Kontzertuak

Kontzertua familian. Pangea


Euskalduna Auditoriuma.   19:30 h.

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko. Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko gaitu, Abraham Cupeiro eta María Ruizen musika originalaren bidez. Kontzertu honetan mota askotako musika izango dugu entzungai: Ozeania australeko soinuak, bertako maskorren oihartzunen bidez sortutakoak; Txinako mendi misteriotsuetako soinua, hulusiaren melodia melismatikoek marraztutakoa; Ipar Amerikako lautada handietako musika; Hego Amerikako oihanetakoa; Senegalgo peule txirula; gaita bulgariarra; zurna desafiatzailea, edota milaka urte dituzten artzain kornak… Soinu horiek guztiek gure Lurra beste behin bateratuko duen jantzia ehunduko dute. Pangea kontzertuari indarra emateko, beren beregi sortutako irudiak proiektatuko dira, ikuskizun didaktiko, arin eta dibertigarri bat eskainiz. Pangea gure planetaren kultura aniztasunaren aldeko kantu bat da eta adin guztietako publikoari zuzenduta dago. Eguna: 2022ko apirilaren 1a Euskalduna jauregia. Auditorioa.   19:30 Solista eta narratzailea: Abraham Cupeiro Bilbao Orkestra Sinfonikoa Zuzendaria: Dímas Ruíz Santos. Iraupena: 1 ordu. Euskalduna Auditoriuma Narrazioaren hizkuntza: gaztelania Gomendatutako adina: 6 urtetik 99 urtera. Sarreren prezioa: – Orokorra: 8 € – BOS abonatuak :7 € (soilik leihatilan eta akreditazioa erakutsi ondoren)

DATAK

  • 01 apirila 2022       Euskalduna Auditoriuma      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
22 - 23 - 24
Urr
2026
>URA BERE BIDEAN

URA BERE BIDEAN

Lekua: BIZKAIA ARENA BEC!

Destacados grupos y artistas, acompañados por la Orquesta Sinfónica de Bilbao y la Sociedad Coral de Bilbao, interpretan versiones sinfónicas de temas vascos de todos los tiempos, adaptados por Fernando Velázquez.

Este año en Ura Bere Bidean 26 actuarán: Pantxoa eta Peio · Gontzal Mendibil · Joselu Anayak · Niko Etxart · Evaristo · Doctor Deseo · Deabru Beltzak · Xabi Solano · Pasión Vega · Alaitz eta Maider · Betagarri · Zea Mays · Eñaut Elorrieta · Betizu Taldea · Lendakaris Muertos · The Uskis · En Tol Sarmiento · Shinova · Emeli Sandé · Judit Neddermann · Sara Zozaya · Bengo · Hofe · Olaia Inziarte · Dupla · Merina Gris · Tatta · Maruxak · Mirua

Más información
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
29 - 30
Urr
2026
>Arimaren sakontasunak

Arimaren sakontasunak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Wolfgang Amadeus Mozart
Le nozze di Figaro, obertura K. 492

24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491
Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491

Sergei Rachmaninoff
Dantza sinfonikoak Op. 45
Danzas sinfónicas Op. 45
Claire Huangci, pianoa
Nicoló Umberto Forón, zuzendaria
Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea.

Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
05 - 06
Aza
2026
>Prokofiev eta Veronako maitaleak

Prokofiev eta Veronako maitaleak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Sergei Prokofiev
Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako Op. 125
Sinfonía concertante para violonchelo y orquesta Op. 125

Romeo and Juliet, suite
Nicolas Altstaedt, biolontxeloa
Markus Stenz, zuzendaria
Shakespearren Veronako maitaleei buruzko istorioaren potentziak konpositore ugariren arreta bereganatu du, baina beharbada inork ez du Prokofievek bere ballet ospetsuarekin eman zion bezainbesteko energiarekin eta dramatismoarekin islatu.

Eta bere bizi bukaeran, Rostropovichekin izan zuen topaketak markatu zuen sinfonia kontzertanterako inspirazioa, Nicolas Altstaedet bikainak biolontxeloa joz eskaintzen duguna.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
16
Aza
2026
>Souvenir de Florence

Souvenir de Florence

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Gorka Hermosa
Dwarves’ tales
Amore
Anantango
Meditatio
Danzas de Iberia

Piotr Ilyich Tchaikovsky
Souvenir de Florence Op. 70
Informazioa eta sarrerak