Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 9-2013-2014


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

L. Fernández: Batuque
R. Ricciardi: Kandelariak (10’)
H. Villalobos: Bachiana brasileira 4. zk. ()
P. I. Tchaikovsky: 4. sinfonia Fa minorrean, op. 36 (45’)

Isaac Karabtchevsky

DATAK

  • 06 otsaila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 07 otsaila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Bidaian
 
Saiatu beharko ginateke kontzertu bakoitza gure burua gidatzen uzteko bidaia musikal gisa sentitzen. Ekipajerik gabeko bidaia honetan, modu askean mugituko gara konposizioak idatzi ziren askotariko toki eta garaietatik. Horrez gain, konpositoreen burmuin eta ariman barneratuko gaitu, beren lanak idatzi zituzten momentuan. Gau honetan has genezakeen bidaiak bi helmuga oso desberdin ditu. Lehenengo geltokia Brasil da. Stefan Zweigek zera idatzi zuen Brasilien. Ein Land der Zukunft (Brasil. Etorkizuneko herrialdea) liburuan: “Paradisua planetaren tokiren batean existitzen bada, ezin da hemendik oso urrun egon!”. Bertan sartzeko, herrialde horren hainbat alderdi erakutsiko dizkiguten hiru konposizio entzungo ditugu. Beste kolonia portugaldar bateko dantzak beren jaietako berezko algara kutsatuko digu; Candelaria lanak, ordea, Rioko kaleetako miseria eta indarkeriaren soinua ekarriko ditu. Bisita amaitzeko, Heitor Villa-Lobos bertako konpositore ospetsuenaren fintasuna eta originaltasuna eta bere Bachiana brasileira famatuetako bat izango ditugu lagun.
 
Bigarren helmuga XIX. mendeko Errusia erromantiko eta zoragarria izango da, bere ordezkari esanguratsuenetakoaren eskutik oraingoan: Tchaikovsky. Bere Laugarren Sinfonia gehituko zaio emanaldiari. Artistaren beldur, segurtasun eza eta, aldi berean, suhartasunetik egindako bidaia ere izango da. Egileak inork baino hobeto islatu zituen bere sentimenduak musikan -“Iraganaz damutzen, etorkizunean itxaropena edukitzen eta orainarekin inoiz ez asetzen: horrela pasatu nuen bizitza osoa”-
 
Gaur gaueko bidaia Batuquerekin, Reisado do pastoreio lanaren hirugarren zatiarekin, hasiko dugu; Óscar Lorenzo Fernández konpositore brasildarrak 1930. urtean idatzitako orkestra Suite hori ospetsu bihurtu zen hamar urte geroago, Arturo Toscaniniren gidaritzapean. Izen bera duen Cabo Verdeko dantza oinarri hartuta, konpositoreak lan erakargarria konposatu zuen; abesti nagusi alaia crescendo progresibo batean errepikatzen doa, eta, aurrera doan neurrian, instrumentu berriak gehitzen doaz, orkestra guztia protagonista duen fortissimo ikusgarri batekin amaituta.
 
Dantzaren algaratik Candelaria lanean irudikatutako dramaren bortizkeriara: Rubens Russomano Riccardik 1994. urtean konposatutako obertura tragikoa, 1993ko uztailaren 23an Rio de Janeiron gertatutako sarraskiaren omenez; bertan, Candelarias elizaren aurrean lotan ari ziren ume eta nerabeen kontra egin zuen tiro poliziak, eta horietako zortzi hil zituen. Hariaren soinu lazgarriak gertatzear dagoen basakeriaren krudeltasuna aurreratzen du. Konposizioaren tonua apurka-apurka aldatzen da, heriotza iragartzen duen tronpeta-soinuari lekua uzteko. Orkestrak bat egiten du amaieran, indarkeria gorenaren eztanda eta tragediaren atsekabea adierazteko.
 
Brasilgo konposizioari eskainitako lehen parte hau amaitzeko, Brasilgo konpositore ospetsuenaren, Heitor Villa-Lobosen, sentimendua eta inspirazio melodikoa entzungo ditugu, bere Bachianas Brasileiras famatuetako batean. Musika-giroko familia batean hezi zen, eta, biolontxeloa ikasteaz gain, hainbat instrumentu jotzen ikasi zuen. Rioko kaleetan eta gau-klubetan entzuten zuen musikak betidanik erakarri zuen, baita txikitatik entzun izan zuen Bachen musikak ere. Eragin horiek guztiek eta berezko talentuak konposatzeko duen estilo erakargarria osatu zuten. 1930 eta 1945. urteen artean konposatu ziren bederatzi Bachianas Brasileiras lanak, eta Bachen espiritua eta alderdi harmoniko barroko batzuk eta Brasilgo herriko musika folklorikoa nahasten dituzte. Bachiana guztiak tonalak dira, eta bi izenburu dituzte: batak, Bachi egiten dio erreferentzia, eta, besteak, Brasilgo izen herrikoi bati. Gaur gauean 4. Bachiana entzungo dugu, jatorrian pianorako konposatua 1930 eta 1941. urteen artean, eta orkestrarako, urte bat beranduago.
Lau dantzatan egituratuta dago; lehena, Prelúdio (Introdução), Tomás Terán piano-jotzaileari eskainita dago. Edertasun agerikoa da, eta tempo motela izateagatik eta abesti nagusiaren malenkoniagatik nabarmentzen da; nota baxuen jarraipen batekin eraiki da, eta protagonismo osoa eskaintzen die hari-instrumentuei. Horretan, Villa-Lobosek Bachi egindako omenaldia errepikatzen du, konpositore alemanaren “Musika eskaintza” obraren abesti bat berriro erabilita. Bigarren dantzak, Coral (Canto do sertão), tempo motelarekin eta tarteko atal azkarragoarekin idatzitakoak, 7. maior bat hartzen duen lau notako akordea erabiltzen du. Villa-Lobosek hitz hauekin deskribatu zuen: “Brasilgo ipar-ekialdeko abesti tropikala, non distantzian arapongaren, Brasilgo oihaneko txori baten, soinu triste eta monotonoa entzuten den”. Hirugarren dantzak, Ária (Cantiga), “O Mana, deix’ eu ir” (O, ahizpa, utzidazu joaten) abestiaren melodia garatzen du modu literalean. Herrialdeko ipar-ekialdeko abestia da, eta tonu alaia ematen dio mugimenduari. Hasierako eta amaierako Moderatoaren eta tarteko atal azkarraren artean alde handia dago. Bachiana sanba erritmoan amaitzen da amaierako Danza (Mindinho) abestiarekin, “Vamos, Maruca” abesti herrikoian oinarrituta.
 
Bidaiarekin jarraituko dugu. “Sinfonia honetako lerro guzti-guztiak sentitu ditut barren-barrenean eta nire arimaren benetako oihartzuna dira”. Hitz horiekin mintzatzen zen Tchaikovsky bere bizitzaren urte esanguratsuenetakoan, 1977an, konposatutako Laugarren Sinfoniari buruz. Nadezhda von Meck andrearekin laguntasun-harremana hasi zuen; mezenas eta babes emozional handia izan zen emakume musikazale aberats hori, eta berari eskaini zion Sinfonia hau. Uda horretan, konposizioko bere ikasleetako batekin, Antonia Miliukovekin, ezkondu zen; izan ere, nekatu arte estutu zuen konpositore errusiarra, berarekin ezkontzen ez bazen bere buruaz beste egingo zuela mehatxatuta. Ezkontza horrek konpositorearen homosexualtasunari buruzko zurrumurruak denbora batez isilarazteko baino ez zuen balio izan, eta oinazea izan zen berarentzat; hilabete baino gutxiagoren buruan, bien arteko arazoak hasi ziren. Laugarren Sinfoniako lehen hiru mugimenduak maiatza eta ekaina bitartean zirriborratu ziren; beraz, bere musika-programak ez zituen islatzen ezkontzaren ondoren bizitako estura eta tentsioa. Horren ondorioz, bere lana utzi behar izan zuen denbora batez. Atseden hartzeko asmoz Europako hainbat hiritatik egin zuen bidaia batean, sinfoniaren orkestrazioari ekin zion berriro, iraila eta urtarrila bitartean.
Sinfonia San Petersburgeko Musika Sozietatean estreinatu zen 1878ko otsailean, Nikolái Rubinsteinen zuzendaritzapean, eta, horren ondoren, Mme. von Mecki idatzi zion, obraren eduki emozionala azaltzeko. Lehenengo mugimenduari buruz, zera idatzi zuen: “Patuak, goreneko maila lortzea oztopatzen duen zoritxarreko indar horrek, inbidiaz ziurtatzen du oparotasuna eta bakea ez direla inoiz erabatekoak, hodei beltzik gabekoak; Damoclesen ezpata bezala gure buruen gainean geratzen da, menderaezina da eta ezingo dugu inoiz garaitu.Geratzen zaigun bakarra geure buruari men egitea eta alferrik atsekabetzea da.”– abesti nagusia, helmugako abestia, datorrela ohartarazten duen fanfarria batekin hasten da, akorde sinkopatuen ezaugarriarekin. Doinu kutun batek, Tchaikovsky erromantikoena gogorarazten digunak, hasierako tentsioaren eta denbora honen amaierako indarraren artean kontrastea egiteko balio du. Bigarren mugimendua, erromantikoena eta sinfonian inspiratutakoa, abesti polit bati esker nabarmentzen da. Lehen aldiz entzuten da oboean –“Ze tristea hainbeste egin eta hainbeste joan dela pentsatzea.Iragana damutzen dugu, baina, hala ere, ez dugu bizitza berria hasteko adorea eta desioa. Gure existentziaz nekatuta gaude.”– Hirugarren mugimendua –“Bat-batean nekazari mozkor baten eta abesti lotsagabe baten oroitzapena eta urruneko musika militarra bueltatzen dira. Loturarik gabeko irudi horiek hegaka ari dira buruan, amets alai batean hondoratzen garen neurrian. Ez dute errealitatearekin zerikusirik; ulertezinak, arraroak eta zatikatuak dira”; pizzicato-harien eta egur eta metalezko haize-instrumentuek egindako soinuaren arteko kontrastearen baliabidea erabiltzen du, eta giro idilikoak iradokitzen ditu, banda militar baten oihartzunekin alderatuta. Finalea –“Jendearen artetik ikusten du.Zoriontsu izatea nola ulertzen duten behatzen du.Besteon zoriontasuna behatzeari ekin bezain pronto, patua hori gogorarazteko bueltatuko da. . .” Rondoa da, eta lehenengo subjektu energikoaren ostean, “Landan urki bat landatuta dago” abesti folkloriko errusiarrean oinarritutako bigarrena agertzen da. Kodak hasierako mugimenduko fanfarria errepikatzen du, eta sinfonia energiaz amaitzen da.
 
Patricia Sojo
 
 
 
Isaac Karabtchevsky, zuzendaria
 
Isaac Karabtchevskyk Alemanian egin zituen orkestra zuzendaritzako eta konposizioko ikasketak, Wolfang Fortner, Pierre Boulez eta Carl Meterren zuzendaritzapean.
Brasilen, Petrobras orkestrako, Rio de Janeiroko sinfonikoko eta Porto Alegreko orkestra sinfonikoko zuzendari artistikoa da.
Nazioartean egin duen karrera dela-eta, kontzertuak eta operak zuzendu ditu ospe handiko antzokietan; esate baterako, Vienako Staatsoper eta Musikverein, Amsterdameko Concertgebouw, Londresko Royal Festival Hall eta Parisko Pleyel Aretoan. Washingtongo Kennedy Centerren eta New Yorkeko Carnegie Hallen ere zuzendu du.  Italian, Boloniako Comunal Antzokian, Erromako Santa Cecilia Akademian, Palermoko Antzokian eta Torinoko RAIn aritu izan da.
 

Madrilgo Errege Antzokian, Buenos Aireseko Colón Antzokian, Dusseldorfeko Deutsche Oper am Rheinen, Koloniako Gürzenich Orkestran eta Tokioko Filarmonikoan jardun du. Horrez gainera, musika-zuzendaria izan da Veneziako Fenice Antzokian; bertan, ekoizpen garrantzitsuak zuzendu ditu, esaterako, Erwartung, Bizar Urdinen gaztelua, Itsasontzi mamua, Don Giovanni, Falstaff eta Carmen. Fidelio, Billy Budd, Sadko, Hiru laranjen maitasuna, Capriccio, Tristan eta Isolda, Simon Boccanegra eta beste hainbat kontzertu sinfonikotan ere aritu izan da. 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
05
Abu
2024
>Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Lekua: Argenta Aretoa. Palacio de Festivales

Gala Puccini. Sondra Radvanovsky. Jonathan Tetelman. Riccardo Frizza

Sondra Radvanovsky, sopranoa
Jonathan Tetelman, tenorra
Orquesta Sinfónica de Bilbao
Riccardo Frizza, zuzendaria

Giuseppe Verdi

  • La forza del destino
  • Pace, pace, pace mio Dio aria de Leonora. La forza del destino

Giacomo Puccini

  • Recondita Armonia aria de Cavaradossi. Tosca
  • Mario, Mario son qui! Aria de Tosca y Cavaradossi. Tosca
  • Vissi d’arte aria de Tosca. Tosca
  • E lucevan le stelle aria de Cavaradossi. Tosca
  • Sola, perduta, abbandonata aria de Manon. Manon Lescaut
  • Donna non vidi mai aria de Renato. Manon Lescaut
  • Tu, tu, amore? Tu? Aria de Manon y Renato. Manon Lescaut
  • Manon Lescaut
  • In questa reggia aria de Turandot. Turandot
  • Nessun Dorma aria de Calàf. Turandot

Umberto Giordano

  • La mamma morta aria de Maddalena. Andrea Chénier
  • Come un bel dì di Maggio? Aria de Andrea. Andrea Chénier
  • Vicino a te dúo de Maddalena y Andrea. Andrea Chénier

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
09
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Lekua: Andra Mari Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Lekua: Sortzez Garbiko Andra Mariaren Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

 

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
21
Abu
2024
>Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Lekua: Guggenheimeko zabaldegia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Coti (Roberto Fidel Ernesto Sorokin Esparza)
Zuzendaria: Daniel Perpiñán Sanchís

Gehiago ikusi