Kontzertuak
BOS 2
Erik Nielsen, zuzendaria
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791).
La Flauta Mágica, Obertura K. 620
ALBAN BERG (1885 – 1935).
Sieben Frühe lieder*
I. Nacht (Gaua)
II. Schilfiled (Ihien kantua)
III. Die nachtigall (Urretxindorra)
IV. Traumgekrönt (Amets-koroa)
V. Im Zimmer (Logelan)
VI. Liebesode (Maitasun-oda)
VII. Sommertage (Uda-egunak)
Hanna-Elisabeth Müller, sopranoa
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791).
<Ch’io mi scordi di te–Non temer, amato bene> K. 505*
Hanna-Elisabeth Müller, sopranoa
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949).
Waldseligkeit Op. 49*
Säusle, liebe Myrte [Sechs Lieder Op. 68 nº 3]*
Allerseelen, Op. 10 nº 8*
Ständchen Op. 17/2
Hanna-Elisabeth Müller, sopranoa
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791).
35. sinfonia Re Maiorrean KV 385 “Haffner”
I. Allegro con spirito
II. Andante
III. Menuetto – Trio
IV. Finale: Presto
* Lehenengo aldiz BOSek
DATAK
- 02 azaroa 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 03 azaroa 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
GORA EGITEN DUEN AHOTSA
Salzburgotik alde egin behar zuelarik, bere talentu handirako txikiegia zelakoan, Mozartek sona handiko kolpea hartu zuen Karl Arco kondearen eskutik, bai eta funtsezko aholku bat ere: “Sinets iezadazu: argiak itsutuegi zauzka. Gizakion arrakastak gutxi irauten du… Zenbat? Denboraldi baten ondoren, vienarrek berritasun gehiago eskatzen dituzte”. 1781eko maiatza zen, eta Mozart prest zegoen Vienara joan eta beste aro bati ekiteko, haurtzaroan zein lehen gaztaroan zabaldu zitzaion etorkizun oparo baterako bidea sendotu nahian. Vienako aristokrazia –Habsburgotarrek menderatutako lurralde guztietatik etorritakoez osatua– musikazalea zen oso, eta Jose II.a enperadoreak berak ere asko maite zuen musika: bazuen prestakuntza, eta aritu ere aritzen zen noizbehinka. Hala ere, haren gustua kontserbadoreegia zen konpositore gaztearen obra bete-betean onesteko, eta horixe gelditu zen agerian Die Entführung aus dem Serrail (Haremetik bahitua) obrari egin zion ohar berehalakoan: “Zure partitura ederregia da gure belarri vienarrarentzat, eta nota gehiegi ditu!”. Haremetik bahitua 1782ko uztailean estreinatu zen, eta, hortaz, obra hori Mozartek Vienan emandako hamarkada hartan konposatutako sei sinfonietatik lehenengoaren garaikidea da: 35. sinfonia Re Maiorrean K. 385. Urte haietan guztietan sei sinfonia baino ez zituen idatzi; izan ere, hasiera-hasieratik ulertu zuen Vienak teklaturako musika maite zuela gehienbat, eta, ia neurri berean, opera, baina ez zituela hainbeste maite sinfoniak, eta argi izan zuen, halaber, musikari independentea zen aldetik publikoari zor zitzaiola, eta obra errentagarriak konposatu behar zituela. Hala ere, denbora gehiago eskaini zien bere sinfoniei, sakon landu zituen eta edukiez bete. Izan ere, ordura arte konposatutako sinfonietatik asko eta asko beste kontzertu edo antzerki-obren preludio gisa baliatu ziren, eta, orduz geroztik, berriz, luzeagoak izango ziren, konplexuagoak, trinkoagoak eta mamitsuagoak: norabide markatuagoa izango zuten, amaierako mugimenduen goren-mailarainokoa, eta hori guztia Mozarten estilo bakana hautsi gabe, beti jolaserako eta sorpresarako prest, haren egunik zailenetan ere beti gora egin zuen sen ludiko sakonak gidatuta.
