuteko moduak ebatziko du gure espeziearen biziraupena».

Runesteadek bien sorkuntza prozesua azaldu digu: «Pieza honetan ahotsa Ama Lurrari ematea ikuspegi boteretsua izango zela erabaki genuen. Toddek bost ataleko monologo bat sortu zuen; ama batek bere seme-alaben historia kontatzen du, nola miresten zuten, nola egin zioten kalte eta, azkenean, nola sendatu zen».

Sinfoniaren bost sekzio edo mugimenduen izenburuek gure entzunaldia gidatuko dute kontzientziatzea helburu duen trazadura indartsuko fresko sinfoniko-koral honetan barrena. Dena “Eboluzioa” atalean hasten da eta, horregatik, gainerako mugimenduetan garatuko diren gai nagusien trazak zirriborro modura ageri dira. Bi plano tematiko nagusiak ere hemen ageri dira: Lurra eta Gizateria. Bi tonalitate desberdinekin margotu dira. Ondoren “Anbizioa” dator, Gizateria zorigaitzean erortzearen irudi dramatikoa, eta inboluzioak irudikatzen du, zenbait melodia zahar erabiliz islatu dena, tartean gure ondare historikoko konposizio zaharrenetako bat erabiliz: Seikilosen Epitafioa. Hirugarren sekzioak gero eta maizago sentitzen ditugun hondamendi ekologikoak deskribatu nahi ditu. Hemen musika amorratu egingo da, eta indarkeria soinu bortitzek suntsiketa iradokiko digute, atalari izenburua emanez. Jarraian, gertatu denaren ondoriozko “Deitorea” dator, eta konponezin gisara irudikatu da. Oraingoan Runesteadek literatura musikalaren deitore famatuenetako bat iradokiko digu: Didorena, Henry Purcellen operan. Sinfonia “Berreskurapen” desiratuarekin bukatuko da; bertan hainbat erreferentzia egiten zaizkio geure erantzukizunari, baita erredentzioari ere, esaten duenez: «Lehen eguna bezalako egun bat iritsiko da, hain zerutiarra, hain argia».

Eta, Lurretik, gainerako Eguzki Sistemara joko dugu, Gustav Holst (Cheltenham, 1874-Londres, 1934) gidari dugula.

Holst Lehen Mundu Gerraren aurreko konpositore ingeles nabarmenetako bat izan zen, eta garai batean folklore ingelesa eta lengoaia wagnertarra izan zituen inspirazio iturri goiztiar gisa. Baina, gerora, literaturak, pentsamendu hinduak eta, batez ere, astrologia ikasketek interesa piztu zioten; diziplina horiek guztiek sortu zioten euskarriak dimentsio exotikoagoa ekarri zien ondorengo piezei, eta, ezin hobeto bukatzeko, asmo kosmiko argia zuen konposizioa jaio zen, nazioarte mailan aitortua.

Planetak 1918an estreinatu zuen Londresko Orkestra Sinfonikoak, eta orkestra luzitzeko pentsatutako suite izugarria –eta ez “neurrigabea”- da, zazpi mugimenduetako karakterizazio guztietan; mugimendu bakoitzak partiturak aipatutako planeta bakoitzaren ezaugarri astrologikoak azaldu nahi ditu.

Argi dago, astrologiak konpositorearen interesa bereganatu zuen. Modu hutsalean hasi zen, lagunen arteko denbora-pasa gisara, harik eta astroek gizakion psikean izan dezaketen eragina arakatzeko diziplina ikastea erabaki zuen arte: «Zientziak aitortutako unibertsoaren handitasuna nekez antzeman dezake giza adimenak, baina planeten musikak burmuina gaitzen du espazioaren zabaltasunaren nolabaiteko ulermena eskuratzeko, ulermen arrazionala iristen ez den toki horretan», Holstek azaldu zuenez.

Horregatik, transzendentzia kosmikoko orkestra jantzien abaniko bikain eta zirraragarri honetan instrumentazioa galanta, enigmatikoa, indartsua edo delikatua, pozgarria edo ospela da. Den-dena koloreztatu nahi duzun planeta erretratuaren araberakoa izango da, baina beti seduzitzailea eta irudimentsua.

«Martek» figura erritmiko baten gainean mugitzen du soinu espazioa; errukigabea eta obsesiboa da, eta metalen ahotsen gerra uhinekin dena suntsitzen du. «Venusek» silueta argiko esaldiekin hitz egiten digu belarrira, zurezko haize instrumentuen kolore leunekin eta hari instrumentuen epeltasun atseginarekin islatzen dena; hala, baretasun kimua sorrarazten digu geure espirituan. «Merkuriok» arinki egiten du hegan pisu handieneko musika tresnak ezabatu dituen orkestrazio gainean; gardentasuna eta arintasuna eskaintzen dizkigu, «Jupiter» iskanbilatsua lehertu arte, Holstek «bizitzaz gozatuz, etengabe umore onez, lodi eta alai dauden pertsona gisa» irudikatu baitzuen; tarte horretan, orkestrak arinki egiten du jauzi edo doinu koral eder eta noblea abesten du, ia kutsu epikoa emanez. Zahartzaroaren itzala dakar “Saturnok” eta giroa drama eta melankolia artean higitzen da, soinu giro itxaropentsu eta inspiratzailera iritsi aurretik; azken zati horrek ongi ulertutako zahartzaroaren balioa nabarmentzen digu. “Uranok” gainezka egin duen indarra (lau nota egituratzaileen arao motibo indartsuak ozta-ozta eutsita) eta freskotasun kutsagarria txandakatzen ditu. Eta seriea “Neptunok” ixten du, gelditasun zehaztugabe baina kalkulatuarekin; infinituaren ideia azaleratu nahi du, non, Eguzki Sistemako gainerako kideekin batera, grabitaterik gabe flotatzen baituen, harik eta entzuteari uzten diogun arte.

Planetak obrak nazioarteko ospe handia ekarri zion Holsti, baina konpositorea penatuta agertu zen elementu kosmiko haiek bere gainerako produkzioa eklipsatu zutelako. Soinudun zinema jaiotzearekin batera zendu zen, dozena erdi soinu bandek, bere planeta eraginaz blai, zenbat zor zioten susmatu ere egin gabe.

Musika kosmikoaren hipotesi pitagorikoa, inspirazio iturri agortu gabea, baliagarria da soilik intuizioz antzeman dezakegun unibertsoa soinuekin profilatu nahi duten konpositoreen irudimena estimulatzeko, baita espazio sideral eta soinu espazioaren handitasuna belarri adiekin entzuten dugun entzuleena estimulatzeko ere. Gozatu musikaren zorioneko handitasunaz!

Mercedes Albaina


San Juan Bautista Abesbatza

Leioako San Juan Bautista Abesbatza 1968an sortu zuen José Ignacio Sarriak. 50 urte baino gehiagoko ibilbide bikain honetan SJBk kontzertu ugari eskaini ditu Espainian eta Europan, eta orkestra zein zuzendari garrantzitsuekin kolaboratu du; hala, estatu mailako abesbatzen panoraman erreferentzia izatera iritsi da. Zenbait lan grabatu ditu eta estatuko zein nazioarteko sari garrantzitsuak lortu ditu azken etapan, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean.

2008an SJB erabat berritu zen, eta Leioako Udal Kontserbatorioan integratu zen. Leioa Kantika Korala haur abesbatzan prestatutako 40 abeslari gaztek osatzen dute gaur egun. Etapa berri honetan kontzertu andana eskaini ditu EAEn eta estatu mailan, eta estatuko abesbatza sariketa guztietan garaikur garrantzitsuak eskuratu ditu.

Berriki hainbat entitate eta orkestrarekin ere kolaboratu du, besteak beste, Sevillako Orquesta Barrocarekin Cl. Monteverdiren L´Orfeo obra Arriaga Antzokirako muntatzen, Conductus Ensemblerekin D. Buxtehuderen Membra Jesu Nostri obra interpretatzeko, BOSekin (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) J. Guridiren Eusko Irudiak interpretatuz 100. urteurrena inauguratzeko edota Musikene Big Bandekin Duke Ellingtonen Sacred Concert lana interpretatu eta grabatzeko, Musikeneren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Abesbatzak, halaber, konpromiso aktiboa du euskal autoreen errepertorio berrien enkargu eta estreinaldiekin (Jon Sáenz, Josu Elberdin, Eva Ugalde, Xabier Sarasola…) eta Musikaste euskal musikari eskainitako astearen 50. urteurrena ospatzen ere kolaboratu du.

Gaur egun San Juan Bautista Abesbatza talde aktibo eta dinamikoa da, eta musika koralaren esparruan prestatu, eboluzionatu eta sakontzeko interesa eta esperientzia zabala daukaten gazte abeslarien multzo aberats baten ilusioak eta ezinegonak biltzen ditu.


Nacho de Paz.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan.

Nacho de Paz zuzendaria XX. eta XXI. mendeetako musikan espezializatzeagatik da bereziki aitortua. Errepertorio esperimental eta multimedia sortu berrian egin duen lana erreferentziazkoa da Espainian. Eskola errusiarrean ikasitakoa, Piano eta Konposizioan goi titulatua da. Joan Guinjoan (2002), Luigi Russolo (2003) eta elektroakustikako SGAE (2004) Nazioarteko Konposizio Sariak irabazi ditu. Arturo Tamayo eta Pierre Boulezekin orkestra zuzendaritzan espezializatu zen. Alemaniako Gobernuaren beka bat jaso zuen eta Ensemble Modernek musika zuzendari aukeratu zuen; musika garaikideari buruzko master bat ere egin zuen Frankfurteko Unibertsitatean. Covid19aren pandemiaren ondorioz konpositore lanari heldu zion berriz ere 2020an, eta 2021ean SGAE-Cullerarts Konposizio Saria eskuratu zuen.

Gaur egungo errepertorioan espezializatutako nazioarteko talde eta Espainiako orkestra gehienak zuzendu ditu (Klangforum Wien, PHACE, Ensemble Intercontemporain, Ensemble Recherche, Ensemble Modern, Ensemble MusikFabrik, Vertixe Sonora, Neue Vocalsolisten Stuttgart, Synergy Vocals, Accentus…). ARTE tv Cine-Concert, 2eleven Music Film eta Europäische Film Philharmonierekin kolaboratzen du XX. mendeko zinema muturako konposatutako partiturak interpretatu eta grabatzeko. Mundu mailako 400 estreinaldi baino gehiago zuzendu ditu, baita Luigi Nonoren Prometeo eta Karlheinz Stockhausen Gruppen bezalako obra enblematikoen Espainiako lehen interpretazioak ere. ZDF, ARTE, HR, ORF-1 eta TVE telebista kateetarako grabatu du, eta 15 CD eta DVD kaleratu ditu.

Konpositore garaikideek maiz eskatutako profesionala da, eta Anahita Abbasi, Hans Abrahamsen, María de Alvear, Franck Bedrossian, Sergio Blardony, Pierre Boulez, Sylvano Bussotti, Alberto, Carretero, Agustí Charles, Luis Codera Puzo, Luis de Pablo, José Luis de Delás, Aurèlio Edler-Copes, Gabriel Erkoreka, Juanjo Eslava, David Fennessy, Brian Ferneyhough, Andreas Eduardo Frank, Stefano Gervasoni, Heiner Goebbels, Zuriñe F. Gerenabarrena, Hugo Gómez Chao, Joan Guinjoan, Cristóbal Halffter, Elisabeth Harnik, Klaus Huber, Ramon Humet, Clara Iannotta, Víctor Ibarra, Felix Ibarrondo, Alexander Kaiser, Alexandra Karastoyanova-Hermentin, Ramon Lazkano, Magnus Lindberg, José Manuel López-López, Maria Eugenia Luc, Joan Magrané, Philippe Manoury, Tomás Marco, Yan Maresz, Sarah Nemtsov, Olga Neuwirth, Vassos Nicolaou, Fabián Panisello, Hilda Paredes, Alberto Posadas, Alexander Radvilovich, José M. Sánchez-Verdú, Philippe Schoeller, Wolfram Schurig, Zesses Seglias, Donghoon Shin, Johannes Maria Staud, Januibe Tejera, Joseba Torre, Jesús Torres, Lorenzo Troiani, Mikel Urquiza, Isabel Urrutia eta Eneko Vadillo bezalako autoreekin kolaboratu du, besteak beste, belaunaldi gazteenak barne.

Gaur egun ohiko zuzendari gonbidatua da PHACEn, Vienan. Berriki egindako zein laster egingo dituen kolaborazioen artean aipatu behar dira Erret Antzokia, Wiener Konzerthaus, ARTE tv, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Ensemble Intercontemporain, Ensemble PHACE, Ensemble Recherche, United Berlin, Vertixe Sonora, Aspekte Festival Salzburg, Elbphilharmonie Hamburg, Kampnagel Hamburg, Barbican Centre London, Resis Festival, Philharmonie Luxembourg, Berliner Festspiele, Wien Modern, Alte Oper Frankfurt, Konzerthaus Berlin, Oper Graz, Maestranza Antzokia, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala.


Testu kantatuak

Jake Runestad: Earth Symphony

Libretto: Todd Boss

Maramara taldearen euskarazko itzulpena

I. Eboluzioa

Forever alone –
four billion years of empty
space and dormant stone.

Beti bakar –
lau mila milioi urtez
espazio huts eta harri geldo.

Then you were born:

Humankind!
and soon upon your face
there dawned a trace of mind!

Sortu zineten halako batez:

gizajende!
Eta berehala aurpegian
adimen arrasto bat agertu zitzaizuen!

You scorned the odds
to be reborn as gods of reason,
authors of wonder,
inventors of alchemy,
chemistry, astronomy.
You alone unwound
the helix of my chi.
You mirrored me to me.

Muzin egin zenioten aukerari,
izan zintezketen arrazoimenaren jainko,
mirarien egile,
asma zenezaketen alkimia,
kimika, astronomia.
Zuek bakarrik askatu zenuten
nire txiaren helizea.
Zuek ninduzuen islatu.

Mirabilia!

Mirabilia!

You were my light.

Zuek, ene argi.

Never shall I dare to dream
another dream so bright.

Inoiz gehiago ez dut egingo
amets hain distirantik.

II. Anbizioa

And how are you fallen so soon?

Nolatan erori zarete hain azkar?

Do you remember Icarus,
whose father gave him
wings of wax and feathers
for a toy?

Gogoan duzue Ikaro,
aitak eman zizkiola
argizarizko hegoak eta lumak
jostatzeko?

There he is – in memory’s eye –
canary of a boy!

Horra hor –memoriaren muinean–
mutikoa kanario bihurtuta!

[Icarus:] O, joy – so much
at hand! – to soar
the strand, over sea
and shore! Whee! – to taste
ambition pure!
Two wingbeats more,
and I can see the patterns
on the ocean floor.

[Ikaro:] O, poza da –zeharo
eskura!– urertzean
hegaldatzea, itsasoaz
eta kostaldeaz gaindi! Biba! –anbizio
garbia dastatzea!
Bi hegal kolpe gehiago,
eta itsas hondoko formak
bistaratuko zaizkit.

O, me!
I’m free as albatross! Stronger
than ever with a father so
clever with beeswax and
feather! I flap them together
and higher and higher I rise! –

O, ene!
Albatrosa bezain aske ni! Indartsuago naiz
inoiz baino, zeinen abila aita
erle-argizari eta
lumarekin! Aldi berean astintzen baditut,
gora eta gora egingo dut! –

I am a dream!
I’ll touch the moon!

Ametsa ni!
Ilargia ukituko dut!

How small she is – the blue-
green planet far below…
I belong to her no longer.
Who am I, without her?
The sun.
The sun grows.
The sun grows ever hotter…

Zeinen txikia den –planeta
urdin eta berdea han behean…
Ez naiz hangoa gehiago.
Nor naiz ni, hura gabe?
Eguzkia.
Eguzkia, gero eta handiago.
Eguzkia, gero eta beroago…

[Earth:] Yes I remember Icarus,
who flew too near the sun.
Waxen wings undone,
he tumbled, thrashing, and
came crashing
into the sea!

[Lurra:] Bai, gogoan dut Ikaro,
eguzkitik hurbilegi hegan egin zuena.
Argizarizko hegalak desegin,
eta erori egin zen, zanbuluka, eta
jo zuen
itsasoa!

So fell humanity.
So fell I.

Halaxe erori zen gizateria.
Halaxe ni ere.

III. Suntsipena

Timore atmosphaera!
You make your mother torturer!
Twist me against my nature,
waste me to tinder,
roast me under the
torches of the sun
till I’m undone.

¡Timore atmosphaera!
Amaren torturatzaile zuek!
Naizenaren aurka jarri nauzue,
ardagai bihurtu,
eguzkiaren zuziez
kiskali nauzue
erabatu erraustu arte.

You dam my
waters,
bleach
my corals, flood me,
strangle me,
slaughter each other,
set me
on fire!
I am rage! I am war!
Where are your gods now?

Hetsi dizkidazue
urak,
kolorgetu
koralak, urpetu nauzue,
ito nauzue,
elkar sarraskitzen duzue,
su eman
didazue!
Hira naiz! Gerra naiz!
Non dira orain zuen jainkoak?

Mirabilia!

Mirabilia!

What have you done,
over-blessed one?

Briefest of species,
what have you done?

Zer egin duzue,
dohatsuetan dohatsu?

Espezierik laburrena zu,
zer egin duzue?

IV. Auhena

Sleep now, my children, now your days are done.
Nevermore shall you adore the setting of the sun.

Egizue lo, seme-alabak, zuenak egin du eta.
Inoiz gehiago ez zarete laketuko ilunabarrarekin.

Sleep now, forever, lofted in time.

No seraphim to rouse thee, no carillons to chime.

Egizue lo, betiko, denboraz gaindi.

Ezein serafinek ez zaituzte esnatuko, ezein karilloi hotsek.

Mirabilia!

Mirabilia!

Never shall I dare to dream a dream so bright.

Inoiz gehiago ez dut egingo amets hain distirantik.

Sleep now, my children, my wonder, my light.

Never shall I dare to dream another dream so bright.

Egizue lo, seme-alabak, ene mirari, ene argi.
Inoiz gehiago ez dut egingo amets hain distirantik.

Mirabilia!

Mirabilia!

Never shall I dare to dream a dream so bright.

Inoiz gehiago ez dut egingo amets hain distirantik.

Sleep now, my children, though the cradle fall.
You rest among the yesterdays, the softest place of all.

Egizue lo, seme-alabak, sehaska erori arren.
Iragan egunetan hartzen duzue atseden, denik eta lekurik leunena.

Mirabilia!

Mirabilia!

V. Indarberritzea

Alone forever, the mirror
dims.
Empty
space.
Dormant
stone.

Beti bakar, ispilu
itzal.
Espazio
huts.
Harri
geldo.

No. I shall not go alone.
Ivy shall recover every avenue,
seaweed swallow every drain,
and forestry sow a sorcery
over every human stain.

Ez. Ez noake bakarrik.
Huntzak berriz hartuko ditu bide guztiak,
algek irentsi estolda oro,
eta basotzak sorginduko ditu
giza orban guztiak.

None shall weep,
and none shall witness,
while my wordless work is done.

Lanturik ez inork,
eta inor ez lekuko,
nire egitekoa betetzen dudan bitartean.

Slowly,
in the shell of a factory,
a gray whale, circling aimlessly,
writes a disappearing history
in the shadows of the deep,

Astiro,
fabrika baten eskeletoan,
balea gris batek, nora gabeko zirkulutan,
desagerpenaren istorioa idazten du
itsas hondaleze ilunetan,

and none shall weep.

eta lanturik ez inork.

There shall come a day
like the first day,
so heavenly,
so clear.

Etorriko da eguna
lehena bezalakoa,
zerutiarra guztiz,
guztiz argia.

Mirabilia!

Mirabilia!

you would love it here.

maitatuko zenukete leku hau.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa


I

OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)

Trittico Botticelliano*

I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Exsultate, jubilate K.165

I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!

Alicia Amo, sopranoa

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement

a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso

Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)

Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai

Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak