Kontzertuak
Ganbera 9
Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa. 19:30 h.
Kit Armstrong, piano
I
Laura Delgado, biolina
Lander Echevarría, biola
Ane Aguirre, biola
Carolina Bartumeu, biolontxeloa
María Asua, kontrabaxua
Kit Armstrong, pianoa
FELIX MENDELSSOHN (1809 – 1847)
Seikotea pianorekin re minorrean Op. 110
I. Allegro vivace
II. Adagio
III. Minuetto [Agitato] – Trio
IV. Finale: Allegro viviace
II
Carlos García, klarinetea
Luis Fernando Núñez, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Przemyslaw Krzysztof Pujanek, biola
Elena Escalza, biolontxeloa
Kit Armstrong, pianoa
ERNÖ DOHNANYI (1877 – 1960)
Seikotea Do Maiorrean Op. 37
I. Allegro appassionato
II. Intermezzo: Adagio
III. Allegro con sentimento
IV. Finale: Allegro vivace, giocoso
DATAK
- 11 maiatza 2026 Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Kit Armstrong
Pianoa
The New York Times egunkariak «heldutasun musikala eta gazteen ausardia interpretazio paregabe batean» uztartzen dituen «piano-jotzaile bikain» moduan deskribatu zuen. Ildo horretan, Kit Armstrong munduko orkestra onenek gonbidatzen dute bakarlari gisa, eta, aldi berean, ibilbide bizia du errezitaldietako jotzaile eta konpositore gisa. 1992an jaio zen Los Angelesen, «Armstrong harridura sortzen duen piano-jotzailea da, eta musikari miragarritzat, ez besterik, deskriba daiteke» (Süddeutsche Zeitung). Areto ospetsuenetan aritu ohi da, hala nola Vienako Musikverein, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Philharmonie, Hanburgoko Elbphilharmonie, Tokioko NHK Hall, Bruselako Arte Ederren Jauregian eta abarretan.
Christian Thielemann, Herbert Blomstedt, Riccardo Chailly, Kent Nagano, Manfred Honeck, Esa-Pekka Salonen, Mario Venzago, Robin Ticciati eta beste hainbat zuzendarirekin kolaboratzen du aldiro. Wiener Philharmoniker, Dresden Staatskapelle, Bayerische Rundfunk Sinfonieorchester, Gewandhaus Orchestra, NHK Symphony Orchestra, Academy of St. Martin in the Fields eta beste orkestra batzuekin batera jo du. 2018an, Mecklenburg-Vorpommern jaialdiko artista egoiliarra izan zen, baita Musikkollegium Winterthur jaialdikoa ere.
Azken denboraldietan, Berlingo DSO Deutsches Symphonieorchester, NDR Elbphilharmonie Orchestra, Baltimore Symphony edo Tokioko Metropolitan Symphony orkestrekin egin du debuta. Bestalde, bira bat egin du Europan Swedish Chamber Orchestraren eta Berlingo Akademie für Alte Musik orkestraren eskutik; lankidetza estu eta etengabea dauka azkenarekin. Parisko Théâtre des Champs-Elysées, Municheko Prinzregentheater, Ruhr-eko Klavierfestival jaialdian, Luxenburgoko Philharmonie eta Koloniako Philharmonie festibaletan jo du berriki.
Ganbera-musikaren zale amorratua izanik, Kit Armstrongek aliantza artistiko estuak garatu ditu beste instrumentista eta abeslari batzuekin. Renaud Capuçonekin, Mozarten biolin eta pianorako sonaten integrala aurkeztu du Salzburgoko Mozartwoche-n eta Berlingo Boulez Saal-ean. Christiane Karg, Julian Prégardien eta beste batzuekin batera, Lied errepertorioa jo du. Organoa jotzen ere (horixe da bere pasio handienetako bat) entzun dugu Berlingo eta Koloniako Philharmonien. Peters argitaletxeak 2006tik argitaratzen ditu Armstrongen lanak; Leipzigeko Gewandhaus eta Musikkollegium Winterthur erakundeek ere, besteak beste, lanak komisionatu dizkiote.
Grabazioetan, bakarkako lanak ditu: «Liszt: Symphonic Scenes» izeneko albuma eta «Bach, Ligeti eta Armstrong» konpositoreen musikari eskainitako albuma, bi-biak Sony Classic etxerekin ekoitzitakoak. 2017an DVD bat grabatu zuen Amsterdamgo Concertgebouwn (Unitel), «Kit Armstrongek Bachen eta aurrekoen Goldberg bariazioak jotzen» izenekoa, eta Bachen obra ospetsuaren erreferentziazko grabazio bihurtu zen (BBC Music Magazine-ren arabera).
Kit Armstrongek Los Angeleseko Curtis Institute of Music eta Londresko Royal Academy of Music erakundeetan ikasi zuen. 7 urterekin,
konposizioa ikasten hasi zen Chapman Universityn eta Fisika California State Universityn; handik gutxira, Kimika eta Matematika ere ikasi zituen Pennsylvaniako Unibertsitatean, bai eta Matematika ere Londresko Imperial Collegen. Matematika hutseko masterra egin zuen Parisko Unibertsitatean. 2005az geroztik Armstrongen irakasle eta aholkulari gisa jardun duen Alfred Brendelek honela deskribatu du: «piano-literatura handia ulertzen duen piano-jotzailea da, freskotasuna eta sotiltasuna, emozioa eta adimena uztarturik». Haien arteko harremana Mark Kidelek zuzendutako «Set the Piano Stool on Fire» filmean agertu zen.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
SIGUR RÓS + BOS
Lekua: Euskalduna Bilbao
Sigur Rós
Sociedad Coral de Bilbao
TEMPORADA LÍRICA DE SANTANDER
Lekua: Palacio de Festivales de Cantabria
Sabina Puértolas – Andrés Sanchez – Mario Cassi – Emilio Suárez – Medeia Chikasvili – Estrella Cuello – Jesus Lavid – Javier Díez – Alejando Von Büren – Miguel Ferrando
Coro Lírico de Cantabria
Miquel Ortega, zuzendaria
MUSIKAGILEAK
Lekua: Teatro Campos
Iñigo Giner: Anatomía de una orquesta (14’)
Saskia Venegas: At the Aegean shores (8’)
Juan Sarmiento: Auscultarse (14’) (munduko estreinaldia)
Francisco Escudero: Concierto para piano (36’)
Irene Delgado, zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