Mozartek Haffner familiaren ospakizun baterako konposatu zuen K. 385 obra, Salzburgoko itzal handiko familia baitzen. Hasiera batean, serenata gisa pentsatu zuen, eta haren lehen bertsioa urte bereko (1782) udako uneren batean estreinatu zen; hurrengo urtearen hasieran, baina, zabaldu egin zuen obra, haren estreinaldi behinenari begira zabaldu ere: Burgtheater antzokian izan zen, martxoaren 23an, enperadorearen aurrean, zeinak asko gozatu baitzuen kontzertua (“nola egin zidan txalo!”, idatzi zuen gero Mozartek), eta erabaki baitzuen 25 dukat gehitzea bildutako diruari. Kanpotik ikusita, obra arrunta dirudi, baina barnean du indarra: besteak beste, hasierako mugimenduaren energia ahaltsuari zor zaio haren distira, zeinak marmolean zizelkaturikoa baitirudi, hain dira sendoak zortzidunak eta hain markatuak erritmoak, eta zeinarentzat Mozartek “su bizia” eskatuko baitzuen seguruenez. Andantean, dotorezia eta samurtasuna dira nagusi, eta, menuettoarekin gertatu bezala, hasierako mugimenduaren planteamenduan baino originaltasun txikiagoa antzematen da, Mozartek Salzburgoko iragan hurbilari eskaintzen baitio begirada, baina hurrengo presto bizkorrean birbideratzen du martxa, zeina indar teatral handiz abiatzen baita, bizi-bizi, “ahalik eta azkarren”, Mozartek eskatuko zuenez.
Karl Arco ez zebilen oker esan zuenean Vienako arrakasta iragankorra izango zela. Hamarkada hartako lehen urteetan, Mozarten obrak korronte geldiezina zirudien, beti aurrera, eta 1785ean “Mozarten izena hain zen magikoa, haren kontzertuak jendez lepo bete ziren, salbuespen garrantzitsu batzuk kenduta” (RobbinsLandon), baina hurrengo urtetik aurrera, aldiz, haren arrakasta behera egiten hasi zen pixkanaka, eta han eman zituen azken egunetarako vienarrek albo batera utzita zuten, ia miseria gorrian. Mozarten gainbeherako azken une haietan, alabaina, Txirula magikoa haren azken sinfoniak zorioneko arrakasta-bidea hasi zuen, eta, hala, Mozartek amaiera bikaina eman zion hiriburura iritsi eta Haremetik bahitua obrarekin hasi zuen ibilbideari. Ezkutuko gako asko dago obraren irakaspen etikoen, sinbolo sekretuen, alegoria politiko eta erlijiosoen labirintoan, eta, hala ere, Mozarten musika mirarizkoak koherentzia eta jarraitutasuna eman zizkion Emanuel Schikanederren libreto korapilatsuari, eta akzio biziz bete zuen: Obertura zirraragarriak berak hasieratik iragartzen du akzioa –hiru akorde misteriotsuk ematen diote hasiera (segurueneik, erreferentzia eginez hiru puntu masonikoei: hiru damak, hiru haurrak, armadurako hiru bemoleak)–, eta aurrerago bete-betean garatzen da, motibo sinple baten bidez garatu ere; emaitza da halako handitasun sinfonikoa, zeina, aldi berean, arina, gardena eta zirraragarria baita.
Tarteko etapa batekoa da (1786) Ch’io mi scordi di te? … Non temer, amato bene, K. 505 obra, zeina Mozarten ohar bat zuela argitaratu baitzen: “Fur Mlle. Storace und Mich”, hau da, Nancy Storacerentzat eta neuretzat. Storace izan zen Figaroren ezteiak obrako Susannaren rola jokatu zuen lehen kantaria, “munduko emakume bakarra, arrazoi izan litekeena Constance jeloskor sentitzeko” (Alfred Einstein), eta, Vienatik alde egitekotan zegoela jakinda, Mozartek partitura bat oparitu zion, Idomeneo obrako aria baten testua zuena, Ilia eta Idamanteren arteko maitasun-promesak idatzita.
