Kontzertuak

Brass for Africa


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria
Brass for Africako bakarlariak


I

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

American Overture Op. 42a*

GUY BARKER (1957) / ALAN FERNIE (1960)

Kisoboka (dena da posible), Concerto grosso metal afrikarren ensemblearentzat eta orkestrarentzat*✣

I. Dawn
II. The Parade
III. Desolation
IV. The Awakening
V. The Celebration

Brass for Africako bakarlariak

II

AARON COPLAND (1900 – 1990)

3. sinfonia

I. Molto moderato; with simple expression
II. Allegro molto
III. Andantino quasi allegretto
IV. Molto deliberato – Allegro risoluto

* Lehen aldiz BOSen eskutik.
OSCyLek enkargatutako obra, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan.

DATAK

  • 27 apirila 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 28 apirila 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak


PrintzipioMusikak duen boterea

Sergei Prokofievek (Sontsovka, 1891 – Mosku, 1953), duela mende bat, honako galdera hau egiten zion bere buruari: “Benetako artista bizitzatik isolatu al daiteke eta bere artea emozio subjektiboaren muga estuetara mugatu? Edo gehien behar duten lekuan egon behar al du, non hitzek, musikak edo zizelak herriari bizitza hobea eta ederragoa izaten lagundu diezaioketen?” Gogoeta hori egokia izan daiteke gaur arratsaldeko kontzertuari sarrera emateko, Prokofieven Obertura Amerikarrak gure belarriak ezohiko programa aparta baterako prestatuko dituen bezala.

1926an idatzi zuen, New Yorkeko musika-elkarte batek eskatuta, Aeolian Hall berrian areto txiki baten irekiera zela eta. Tokia txikia zenez, orkestrazioa ere tamaina txikikoa izan zen: haize zortzikote batek, arpak, pianoak, zelestak, perkusioak eta behe-hariak osatu zuten hamazazpi instrumentuko talde ezohikoa. Baina emaitza ez zen minorra izan; izan ere, musikariaren diskurtsoa energia eta bizitasun ikaragarriaz blaitzen duen zentzu erritmiko bereizgarri eta nabariak partitura indartsu eta distiratsua munduratu zuen. Bi urte geroago, Prokofievek orkestra sinfonikorako bertsioa eskaini zuen, eta konposizioaren izaera are esplizituagoa bihurtu zen. Orkestra sinfonikorako bertsioa sarrera-pieza zoragarria da. Pentagramek Depresio Handiaren aurreko hogeiko hamarkada hartan axolagabe bizi zen eta bere buruan uste osoa zuen gizarte baten freskotasuna eta handiustea adierazten dute. Sobietar Batasunetik etorritako konpositore eta pianista bertutetsu hark harriduraz eta jakin-minez ikusten zuen botere-bolada izugarri hura; era berean, urte haietan, Gershwin newyorktarra liluratuta zegoen Paris zoragarriak jariatzen zuen xarmarekin, sormen oparoarekin eta joie de vivre delakoarekin.

Prokofievek obertura Moskun konposatu zuen, etxera egindako bisita labur batean —behin betiko itzuli aurretik—; eta, zalantzarik gabe, soinuzko postal oroitarazlea da, Europako konpositoreentzat hain erakargarriak ziren jazz eta blues kutsuak biltzen dituena. Helburua New Yorkeko mugimendua harrapatzea zen; bertako bultzada, pultsu geldiezina, milaka pertsona norabide guztietan aldi berean mugitzen diren hiri bateko atzera-aurrerak. Rondo libre moduan konposatuta dago, eta erabiltzen diren gaiek XX. mendeko hiri handi bat iradokitzen dute. Hiri handi horretako herritarrak lanpetuak daude eta presatiak dira, eta kaleak leporaino betetzen dituzte, han-hemenka etenik gabe ibiliz.

Gai horien artean atseden-une batzuk agertzen dira. Une horiek Central Park moduko hiri-oasietan bakeaz gozatzen ari diren pertsona-talde txikien isla izan nahi dute. Irudi horiek lortzeko, egileak metrika aztoratuko pasarteak pasarte lasaiagoekin tartekatzen ditu. Azken horietan, sinpletasun ederreko herri-izaeraren eta lirismo erromantikoaren arteko melodia hibridoak konposatzeko duen trebetasuna erakusten du. Haren hizkuntza harmonikoa tonalitatean oinarritzen da, baina disonantzia batzuekin onduta dago, zeinak irudikatu nahi duen hiri moderno eta dinamikoan modu koherenteagoan kokatzen baitute.

Brass for Africa ongintzazko erakundea da, eta musika ardatz gisa erabiltzen duten programak egitea du helburu, Afrikako bizitza modu positiboan aldatzen laguntzeko. Gaur, ekimen horietako baten emaitza eskainiko digute. Ekimen horiek gazteei eta haien komunitateei musikaren botere izugarriaren bidez garatzeko aukera ematen diete.

Guy Barker eta Alan Ferniek Concerto Grosso hau idatzi zuten orkestra sinfonikoarentzat eta Brass for Africako bi korneta, tronpa, tronboi eta tuba bakarlarientzat. Kisobokan inspiratu ziren, Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateari eta musikak bizitzak eraldatzeko duen botereari buruzko kontakizun bat. Bost mugimendutan egituratuta dago, eta hirugarrenaren amaieran bakarlarietako bik kontakizun txiki bat eskaintzen dute. Kontzertua Egunsenti batekin hasten da, eta horren bidez “eguna naturaren koru neurrigabearekin batera argitu egiten da. Zorigaiztoko hiri-eremuetan, gaua une zaila eta arriskutsua da. Gau bakoitza onik mantentzeko erronka bat da. ‘Egunsentiak’ egun berri baten hasiera dakar, baita argiarekin batera datorren itxaropena eta nolabaiteko segurtasuna ere”. Bigarren mugimenduak Desfilea irudikatzen du; izan ere, “Brass for African hartutako haur askok beren lehen musika-interakzioa musika-banda bat beren kaletik igarotzen denean izaten dute. Kalejira zati garrantzitsua da musikari gazte horien musika-bidaian. Aldaketa sinbolizatzen du eta gertaera bat ospatzeko erabiltzen da, baita bizirik irauteko diru pixka bat irabazteko ere”. Hirugarren mugimenduan (Atsekabea), musikak iradokitzen du “mina gure gazte askoren bizitzaren parte dela. Umezurtz-etxeetan hazi dira, kaleko haurrak izan dira, gerrako errefuxiatuak, erakunde zuzentzaileetan denbora eman dute, eta abar. Bizirik irautea eta egun bakoitza gainditzea da kontua”. Sumayya eta Confidenceren ahozko kontakizunen ondoren, laugarren mugimendua, Esnaera, iristen da:

“Musika jotzen ikastea oso esperientzia boteretsua da. Autorrealizazio-bidaia erreala izaten hasten da, bai eta loratzeko eta erabat garatzeko aukera ere. Musikaren aurretik, gure jotzaileek ez zuten ametsik; orain amets egiten dute. Lehen ez zegoen itxaropenik, baina orain egun distiratsuago bat espero dute”. Kontzertua Ospakizunarekin amaitzen da, non “musika bizitza bera baita musikari gazte horientzako. Definitu egiten dituena da. Musikarengatik eta musikarentzat bizi dira, eta bere garbitasunean eta zintzotasunean atsegin hartzen dute, toki hobeago batera eramango dituela badakitelako. Musika egiteko gorputz eta arimaren konpromisoa erabatekoa da, bizia eta alaia da. Musika egiteko aukera bakoitza ospakizun bat da, musika bera arte gisa ospatzeko, baina baita musikak ongia egiteko duen indarra ospatzeko ere”.

Musika itxaropentsu eta bizi horren bitartez, Brass for Africak erakusten digu “dena dela posible”.

Aaron Coplandek (New York, 1900 – New York, 1990), Bostongo Orkestra Sinfonikoko zuzendari ahalguztidun Serge Koussevitzkyk eskatuta, sinfonia bat idatzi zuen. Hala, pozez betetako eraikin sinfoniko ikaragarria konposatu zuen, zeina, gainera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera ospatzeko balio izan zuen. Garai euforiko hartan, eta obrari Beethoveniar kanonaren patina eman nahian, Koussevitzkyk berak honako hau adierazi zuen: “Zalantzarik gabe, sinfonia amerikarrik handiena da. Bihotzetik bihotzera doa”. Izan ere, Coplandek Gizon arrunt batentzako fanfarrea gailenaren gaiak gehitu zituen azken mugimenduan —fanfarrea 1942an idatzi zuen, gerra-erdian zeuden tropak animatzen laguntzeko—, obra modu ikusgarrian amaitzeko eta 40ko hamarkadako konpositoreek, programatzaileek eta Ipar Amerikako ikusleek partekatzen zuten desira arrakastaz lortzeko: “sinfonia amerikar handiena” argitara ematea.

Sinfonia 1944 eta 1946 artean idatzi zuen, eta enkargua egin zutenek estreinatu zuten 1946ko urriaren 18an. Coplandek material folkloriko gutxi erabili bazuen ere, egia da argi dagoela Estatu Batuetako nazionalismo musikalaren ereduei lotutako sonoritatea duela, konpositoreak berak obra horren aurretik eta ondoren erabili zuena. Ingalaterra Berriko komunitateen melodiak eta ereserkiak edo cowboyen dantza-erritmoak gogora ekartzen dituzten elementu herrikoi horiek modu lirainean aurkezten dira, egitura sinfonikoaren motibo gisa.

Baina, era berean, partitura elementu emozional batek egituratzen du, eta Coplandek “nire lagun maite Natalie Koussevitzkyren oroimenari” eskaintzeko asmoari zor zaio. Natalie Koussevitzky zuzendariaren emaztea zen, eta 1942an zendu zen.

Sinfoniari hasiera ematen dion Molto moderatoa Ingalaterra Berriko himnodiaren eragina du. Bertan, hats lirikoak eta deklamazio-izaera txandakatzen dira. Melodia luzeek, atsedenaldi luzeek —antzinako koraletan bezala—, orkestrazioaren aberastasunak eta pasarte batzuen in crescendo dinamikak gure belarriei zabaltasun espazialaren sentsazioa helarazten diete, eta zabaltasun horrek paisaia zabal, handientsu eta irmoa gogorarazten digu. Coplandek argi utzi zuen arku itxurako mugimendu bat konposatu nahi zuela, “argi eta garbi adierazitako hiru gairekin: lehenengoa, hasierakoa, hariekin eta sarrerarik gabe; bigarrena, biola eta oboekin, aurrekoarekin lotutako gogo-aldartea gogoratzeko; hirugarrena, izaera ausartagokoa, tronboi eta tronpetekin”. Soinu-arku horrek hedapen-sentsazio progresiboa transmititzen digu, harik eta klimax boteretsu batera garamatzan arte. Ondoren, hiru ideiak laburbiltzen dira, eztanda are indartsuago baten bidez. Gailur horren ostean, hasierako atmosferara itzultzen gara, leuntasun sakon eta etereoan murgilduta.

Allegro moltoa fanfarre batekin hasten da, eta hortik abiatuta melodia bizkorra sortzen da. Oinarri erritmiko arin eta markatu baten gainean eratzen doa, eta entzuleari zuzenean eta alaiki hel egiten dio. Mugimenduaren bihotzean musika baretu egiten da, eta oboeak, gainerako zurekin batera, larreetako bizitza iradokitzen duen artzain-giro malenkoniatsuan barneratzen gaitu. Scherzoaren hasierako gaia itzultzen da, tinbre-aldaketekin; eta, amaitzeko, melodia poetikoa gogora ekartzen digun pasarte bat, baina oraingoan fortissimo eta orkestra osoak jota.

Coplandek honako hau esan zuen Andantino quasi allegrettori buruz: “mugimendu guztietan askeena da egitura formalari dagokionez. Atalka eraikitzen bada ere, atalak bata bestearen gainean azaleratzen dira jario jarraitu batean, elkarri estu lotutako aldakuntza-segida bat bailitzan”. Coplanden asmoa aldakuntzak gogo-aldarte askotatik iragatea da: “Lehenik eta behin, nostalgia kantagarri lasaia; gero, azkarrago eta irmoago, ia dantza modukoa; ondoren, inozenteago eta zintzoago, eta, azkenik, modu esplizitu, sendo eta bizian”.

Geroago, hasierako elegia-girora itzultzen gara soinu-espazioan gora egiten doan musika baten bidez, non, Coplandek idatzitakoaren arabera, “hasierako lerro bakarra nabari den”. Biolinek eta piccoloek jotzen dute, arpen eta zelestaren soinu etereoarekin batera.

Mugimendu horren “etengabeko fluxua” Gizon arrunt batentzako fanfarreari egindako aipu argian amaitzen da, eta Molto deliberato – Allegro risoluto finalaren preludio gisa erabiltzen da. Coplandek fanfarrearen elementu nagusiak azpimarratzen ditu: melodia, zelula erritmiko indartsua, metalen emanaldi akustikoa eta koral gisako harmonizazioa. Sarrera horren ondoren, beste gai batzuk agertzen dira, batzuk indartsuak eta beste batzuk elegiazkoak. Garatuz joaten dira, harik eta ideien konbergentzia bikain batekin sinfonia amaitzen den arte: berriz entzungo dugu fanfarrearen gaia, baita lehen mugimenduari hasiera ematen ziona ere. Coplandek zinemarako ere idatzi zuen —1949an jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi zuen William Wylerren “La heredera” filmagatik—; beraz, esan daiteke sinfoniari The End kartela jarri ziola laburpen bikain baten bidez, non berriz ere edertasun handiko ereserki lasai batez gozatzen baitugun. Musika irekia eta argitsua da, eta lurrera eta komunitatera jositako sentimenduak adieraztea bilatzen du.

Musikak duen boterea, zalantzarik gabe, akuilatzailea da; beti urrats bat haratago joateko gai da, eginda dagoen materiala gainditzeko. Gozatu.

Mercedes Albaina


Brass for Arica-ko bakarlariak.

Brass for African, gazte guztiek eta haien komunitateek garatzeko aukera duten mundu batean sinesten dugu.

2009az geroztik, gure ongintzazko erakundea 20 erakunde baino gehiagorekin elkartu da, ACNUR, International Oxfam Plana eta The Elton John AIDS Foundation barne, Afrikako bizitza aldatzeko gai diren programak eskaintzeko. Gure estrategiak erakunde osoa zuzentzen du bost oinarri nagusiren bidez: genero-berdintasuna, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa, komunitatearen ahalduntzea, lan-indarraren prestakuntza eta botere musikala betetzea.

Brass for Africaren eginkizun orokorra marjinatutako milaka haur eta gazte afrikar ahalduntzea da, beren bizitzak modu esanguratsuan eta positiboan eraldatzeko. Zorroztasuna eta sormena uztartzearen bidez, munduko liderrak izango gara musikaren bidez justizia soziala sustatzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.brassforafrica.org. Lagundu! Elkarrekin, haur eta gazteek aurrera egiteko eta beren giza potentziala garatzeko behar duten aukerarekin hornitu ditzakegu.

Bat egin Brass for Africarekin, dohaintza bat eginez (behin bakarrik) edo “The Beat”-ekin bat eginez. Gure hileroko dohaintza-emaileen komunitatea!

www.brassforafrica.org

Musikariak

Tonny Mwolese (Korneta)

“Brass for Africarekin bat egin nuenean, dena aldatu zen. Ez nuen epe laburreko helbururik, bizitza osoko helburuak baizik. Irakasle gisa, erabat aldatu naiz. Norbait zure beharrean dagoenean, zuregan konfiantza duenean eta errespetatzen zaituenean, fidagarria izan behar zara eta zeure burua errespetatu behar duzu”.

Sumayya Nabakooza (Tuba)

“Katweko auzo marjinaletan hazi nintzen. Hazi nintzenean, neska izateagatik diskriminatu ninduten, eta ez nuen nire familiaren edo komunitatearen babesik izan. Orain, ordea, BfAko irakaslea naiz, eta musikarekiko maitasuna partekatzen dut nire komunitatearekin. Inoiz ez nuen imajinatu ni bezalako pertsona batek bidaiatu ahal izango zuenik. Munduari egin dezakeguna erakusteko irrikan nago!”

Allan Mukama (Tronpa)

“Umezurtz-etxe batera bizitzera joan nintzen aita hil zenean, etxeko baldintzak ez zirelako onak. Orduan jarri nintzen harremanetan Brass for Africarekin. Ugandatik kanpo eta bakarrik jotzen dudan lehenengo aldia izango da. Gaur egun dudan guztia erakutsi didan erakundearekin atzerrira joatea sinestezina da. Ezin dut itxaron!”

Mouris Sekiranda (Tromboia)

“Kawempe auzo marjinalean hazi nintzen amarekin eta anai-arrebekin. Aita hiru hilabete nituenean hil zen. Oso gogorra izan zen bertan haztea, baina musikak salbatu ninduen: bandan jotzeak aukera eman zidan eskola-gastuak ordaintzeko eta nire buruarengan konfiantza garatzeko. Oso pozik nago bira honetan musikarietako bat izateko aukeratu nautelako”.

Confidence Mugisha (Korneta)

Abusuzko giroan hazi nintzen. Aita eta anai-arrebek adikzioa zuten, eta eskola uztera behartu gintuzten, baliabiderik ez genuelako. Musikak etxetik urrundu ninduen, burua argitu ninduen eta bakarrik ez sentitzen lagundu zidan. Oso zoriontsu, zorioneko eta bedeinkatua sentitzen naiz bira honetan egoteagatik”.


Erik Nielsen.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan.

Gaztetatik pianoa jotzen hasitakoa, Erik Nielsen orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Music institutuan eta oboe-an eta harpan graduatu zen The Juilliard School-en. 2002an hamar urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, korrepetitor gisa lehenengo eta kapellmeister lanetan ondoren (2008tik 2012ra). Bertan bere lana finkatu du, errepertorio zabaleko tituluak zuzenduz, Monteverdi-tik hasi eta Lachenmann-era. Frankfurten lan egiten hasi baino lehen, Erik Nielsen Berlingo Filarmonikaren Orchester-Akademie-ko harpa-jolea izan zen.

2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika-zuzendaria izan zen.

2021-2022 denboraldirako hainbat proiektu ditu, besteak beste: Tiroler Festspiele Erl jaialdian debuta egingo du (Rhin ibaiko urrea) eta Manfred Trojahn-en opera baten mundu-estreinaldian arituko Dutch National Opera-rekin batera. Horrez gain, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala zuzenduko du eta Frankfurtko Operara itzuliko da Norma zuzentzeko.

Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Munichko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.

2009an Sir Georg Solti saria jaso zuen Solti US fundazioaren eskutik.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
17 - 20 - 23 - 26
Ots
2024
>ABAO – Rigoletto

ABAO – Rigoletto

Lekua: Euskalduna Jauregia

ANTZEZLEAK

Rigoletto: Amartuvshin Enkhbat*
Gilda: Sabina Puértolas
Ducati di Mantova: Ismael Jordi
Maddalena: Carmen Topciu
Sparafucile: Emanuele Cordaro*
Monterone: Fernando Latorre
Giovanna: Itxaro Mentxaka
Borsa: Josu Cabrero
Marulo:José Manuel Díaz
Conde Cepano: Gexan Etxabe
Condesa Ceprano: Ana Sagastizabal*

* Debuta en ABAO

TALDE ARTISTIKOA

Orquesta: Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro: Coro de Ópera de Bilbao
Director del Coro: Boris Dujin
Director Musical: Daniel Oren
Director de Escena: Miguel del Arco
Escenografía: Sven Jonke
Vestuario: Ana Garay
Iluminación: Juan Gómez Cornejo
Coreografía: Luz Arcas
Producción: ABAO Bilbao Opera, Teatro Real, Teatro de la Maestranza, New Israeli Opera.

* Debuta en ABAO

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
01
Mar
2024
>Musika – Música • 1. Kontzertua

Musika – Música • 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Enrique Azurza zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías zuzendaria

JESÚS GURIDI (1886 – 1961)

Eusko irudiak
I. Moderato tranquillo
II. Vivace
III. Tempo de espatadantza
Allegro – Tempo de zortziko – Presto

MODEST MUSSORGSKY (1839-1881)
MAURICE RAVEL (1875-1937)

Cuadros de una exposición
I. Promenade – Gnomus
II. Promenade – El castillo medieval
III. Promenade – Tullerías
IV. Promenade – Bydlo
V. Promenade – Baile de los polluelos dentro del cascarón
VI. Samuel Goldenberg & Schmuyle
VII. Limoges – El mercado
VIII. Catacumbas (Sepulcrum Romanum)
IX. La cabaña sobre patas de gallina (o la choza de Baba-Yaga)
X. La gran puerta de Kiev


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
03
Mar
2024
>Musika – Música • 49. Kontzertua

Musika – Música • 49. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías oboea eta zuzendaria

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Sinfonía nº59 en la mayor “Fuego”
I. Presto
II. Andante o più tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

ALESANDRO MARCELLO (1673 – 1747)

Concierto para oboe y orquesta en re menor
I. Andante e spiccato
II. Adagio
III. Presto

GEORG FRIEDICH HÄNDEL (1685 – 1759)

Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV 351
I. Overture
II. Bourrée
III. La paix
IV. La Réjouissance
V. Menuet I & II


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
04
Mar
2024
>Cámara 06

Cámara 06

Lekua: Euskalduna Jauregia

“EMAKUMEAK”: Frantziako XIX. mendeko emakume konpositoreak
Obras de Nadia Boulanger, Lili Boulanger, Cécile Chaminade y Pauline Viardot

BOSen soprano, xirula eta harpa hirukotea

G. Puccini: “Crisantemi”, hari-laukoterako
G. Verdi: Hari-kuartetoa mi minorrean
BOSen hari-laukotea

Informazioa eta sarrerak