Kontzertuak

La caída de Bilbao

Luis de Pablok Orkestra, biolontxelo, bakarlariak eta abesbatzarako konposatutako kantata


Arriaga Antzokia.   19:30 h.

Estreinaldia Arriaga Antzokian. Bilboko Udalak Luis de Pablo bilbotar musikagileari obra hau konposatzeko eskatu zion 2017an, Espainiako Gerra Zibilean 1937ko ekainean Bilbo Francoren tropen esku erori zeneko 80. urteurrena zela eta. Gertaera tragiko haiek jazo zirenetik 80 urte igaro ostean, Luis de Pablok gerrako izugarrikerien aurkako obra hau sortu du, esperantzaren aldeko oda bat, EZ indartsu bat gerrari, orkestra, biolontxelo, bakarlari eta abesbatzarako kantata moduan. Kontzertuari biolontxeloko bakartsaio batek ematen dio hasiera, frontera borrokatzera joan behar duen soldaduaren kexua bailitzan, eta San Mateoren Ebanjelioko bakezaleen aldeko gorespenek, koroak abestuta. Konposizio serio eta sakona da, gerraren eta gerrako zugarrikerien oroigarri  
La caída de Bilbao, de Luis de Pablo
  • Zuzendaria: José Rafael Pascual- Vilaplana
  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
  • Biolontxeloa: Asier Polo
  • Abesbatza: Bilboko Korala
  • Zuzendaria: Enrique Azurza
  • Soprano: Miren Urbieta
  • Alto: Marifé Nogales
  • Tenor: Mikeldi Atxalandabaso
  • Baritono: Fernando Latorre
  • Ekoizpena: Bilbao Musika
Informazio gehiago

DATAK

  • 26 ekaina 2019       Arriaga Antzokia      19:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
>Basoko murmurioak

Basoko murmurioak

Lekua: Euskalduna Bilbao

Richard Wagner
Siegfried, Waldweben

Richard Strauss
Vier letzte Lieder

Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.

Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
>Natura abesten

Natura abesten

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59

Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102

Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
François Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.

Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa

C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean

G. Fauré:
Elegia

W. A. Mozart:
40. Sinfonia


Asier Polo, biolontxeloa

Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra bati nortasuna ematen dioten zuznedariak, eta batzuek orkestraren garai oso bat ere markatzen dute. Juanjo Mena, 1999tik 2008ra taldearen titularra izan zena, talde honetan dago. Gure bideak berriro gurutzatu behar ziren kontzertu hauetan baina bizitzak, batzuetan krudela, ez du horretarako aukerarik eman. Bere anaiak, Carlos Menak, hartuko du lekukoa Asier Polorekin batera, elkarrekin bizitako guztiagatik esker ona erakusten duen saio batean.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
>French jolies

French jolies

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6

Albert Roussel
Divertissement Op. 6

Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Informazioa eta sarrerak