Kontzertuak

James Newton Howard Kontzertua (Bilbao Arte Portua)


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Irailaren 7an, “Bilbao, artearen portua” zikloaren barruan, zinemako musikaren inguruan James Newton Howardek zuzenduko duen kontzertuan hartuko du parte BOSek. Newton Howard Hollywoodeko zuzendari eta musikagile ospetsuenetakoa da, OSCAR sarietarako zortzi izendapen jasotakoa, eta soinu-banda gogoangarrien egilea; esaterako, ‘The hunger games’ (‘Gose-jokoak’), ‘The sixth sense’ (‘Seigarren zentzumena’), ‘Unbreakable’ (‘Hautsiezina’), ‘The village’ (‘Herrixka’), ‘Pretty Woman’, ‘Maleficent’ (‘Maltzurra’) eta ‘The fugitive’ (‘Iheslaria’) filmena, beste askoren artean.

Aurreikuspenen arabera, Europan emango duen kontzertu bakarra izango da, eta, bertan, BOSekin batera, Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak hartuko du parte (‘El orfanato’ –‘Umezurztegia’–, ‘Ocho apellidos vascos’ –‘Zortzi euskal abizen’– eta ‘Lo imposible’ –‘Ezinezkoa’–), bai eta Bilboko Koral Elkarteak ere.

 

Argibide gehiago eta sarrerak

DATAK

  • 07 abendua 2016       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
30 - 01
Abe
2023
>Xostakovitxen testigantza

Xostakovitxen testigantza

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo González, zuzendaria.
Jaeden Izik-Dzurko, pianoa.


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

4. kontzertua piano eta orkestrarako Sol Maiorrean Op. 58

I. Allegro moderato
II. Andante con moto
III. Rondo (Vivace)

Jaeden Izik-Dzurko, piano

II

DMITRI SHOSTAKOVICH (1906 – 1975)

10. sinfonia mi minorrean Op. 93

I. Moderato
II. Allegro
III. Allegretto
IV. Andante

Iraup. 120’ (g.g.b.)


 

Informazioa eta sarrerak
05
Abe
2023
>EL MESÍAS DE HANDEL

EL MESÍAS DE HANDEL

Lekua: Euskalduna - Auditorium

Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta ”la Caixa” Bilboko 2023ko Mesias Partizipatiboa antolatu dute.

”La Caixa”-k antolatzen duen kontzertu partizipatiboa esperientzia gogoangarria izaten da. Koru-musikaren zale diren abeslariak eta nazioartean ospe handia duten orkestra, bakarlari eta zuzendariak elkartzen ditu errepertorio sinfoniko-koraleko betiereko obrarik gailenetako bat interpretatzeko.

Aurten, Bilboko 320 abeslari amateur baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregian, bertako eserlekuetatik Mesiasen koru-zatiak abesteko.

Hilabeteak eman dituzte elkarrekin entseatzen, eta, orain, unea iritsi da proiektu musikal eta pedagogiko honi bukaera emateko eta G. F. Händelen Mesias obraren bertsio partizipatibo zirraragarri bat entzuteko.

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
14 - 15
Abe
2023
>Mozart eta XX. mendeko klasikoak

Mozart eta XX. mendeko klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia

Batzuetan, obra garaikide handiek eta Mozartek zerabilen orekak uste baino antz handiagoa duce. Denek duce klasikoek daukaten ziurtasun-kutsu hori. Halaxe nabari da Dutilleuxek Baudelaireri buruz konposatu zuen oroitzapen poetikoan -Johannes Moserren atzamarretan entzuteko irrikaz gaudena-, edo Ligetiren Lux Aeterna hipnotikoan, Kea Ahots Taldearen ahotsetan kristal hutsa dena. Edo Isabel Urrutiaren obra berria deskubritzen dugunean, Urkiolan inspiratua eta World Timbres Mixture teknikarekin konposatua.

I. Urrutia: Urkiola, orkestra sinfonikorako eta digitalizatutako folklore-instrumentuen orkestrarako (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
H. Dutilleux: “Tout un monde lointain…” biolontxelo eta orkestrarako
G. Ligeti: Lux Aeterna
W.A. Mozart: 39. sinfonia mi maiorrean K. 543

Johannes Moser, biolontxeloa
Kea Ahots Taldea, (Enrique Azurza, zuzendaria)
Erik Nielsen, zuzendaria

 

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
18
Abe
2023
>Cámara 03

Cámara 03

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bakarlari handiak Errezitaldian

N. Boulanger: Trois pièces
S. Rachmaninov: Biolontxelo eta pianorako sonata, op. 19
F. Poulenc: Biolontxelo eta pianorako sonata, FP 143
B. Martinů: Rossiniren tema baten inguruko bariazioak

Johannes Moser, biolontxeloa
Andrei Korobeinikov, pianoa

Informazioa eta sarrerak