Funtsean, sopranoaren eta pianoaren arteko elkarrizketa intimoa da, eta kontzerturako arien nolakotasun aberatsak laburbiltzen ditu, noiz eta ariak gainbehera zetozenean, lied alemana pixkanaka ezartzen ari zelako Vienako errepertorioan, Mozarten beraren eskutik, bai eta haren jarraitzaile irmoenak har litezkeenen eskutik ere: Beethoven, Schubert, Schumann eta Brahms, besteak beste. Ehun urte geroago, 1886an, Straussek bere 6 Lieder, Op. 17 konposatu zituen; haien artean, Ständchen da ospetsuena, hain modu sotilean ekartzen ditu gogora erreka baten zurrumurruak eta goizalde baten argitze-zabaltzea. Straussen musikak beti izan zuen berezkoa lirismo halako bat, bai eta nolabaiteko biolentzia esplizitua duten obretan ere (Salomé, Elektra), baina ezaugarri hori distira guztiz nabarmenez agertzen da haren ehun eta berrogeita hamar inguru abestietan, eta halaxe da bai pieza goiztiarretan, hala nola, Allerseelen (1885) kantan –non hildakoen egun batean izandako bizipena islatzen baitu–, bai XX. menderako trantsizioa markatzen duten piezetan, hala nola, Waldseligkeit (1900) kantan –non basoko zoriontasunaren irudi etereoa azaltzen baitzaigu–, bai beranduagoko piezetan, Säusle, liebe Myrte (1918) pieza neoklasikoan kasurako, non, Brentanoren poema bat oinarri hartuta, Straussek bere opera eta poema sinfoniko onenen esperientzia biltzen baitu, bai eta bere printzipio nagusia ere: “nire talentuak bi sentimenduren aurrean erreakzionatzen du unerik indartsuen eta emankorrenean; hain zuzen ere, sentimentalismoaren eta parodiaren aurrean”.
Strauss izan zen, dudarik gabe, Berg gazteak izan zuen iturbururik nagusietako bat bere lehen piezetan, hain zuzen ere, bere Sonata, Op. 1 obraren aurrekoetan, eta, horrenbestez, musika atonala alde batera –baina inoiz ez erabat– utzi aurretikoetan. Bergek 1905. eta 1908. urteen artean konposatu zituen Sieben frühe Lieder kantak, artean Schoenberg irakasle zuela, Eugénie Schwarzwald eskola femeninoan, hain zuzen ere, Mozart bera lehenago bizi izan zen Viena bereko Wallnerstrasse kalean zegoen hartan. Webern konpositorearekin batera, bera baita topaketa historiko honetako hirugarren protagonista, Bergek eta Schoenbergek Vienako bizitza musikala berpizteari ekin zioten; Mahler aintzatetsi zuten haren gau zailenetan, eta, batez ere, irakaspen haien irismen iraultzaileaz jabetu ziren. Ez dakigu une zehatz horretan eman ote zion Schoenbergek bere aholku famatua Berg ikasleari, alegia, kantak konposatzea baliagarri gertatzen zela inspirazio-blokeoak gainditzeko edo arazo tekniko zehatzak ebazteko, baina argi dago zazpi lieder horiek barrura begira topatu zutela Berg, barne-bilaketan: Bergen aurretiko Berg, adiera literalean ia, desegiten hasita zegoen erromantizismo baten sintesia irudikatzen zuen aldetik. Zazpi poeta (Hauptmann, Lenau, Storm, Rilke, Schlaf, Hartleben eta Hohenberg) eta zazpi mundu, Adornok adierazi bezala, bai eta beste zenbait eragin harrigarriro laburbilduta ere. Zenbaitetan, Schumannen arrastoa antzematen da (Die Nachtigall), beste zenbaitetan, akaso Wagnerrena (Sommertage), baina inpresionistek ere, eta seguruenik guztiaren gainetik, bere aztarna utziko dute, izan zenbait lerro zehaztugaberengatik, izan argi eta koloreen arteko jolas etengabeengatik, izan protagonismoa hondoko giroari ematen dioten forma lausotuengatik. Kantak (hala pianorako bertsioa nola orkestrarakoa) 1928an argitaratu izanak musikologo askori pentsarazi die litekeena dela Bergek kanta haiek berriro aztertu izana bizitzaren beste uneren batean; alegia, ez direla iritsi guregana sortu ziren bezala. Edonola ere, orkestrazioa bai da gerokoa, eta agerian uzten du zein maisutasun handiz lortzen zuen beti kolorea eranstea musika-konposizioari. Kanta haietako hiru 1907ko azaroaren 7an interpretatu ziren lehen aldiz, Shoenbergen ikasleen audizio batean, Elsa Pazeller ahotsa zela eta Karl Horwitz, berriz, pianoa. Hura izan zen Bergen musika zuzenean entzun zen lehen aldia. Orkestra-bertsio osoa ez zen 1928ra arte iritsi: Gesellschaft der Musikfreunde elkarteak antolatu zuen kontzertua –oraindik ozen eta bero sentitzen zelarik Wozzeck operak izandako arrakasta itzelaren oihartzuna, nahiz eta Vienako prentsa kontserbadoreena haren balioa gutxiesten saiatu–, eta Claire Born aritu zen bakarlari, Robert Heger zuzendari zelarik. Vienan arrakasta gehiago izateko itxaropena, ordea, berehala zapuztu zen; izan ere, Alemania naziak galarazi egin zuen Bergen musika, “ustelduta” zegoelakoan. Karl Arcoren iragarpena, baina alderantzikatuta: orduko hartan, beste askotan bezala, Vienak ateak itxi zizkien berritasunei.
Asier Vallejo Ugarte
HANNA-ELISABETH MÜLLER. Sopranoa
Hanna-Elisabeth Müller kantariak Rudolf Piernayrekin ikasi zuen. Bavierako Operako kide izan zen 2012. eta 2016. urteen artean, eta, bertan, rol asko jokatu zituen, besteak beste, Pamina, Zerlina, Susanna, Servilia, Gretel eta Zdenkay Marzelline.
2017ko martxoan, debuta egin zuen New Yorkeko METen, Marzellineren rolean (Fidelio), Jürgen Flimm zuzendariarekin. Milango La Scalan ere aurten aritu da lehen aldiz, Donna Annaren rolean (Don Giovanni), Robert Carson zuzendari zuela. 2017ko abenduan, METera itzuliko da, Paminaren rola jokatzeko, aurretik Züricheko Operan Iliaren rolean (Idomeneo) arituko delarik. Bestalde, Salzburgoko Jaialdian kantatu du, Semperoper Dresdenen, bai eta Amsterdameko DNOn ere.
Hanna-Elisabeth Müller estilo askotara erraz moldatzen den kantaria da, eta, horrenbestez, maiz gonbidatzen dute kontzertu-aretoetara. Hala, Hanburgoko Elbphilharmonie aretoan, Parisko Filarmonikoan, Essengo Filarmonikoan, Koloniako Filarmonikoan eta Düsseldorfeko Tonhallede aretoan aritu izan da, eta, denboraldiaren bukaeran, berriz, debuta egingo du Carnegie Hall aretoan.
Juliane Ruf piano-jotzailea ohi bezala lagun duela, grabatu eta argitaratu berri du lehen bakarkako albuma, Traumgekrön izenekoa, bertan, Strauss, Berg eta Schönbergen kantak interpretatzen dituelarik.
ERIK NIELSEN. Zuzendaria
Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.
2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.
Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.
Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.
2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.
Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.
Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa
I
OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)
Trittico Botticelliano*
I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Exsultate, jubilate K.165
I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!
Alicia Amo, sopranoa
II
PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)
Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement
a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso
Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)
Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai
Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.
ONE eta Mahlerren “Titán”
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”
Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria