Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 7-2009-2010

Kreazioa


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

F.J. Haydn: La Creación

Raquel Lojendio, sopranoa/soprano
Agustín Prunell-Friend, tenorra/tenor
Josep Miquel Ramón, baxua/bajo
Coro Andra Mari de Errenteria (zuzendaria/director, J.M. Tife)
Antoni Ros Marbá, zuzendaria/director

DATAK

  • 17 abendua 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 18 abendua 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Kreazioa
Johann Peter Salomon enpresariak Joseph Haydni iradoki zion oratorio handian Jainkoaren Kreazioaren historia konposatu zezan. Testua T. Linleyrena zen. Haydn lehen aldiz joan zen Ingalaterrara, 1791. urtean, baina artean ez zekien ondo ingelesez. Dena dela, Händelen oratorioak entzun zituen bertan. Antza denez, musikagileak ez zuen uste Kreazioa lanerako testua ingelesez egin behar zenik (Die Schöpfung eta The Creation), eta, Vienara itzuli zenean, Freiherr van Swieten baroiak honako hauxe esan omen zion: “Haydn, guk ondo ulertu nahi genuke zure oratorio bat”. Horrela, Swietenek ingeleseko testuaren itzulpena eskaini zion alemanez. Horri esker, Haydn bi urte egon omen zen oratorioa idazten. Esate baterako, lan horren konposizioari dagokionez, badirudi J. G. Albrechtsberger musikagile eta organo-jotzaileak Beethoven ikasleari idatzi ziola Haydnek esan ziola Die Schöpfung izeneko oratorio handia egiten ari zela. Egia esan, hainbat urtez bizi izan zen Esterházy printze-printzesekin. Hungariako familia zen, eta badirudi diru eta botere asko zituela eta musika klasikoa sustatzea zuela gustuko. Hala ere, 1790ean Nicolás Esterházy hil zenean, bere oinordekoak musikaren inguruko interesik ez zuenez, jauregiko orkestra kaleratu eta Haydn bera ere erretiratu egin zuen. Hori dela eta, J. P. Salomonen, hau da, Londresen bizi zen musika-enpresari alemaniarraren eskaintza onartu zuen, eta Ingalaterrara joan zen, orkestra handiarekin sinfonia berriak zuzentzera. Haydn 1791ko urtarriletik 1972ko uztailera egon zen Londresen, eta orkestra handiarekin zuzendu zituen bere sinfonia berriak. Ondoren, 1794ko otsailetik 1795eko abuztura egon zen berriro herrialde britainiarrean. Esterházytarrenetik alde egindakoan, musikagileak azken urteak Vienan bizitzeko erabakia hartu zuen. Bertan, mezak eta bi oratorio handi idazten hasi zen: Kreazioa, eta ondoren, Urtaroak (1801). Azken oratorio hori James Thomson eskoziarraren olerkian dago oinarrituta, hain zuzen ere.
Kreazioa oratorioari dagokionez, lehen entzunaldia Karl Philipp zu Schwarzenberg printze austriarraren etxean egin zen 1798ko apirilaren 30ean, eta, jendaurrean, 1799ko martxoaren 19an jo zuten lehen aldiz, Burgtheaterren (Errege Antzokian). Bertan, 400 musikari zuzendu omen zituen, eta arrakasta itzela lortu zuen. Gero, 1800eko otsailean, lanaren lehen edizioa egin zen Parisen. Alemanez eta ingelesez argitaratu zen. Lan autografoari dagokionez, 1804an desagertu omen zen Van Swieten baroiaren herentziako musika-biblioteka saltzean. Dena dela, lanaren eskriturari eutsi diote, eta, gaur egun, oso garrantzitsua da 1924an Mandyczewskik Breitkopf & Härtel argitaletxearentzat egindako edizioa.
Marc Vignalek, Haydnen biografo onetsiak, azaltzen duenez, ingeleseko jatorrizko libretoa Biblian oinarrituta zegoen funtsean (Genesian eta salmoetan), bai eta Miltonen Paradisu galdua laneko zati batean ere. Itzulpenean eta egokitzapenean, Van Swietenek egitura orokorra eta hitzen zein esaldien joeraren hautaketa nahiz erritmoa hartu omen zituen kontuan.
Guztiok dakigunez, oratorio honetako hiru zatietako testuetan, lur paradisuko elementuak, animaliak eta gizakiak azaltzen dira, hurrenez hurren. Tema sorkuntzako sei egunetan garatzen da, eta, zazpigarrenean, Jainko sortzaileak atseden hartu zuen, nonbait. Laneko bakarlariak goiaingeruak dira: Gabriel (sopranoa), Uriel (tenorra) eta Raphael (baxua). Gero, hirugarren zatian, bi gizaki agertzen dira: Adan (baxua) eta Eva (sopranoa). Marc Vignalek adierazten duenez, Il Ritorno di Tobia antzinako oratorio italiarreko testuaren (errezitatua) funtzioaren araberako banaketa dute. Bertan, hain zuzen ere, bakarlariak pertsonaia aktiboak ziren beti. Era berean, badirudi gaur egun Kreazioa bost bakarlarik interpretatzen dutela, baina Haydnen garaian hiru bakarlari baino ez zeudela.
Tonalitate nagusia Don da (maiorra eta minorra), baina lana Si bemolean amaitzen da. Ageri-agerikoa da lehenengo zatia Don dela. Hasieran (“Chaos”), do minorrean da; ondoren (“Und es Ward Licht”), Do maiorrean; eta, amaieran, korua eta bakarlariak… Gero, beste une batzuk ere badaude Ddo minorrean. Gizakia Si bemolean izango da; azken korua, Don; eta Adan zein Evaren azken bikotea, Mi bemolean.
Oratorio honetako zatiak sentsibilitate handikoak dira. Lehen zatiaren hasieran, “Kaosaren irudikapena” sarrera 2/2ko eta do minorreko luzea da. “Kaos” hori irekitzeko, Do notaren unitate indartsua entzuten da musika-tresna guztietan: 2 txirula, 2 oboe, 2 klarinete, 2 baxu, kontrabaxuak, 2 adar, 2 tronpeta, 3 tronboi, tinbalak eta hariak. Orkestrako 58 konpasen ostean, Rafaelen errezitaldia hasten da, eta, ondoren, korua dator. Horren ostean, Uriel tenorraren errezitaldiak emango dio amaiera sarrera honi.
Bigarrena, ordea, korudun aria da, Andantean eta La maiorrean. Ondoren, Allegro moderatoa dator. Bertan ere, korua da interpretea, Urielekin batera. Horren ostean, Rafaelen errezitaldia dator, eta, lehen esaldiaren ondoren, Allegro assaiari ematen dio hasiera. Laugarrenean, Gabrielen soloa eta korua daude entzungai, Allegroan. Bosgarrena eta seigarrena, aldiz, Rafaelenak dira. Lehendabizi, errezitaldia egiten du; eta, gero, luze samarra den Allegro assaiko aria. Horren ondoren, zazpigarren eta zortzigarrenean, Gabrielen errezitaldia eta Andantean abestutako aria. Bederatzigarrena, berriz, Urielen errezitaldi laburra da; eta hamargarrena, koruarentzako Vivacea. Gero, Urielen bi errezitaldi datoz, hamaikagarrena eta hamabigarrena, alegia. Horren ostean, Gabriel, Uriel eta Rafael bakarlariek abesten dute koruarekin batera, hamahirugarrenean. Nahikoa luzea da, Allegroa du hasieran eta Piú Allegroa dator ondoren. Horrela, oratorioko lehen zatia amaitzen da.
