Kontzertuak

Disney in Concert: Magical Music from the Movies


Euskalduna Jauregia.   21:00 h.

Lehenengo aldiz Euskadin, Disney in Concert: Magical Music from the Movies. Disneyren klasiko musikalak, sekula entzun ez dituzun bezala. Ekoizpen paregabe honi esker, ikusle guztiek gozatuko dute Disneyren filmik enblematikoenetako kantu eta irudiez; besteak beste, tartean izango dira Pocahontas, Aladdin, Lehoi erregea, Oihaneko liburua, Mary Poppins, Karibeko piratak, Sirenatxoa, FrozenEta beste sorpresa asko! Izan ere, Disney in Concert: Magical Music from the Movies ikuskizunak nazioarteko ikusleak ere hunkitu ditu, mundu osoko hainbat hiritatik igaro ostean, Bajo el Mar, Suéltalo edota Bella y Bestia bezalako abesti ezagunekin. Bi emanaldi eskainiko dira Bilbon, urtarrilaren 4an, Euskalduna Jauregian. Ezin dituzu galdu. Paco Arrojo, Diego Rodríguez, Judith Tobella eta Julia Möllerren zuzeneko ahotsak entzun ahal izango dira, eta, beraiekin batera, Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko da, Arturo Díez Boscovichen gidaritzapean eta Gurutze Beitia aurkezle dela. Aktoreak: Aurkezlea: Gurutze Beitia Bakarlariak: Paco Arrojo, Julia Möller, Judith Tobella eta Diego Rodríguez. Musika-zuzendaritza: Arturo Díez Boscovich   Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenik gabe). Ikuskizun hau ez da gomendagarria 8 urtetik beherakoentzat. %10eko deskontua BOSeko abonatuentzat ————— Prezio bereziak kontzertuetarako PACK FAMILIARRAK

Pack familiarrak (4 sarrera) jarri dira salgai, Disneyren 2017ko urtarrilaren 4ko kontzertuetako A eta B guneetarako

Hauek dira 4 sarrerako packen prezioak:

– A Gunearen prezioa 195,00 €-koa izango da (4 sarreren deskonturik gabeko prezioa 65×4= 260 eurokoa izango litzateke)

– B Gunearen prezioa 144,00 €-koa izango da (4 sarreren deskonturik gabeko prezioa 48×4= 192 eurokoa izango litzateke)

Pack horiek txartel-leihatilan baino ezin izango dira eskuratu

TALDEENTZAKO DESKONTUAK

– 7 eta 14 sarrera bitartean: %20ko deskontua – 15 sarreratik aurrera: %25eko deskontua

Deskontu horiek txartel-leihatilan baino ezin izango dira aplikatu

GARRANTZITSUA Deskontuak EZIN dira metatu

DATAK

  • 04 urtarrila 2017       Euskalduna Jauregia      18:00 h. Sarrerak Erosi
  • 04 urtarrila 2017       Euskalduna Jauregia      21:00 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
23
Ira
2026
>MUSIKAGILEAK

MUSIKAGILEAK

Lekua: Teatro Campos

IÑIGO GINER MIRANDA: Anatomia
JUAN SARMIENTO: Auscultarse
AITOR BARTOLOMÉ: Nebulosas
Descanso
SASKIA VENEGAS: At the Aegean shores
FRANCISCO ESCUDERO: Concierto vasco para piano y orquesta
                                        I. Allegro moderato
                                        II. Adagio cantabile
                                        III. Allegro giusto

Irene Delgado Jiménez , zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
>Basoko murmurioak

Basoko murmurioak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Richard Wagner
Siegfried, Waldweben

Richard Strauss
Vier letzte Lieder

Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.

Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
>Natura abesten

Natura abesten

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59

Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102

Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.

Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa

C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean

G. Fauré:
Elegia

W. A. Mozart:
40. Sinfonia


Asier Polo, biolontxeloa

Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Informazioa eta sarrerak