Kontzertuak
Gala zarzuela-2013-2014
Arriaga Antzokia. 20:00 h.
Ikuskizun horretan, abeslari bikain eta gazteen multzo hautatu bat bildu da, besteak beste, Sabina Puértolas eta Arantza Ezenarro sopranoak, Marifé Nogales mezzosopranoa, Javier Tomé tenorra eta David Menéndez baritonoa. Guztiak ezagunak dira lirikaren zaleentzat, eta gure agertokian kalitate artistiko handia dutela erakutsi dute.
Generoak historia luzean eskaini dituen orrialderik onenetako batzuk oinarri hartuta, kontzertu hau, zalantzarik gabe, zarzuelaren zale ugarien gustukoa izanog da.
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
