Kontzertuak

BOS 5

Aimez-vous Brahms?


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Aimez vous Brahms?

Erik Nielsen, zuzendaria
Renaud Capuçon, biolina

I

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)   3. sinfonia Fa Maiorrean Op. 90

I. Allegro con brio
II. Andante
III. Poco allegretto
IV. Allegro

BERND ALOIS ZIMMERMANN   (1918 – 1970)    Sinfonia mugimendu bakarrean (1953ko bertsioa)*

II

JOHANNES BRAHMS  (1833 – 1897)     Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 77

I. Allegro non troppo
II. Adagio
III. Allegro giocoso ma non troppo

* Lehen aldiz BOSek


Sekula bizi gabekoa

1853an, Schumannek Brahms etorkizuneko musikaria zela, “gazte horren sehaskaren inguruan dohainek eta heroiek ohorezko zaintza egin zutela”, esan zuenean, bere konposiziorako indarrak agortzen ari zirela onartu zuen, eta bere begikoaren eskuetan jarri zuen Alemaniako tradiziotik oinordetzan jasotako lengoaiak eta ezagutza moduak jarraitzeko ardura, berak ukatutakoa. Hala ere, horrenbesteko ardura obsesio bihurtu zen Brahms gaztearentzat, Beethovenen urratsei jarraituz, hilondoko konpositore bihurtzearen beldur baitzen, are gehiago 1859an Pianorako kontzertua re minorrean lanak (forma nagusia lantzeko lehen saiakera gogor eta oso zintzoa) porrot egitearen ondorioz, bere energia natural berdingabeari eusten hasi baitzen. Hori dela eta, sinfonia bat konposatzeko lana hamabost urte baino gehiago luzatu zen, baina beldurrak behin betiko gainditu zituenean, bere buruarengan zuen segurtasunak aurrera egin zuen berriz. Lehen sinfonia horretatik aurrera (1876), haren errepertorioa pixkanaka-pixkanaka aberastuz joan zen, haren katalogoaren muin sinfonikoa, egiaz berantiarra, osatzen duten lanen bidez.

Sormen-bulkaden heltze horretan, kontzientzia historikoa zuzentzeko lan horretan, tradizioan sendo txertatutako espazio horren bila, pisu handia du Viena bizileku gisa hautatu izanak, klasizismo musikalarekin zuen loturagatik nahiz Liszten eta Wagnerren ausardia progresisten aurrean gotorleku bat izateagatik. Liszt eta Wagnerren ustez, Brahms figura guztiz antitetikoa zen. Vienan arrakasta lortzea erronka etengabea izan zen haren karreran, eta haren behin betiko babesa lortu nahi zuen lan orok aurre egin behar zion aurretik Vienako aurretik sumatu ezinezko publikoari. Publiko hori hiriko musika-taldeetan eragin handia zuten erresistentzia kritikoek baldintzatuta zegoen (Eduard Hanslick zen erresistentzia horien buru). Izan ere, Brahms helduak, maiz aurkeztu ohi den musikari bakartuaren eta axolagabearen irudiari kontra eginez, bere lanak sustatzeko lan egiten zuen, gogotik prestatzen zituen estreinaldiak, kontzertu berriak antolatzen zituen, eta bere konposizioek sortzen zituzten erreakzioekiko sentikortasuna adierazten zuen.

1878ko udan, Kontzertua biolinerako idazten hasi zenean, jada bi lehen sinfoniak eginda zituen, eta forma handiaren gakoak ederto ezagutzen zituen. Horrez gainera, oso gertuko aurrekari erakargarriak zituen, hala nola, Beethovenen eta Mendelssonen kontzertuak. Hala ere, biolinaren idazketa egiteko, funtsezkoa izan zen Joseph Joachimekin lankidetzan jardutea. Eskuz esku lan egin zuten eraginkortasunez, baina tirabiraren bat edo beste izan zuten. Alde batetik, Joachimek kontzertuak biak, bera ere bai, nabarmentzeko lan bat izatea nahi zuen, eta Brahmsek inoiz ez zuen konposizio berriaren ikuspuntu orokorraren aurretik jarri hori. Hori zela eta, ez zien jaramonik egin bakarlari izango zenaren iradokizun gehienei. Bestalde, Joachimek konpositoreari ohartarazi zion biolin bat (ez zen gai piano batena bezain soinu indartsua sortzeko) Bramhsek buruan zuen orkestra masiboaren aurrean jartzeak oreka-arazoak izan zitzakeela. Azkenik, kontzertua in extremis heldu zen Leipzigeko estreinaldira 1879ko Urte Berri egunean. Publikoak oso harrera ona egin zionez, Brahms animatu egin zen, bi aste geroago, Vienako Musikvreinen aurkeztera. Han ere izugarrizko arrakasta lortu zuen, ia denak harri eta zur utzita, bai bera ere, “inoiz bizitako handiena bezain arrakasta handia” lortu zuelako pozarren. Ezin zuen beste modu batera izan, XIX. mendeko kontzerturik goratuenetako bat izateko sortua izan baitzen; hiru mugimendutan, Brahmsen estiloko trazu zehatzak eta haren musika-nortasunaren loratze miresgarriak biltzen ditu lanak, besteak beste, hasierako mugimenduko handitasun sinfonikoa, Adagioaren lirismo sarkorra, eta Allegro giocosoaren espiritu buhamea, non punteatze errepikariek zeregin erabakigarri eta egituratzailea duten.

Konkista berri horren ondoren, Brahmsen etorri sortzailea bizkortu egin zen, eta, ondoko urteetan, orkestra-lanak konposatzen jarraitu zuen (bi obertura eta Bigarren kontzertua pianorako monumentala), Hirugarren sinfonia egin zuen arte, klasikoen lengoaiak musikari eskaintzen dizkion aukeren ia erabateko burutzea. Horrenbestez, Brahmsen musikaren inguruan orbitatzen duten eragin anitzen laburpen bat da. Wiesbaden bainu-hirian konposatu zuen 1883ko udan. Estreinatu aurretik, konpositorearen gertuko zenbait pertsonak hitz ezin hobeak eskaini zizkioten, besteak beste, Clara Schumannek: “Ordu alaiak igaro ditut zure sormen-lan zoragarriarekin. […] A ze lana! A ze poema! Hasieratik amaieraraino, basoetako lasaitasun misteriotsuan biltzen zaitu…”. Hala ere, lehenengo interpretazioa Vienako Filarmonikoak egin zuen, Hans Ricterrek, lege oneko wagneriar batek (Bayreuthen Nibelungoaren eraztuna lanaren munduko lehen emanaldiaren arduraduna), zuzendua. Brahmsek bere lehen bi sinfoniek hirian izandako hasierako porrota hari egozten zion. Hirugarrenarekin zortea guztiz aldatu zen. Itxaropen guztiak gainditu zituen, eta kritikariek eta musikariek, ia aho batez, Brahmsen lanik onenetakotzat jo zuten. Richterrek berak botere beethovendarraren egiazko suspertzetzat jo zuen, eta “Brahmsen heroikoa” izenez bataiatu zuen, nahiz eta ezin den iritzi Hirugarrenak Beethoven zuenik erreferentziazko ardatz bakar. Izan ere, udaberriko tonuaz, gogo bizi poetikoaz eta partituraren zati zabalak betetzen dituen energia lirikoaz gain, Renana sinfoniatik berreskuratzen duen gai guztiz bikainak, tentsio erritmiko handiek sustatutako hasierako mugimenduaren espektro melodikoa aberasteko xedea duenak, agerian uzten du lau sinfonietatik Schumannen eragin handienekoa dela.

Hortik aurrera, musika eskema tradizional bat oinarri hartuta antolatzen hasi zen, Brahmsen asmamena muga formal argien eta ezin hobeto zehaztuen baitan garatzeko moduan. Andanteak, Do maiorrean, giro lasai eta pastorala birsortzen du, non zurek nahierara abesten duten nolabaiteko soinu-osotasunaren etengabeko bilaketan ari den orkestra baten gainean, batez ere erdiko sekzioan. Zalantzarik gabe, sinfoniaren grabitate-zentroa Poco Allegrettoa da. Haren hasierako melodia ahaztezin horietako bat da, mugak zeharkatu eta bideo-jokoen mundura iristen direnetakoa. Berezitasun bat du: zaila da konnotazio goibel samarrek mugimenduari ematen dioten tonua Scherzo tradizional baten izaerarekin lotzea. Allegro alla brevea arruntagoa da formari eta metrikari dagokienez, eta sinfoniaren karga dramatiko handiena biltzen du. Karga hori anbiguotasun harmonikoaren eta hainbat energiaren bidez adierazitako zenbait gairen sendotasunaren araberakoa da. Hala ere, musikaren amaieran, garaipen-taupada galtzen du, eta Schumannen hasierako motiboa berriz agertzen da, lana, ezustean (baina izaera orokorrarekin modu kontsekuentean), pianissimoan amaitzeko.

Brahmsen sinfoniek tradizioari zor dioten guztia erlatibizatu egiten da, haien arteko distantzia handitzen den neurrian, eta, denboraren joanean, haien barruan etorkizun-erroak loratzen hasten direnean, haren garaikideentzat ikusezinak. Progresisten eta kontserbadoreen arteko eztabaidak itzali egin ziren, dagokion talde bakoitzeko defendatzaileak hil ahala, eta pixkanaka-pixkanaka “ez dago ezagutzarik gabe idatzi ez den eta jada zegoen musikarekin harremanik ez duen musikarik” ziurtasuna nagusitu zen. Ikuspuntu panoramiko batean, Brahms, bere garaian, sinfonia alemanaren defendatzaile nagusitzat aurkezten zen, baina haren sena ez zen gai izan susmatzeko zenbaterainoko eragina izango zuen ondoko musikan. Schoenbergek behin eta berriz defendatu zuen Brahmsen modernitatea. Biak zenbait konposizio-teknikarekiko leialak ziren, hala nola, aldakuntza garatuarekiko eta prosa musikalarekiko (terminologiaren arabera). Bi teknika horiek erabakigarriak ziren XX. mende hasierako konpositoreek horrenbeste desiratutako “murrizketarik gabeko musika-lengoaia” hori lortzeko bidea errazteko.

Era berean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren ia-ia ezerezetik abiatu behar zuten konpositoreek ezin zituzten guztiz ezabatu (sarritan saiatzen baziren ere) iraganeko urratsak, batez ere orbita alemaniarreko herrialdeetan. Izan ere, 1945etik aurrera, Darmstadteko Ikastaroetan eta Frankfurtko Jardunaldietan izandako eztabaidetan, topaketetan eta azterlanetan Brahmsen sinfonismoa aipatzen zen. Bietara nazionalitate guztietako konpositore gazteak joaten ziren, alemaniarrak ere bai, une hartan fase terminalean zegoen musika bat, etsipenak eta nazismoaren sekulako shockak abaildua, berpizteko ideia berrien bila. Bakoitzak bere aldetik egiten zuen lan, bere prozedurak eta lengoaiak garatuz. Beraz, praktikan, ezin da esan garaiko estilo bat zegoenik, baizik eta aldaketarako, aberasteko eta inspiraziorako espiritua zutela denek.

Konpositore gazte aleman horietako bat izan zen Bernd Alois Zimmermann (1918-1970). Oso zaila gertatu zitzaion musika-joera bakarraren barruan kokatzea, hasieran dodekafonismoaren kausari atxiki baitzitzaion, baina berehala hasi zen askatasunez esperimentatzen zenbait garaitako ideiekin eta teknikekin (kantu gregoriarra, Bachen koralak, musika elektronikoa, jazza eta abar), eta, une oro, iraganeko musika-kultura alemanarekin loturak sortzen. Haren karrerako hasierako pieza bat izan zen Sinfonia mugimendu bakarrean (1953) laburra. Lan horretan, bat egiten zuten bortizki eruptiboa zen mundu batek, ikuskari apokaliptikoz josia, Bergen keinu espresionistak eta Stravinskyren pentsamolde neoklasikoak. Sinfonia, berriz ere, eremu ireki gisa adierazi zen, non konpositoreak analisirako, ikasketarako eta praktikarako eremu bakartu bat aurkitzen zuen. Hori abiapuntutzat hartuta, sarritan, arrisku eta eragin sozial handiagoko alor batera bideratzen da; hau da, operara. Brahmsek dotoretasunez saihestu zuen opera, baina Zimmermannek aurre egin zion (eta operari zor dio izandako garrantzia) bere aurrekari onenen handitasunaz.

Asier Vallejo Ugarte

 

DATAK

  • 01 abendua 2016       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 02 abendua 2016       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

RENAUD CAPUÇON

Biolina

Parisko Goi Kontserbatorioan ikasi zuen Gérard Pouletekin eta Veda Reynoldsekin, eta, Berlinen, Thomas Brandisekin. Isaac Sternekin ere lan egin zuen. 1998an, Abbadok Gustav Mahler Gazte Orkestrako concertini izendatu zuen. “Sortzen ari den izarra”, “Urteko talentu berria” eta “Solista instrumentala” Victoires sariak irabazi zituen.

Denboraldi horretan, BBCren Filarmonikoarekin eta Nosedarekin, Chicagoko Sinfonikoarekin eta Haitinkekin, Los Angelesko Filarmonikoarekin eta Hardingekin, Bostongo Sinfonikoarekin eta Dohnanyirekin, Europako Ganbera Orkestrarekin eta Nezet-Seguinekin, eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin eta Daniele Gattirekin jo zuen. 2013an, Pascal Dusapinen Kontzertua biolinerako lanaren munduko lehen emanaldia eman zuen, eta, urte horretan bertan, Parisko Philarmonie inauguratu zuen.

Maiz jotzen du Martha Argericehkin, Nicholas Angelichekin, Khatia Buniatishvilirekin, Yefim Bronfmanekin, Gérard Caussérekin, Mischa Maiskirekin eta Jean-Ives Thibaudetekin.

Dutilleuxen, Mendelssohnen, Schumannen, Mozarten, Beethovenen, Korngolden, Brahmsen, Bergen, Saint-Saënsen, Bruchen eta Laloren kontzertuak, eta ganbera-lan asko grabatu ditu.

2011n, “Chevalier dans l’Ordre National du Mérite” izendatu zuten. Aix-en-Provenceko Pazko Jaialdiaren eta Gstaadeko Sommets Musicauxen arte-zuzendaria da, eta biolin irakaslea Lausanako Goi Eskolan.

Guarneri del Gesù “Panette” biolina jotzen du, Isaac Sternen jabetzakoa izan zena.


ERIK NIELSEN

Zuzendaria

Erik Nielesen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

Comenzamos nuestro quinto programa de la temporada 2016-2017, y segundo del ciclo dedicado a Brahms, con la interpretación de la Sinfonía nº 3 en Fa Mayor Op. 90 de Johannes Brahms. Interpretamos por primera vez esta obra el 14 de octubre de 1933 bajo la dirección de Jesús Arámbarri en la Sociedad Filarmónica de Bilbao. Desde entonces la hemos podido escuchar en otras 12 ocasiones en nuestra temporada de conciertos, siendo la última los días 7 y 8 de junio de 2012 bajo la dirección de Günter Neuhold. Emplearemos para su interpretación el material publicado por la editorial Breitkopf & Härtel (https://www.breitkopf.com).

A continuación interpretaremos por primera vez en nuestra temporada la Sinfonía en un movimiento de Bernd Alois Zimmermann en su versión de 1953. Para esta primera interpretación, de obra y de compositor, emplearemos el material publicado por la editorial Schott Musik (https://de.schott-music.com). Pueden encontrar más información sobre el compositor y su obra siguiendo los siguientes enlaces:

Ya en la segunda parte podremos escuchar el Concierto para violín y orquesta en Re Mayor Op. 77 de Johannes Brahms. Interpretamos por primera vez este concierto el 28 de marzo de 1943 con el violinista y concertino de la BOS Jenaro Morales bajo la dirección de Jesús Arámbarri en el Teatro Buenos Aires. Desde entonces la hemos podido escuchar en otras 8 ocasiones en el marco de nuestra temporada de conciertos, pero al margen de este detalle hemos tenido la oportunidad tanto en temporada como fuera de ella de compartirlo con violinistas del prestigio de Joseph Szigeti, Jacques Thibaud, Henryk Szeryng, Ruggero Ricci, Camilla Wincks, Mark Kaplan, Cho Liang Lin, Varujan Cozighian y Boris Belkin. Fue precisamente éste último quien lo interpretara por última vez en temporada los días 10 y 11 de mayo de 2012 junto al Maestro Günter Neuhold. Emplearemos para su interpretación el material publicado por la editorial Breitkopf & Härtel (https://www.breitkopf.com).

A continuación les recomendamos una serie de grabaciones comerciales de las obras de nuestro programa. Todas ellas pueden escucharse a través de Spotify siguiendo los enlaces señalados:

  1. Brahms: Sinfonía nº 3 en Fa Mayor Op. 90
    Riccardo Chailly – Gewandhausorchester
    Release date: 19/08/2014
    Label: Decca
    https://open.spotify.com/user/psuso/playlist/6Ft55wqHsalRjs0vd2StbX
  1. A. Zimmermann: Sinfonía en un movimiento
    Karl-Heinz Steffens – Deutsche Staatsphilharmonie Rheinland-Pfalz
    Release date: 14/10/2014
    Label: Capriccio Records
    https://open.spotify.com/user/psuso/playlist/6Ft55wqHsalRjs0vd2StbX
  1. Brahms: Concierto para violín y orquesta en Re Mayor Op. 77
    Renaud Capuçon – Daniel Harding – Wiener Philharmoniker
    Release date: 09/10/2012
    Label: Erato
    https://open.spotify.com/user/psuso/playlist/6Ft55wqHsalRjs0vd2StbX
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak