Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 3-2009-2010

Musika eta pintura


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

W.A. Mozart: La flauta mágica, obertura
G. Erkoreka: Tres sonetos de Michelangelo (estreno absoluto. Convenio BOS-Fundacion Autor)
J.S. Bach: Cantata BWV 54, “Widerstehe doch der Sünde”
P. Hindemith: Mathis der Maler, sinfonía

Carlos Mena, kontratenorra/contratenor
Günter Neuhold, zuzendaria/director

DATAK

  • 12 azaroa 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 13 azaroa 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

J.A.Z.

GABRIEL ERKOREKAREN LAN BATEN ESTREINALDIA

BOSen kontzertu honetan, Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarraren “Michelangeloren hiru soneto” lana estreinatuko da, Carlos Mena kontratenorra bakarlari lanetan arituko delarik. Erkoreka musikariaren lanak hainbat lekutan jo izan dira: Veneziako Biennalen, Vienako Musikvereinen, Londresko Sputh Bank Centre, ICA eta Wignore Hallen, Manchester eta Hong Kongeko ISCM World Music Daysen, Amsterdamen, Tokion, Sidneyko Musika Berrien Jaialdian, Finlandian, Madrilen, Bilbon, Donostian, Valentzian, Parisen, Erroman eta abar. 2001ean, Royal Academy of Music (ARAM) akademiako ohorezko bazkide izendatu zuten, eta orkestrazio eskolak eman zituen bertan. Gaur egun, Londresen bizi da eta konposizioko irakaslea da MUSIKENE – Euskadiko Musikako Goi Kontserbatorioan. Bere lanak CDtan editatu dira hainbat disko-etxeren bitartez, eta, gainera, Europako zenbait hiritako enpresen enkarguak jaso ditu.

Gaurko kontzertuari hasiera emateko, “Txirula magikoa” lanaren obertura entzungo dugu. Lan hori W. A. Mozarten azken opera da, 1791n idatzia. Pieza honi buruz azaldu izan den bezala, sarrerako adagio motelarekin eta ondorengo allegroarekin, konpositoreak obertura frantziarraren tradizioari eutsi zion, besteak beste, Stefan Kunzek azaltzen duen bezala. Badirudi oberturako hasierako lehenengo hiru akordeek esanahi mistikoren bat dutela ordena masonikoan, eta, gainera, oinarrizko tonalitatea finkatzen dute, aldi bereko ibilbidea eginez (Mi bemol, Sol eta Si bemol goranzko tritonua). Obertura, oro har, operaren beraren adibidea da. Mozartek triskantzak egin zituen proposamenen estilo estandarretan: modu ilunean hasten da, ondoren allegro biziari ekiten dio, eta brassier kezkagarri batera bueltatzen da gero; horrek guztiak itxura “frantsesa” ematen dio lanari, baina, gero, erabateko garapen sinfonikoa eta zenbait errepikapen jartzen dira abian. Kunzek dioenez, fugaren prozeduraren “ideia poetikoak” lanaren ekintzaren ideiarekiko lotura finkatzen du oberturako allegroan, eta aldez aurretik ezarritako ordena nagusi baten barruan sartzen den probaren garapenaren agerpen musikal autonomoki hedatutzat har daiteke. Beste musikologo batzuek, aldiz, azaltzen dute gaia fugaz eta urduritasunez beteta dagoela, eta sinkopatua dela, nahiz eta gainerako atal guztiak ederrak eta biziak izan. Agerpen-eszenarekin guztiz bat datorren pieza da.
Migel Anjel Buonarrotiren Hiru Sonetoak lana “arte larriaren eredu bikaina da; indar sortzailez beteta dago, eta indar hori elkarren aurkako elementuen oposizio izugarriaren menpe dago”, Gabriel Erkorekak dioenez. Egileak berak dioenez, oposizio hori oso kontuan hartu zuen, “Michelangeloren Hiru Sonetoak” lanaren egitura eta diskurtsoa lantzeko orduan. Lanak etenik gabe jotzen diren bost atal ditu, eta aukeratutako hiru sonetoei dagozkien atalak elkar lotuta daude, orkestra bidezko bi interludio txikiren bitartez.

Gero, Michelangeloren talentu artistikotik sortutako zenbait soneto musikarako idatzi izan dituzte konpositore batzuek; besteak beste, Benjamin Brittenek. Erkorekak egindako hiruei dagokienez, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Autor Fundazioaren (AEOS hitzarmena) enkarguz sortutako konposizioa da. Pieza hauei buruz, egileak dio kantatutako hiru atalen konposizio-elementuek paralelismoak dituztela Migel Anjelen talentutik sortutako Arteekin. “Beraz, lehenengo Sonetoko musikak Eskultura sinbolizatzen du, dentsitate eta bolumen aldaketak erabiliz horretarako; izan ere, harien gorputz homogeneoa –ia marmolezkoa ere bada– perkusio metalikoen bidez lantzen da. Bigarrenaren gaia Pintura da, eta, bertan, haize-instrumentuen kolore desberdindua nabarmentzen da, perspektiba-tekniken itzulpen musikala eginez (besteak beste, eskortzoa erabiliz). Azkenik, hirugarren Sonetoa Arkitekturaren gaiarekin dago lotuta, eta, bertan, oihartzun eta erreberberazio efektuak agertzen dira, bai eta egitura simetrikoak ere, non dinamikak eta erregistroak muturreraino baitaude tenkatuta. Bi interludioak, berriz, maitasunaren eta heriotzaren gai handiei buruzko hausnarketetan oinarritzen dira; gaiok bere Soneto eta Epitafioetan daude jasota”.

Lanaren instrumentazioak bi cornetto errenazentista ditu, eta tresna horiek solasean aritzen dira kontratenorrarekin, euren soinua eta giza ahotsarena oso-oso antzekoak dira eta. Modu horretan, orkestraren fisonomia aldatu egiten da, eta elkarren artean desberdinak eta urrunekoak diren bi denbora-testuinguru batera agertzen dira, Gabriel Erkorekak azaltzen duenez.
           
Widerstehe doch der Sünde (“Gogor egin, beraz, bekatuari”) kantatak bi aria eta errezitatibo bat ditu. Antza denez, konposizio hau 1714an idatzi zuen J. S. Bachek, garizumako hirugarren igandea ospatzeko (liturgia luteranoaren arabera, “Oculi” deitzen zaio). Hala ere, pieza hau beste batzuetan ere erabili izan da. Bakarlarirako (kontraltoa edo kontratenorra) kantata labur bat da. Daniel S. Vega Cernudak idatzi zuen moduan, hasierako aria oso pieza interesgarria da; izan ere, “esanahitik bertatik, interpretazio eztabaidagarriak sorrarazi ditu”. Albert Schweitzerren iritziz, lan honek garai bat markatu zuen musikaren historian, zeren eta, besteak beste, zazpiko akordetik hasten da. Zenbait adituk azalpen mamitsuak eman izan dituzte, baina, Vega Cernudak azaltzen duenez, “eurek esan nahi dutena da ebanjelioak bekatuaren fruituei buruz dioena azaldu nahi duela lan honek, hau da, kanpotik ederrak direla”.

Errezitatiboak soinuzko espazioa zeharkatzen du, eta “Grab” (hilobia) hitzak tesitura sakona ematen dio kontraltoari edo kontratenorrari. Biolinak, biola, continuuma eta ahotsa elkartu egiten dira amaierako arian: “aberastasun kontrapuntistiko handiko lauko kontzertantea da”.

Mathis der Maler (Matias margolaria) opera 1934-35. urteen artean idatzi zuen Paul Hindemithek. Lan horretan, XVI. mendeko Mathias Grünewald margolari alemaniarraren gaia eszenaratzen zen (besteak beste, margolari horrek aldareetarako zenbait figura egin zituen). Naziek ez zuten baimenik eman opera hau Alemanian interpretatzeko, eta, azkenik, 1938an estreinatu zen, Zürichen (Suitza). Azaldutako legez, bien bitartean, Hindemithek opera horretako hiru eszena atera eta hiru mugimenduko sinfonia bat egin zuen. Hori horrela, sinfonia honetako mugimenduek Grünewaldek Isenheimen egin zuen erretaulako panelen izenak dituzte (erretaula Colmarreko Museoan geratu zen gero, François-René Tranchefortek azaltzen duen bezala). Sinfonia Berlinen estreinatu zen, 1934an.

Lanak, hariaz eta perkusioaz gain, biko zurak, lau tronpa, bi tronpeta, hiru tronboi eta tuba bat ere badaramatza.

Lehenengo mugimendua “Aingeruen kontzertua” (“Elgenkonzert”) da; preludio hori sarrera motel eta lasai batekin hasten da, eta, ondoren, sonataren atal nagusia dator, nabarmen animatuta. Sol maiorreko akordearen sarrerak soinu misteriotsua dauka; izan ere, pieza horren hiru notetatik (sol, si eta re), bi (sol eta re) hari-instrumentuei dagozkien harietakoak dira (barkatu erredundantzia). Mugimendu honek 4 gai ditu. Lehenengoa tronboien esku dago, tempus perfectus (3×3) erako egitura bateko cantus firmus gisa, eta Es sungen drei Engel (Hiru aingeru kantuan) antzinako koral alemaniarraren aipua da. Laugarren eta azken gaia aurrekoak baino erritmikoagoa da, eta txirulak aurkezten du.

Bigarren mugimendua “Meza hilobian” (Grablegung) deitzen da. Operako zazpigarren koadroko bi eszena ditu, eta bi mugimenduz dago osatuta. Lehenengoa txirularen sarrerarekin moteltzen da, baina, segundo gutxi geroago, indarra hartzen du, tronpeta sartzen denean eta harien pizzicatoak erantzun egiten dionean. Doinu horiei txirula gehitzen zaie, eta mugimendua bere gorenera heltzen da. Aiene goibel bat ere badago (“Sehr Langsam”), oso geldoa, non oboeak eta txirulak, pizzicato erako laguntzarekin, mantendu egiten baitute tristura hori, dena lasai amaitzen den arren.

Hirugarren mugimendua “San Antonioren tentazioak” (Versuchung des heiligen Antonius) da. Hasierako operako seigarren koadroan eszena onirikoa ikus zitekeen; bertan, Mathias Grünewaldek amets egiten zuen bera San Antonio zela eta demonioek torturatu egiten zutela.  San Antonio tentatua edo, areago, torturatua erakusten duen taularekin dago erlazionatuta. Errezitatibo dramatiko handia dago (Sehr Langsam, frei im Zeitmas). Gero, Hindemithek Erdi Aroko beste melodia bat aipatzen du, San Tomas Aquinokoak konposatutako hitzetan oinarrituta: Lauda, Sion, salvatorem. Azkenik, harien ostean, zurek melodia hau iradokitzen dute, atalaren amaieran. Aleluya batek ematen dio amaiera lanari, modu bizi eta loriatsuan.

J.A.Z.

 

Carlos Mena, Kontratenorra

Vitoria-Gasteizen jaio zen (1971), eta Basileako (Suitza) Schola Cantorum Basiliensisen jaso zuen prestakuntza, R. Levitt eta R. Jacobs maisuekin.

Besteak beste, areto hauetan abestu du: Vienako Konzerthaus, Buenos Aireseko Teatro Colón, New Yorkeko METeko Alice Tully Hall, Washintongo Kennedy Center, Tokioko Suntory Hall eta Opera City Hall, Osaka Symphony Hall, Sydney Opera House, Concert Hall de Melbourne…

Paper hauek interpretatu ditu: Händelen “Radamisto” (Radamistoren rola), Salzburgoko Felsenreitschul, Dortmund Konzerthaus, Vienako Musikverein eta Amsterdamgo Concertgebouwen; Salzburgoko Jaialdiaren produkzioan, Monteverdiren “Orfeo” (Speranza), Innsbruck Festwoche eta Berlingo Staatsoperren; Händelen “Il Trionfo” (Disingannoren rola), Salzburgoko Grosses Festspielhausen; J. Cageren “Europera 5”, Flandeseko Jaialdian; Brittenen “A Midsummer Night’s Dream” (Oberon), Madrilgo Errege Antzokian; Mozarten “Ascanio in Alba” (Ascanio), Londreseko Barbican Centerren; Sanchez-Verdúren “Viaje a Simorgh”, Madrilgo Errege Antzokian, eta Brittenen “Death in Venice” (Apollo), Bartzelonako Liceun.

Grabatu dituen errezitaldiek sari ugari jaso dituzte: Urrezko Diapasoia, 2002an; “CD Compact” 2004, “Internet Classical Award 2004”, Gramophonen “Editor’s Choice”, Repertoireren “10”, Le Monderen “Choc” eta Scherzoko Bikaina.

Oso garai desberdinetako lau lan batzen dituen delicatessen musikal handia; lan horien artean hainbat eta hainbat erlazio ezar daitezke. Matias margolaria lanak, Hindemithen maisulanak, Matthias Grünewalden Isenheimgo aldareko margolanetan inspiratutakoak, erreformismoaren ideia bat konpartitzen du Mozartekin, eta Erkorekarekin, berriz, bi margolari handiren lanaren ikuspegi musikala. Bachen kantatak, Hindemithentzat inspirazio-iturri etengabea zenak, osatzen du egitarau biribil hau.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
05
Abu
2024
>Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Lekua: Argenta Aretoa. Palacio de Festivales

Gala Puccini. Sondra Radvanovsky. Jonathan Tetelman. Riccardo Frizza

Sondra Radvanovsky, sopranoa
Jonathan Tetelman, tenorra
Orquesta Sinfónica de Bilbao
Riccardo Frizza, zuzendaria

Giuseppe Verdi

  • La forza del destino
  • Pace, pace, pace mio Dio aria de Leonora. La forza del destino

Giacomo Puccini

  • Recondita Armonia aria de Cavaradossi. Tosca
  • Mario, Mario son qui! Aria de Tosca y Cavaradossi. Tosca
  • Vissi d’arte aria de Tosca. Tosca
  • E lucevan le stelle aria de Cavaradossi. Tosca
  • Sola, perduta, abbandonata aria de Manon. Manon Lescaut
  • Donna non vidi mai aria de Renato. Manon Lescaut
  • Tu, tu, amore? Tu? Aria de Manon y Renato. Manon Lescaut
  • Manon Lescaut
  • In questa reggia aria de Turandot. Turandot
  • Nessun Dorma aria de Calàf. Turandot

Umberto Giordano

  • La mamma morta aria de Maddalena. Andrea Chénier
  • Come un bel dì di Maggio? Aria de Andrea. Andrea Chénier
  • Vicino a te dúo de Maddalena y Andrea. Andrea Chénier

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
09
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Lekua: Andra Mari Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Lekua: Sortzez Garbiko Andra Mariaren Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

 

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
21
Abu
2024
>Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Lekua: Guggenheimeko zabaldegia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Coti (Roberto Fidel Ernesto Sorokin Esparza)
Zuzendaria: Daniel Perpiñán Sanchís

Gehiago ikusi