Kontzertuak
Nosferatu & BOS
Arriaga Antzokia. 20:00 h.
Izu-zinemako klasiko bat… inoiz baino ederrago eta beldurgarriago.
‘Nosferatu: una sinfonía de horror‘ (1922) izu-zinema klasikoaren proiekzioan zuzeneko musika. W.F. Murnau-ren filma da, inoiz baino ilunagoa eta beldurgarriagoa BOS- Bilbao Orkestra Sinfonikoak egindako Jose Maria Sanchez Verdu jaunak 2003an konposatutako musikaren interpretazioari esker. Zinemako maisulan hori okultismoaren zaleek azaldutako borondatearen emaitza izan zen; okultismoaren sinboloak obraren kasik sekuentzia guztietan agertzen dira. Obrak suntsitze-prozesu bat jasan zuen zeuden negatibo eta kopia guzti-guztiak erretzeko agintzen zuen agindu judizial baten ondorioz. Zorionez, agindu judizial horrek ez zuen bere helburua lortu. Jose Maria Sanchez Verdu jaunak filma orkestrarako eta emakumezkoen ahotsetarako obra musikal bikain bihurtu zuen, errepikak, egoera psikologikoak, erritmoa eta filmaren sekuentzia-aldaketak indartzen eta anplifikatzen dituen partiturarekin. Obraren interpretazioak emozioa eta bizitasuna segurtatzen ditu. Filma: Wilhelm Firedrich Murnau (1922) Musika: Jose M. Sanchez-Verdu (2003) Musika-zuzendaritza: Nacho de Paz BOS– Bilboko Orkestra Sinfonikoa Arriaga Antzokiarekin eta BOS-arekin lankidetzan eskainitako kontzertuaBOSen denboraldi osoko abonatuek %25eko deskontua izango dute sarreren prezioan, txartel-leihatilan abonatu txartela aurkeztuz gero (sarrera bat txartel bakoitzeko). Argibide gehiago eta sarrerak
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera kontzertua
Lekua: Sestao Musika Eskola
W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15
BOS Laukotea eta pianoa
Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Il barbiere di Siviglia
Lekua: Euskalduna Bilbao
Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.
Konpositoreak eta organo-joleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336
18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456
César Franck
Pièce héroïque
Sinfonia re minorrean
Curtis Phill Hsu, pianoa
Mikel Ansola, organoa
Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren.
Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phill Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.

Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
