Kontzertuak

Louise Farrencen erromantizismoa


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

12.egitaraua

Asier Polo,  biolontxeloa
Laurence Equilbey,  zuzendaria


I

JUAN CRISOSTOMO ARRIAGA (1806 – 1826)

Esklabo alaiak, Obertura

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako Do Maiorrean Hob. VII-b 1zk.

     I. Moderato
     II. Adagio
     III. Finale: Allegro molto

Asier Polo,  biolontxeloa

II

JEANNE-LOUISE FARRENC (1804 – 1875)

1. sinfonia do minorrean Op. 32*

     I. Andante sostenuto – Allegro
     II. Adagio cantabile
     III. Minuetto: Moderato
     IV. Allegro assai

*Lehenengo aldiz BOSen eskutik
Iraup.: 95’ (g.g.b.)

DATAK

  • 24 martxoa 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 25 martxoa 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Egitarauaren oharrak

Zorionez berreskuratuak

Bazirudien desagertu egin zirela, baina batzuen kemenak, zoriak eta zelanbaiteko joera-aldaketak –hasieran bada ere– talentuak generoarekin zerikusirik ez duela pentsatzean, berreskuratu izan dira gaurko egitarauak biltzen dituen hiru konposizio ederrak. Ondarea aberasteko eta entzuleek gozatzeko.

Materia biografiko gutxik eman dezake hogei urteko existentzia, nahiz eta barneko bizitzan Juan Crisostomo Arriagarena bezain aberatsa izan”, esan zuen Aita Donostiak herri honek eman duen konpositorerik garrantzitsuenetako batez –nagusiena ez bada –. Musikologo donostiarraren baieztapen horri gehitu behar zaio, errepertorio musikalaren kalterako, Arriagaren partiturak –baita bere bizitzarekin lotutako dokumentu ugari ere– denborarekin desagertu izana, batez ere hezetasunak edo arratoiek eraginda jatortasunagatik edo estimaziorik ezagatik.

Zorionez, eta harrigarria bada ere, zenbait datu eta dokumentu heldu dira guregana, eta prodijio iheskor horren nolabaiteko irudia izan dezakegu.

Juan Crisostomo Arriaga (Bilbo, 1806-Paris, 1826) ekonomiaren aldetik indarra hartzen hasi zen hiribilduan sortu zen, non herritar musikazale batzuek musikaz gozatzen ematen baitzuten aisialdia. Hemen, bere musika-jeinuak haztegi ona aurkitu zuen, eta bere etxean ikasi zituen biolina eta musika lengoaia. Hala ere, talentu goiztiar harentzako erabakigarria izan zen XIX. mendearen hasieran eta hamaika mila biztanle baino gehixeagoko hiri batean familia talde batek kultur maila handiko bilerak eta solasaldiak izatea, non musikak presentzia nabarmena zuen. Biolinista-konpositorea arrakasta osoz hasi zen areto burges haietan sarri ibiltzen. Duda barik, musika-gaualdi horiek entrenamendu instrumental bikaina izan ziren biolin-jotzaile bikaina eta bere sormena garatzeko motorra izatera iritsi zenarentzat. Izan ere, Bilbon, zorionez iritsi zaizkigun hainbat obra konposatu zituen Arriagak: ganbera-piezak, ahots-piezak edo Stabat Mater goxoa. Eta Bilboko urte haietan ere -1819 inguruan- garrantzi handiko konposizioari heldu zion. Opera bat zen, Luciano Comellaren testu baten gainekoa, garai hartan arrakasta handia izan zuen antzerkigilea eta Leandro Fernandez de Moratinen aurkari artistiko amorratua. Esklabo zoriontsuak opera bihurtu zituen aurretik Blas de Laserna konpositore nafarrak, eta Madrilen antzeztu zuen 1793an. Arriagaren bizitzaren eta obraren hainbat alderdiri buruz gertatzen den legez, galdera asko daude nerabea argumentu horrek erakarrita sentitzeko arrazoiari buruz. Izan ere, berak sartu zituen aldaketak testuaren egituran, eta azkenean ekitaldi batean gertatzen zen kontakizuna bihurtu zuen, bi ekitaldi eta bost koadroko opera. Litekeena da espazio- eta denbora-koordenatuak exotikoak izatea hamahiru urteko mutiko batentzat, XVIII. mendearen erdialdean Aljerren gertatu baitzen ekintza, edo, beharbada, norbaitek testua eman zion eta, sormen-grinak bultzatuta, zailtasun handiko lanari ekin zion. Halaber, zalantza handiak daude opera antzeztu ote zen. Antonio Trueba idazle kostunbristak eta Jose de Arriaga konpositorearen ondorengoak baietz diote, baina ematen dituzten datuek ez dute zorroztasunik eta ez dira fidagarriak. Hala ere, benetakoak dira opera honetan gorde diren partiturak: osatu gabeko zenbaki batzuk eta Obertura ederra, Arriagak Parisen 1823 eta 1825 bitartean berrikusi zuena eta Ouverture pastorale izenburua eman ziona. Hori da gaur arratsaldean entzun dugun bertsioa, eta bertan argi eta garbi ikusten da konpositorearen inspirazio melodikoa, ideia ugarietan gauzatzen dena, egitura oso ongi definitu batean teknika seguruarekin antolatuta. Emaitza, musika bikaina.

Andantino pastoralak, sosegatua, cantabilea eta ederra, hari bero baten ahotsak eta zuren soinu gozoak modu xarmagarrian elkartzen ditu. Fraseatze dotore eta seguru horrek Allegro assairen bizitasun argitsu eta freskora garamatza, beste hainbat aldarteren edo animaren egoeraren ideia adierazkorren artean mugitzen dena. Ideia horiek osotasun koherentean eta dramatikoan uztartzea liluragarria eta, jakina, hunkigarria da, hainbeste talenturen jatorrian pentsatzen hasten bagara…

Manuel Fallak ere esan zuen berreskuratutako partitura batzuk irakurtzeaz batera: «Juan Crisostomo Arriaga musikagile miresgarria da –gure harrotasunerako– Musikaren Historian».

Joseph Haydnek (Rohrau, 1732 – Viena, 1809), berrogei urte pasatxorekin, honela ekin zion bere autobiografiari: «Nire aita errementaria zen lanbidez, eta musikarako berezko zaletasuna zuen. Irakurtzen jakin gabe, harpa jotzen zuen, eta bost urte nituenean haren abesti labur eta erraz guztiak errepika nitzakeen”. XVIII. mendean ez zen ohikoa konpositore batek genero autobiografikoari heltzea, ba al dago horretan gerora iristeko asmo baten zantzurik? Beharbada. Haydn-ek, ordea, lortu egin zuen: nekazari gazte eta apal hark, musika-trebetasun eta ahots ederraz hornitua, Vienako San Esteban abesbatzen eskolan parte hartu zuen azkenean, eta, handik, gorabehera eta atsekabe askoren ondoren, Esterházytarren gortera egin zuen jauzi, Austrohungariar Inperioko familiarik boteretsu eta melomanoenetako batera. Ziur aski Esterházyren etxean idatzi zuen Haydnek biolontxelorako kontzertua Do maiorrean. Beharbada han igaro zituen lehen urteetan, 1761etik aurrera, Berorren gorentasunaren zerbitzura bakarrik”. Kontua da zalantza asko daudela berrehun urte geroago arte aurkitu ez zen lan horren inguruan, Txekiako Liburutegi Nazionaleko artxibo batean, Pragan. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan zen, kontzertu erakargarria baita: publikoarentzat, bere edertasunagatik eta interpreteentzat, bere idazkeraren kalitateagatik eta luzimendu tekniko eta espresiboari eskaintzen dizkion aukerengatik. Berehala estreinatu zuen Miloš Sádlok -partituraren edizioaz ere arduratu zen, Mstislav Rostropovitxekin batera- eta Txekiar Irratiko Orkestra Sinfonikoak, Charles Mackerras zuzendari zutela. Gertaera hori 1962ko maiatzaren 19an izan zen.

Kontzertua Esterházy jauregiko musika-aretoan jotzeko pentsatuta dago. Izan ere, bikaina bada ere, bere metro kubikoak gaur egungo auditoriumaren aldean oso modu desberdinean ditu, eta ikusleria urri baten aurrean, oso orkestrazio txikia du, ia soila, eta, solistaz gain, oboeak, tronpak eta arkudun sokak biltzen ditu. Egituraren ikuspegitik, kontzertu barrokotik jasotako eredu bati jarraitzen dio, orkestrako ritornelloekin eta mugimendu bakoitzaren diseinuarekin, nagusiki gai bakar batean oinarrituta, nahiz eta Haydnen talentuak aldatuz doan hainbat motibotan egituratu. Hala, hasierako Moderatoa orkestrak ritornelloa aurkeztuta hasten da. Lehen konpas horiek ematen duten pozak eta energiak atzetik datorrena gozatzera bultzatzen dute entzulea: Haydnen sormena, menpeko esaldiak eta motiboak lantzeko, honako sorburu hau dutenak: 

ideia nagusia, musika tresna moldakor eta ohiz kanpoko baten tinbrearen edertasuna, barrez, kantuan, hausnarrean edo zotinka ahots paregabearekin, eta, gainera, biolontxeloak azken ritornelloaren aurreko kadentzian erakuts dezakeen birtuosismoa. Erdiko Adagioan, haizezko instrumentuek parte hartzen ez duten lekuan, bakarlariak elokuentziaz kantatzeko aukera aprobetxatzen du, aria balitz bezala: harien tapizaren gainean arnasa dauka eta nota bakarrari eusten dio eszenan, berehala beste batzuk sortzen dituena eta horrela multzoaren ideia ederraren imitaziozko erreplika osatzen duena. Amaiera baino lehen, Haydnek protagonistaren distira eragiten du berriro, lasaitasun eta edertasunezko pasarte argitsu hau ia erabat ixten duen beste kadentzia baten bidez. Alaitasun zalapartatsu bat lehertzen da Allegro moltoan, eta bakarlaria berriro sartzen da ia oin-puntetan, tuttiak aurkeztutako ideia imitatzeko erabiltzen duen serieko lehen nota luze baten bidez. Haydnek gai nagusia osatzen duten motibo desberdinei ematen dien tratamenduari esker, musika modu arin eta eraginkorrean aldatzen da. Birtuosismoa faktore nabarmena da orain, eta bakarlariari teknika garbi eta sendoa eskatzen dio, ikusleek bi mendetan galdutako inspirazio benetakoa izan dezaten.

Louise Farrenc (Paris, 1804 – Paris, 1875), bere senarraren abizenaz ezaguna, Parisen jaio zen Dumont izeneko gizon-emakume artisten familia batean, batez ere margolari eta eskultore izandakoak. Oso goiz erakutsi zuen musikarako talentua, eta beren joerak sustengatu zituzten bere senideek. Musikaren munduak emakumeak interprete edo, gehienez, aretoko piezen konpositore gisa bakarrik kontuan hartzen zituen garai batean, Louise Kontserbatorioan sartu zen konposizioa eta orkestrazioa ikasteko. Hamabost urte zituen eta litekeena da han Arriagarekin bat egitea, nahiz eta emakumeak eta gizonak sarrera desberdinetatik sartzen ziren kontserbatoriora.

Pianoko kontzertista hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta kalitate handiko mailei eutsi zien hamarkada batez baino gehiagoz. Gainera, XIX. mende osoan Parisko Kontserbatorioan irakasle izan zen emakume bakarra izan zen, eta are zailagoa zen zerbait lortu zuen: Henri Herz bere lankidearen soldata bera jasotzea. Europako piano-irakasle garrantzitsuenetako bat ere izan zen, eta ia hil arte jardun zuen irakaskuntzan. Musikologiaren arloan ere oso lan interesgarria egin zuen, eta, besteak beste,
Pianoa saio historikoen” zikloa abiarazi zuen Pariseko Érard areto ospetsuan, zeinekin klaberako frantziar musikaren berpizkundearen aitzindari bihurtu baitzen. Senarrarekin batera, editorea ere izan zen.

Baina, agian, emakume bikain honen profil poliedrikoaren alderdirik erakargarriena obra sinfonikoen konposizioa da. Bere katalogoak berrogeita hamar obra zenbakidun baino gehiago hartzen ditu, batzuk orkestrarako, Schumannek eta Berliozek miretsiak, eta barkatuko diogu –testuinguruan kokatuta – Konpositorearen Lehenengo Oberturari buruz duen iritzia. Madame Farrencek ondo idatzitako obertura erakutsi digu, emakumeen artean arraroa den talentuarekin osatua”. Dudarik gabe, emakumeen sormena geldiarazten zuten partzialtasuna eta oztopoak biltzen dira Farrenc hil eta hiru urtera, François-Joseph Fétis musikagile eta musikologoak -Parisko Kontserbatorioan Arriagako irakasle ere izan zena- idatzi zuen kritika batean, eta Orlando Figes aipatzen du "Europarrak" izeneko saiakeran.

 Garai hartan emakume batek bere musika formatu handikoa programatzeko eta, ondorioz, editatua ikusteko zituen zailtasunen berri ematen dute Fiotisen hitzek: "Zoritxarrez, Madame Farrenc, berez eta prestakuntzaz, eskala handiko musika instrumentala egiteko grina zuen, eta horrek konpositore batek ahalegin handiz bakarrik eskura ditzakeen interpretazio-baliabideak dakartza berekin". Hemen beste faktore bat publikoa da, normalean ez oso ondo osatua, zeinaren lanaren kalitatea neurtzeko estandar bakarra egilearen izena den”. Garai hartan sinfonia” eredua frantsesen estiloarekin baino alemaniarrenarekin lotuago egoteak ere ez zuen lagunduko, jakina.

Egia esan, bere ganbera-lanak eta pieza txikiak baino ez ziren argitaratu konpositorea bizirik zegoela, eta, horregatik, sari batzuk ere jaso zituen. Artean ez zen garaia emakume batek orkestrarako idaztea naturaltasunez onartzeko.

Laurence Equilbey zuzendariak, Farrencen orkestra-katalogoaren defendatzaile sutsuak, dioenez, eta gaur arratsaldean musikaz duen ikuspegia ezagutzeko aukera dugunez, konpositore frantsesak 1841ean amaitu zuen bere 1. Sinfonia, do minorrekoa, Op. 32,baina 1845era arte ez zen obra estreinatu.

Bruselan eta egitarauan Beethovenek Victorine Farrenc -Louiseren alabarekin- bakarlari emandako Kontzertua ere sartzen zen.

Andante sostenutotik hasita, klarineteari lehenengo eta beste tresna batzuei gero esleitutako esaldi eder eta iradokitzaile horiekin, Farrenc inspirazioz beteriko konpositore ageri zaigu. Baina diskurtsoa egiteko modua haratago doa, eta gaiak osotasun organiko, boteretsu eta erakargarrian bikain uztartzeak altuera handian jartzen du. Adagio cantabilean, ahots instrumentalen elkarlotuak taldearen orkestra-aukerei eta gaitasun dramatikoari buruzko ezagutza berresten du. Hirugarren mugimendurako bultzada handiko Minuetto bat aukeratzen du -bere lanean ezohikoa dena-, erdiko hirukotean sosegatzen dena, dotoreago eginda. Azken allegroa oldartsua da, eta bi elementu nagusitatik lortzen du bere adierazpen-klimaxa: zalantzarik gabeko balioa duen orkestra-tratamendua eta tempoaren erabilera oso originala eta efektista.

Hil ondoren, honako legatu hau utzi zuen Farrencek -denbora luzeegiz isildutako bere partiturez gain-: emakumeentzako oztopo gutxiagoko bidea musikaren lanbidean.

Goza ezazue ezohiko egitarau honetaz, betiere gure nahia honako honetan jarrita: musika boteretsu honek, deskuiduak, mututasunak eta gorabeherak gaindituta, orkestren errepertorioan irautea eta alde batera ez uztea.

Mercedes Albaina


Asier Polo.

Biolontxeloa

Kritika espezializatuak bere belaunaldiko biolontxelo-jotzailerik garrantzitsuenetakotzat jotzen du Asier Polo, eta bakarlari-lanetan kolaboratu du nazioarteko orkestra nagusienetako batzuekin: Philharmonia Orchestra, London Symphony Orchestra, Danish National Symphony Orchestra, Orchestra Sinfonica Nazionalle della RAI, Dresdner Philharmonie, Orchestre de Paris, BBC Philharmonic, Bergen Filharmoniske Orkester, Israel Philharmonic Orchestra, Berliner Symphoniker, Orquesta Nacional de México, Orquesta Sinfónica de Sao Paulo, Louisiana Philharmonic, Malaysian Philharmonic Orchestra, Orquesta Nacional de España edo Basel Symphony Orchestra, zuzendari ospetsuen zuzendaritzapean hala nola John Axelrod, Pinchas Steinberg, Christian Badea, Rafael Frühbeck de Burgos, Claus Peter Flor, Carlos Miguel Prieto, Günther Herbig, Juanjo Mena, Antoni Wit edo Anne Manson.

Musika ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatu dute, hala nola Schleswig-Holstein, Nantes, Ohrid, Biennale di Venezia, Erroma, Lisboa, Gstaad Menuhin Festival, Morelia, Granada edo Donostiako Musika Hamabostaldira.

Azpimarratzekoa da gaur egungo musikarekin duen konpromisoa, batez ere bere herrialdeko musikarekin. Obra berrien bultzatzaile, Gabriel Erkoreka, Jesús Torres, Luis de Pablo, Jesús Villa-Rojo, Fernando Velázquez eta Antón García Abril musikagileek biolontxelorako kontzertuak eskaini dizkiote. Musika berria eta literatura klasikoaren errepertorioa uztartzen jakin du, Bachen Suiteetatik hasi eta musika garaikidera (Henri Dutilleux, Cristóbal Halffter, Sofia Gubaidulina), kontzertu klasiko eta erromantiko handietatik igarota.

Bere ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Irrati Nazionalaren Ojo Crítico saria (2002), Musika-interpretazioaren CEOE Fundazioaren saria (2004) eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Musikako Sari Nazionala (2019).

Banco Santander Fundazioak utzitako Francesco Rugieri biolontxelo bat (Kremona, 1689) jotzen du Asier Polok.


Laurence Equilbey.

Zuzendaria

Laurence Equilbey bere belaunaldiko zuzendari frantziar garrantzitsuenetako bat da. Bere ikuspegi artistiko bereziagatik eta zuzendaritzaren arteari heltzeko modu zorrotz eta irekiagatik egin zen.

Nikolaus Harnoncourt, Eric Ericson, Denise Ham, Colin Metters eta Jorma Panularen ikasle, Equilbey nazioarte mailan sartu zen Accentusen (Pariseko ganbera-abesbatza saritua) Fundatzaile eta Musika Zuzendari egin zenean. 2012an, Département des Hauts-de-Seineren laguntza eskuzabalarekin, Equilbey Insula Orchestraren Fundatzaile eta Musika Zuzendari izendatu zen –garai klasiko eta aurre-erromantikoko errepertorioa esploratzeko garaiko musika ensemble bat (CPE Bachen musikatik Robert Schumanneraino hedatuta, gutxi gorabehera)-, garaiko instrumentuetan interpretatua.

Equilbeyren zuzendaritzapean, nazioarteko kritikak orkestra goretsi du, eta grabazio ugari sortu ditu eta birak egin dituzte elkarrekin Europan zehar. Aipatzekoa da 2018an Lincoln Centerren (New York) Ipar Amerikan estreinatu zela, eta hiru urtez jarraian Londresko Barbican Centren izandako egoitzan. Elkarrekin egindako diskografiak Naïve eta Deutsche Grammophonerako grabazioak biltzen ditu. 2017tik, Equilbey Warner Classics/Erato diskoetxearekin ari da lanean, eta errepertorio zabala osatu du, Mozart, Schubert eta Beethovenen lanak barne, besteak beste. Nabarmentzekoa da, halaber, Comalaren grabazioa Danish National Symphony Orchestra & Choir (2017) lanarekin.

2017an, Isula La Seine Musicale egoitzako lehen Orkestra bihurtu zen. Kulturari eskainitako abangoardiako espazio hori Shigeru Ban eta Jean de Gastines arkitekto ospetsuek diseinatu zuten, eta Île Seguin-en dago, Parisko Hego-mendebaldean. Zuzendari artistiko lanetan, Equilbeyk auditorio ikusgarri honen programazio zabala gainbegiratzen du, 1.150 pertsona baino gehiagorentzako edukierarekin, programazio sinfonikoa barne.

Insularekin duen lankidetzaz haratago, Equilbeyk gonbidapen asko jasotzen du zuzendari lanetan aritzeko nazioarteko orkestra garrantzitsuenetan. Orchestre National de Lyon eta Orchestre Philharmonique de Strasbourg bezalako orkestra frantsesen programazioan aldizka agertzen da. Europako agertokian oraintsu eta etorkizunean egingo dituen agerraldien artean, BBC NOW, Brussels Philharmonic, Göteborgs Symfoniker, Gulbenkian Orchestra, HR-Sinfonieorchester Frankfurt, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya eta London Philharmonia Orchestrarekin izan duen lankidetza nabarmentzen da. Azpimarratzekoa da ere Bostonen egin zuen estreinakoa Estatu Batuetako Handel and Haydn Society”rekin.

Equilbey ganbera-orkestrekin egindako lan handiagatik ere ezaguna da, eta aldian-aldian hainbat ensemblerekin kolaboratzen du, hala nola, Camerata Salzburg, Kammerphilharmonie Potsdam, Mozarteum Orchester Salzburg, Scottish Chamber Orchestra, eta Akadem ie für Alte Musik (Berlin) eta Concerto Kölnekin. Gainera, Grand Théâtre de Provence-ko Artista da Elkartean, eta harreman estua du Parisko Philharmonierekin.

Opera-zuzendari lanean, azpimarratzekoa da Insula eta La Fura dels Bausekin izan duen lankidetza Haydnen Kreazioa” ekoizpen apurtzailea sortzeko, eta Europako areto onenetan egin du bira, hala nola Elbphilharmonie Hamburg, Grand Théâtre de Provence eta Theater an der Wien-en, besteak beste.

Hauexen interpretazioagatik ere jaso ditu txaloak: Albert Herring de Britten (Opéra de Rouen-Normandie, Opéra de Paris), Sous apparence de Marie-Agnès Gillot balleta (Opéra de Paris), Ciboulette de Reynaldo Hahn eta La nonne sanglante de Gounod (Opéra de Comique).

Equilbey sorkuntza garaikidearen defendatzaile sutsua da. Gainera, bere sormenagatik eta izaera berritzaileagatik ezaguna da, bereziki bere programazioetan eta eszenaratzean islatzen dena, obra ikonikoei beste bizitza bat emanez, hala nola Haydnen Kreazioa, Mozarten Requiema eta Weberren Der Freischutz.

Laurence Equilbey Parisen bizi da, eta Parisko Kontserbatorioko Kantari Gazteentzako Saileko Zuzendari Artistiko eta Hezkuntza zuzendari postua du.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
17 - 20 - 23 - 26
Ots
2024
>ABAO – Rigoletto

ABAO – Rigoletto

Lekua: Euskalduna Jauregia

ANTZEZLEAK

Rigoletto: Amartuvshin Enkhbat*
Gilda: Sabina Puértolas
Ducati di Mantova: Ismael Jordi
Maddalena: Carmen Topciu
Sparafucile: Emanuele Cordaro*
Monterone: Fernando Latorre
Giovanna: Itxaro Mentxaka
Borsa: Josu Cabrero
Marulo:José Manuel Díaz
Conde Cepano: Gexan Etxabe
Condesa Ceprano: Ana Sagastizabal*

* Debuta en ABAO

TALDE ARTISTIKOA

Orquesta: Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro: Coro de Ópera de Bilbao
Director del Coro: Boris Dujin
Director Musical: Daniel Oren
Director de Escena: Miguel del Arco
Escenografía: Sven Jonke
Vestuario: Ana Garay
Iluminación: Juan Gómez Cornejo
Coreografía: Luz Arcas
Producción: ABAO Bilbao Opera, Teatro Real, Teatro de la Maestranza, New Israeli Opera.

* Debuta en ABAO

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
01
Mar
2024
>Musika – Música • 1. Kontzertua

Musika – Música • 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Enrique Azurza zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías zuzendaria

JESÚS GURIDI (1886 – 1961)

Eusko irudiak
I. Moderato tranquillo
II. Vivace
III. Tempo de espatadantza
Allegro – Tempo de zortziko – Presto

MODEST MUSSORGSKY (1839-1881)
MAURICE RAVEL (1875-1937)

Cuadros de una exposición
I. Promenade – Gnomus
II. Promenade – El castillo medieval
III. Promenade – Tullerías
IV. Promenade – Bydlo
V. Promenade – Baile de los polluelos dentro del cascarón
VI. Samuel Goldenberg & Schmuyle
VII. Limoges – El mercado
VIII. Catacumbas (Sepulcrum Romanum)
IX. La cabaña sobre patas de gallina (o la choza de Baba-Yaga)
X. La gran puerta de Kiev


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
03
Mar
2024
>Musika – Música • 49. Kontzertua

Musika – Música • 49. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías oboea eta zuzendaria

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Sinfonía nº59 en la mayor “Fuego”
I. Presto
II. Andante o più tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

ALESANDRO MARCELLO (1673 – 1747)

Concierto para oboe y orquesta en re menor
I. Andante e spiccato
II. Adagio
III. Presto

GEORG FRIEDICH HÄNDEL (1685 – 1759)

Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV 351
I. Overture
II. Bourrée
III. La paix
IV. La Réjouissance
V. Menuet I & II


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
04
Mar
2024
>Cámara 06

Cámara 06

Lekua: Euskalduna Jauregia

“EMAKUMEAK”: Frantziako XIX. mendeko emakume konpositoreak
Obras de Nadia Boulanger, Lili Boulanger, Cécile Chaminade y Pauline Viardot

BOSen soprano, xirula eta harpa hirukotea

G. Puccini: “Crisantemi”, hari-laukoterako
G. Verdi: Hari-kuartetoa mi minorrean
BOSen hari-laukotea

Informazioa eta sarrerak