Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 3-2011-2012

Abonuak: Hastapena<br />Lan handiak bakarlari handientzat


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

J. Santacreu:Edertasun ezgaituaz (AEOS-BBVA saria)
E. Grieg:Kontzertua piano eta orkestrarako la minorrean
G. Rossini / O. Respighi:La boutique fantasque
 
Wonny Song, pianoa
Marzio Conti, zuzendaria

DATAK

  • 17 azaroa 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 18 azaroa 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

Fantasia, lirismoa eta inspirazioa
dira besaulki-patiotik gure belarri erneek gozatuko dituzten osagaiak. Horrela, bada, Luis Cernudaren inspirazio poetikoa entzungo dugu, gure garaikide Javier Santacreuren soinuzko irudimenari errebelaturik.Lirismo inspiratu eta ameslariak ipar erromantikotik joko du Edvard Gries bikainaren eskutik. Eta, azkenik, Rossiniren eta Pespighiren arteko lehia musikalaren “fantastikoaren” asmamen fresko eta alaia entzungo da.
Javier Santacreuren (Benissa, Alacant, 1965) Bizirik gabeko edertasuna lanak AEOS-BBVA Fundazioaren V. Konposizio Lehiaketa irabazi du, Espainiako musika panoramaren saririk erakargarrienetakoa, eta ez bakarrik diru-kopuruagatik, baita sariak (eta, seguru asko, horregatik batez ere) Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteko kide diren ia hogeita hamar taldek lana ezagutarazi dutelako ere.
Orkestrarako pieza hau “bizirik gabeko edertasunean” dago oinarrituta, eta konpositoreak Luis Cernudaren Itsasgizon gaztea poema irakurtzen zegoela aurkitu zuen. Santacreuren beraren hitzetan, “poetaren hizkuntza berebizikoa da bere sakontasun lirikoaren bikaintasunean, eta poemaren irakurraldiak nigan islatzen dituen irudietako bakoitzarentzat soinuzko atmosfera bat iradokitzen dit –modu guztiz subjektiboan-, harik eta, obraren idazkera prozesu aurreratuxeago edo atzeratuxeago batean, idatzitako musika bera den piezaren plan formalaren definizioan jarraitu beharreko bidea eta behin betiko soinuzko berbaldia jorratzeko modua ezartzen dituena: besteak beste, ehun eta lerroen arteko solasaldia, dentsitateen jokoa eta orkestra kolorea, jatorrizko testuaren edozein eragin edo erreferentzia bertan behera utziz.
Hau da, lanak musika programatikoa irudi balezake ere, hori ez da zorroztasunean islatzen; izan ere, autoreari Itsasgizon gaztearen poema gogora dakarkioten soinuzko irudiak ohar musikal sinpleak dira, sorkuntza-lanaren ondotik, jadanik eginda dagoen musika arintzen dutenak, konposizioaren diseinuaren eta soinu tratamenduaren norabide gisa.
Oro har, hiru protagonisten berbaldi lirikoak instrumentazio aberatsari eragiten dio: “ni poetikoa”, haize-egurrezko instrumentuei dagokiena; “itsasgizon gaztea”, harien bitartez sinbolizaturik, eta, azkenik, “itsasoan”, non metalak eta perkusioa gailentzen baitira. Material hau behin betiko egitura formal batean hezurmamitzen da; hala, bada, sarrera, hiru atal eta bukaerako koda dauzka.
Edvard Grieg (Bergen, Norvegia, 1843 – Bergen, 1907) piano-jotzaile bikaina izan zen, eta miniatura musikal ugari enkantuz eta lirismoz bete zituen, zeintzuetan, salbuespenik gabe, kolorez eta xehetasunez beteriko inspirazioa agerian utzi zuen.Gisa horretan, bizitzan zehar piano bakarlarirako idatzi eta interpretatu zituen abesti eta pieza asko (abestien kasuan, bere emazte Nina Hagerup abeslariari lagunduz) biderik onena izan ziren bere irudimen liriko eta delikatua agertarazteko, eta ez zituen hotz utzi garai artistiko hartako konpositoreetako asko.Hala, novergiarraren lengoaia batere atsegin ez zuen Debussy garratzak esan zuen, ironia dosi batekin, Griegen musika entzutean “gizabanakoak elurrez beteriko arrosa goxoaren zapore arraroa eta xarmangarria daukala”.Halarik ere, Tchaikovsky poetikoak, era berean, noiz edo noiz adierazi zuen bere garaikideari entzutean: “Hau da hau gozamena!A zer-nolako irudimen musikal aberatsa eta imitaezina!Ze interes, ze berritasun, ze independentzia, ze gauza harrigarria!”.
Pianorako eta orkestrako kontzertua, la minorrean, Op. 16 lanak inspirazio-iturri ezberdinak ditu; horietako batzuk bere erro nazionaletan aurki ditzakegu, hala nola, dantza herrikoietako kutsuak eta norvegiar zaporedun gaiak.Baina, halaber, omenaldi sentibera ere egin dio Robert Schumman mireslearen soinuzko poesiari. Hain zuzen ere, Schummanen Pianorako kontzertua (baita la minorrean ere) entzun zuen Leipzigen ikasle zenean, eta artean nerabe zen Grieg liluratuta geratu zen konpositorearen alargun Clara Wieck-Schumann piano-jotzaile bikainak egindako interpretazio berdingabearekin.
Griegek 1868. urtean idatzi zuen lana, baina azken berrikuspena 1906koa da. Hiru mugimendu ditu, eta horietako lehena, Allegro molto moderato, orkestraren eztandak ixten dituen tinbalen arradarekin hasten da; ondoren, hiru notako beheranzko jaitsiera duen bakarlariari ematen zaio bide, eta horren aurkaria ondoren haize-egurrezko instrumentuek (formula “zelular” txiki hauek oso gustuko zituen konpositoreak) abesten duten gai nagusia sortzen duena da Pianoak bigarren ideia arin bat eskaintzen du, txeloek agertarazitako eta egurrek aipatutako azken gaiari bide ematen dion umore dosi jakin batekin. Bakarlariak hartu egiten du, eta nokturno baten gisan gauzatzen du. Ibilbide horretatik abiatuta, musika distantziakide iragaten da samurtasunaren eta birtuosismoaren artean. Apoteosia mugimenduaren ideia nagusiak modu distiratsuan loratzen den kadentziaren handitasunean dago, eta amaiera biribil batera garamatza.
Adagioan, Griegek albo batera utzi zituen metalak (tronpak izan ezik), atmosfera are intimistago batean murgiltzeko, amesgilearen eta cantabileren artean dabilen batean, eta hori da, hain zuzen ere, konpositorearen gaitasun lirikoen isla. Grieg abesti konpositorerik garrantzitsuenetako bat izan zen mende erromantikoaren bigarren zatian.
Obra hainbat ataletan eraikitako mugimendu batekin amaitzen da, Allegro moderato molto e marcato batetik hasi, Quasi Presto batetik iragan eta kontzertua ixten duen Andante maestoso batean bukatzeko.Hemen, hasierako indarra errekuperatzen da, modu alai eta freskoan aurkeztutako eta indar puru eta sentimendu epiko bihurtutako dantza kutsu baten bultzada erritmikoan.Alabaina, Griegek (nola ez) soinu-unibertsoa gailentzen duen poesiak xuxurlatzeko momentuak aurkitzen ditu beste behin.
 
Eta gau-emanaldiak agur esango du Gioachino Rossini (Pesaro, Italia, 1792- Paris, 1868) eta Ottorino Respighi (Bolonia, 1879-Erroma, 1936) konpositore italiarren inspirazio partekatuarekin.Lehenengoak berrogei urte bete baino lehen hartu zuen erretiroa, une profesional gorenean, mahai onari eta dolce vitari emana bizitzeko.Bere energia eginkizun horietara bideratu zuen azken urteetan, pieza nagusiren bat baino ez eta pianorako ezerezkeria andana idatzi zituen; “Nire zahartzarako bekatuak” izendatu zituen eta jendearen gozamenerako zeuden eginak.Pieza horiek ez ziren argitaratu, harik eta Respighik aurkitu eta horietako batzuk hautatu zituen arte. Modu ezin hobean orkestratu zituen, eta horiek uztartzeko zenbait lotura idatzi zituen, dena balleterako musika eraginkor bihurtuz, Massineren (gizonezkoaren paper garrantzitsua ere berak antzeztu zuen) koreografia eta libretoarekin eta Diaghileven Errusiar Balletekin. Londresko Alhamba Theatre izenekoan estreinatu zen 1919an (Manuel de Fallaren Hiru puntako kapela baino bi hilabete eskas lehenago, leku berean eta konpainia beraren eskutik), hurrengo izen iradokitzailearekin: La Boutique fantasque. Zalantzarik gabe, fantasiak panpina biren arteko maitasun istorioa blaitzen du; kankaneko dantzariak dira, Parisko jostailu-denda batean bizi dira eta banatu egingo dituzte, Ipar Amerikako eta Errusiako familia banari salduta. Obraren tonua eremu satirikoaren, samurraren eta bikaintasunaren artean dago. Gainera, Rossiniren inspirazio melodikoa, Respighiren orkestra-kolorea eta bien suhartasun italiarra ditu. Obertura baten atzetik, dantza multzo bat dago, eta, horien artean, Bals geldoa edo bertigozko Tarantella, guztien artean, Nokturno ameslari bati leku eginaz.
Gozatu soinuzko fantasiaz, fantasia inspiratu eta lirikoaz, musikaren besoetan.
 
Mercedes Albaina
 
 
Wonny Song, pianoa
 
Wonny Song Curtis Institute of Music delakoan jaso du prestakuntza musikala, eta Montrealgo Unibertsitatean eskuratu zuen musika titulua. Torontoko Unibertsitatean espezializatu zen, Anton Kuertirekin batera eta The Glenn Gould Schook Marc Durandekin. Halaber, musikaren doktoregoa Minnesotako Unibertsitatean bukatu zuen.
 
Nazioarteko ibilbidea errezitaletako eta kontzertuetako bakarlari gisa garatu da, mundu osoko orkestrekin. Besteak beste, New Yorkeko Carnegie Hall delakoan eta Washingtongo Kennedy Center izenekoan aritu da.
 
Hainbat orkestra garrantzitsurekin aritu izan da: St. Luke’s Orchestra in Jazz, Santa Barbara Chamber Orchestra, Cincinnati Symphony, Montreal Symphony, Toronto Symphony eta Montreal’s Orchestre Metropolitain.
 
Arrakasten artean, besteak beste, Koreako Munduko Erakusketan “Kanadako musika enbaxadore” gisa egin zuen errezitaldia da nabarmentzekoa (1993), bai eta Asiako Joko Olinpikoen amaierako ekitaldian egindako emanaldia ere.Bere ganbera-errepertorioaren barruan, hainbat jaialditan agertu da, Alexandre da Costa biolinistarekin batera, Da Costa & Sang Duo bikotea eratuz.
 
Wonny Songek XXI-21 edo Octave Classique zigilu-etxeetarako grabazioak egin ditu.Bere diskografiatik Mussorgskyren Erakusketa bateko koadroak eta Rachmaninoven Corelliren gai baten gaineko bariazioak lanak txalotu zituen kritikak.
 
 
 
Marzio Conti, zuzendaria
 
 
Florentzian jaio zen 1960an, eta flautista gisa abiarazi zuen bere ibilbide profesionala Salzburgoko Jaialdian. Gaur egun, txirula-jotzaile adierazgarrienetako bat da nazioartean. Ondoren, bakarlari eta irakasle gisa zuen ibilbide bikaina albo batera utzi zuen, orkestra zuzendaritzari ekiteko.
 
Hainbat erakunde eta orkestra italiarrekin aritu izan da, esaterako: Regio di Torino Antzokiko Orkestra, Massimo di Palermo Antzokiko Orkestra edota Bellini di Catania Antzokiko Orkestra. Gainera, Europako eta Amerikako beste zenbait orkestrarekin ere jo du, hala nola, Irlandako National Symphony Orchestrarekin, Bournemouth Simphoniettarekin, Oportoko Orkestra Sinfonikoarekin edota Rio de Janeiroko Operarekin. Nazioartean ospea daukaten bakarlariek ere jo dute berarekin, esaterako, Barbara Hendricks, Mischa Maisky, Boris Belkin edo Renato Brusonek. Halaber, oso areto garrantzitsuetan jo du, hala nola, Erromako Santa Cecilian, Milango Serate Musicalin edota Madrilgo Auditorio Nazionalean.
 
1999tik 2002ra Istituzione Sinfonica Abruzzeseren (L’Aquila) zuzendari gonbidatua izateaz gain, Marzio Conti Andorrako Printzerriko Orkestra Nazionaleko zuzendari nagusia eta Orchestra Filarmonica di Torinoko zuzendari nagusia izan da 2001etik 2005era. Gaur egun, Orchestra Sinfonica di Sanremo izenekoaren zuzendari artistikoa da, eta Chietiko Marrucino Antzokiko zuzendari titularra ere bada.
 
Hainbat zigilu diskografikotarako egin du lan, hala nola, Naxos, Chandos, CPO eta RS,eta dozena bat disko baino gehiago grabatu izan ditu, Nino Rota, Casella, Malpiero, Rossini, Donizzeti, Mozart, Cimarosa, Fauré, Debussy edota Verdiren musikarekin.
 

Grieg-en pianorako kontzertua

Ballet errusiarren enpresaburu Sergei Diaguileven usaimenak berriro aurkitu zuen Ottorino Respighirengan orkestratzaile ideala Rossiniren zenbait pieza moldatzeko eta jostailu-denda magiko batean gertatzen diren istorio fantastikoak kontatzen dituen musika oparoa sortzeko. Tarantela, mazurka eta cancan erritmoak, hasieratik amaierara arte gozatzeko. “Lan handiak bakarlari handientzat” zikloari ere emango diogu hasiera Griegen kontzertuarekin, errepertorioan gogokoenetakoa denarekin; Wonny Song piano-jotzaile kanadiarraren kargura izango da, zeina ganbera denboraldian ere egongo baita. Egitarauari Luis Cernudaren bertsioetan inspiratutako Javier Santacreuren estreinaldi batek emango dio hasiera.
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa


I

OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)

Trittico Botticelliano*

I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Exsultate, jubilate K.165

I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!

Alicia Amo, sopranoa

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement

a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso

Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)

Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai

Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak