Kontzertuak
LANG LANGen ERREZITALD I BEREZIA-2013-2014
Euskalduna Jauregia. 20:00 h.
Wolfgang Amadeus Mozart:
• 5. kontzertua pianorako Sol maiorrean, KV 283
• 4. kontzertua pianorako Mi bemol maiorrean, KV 282
• 8. kontzertua pianorako La minorrean, KV 310
Frédéric Chopin:
• 1. Ballade, op. 23, Sol minorrean
• 2. Ballade, op. 38, Fa maiorrean
• 3. Ballade, op. 47, La bemol maiorrean
• 4. Ballade, op. 52, Fa minorrean
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
SARRERAK AGORTUTA
10 urte bete dira ikus-entzule bilbotarrak aho zabalik utzi zituen Rachmaninoven Hirugarren hartatik, Lang Lang etorkizun handiko gaztea baino ez zenean. Bere talentuak Deutsches Gramophoneren arduradun nagusia erakarri zuen Bilbora kontzertu hartarako; hain zuzen ere, diskoetxe horrek interesa izan zuen orduko hartan, goraka zihoan artista harengan.
Efemeride horrekin bat eginez, eta berriro ere BOSen eskutik, Lang Lang berriro izango da Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2013ko urriaren 1ean, pianoko bakar-saio bikaina eskaintzeko, izan ere, Mozarten Sonatak eta Chopinen Baladak interpretatuko ditu errezitaldian.
Lang Lang txinatar piano-jotzailearen eragina musika klasikoa baino harago doa, eta interpretazio bikaintasuna, talentuaren garapena eta esfortzua bezalako kontzeptuetan mundu mailako erreferente bihurtu da. Lang Langek ez du bakarrik kontzertu aretoetan ibilbide meteorikoa garatu; bestelako alderdietan ere zeresan handia du, izan ere, UNICEFen eta Telefónica markaren enbaxadorea da; azken horrekin ekintza bateratuak garatzen ditu, konpromiso sozialaren, hezkuntzaren, kulturaren eta teknologiaren esparruetan.
Prezioak
A+ GUNEA: 70,00 €
A GUNEA: 60,00 €
B GUNEA: 45,00 €
C GUNEA: 35,00 € (Balkoiak 1 eta 2)
D GUNEA: 25,00 € (Tribunak eta Zentral Balkoia)
Denboraldi osoko BOSen abonatuak: %10eko deskontua. (Txarteldegian soilik)
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
TRISTAN UND ISOLDE
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Hiru ekitaldiko musika-drama honek, konpositoreak berak Gottfried von Strassburgen erromantzean oinarrituta sortutako libretoa duenak, erromantze hori aldi berean “Tristan”-en Erdi Aroko elezaharrean oinarrituta egonik, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena.
Isolde: Oksana Dyka
Tristan: Gwyn Hughes Jones
König Marke: Marko Mimica
Kurwenal: Egils Silins
Brangäne: Daniela Barcellona
Melot: Carlos Daza
Ein Hirt / Stimme: Josu Cabrero
Ein Steuermann: Gillen Mungia
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Abesbatza: Coro de Ópera de Bilbao
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin
M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea
Mundu Berriko sinfonia
Lekua: Euskalduna Jauregia
Dvoráken Bederatzigarrena kulturen arteko elkarreraginarekin lotzen dugu. Konpositore txekiar ospetsua, New Yorkera deitu zutena amerikar musikaren obra handia idazteko eta, bitxia izan arren, alderantzizko bidea egin zuen zuzendari amerikar batek, Erik Nielsenek, itzuliko duena. Musika honek Amerikako edo Bohemiako gehiago edukitzea gorabehera, onartu behar da Dvorákek melodiak egiteko erraztasun izugarria zuela. Gure piccolo-bakarlariak, Néstor Sutilek, Liebermannen kontzertu interesgarria eskainiko digu, eta euskal mitologia Guridiren Plenilunioaren eskutik azalduko da.
J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”
Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Jauregia
D. Shostakovich: 8. hari-kuartetoa do minorrean
BOSen hari-laukotea
C. Cangelosy: Theatric nº 10
S. Reich: Music for piece of Wood
P.I. Tchaikovsky/D. Steinquest: Intxaur-hauskailua
BOS-EO perkusio-ensemblea