Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 10-2013-2014

Hastapeneko abonua


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

R. Schumann: Kontzertua piano eta orkestrarako La minorrean, op. 54 (30’)
A. Bruckner: 4. sinfonia Mi bemol maiorrean (65’)

Eldar Nebolsin: pianoa
Günter Neuhold

DATAK

  • 13 otsaila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 14 otsaila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

GAILUR ERROMANTIKOAK

Denbora nahiko luzea igaro zen Schumann pianorako soilik ez diren obrak konposatzen hasi zen arte. 1830eko hamarkadan, bere irudimen musikal osoa miniatura pianistiko laburren bildumetan irudikatu zen batez ere, lirismoz eta oihartzun poetiko argiez beteta. Baina 1840an Clara Wieckekin ezkondu zenetik, erronka artistiko berriei ekin zien, eta ordura arte arrotzak zitzaizkion eremuen gaineko interesa piztu zitzaion, hala nola, ahozko musika, musika sinfonikoa edota ganbera musika. 1840an bertan ehun bat lieder konposatu zituen, tartean, Frauenliebe und-leben (Emakumearen maitasuna eta bizitza) op. 42 eta Dichterliebe (Poetaren maitasuna) op. 48. Garai zoriontsua izan zen bikotearen bizitzan, eta musika beti egon zen presente Leipzigeko egungo Inselstraße kaleko 18. zenbakian.
 
Robertek Pianorako eta orkestrarako kontzertu-fantasia la minorrean kartsuakonposatu zuen Clararentzat 1841. urtean. Azken hori oso pozik agertu zen partitura berriarekin (“pianoa orkestrarekin lotzen da modurik leunenean; ezin da bata bestea gabe ulertu”), eta, hamaika hilabeteko haurdunaldian, Gewandhaus aretoan jo zuen abuztuaren 13an. Robert obra hirian saltzen saiatu zen, baina, garai hartan, piano eta orkestrarako mugimendu bakarreko orrialde bat ez zen batere ohikoa, publikoak eskala handiagoko obrak nahi baitzituen; beraz, fantasia eder horrek apur bat gehiago itxaron behar izan zuen estreinatzeko.
 
Errusiara egindako bidaia baten ostean, 1844an, Schumannen osasuna abisuak bidaltzen hasi zen. Medikuak Dresdenera bizitzen joateko gomendatu zion bikoteari, eta, han finkatu ostean, konpositoreak onartu zuen lanari berriro ekiteko lasaiago eta prestatuago zegoela. 1845eko udan, argitaratu gabeko fantasia hura (Allegro affettuoso) berrikusi zuen, eta, abiadura harrigarrian, bi mugimendu berri idatzi zituen. Horrela jaio zen Kontzertua piano eta orkestrarako la minorrean, op. 54. Clarak senarrari beti eskatu izan zion suhartasun pieza lortu zuen azkenik. Dresdenen estreinatu zuen abenduaren 4an, saio pribatu batean, Ferdinand Hillerren zuzendaritzapean, baina orduan hiru seme-alaba zituen, eta ezin zuen obra nahi beste alditan jo.
 
Harrigarria da bi garai desberdinetan konposatutako obra batek batasun hain perfektua erakustea, inspirazio-une bakar batean sortua balitz bezala. Minorraren tonalitatea egonkortu egiten da lehenengo mugimenduaren hasiera oldarkor eta energikoarekin, non pianoak eta orkestrak indarrez borrokatzen dutela dirudien. Egurrek abesti liriko eta sinpletasun handikoa aurkezten dute ondoren, eta berehala bakarlariak hartzen du berriro. Abesti horren gainean eraiki zuen Schumannek gainerako mugimendua, eta sartzen joan zen lerro melodiko berri guztiek inguruan egiten dute bira, musikak naturaltasunez hitz egiteari utzi barik. Poesia sakoneko uneak eta birtuosismo zorrotzaren distirak tartekatzen dituen kadentziaren ondoren, orkestrak eta pianoak elkarrekin egiten dute arraun amaiera energiko eta bizi baterantz. Intermezzo – Andantino graziosoan, fa minorrean, konpositoreak gaztaroko miniatura pianistikoen espiritu leun eta bat-batekoa berpizten du, eta bakarlariaren eta orkestraren arteko elkarrizketa jariakorra zabaltzen da; erdiko sekzioan, arku melodiko handiei bidea ematen die. Hasierako mugimenduko oihartzunek amaierako Rondó optimistaren hatsari aurre hartzen diote. Allegro vivaceak errtimo gurutzatu, arpegio trentzatu eta goranzko abestiak ditu, eta musikari norabide-martxa oldarkor eta erabat baiezkoa ematen dio.
 
Badakigu Schumann 1856an hil zela Endenicheko erietxe batean, zorotasunaren itzalak atzetik luze eduki ondoren. Berrogeita sei urte zituen. Harrigarria gerta daiteke Bruckner oraindik ezezaguna izatea adin horrekin berarekin, baina horrek konposizioari aurre egiteko bi modu kontrajarri zituztela baino ez du frogatzen. Schumann musikaz inguratuta hazi zen, eta nahiko gaztetatik era librean konposatzea ahalbidetu zion jeinutasun ukitua zeukan. Oso obra gutxi berrikusi zituen. Bruckner, aldiz, oso sentibera zen kritikekiko, ondo ezagutzen zuen bere ziurtasun eza eta urte asko igaro zituen prestatzen pauso handia emateko erabakia hartu arte. 1868an Vienara klaseak emateko iritsi zenean, artean ez zuen sinfoniarik estreinatu. Wagnerrekiko zuen miresmena ez zuten inoiz ondo baloratu Austriako hiriburuan, bertan Brahmas baitzen jaun eta jabe. Beraz, Vienako musika-bizitzan izan zuen hazkundea oso motela izan zen.
Ez da erraza Brucknerren sinfoniek osatzen dituzten labirinto handietan orientatzea. Konposizio, berrikusketa eta estreinaldien datak nahastu egiten dira, eta horrek agerian uzten ditu musikariak etengabe zituen zalantzak. Laugarrenaren kasuan gutxienez hiru bertsio ezagutzen dira. 1874ko urtarrilean hasi zen hori konposatzen, eta urte bereko azaroan amaitu zuen. Baina horretara bueltatu zen 1878an, Hirugarrena berrikusi eta Bosgarrena osorik idatzi ostean. Abenduan Scherzo berria konposatu zuen. Geroago, 1880ko azaroa eta ekaina bitartean, beste buelta bat eman zion amaieran, eta, horrela, gaur egun behin betikotzat dugun bertsioa lortu zuen. Ez zen sorpresarik egon, eta, 1881eko estreinaldian, neurrizko arrakasta baino ez zuen lortu. Beste bertsio bat ere egon zen; izan ere, 1889an sinfonia argitaratu aurretik, Brucknerrek lagun batzuen aholkuei jarraitu zien: mozketak sartu eta aldaketak egin zituen orkestrazioan eta tempo adierazpenetan. Oso gutxitan izan da kontuan azken bertsio hori. 
Laugarrena Brucknerren sinfonietan ezagunena da ziurrenik, eta, Zazpigarrenarekin batera, hasieratik Vienatik kanpo entzun izan den bakarra. Ez dago oso argi zergatik jarri zion “Erromantikoa” ezizena; izan ere, funtsean ez da besteen oso desberdina. Horietan guztietan bezala, proportzio bikainak (hirurogei bat minutu interpretazio modernoetan) fede katoliko sakonaren, XVI. mendeko polifonistekiko miresmenaren eta organoaren erregistroen maisutasunaren isla izan daitezke. Leon Plantingak oso ondo laburbiltzen ditu Musika erromantikoa liburuan sinfonia horiek dituzten elementu komunak: “Bukatu zituen guztiek tradizioaren araberako lau mugimendu dituzte: lehenengoa eta azkena, normalean sonata-allegro baten egiturari jarraituta. Muturreko bi mugimendu horien arteko harremana musika-material antzekoak erabiltzeagatik indartzen da, eta, Hirugarren sinfoniatik, obraren amaieran hasierako abesti bat berriro interpretatzeagatik. Mugimendu motelek, oro har, tartekatzen doazen bi abesti nagusi dituzte (…). Scherzoetan, Austriako musikaren oihartzunak entzuten dira, baita Brucknerren lan guztien ezaugarri den dituen nolabaiteko arintasuna ere. Obra sinfoniko hauetan beti agertzen den ezaugarri bat Ezerezaren hasiera delakoa da: ia guztietan, lehenengo mugimendua figurazio harmoniko soil eta nahasi batetik garatzen dela ematen du, edo harien tremolando batetik, indarra kaosetik apurka-apurka sortuko balitz bezala. Hala ere, obra horietako gauzarik nabarmenena horien handitasuna da, funtsean musika-prozesuen moteltzearen bitartez lortutako monumentaltasuna, garapen geldi eta berariazkoaren zati handien bitartez, eta harmonikoki estatikoak diren zati handiei esker”. 
 
Parametro horien artean mugitzen da Laugarrena. “Ezerezaren hasiera” horrekin hasten da harien tremolo arin gisa, eta horien gainean tronpen deiak entzuten dira. Handik gutxira goranzko abesti indartsu bat agertuko da fortissimon, eta mi bemolaren tonalitatea erabat egonkortuko du. Sokek sartzen duten melodia kontrasteduna, askoz lirikoagoa, aurreko abestiarekin batera garatzen da lehen mugimendu osoan, berrazalpenera heldu arte, eta, ondoren, koda harrigarrian amaitu arte. Andanteak, oso malenkoniatsuak, hileta-martxa baten tonua dauka, eta, horretan, naturaren oihartzun urrunak entzuten dira. Scherzoak, aldiz, hirukoteko distentsio momentuekin, ehizaren ukituak iradokitzen ditu. Eta Finalea neurriz kanpokoa, handia eta berebizikoa da, abesti nagusiaren aurretik dagoen crescendo zabaletik azkeneko konpasetako indarren batuketa arte; horietan, Brucknerrek sinfoniaren jatorria izan diren zimenduak finkatzen ditu, eta musika erabateko estasi egoerara eramaten du.
Asier Vallejo Ugarte
 
 
 
 
 
 
 
Eldar Nebolsin, pianoa
 
Eldar Nebolsin 1974an jaio zen, Tashkenten (Uzbekistan). Bere nazioarteko ibilbidea 1992an hasi zen, Santanderko XI. Paloma O’Shea Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi ostean. Bertan, 17 urterekin besterik ez, Sari Nagusia eta Mozarten pianorako kontzertu baten Interpretaziorik Onenaren Saria lortu zituen. 2005ean, ospe handia duen Sviatoslav Richter Saria lortu zuen Moskun.
 
Maiz kolaboratzen du izen handiko nazioarteko orkestrekin; esate baterako, New York Philharmonic, Chicago Symphony Orchestra, Montrealgo Orchestre Symphonique, Berliner Symphoniker, Deutsches Symphonie-Orchester Berlin, Parisko Orchestre, Erromako Santa Zezilia, Lisboako Gulbenkian, Tokyo Metropolitan Orchestra, Sydney Symphony Orchestra edo Wiener Kammerorchesterrekin, besteak beste, Espainiako orkestra nagusiekin aritzeaz gain. Era berean, sona handiko zuzendariekin egin izan du lan; besteak beste, Mstislav Rostropovich, Ricardo Chailly, Yuri Temirkanov, Leonard Slatkin, Charles Dutoit, Vladimir Ashkenazy, Yakov Kreizberg, Vasili Petrenko, Vladimir Spivakov, Lawrence Foster, Bernhard Klee eta Espainiako batutarik bikainenetako batzuekin.
 
Decca, Universal, Artenova edo Naxos bezalako disko-etxeentzat grabatu izan du, eta, 2006tik, Naxosen artista esklusiboa da.
 
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia


G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
24
Mai
2024
>ABAO

ABAO

Lekua: Euskalduna Bilbao

GIACOMO PUCCINI
LA BOHÈME


ANTZEZLEAK

Mimí
Miren Urbieta

Rodolfo
Celso Albelo

Marcelo
Manel Esteve

Musetta
Marina Monzó

Schunard
José Manuel Díaz

Colline
David Lagares

Bernoit/Alcindoro
Fernando Latorre

Parpignol
a determinar

TALDE ARTISTIKOA

Director Del Coro
Boris Dujin

Director Musical
Pedro Halffter

Director De Escena
Leo Nucci

Director Repositor
Salvatore Piro

Escenografía
Carlo Centolavigna

Vestuario
Artemio Cabassí

Iluminación
Cladio Schmid

Producción
Fondazione Teatri di Piacenza
Pergolesi Spontini Fondazione
Teatro Comunale di Modena
Opéra de Marseille

* Debuta en ABAO
Informazio gehiago

Gehiago ikusi