Bigarren zatiaren hasieran, Gabrielen errezitaldia eta Moderatoko aria daude entzungai. Horren ostean, hamaseigarren eta hamazazpigarrenean, Rafaelen bi errezitaldi datoz. Hamazortzigarrenean, ordea, Gabriel, Uriel eta Rafaelen Moderatoko tertzetoa. Ostean, tertzeto bakarlari horrek Vivacen jarraituko du koruarekin, hemeretzigarrenean. Ondoren, Rafaelen bi errezitaldi datoz zenbait mugimendutan; eta, gero, pertsonaia horren Maestosoko aria, hogeita bigarrenean. Ostean, Urielen errezitaldia eta Andanteko aria, hogeita hirugarren eta hogeita laugarrenean. Rafaelen errezitaldi laburraren ondoren, korua dator Vivacean, hogeita seigarrenean. Hurrengoan, ordea, hiru bakarlari horien tertzetoa dugu; eta, gero, koruak Vivacean abesten du hogeita zortzigarrenean, bigarren zati honi amaiera emateko.
Hirugarren zatiaren hasieran, Urielen errezitaldia dugu Largoan. Ondoren, Evaren eta Adanen duetoa eta korua datoz, hogeita hamargarrenean, Adagioan. Hain zuzen ere, oratorio honetako zati luzeenetakoa da. Horren ostean, Adanen errezitaldia dator; eta, gero, Adanen eta Evaren duetoa. Dueto hori, gainera, Adagioan hasi eta Allegroan amaitzen da. Horren ondoren, Urielen errezitaldi laburra dator hogeita hamahirugarrenean; eta, gero, “Schlubchor (mit Soli)”, hau da, korua eta bakarlariak. Andantean hasi eta Allegroan jarraitzen dute, hain zuzen ere. Oratorioaren amaiera da.
Haydnen lan honi buruzko iruzkin ugari egin dira. Esate baterako, honako hauxe idatzi du Kreazioa oratorioari buruz Buenos Airesko Patricia C. Pouchulu musika-irakasleak: “lanak garaiko espiritua eta musika-artea bera laburbiltzen ditu, eta, aldi berean, forma hobezina lortzeko grinaren adierazgarri ere bada, pasarte sinfoniko, koruaren pasarte eta pasarte orokorretan, lanaren zati bakoitzaren eraketan eta lan osoaren arkitekturan argi-argi hautematen diren orekaren zein edertasunaren bitartez”. Era berean, bere esanetan, orkestra-sarrera, esaterako, modu harrigarri bezain modernoan idatzita dago Haydnen garairako.
Beste musikologo batzuek, ordea, hirugarren zatiko Mi maiorreko sarreraz hitz egiten dute. Bertan, hain zuzen ere, orkestrak ondo baino hobeto eta kolore bereziaz irudikatzen du Adan eta Evaren antzezlekua izango den lurreko paradisuko egunsentia.
Aurten, 2009an, F. J. Haydnen heriotzaren bigarren mendeurrena betetzen da. Izan ere, 77 urte zituela hil zen maiatzaren 31n, gaixotasun luze baten ondoren. Kreazioa oratorioa, hain zuzen ere, munduko hainbat herrialdetan programatu da aurten.
J. A. Z.

Haydn ia bere bizitzako azken aldean jo zuen oratoriora, Londresen mirespen handiz deskubritu zituenean Haendelen oratorioak. Esperientzia horren ondorioz, Miltonen Paradisu galdua lanean oinarritutako libreto handinahi bati ekitea erabaki zuen, eta hori, beharbada, ospe handiena eman dion lanaren oinarria izan zen. Kreazioa Gabonetako kontzertuan eskainiko dugu, musikagileari egingo diogun omenaldi legez, bere heriotzaren bigarren mendeurrenean.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
03
Mar
2024
>Musika – Música • 49. Kontzertua

Musika – Música • 49. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías oboea eta zuzendaria

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Sinfonía nº59 en la mayor “Fuego”
I. Presto
II. Andante o più tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

ALESANDRO MARCELLO (1673 – 1747)

Concierto para oboe y orquesta en re menor
I. Andante e spiccato
II. Adagio
III. Presto

GEORG FRIEDICH HÄNDEL (1685 – 1759)

Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV 351
I. Overture
II. Bourrée
III. La paix
IV. La Réjouissance
V. Menuet I & II


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
04
Mar
2024
>Cámara 06

Cámara 06

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

“EMAKUMEAK”: Frantziako XIX. mendeko emakume konpositoreak

BOSen soprano, flauta eta harpa hirukotea

Andrea Jiménez, sopranoa
Néstor Sutil, flauta
Marion Desjacques, harpa

NADIA BOULANGER (1887 – 1979)

Cantique

Versailles

LILI BOULANGER (1893 – 1918)

Reflets

CÉCILE CHAMINADE (1857 – 1944)

La lune pareseusse

Ma première lettre

PAULINE VIARDOT GARCÍA (1821 – 1910)

Hai Luli!

6 Chansons du XVe siècle
III. Chanson de l’infante
IV. Le Roussignolet

II

BOSen hari-laukotea

Laura Delgado, biolina
Iñigo Grimal, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa

GIACOMO PUCCINI (1858 – 1924)

I crisantemi

GIUSEPPE VERDI (1813 – 1901)

Laukotea mi minorrean
I. Allegro
II. Andantino
III. Prestissimo
IV. Scherzo fuga (Allegro assai mosso)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
07 - 08
Mar
2024
>Musika, femenino singularra

Musika, femenino singularra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Programa honetako hiru emakume protagonistak emakumeek musika klasikoan izan duren goraldi geldiezinaren isla dira. Esther Yoo biolin-jotzaileak Prokofieven bigarrenari egingo dio aurre, konpositore errusiar horren kontzertuei aurtengo denboraldian eman diegun arreta bereziari amaiera bikaina emateko. Yue Bao etorkizun handiko gazteak Mendelssohnen Eskoziarra obra oroitarazlea zuzenduko du, eta Unsuk Chin konpositore ospetsuak energía eta umorea zabalduko ditu Beethovenen Egmont oberturaren omenaldi berezi batekin.


Charla preconcierto
2024/03/07 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Yue Bao, zuzendaria
Esther Yoo, biolina


I

UNSUK CHIN (1961)

Subito con forza*

II

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

1. kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 19

I. Andantino
II. Scherzo: Vivacissimo
III. Moderato

Esther Yoo, biolina

III

FELIX MENDELSSOHN (1809 – 1847)

3. sinfonia la minorrean Op. 56 “Eskoziarra”

I. Andante con moto – Allegro un poco agitato (attacca)
II. Vivace non troppo (attacca)
III. Adagio (attacca)
IV. Allegro vivacissimo – Allegro maestoso assai

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
15 - 16 - 17
Mar
2024
>Ciclo Sinfónico Richard Strauss, Andrés Isasi y Maurice Ravel

Ciclo Sinfónico Richard Strauss, Andrés Isasi y Maurice Ravel

Lekua: Auditorio Nacional de Música

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak kosmopolitismoa euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin batzen ditu. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude. 1898an estreinatua, “Don Quijote” obra Strauss gazteak forma klasikoekiko azaldu zuen lotsagabekeria kalkulatuaren erakusgarri ausarta da, obra bakarrean kontzertu bakarlariaren formatua —biolontxelorako—, ospetsu bihurtu den bariazioen forma eta poema sinfonikoaren berezko programa literario bat —klasiko cervantino hilezkorra— batzen baititu.

Straussen eredua —efektu inpresionistekin eta zortziko-apunte laburren batekin apaindua— erraz antzeman daiteke da Andrés Isasi konpositore bilbotarraren “El oráculo” obran; Berlinen egina eta estreinatua 1913an, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren atrilek berreskuratua 1996an —zortzi mendez ahaztuta egon ostean—. Programa hau euskal konpositorerik unibertsalentzat hartu daitekeenak itxiko du, bere “Bolero” dionisiakoarekin.

RICHARD STRAUSS Don Quijote, variaciones fantásticas sobre un tema caballeresco op. 35 [38’]
ANDRÉS ISASI El oráculo, op.18 [17’]
MAURICE RAVEL Bolero [15’]

Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi