Kontzertuak
BOS 12
- E. Adrien: Aire-aparra (Erabateko estreinaldia. AEOSen eta Fundación Autor fundazioaren artean egindako lana) (12’)
- Bruch: 1. kontzertua biolin eta orkestrarako, sol minorrean, op. 26 (25’)
- Shostakovich: 1. sinfonia fa minorrean, op. 10 (32’)
Alexandra Soumm, biolina
Antonio Méndez, zuzendaria
I
XABIER E. ADRIEN
(1978 – ) Aire-aparra*
( AEOS-Autor Fundazioa Hitzarmena )
MAX BRUCH
(1838 – 1920) 1. Kontzertua biolin eta orkestrarako sol minorrean Op. 26
I. Prelude: Allegro moderato
II. Adagio
III. Finale: Allegro energico
Alexandra Soumm, biolina
II
DMITRI SHOSTAKOVICH
(1906 – 1975) 1. sinfonía fa minorrean Op. 10
I. Allegretto – Allegro non troppo
II. Allegro
III. Lento
IV. Allegro molto – Lento
Erabateko estreinaldia
Dur: 90 min.
2017ko martxoaren 23an, osteguna, eta 24an, ostirala. 19:30etan.
Euskalduna Jauregia (Bilbao) Auditorium
DATAK
- 23 martxoa 2017 Euskalduna Jauregian 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 24 martxoa 2017 Euskalduna Jauregian 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
MUNDUA ZABALDU DA
Mendebaldeko musikaren azken hamarkadetako erdiespen nagusietako bat da munduko musiketara irekitzea; konpositoreek soinu exotikoen iturritzat jo beharrean, eredu kontzeptual gisa hartzen dituzte. Era horretan, asiar, afrikar eta hegoamerikar kulturetako tradizio musikalak txertatu egin dira musika “klasiko”-aren konposizio-tekniketan. Ez dago gaizki, gainera, historian zehar denbora luzean izan duen kutsu eurozentristatik aldentzea. Musika tradizionaletik gauza asko ikas ditzakegu, esate baterako, barneko edukia ez dagoela arau objektiboen menpe; aitzitik, erabat bat-batekoak diren jarduera-leherketen ondorio dela. Musika ez da jaiotzen helburu zehatz edo bakar batekin; pertsonen bizitzen zati bat da, ostera.
Xabier Etxeberria Adrien (Iruñea, 1978) konpositorea ez ezik musikologoa ere bada. Bi alderdi horiek eraman zuten Etxeberria Ekuadorreko Erdialdeko Mendizerran Sikalpako komunitate indigenekin bizitzera, eta han barnetik sentitu zuen nola arnasten zuten musika bertokoek. Esperientzia horretatik sortu zen, hain zuzen ere, Aire-aparra. Egilearen hitzetan, piezaren ideia “Andeetako indigenen pentsamenduan eta beraien adierazteko moduan inspiratuta dago; behin eta berriz itzultzen da beraien gainera, baina indargabetu beharrean, aurrera egiten du”. Obrako zenbait elementuren estatismoan islatuta ikus daiteke hori; halere, horrek ez du eragozten piezaren eduki musikala aldatzen joatea. Obraren izenburua José Emilio Pachecoren Elogio del jabón izeneko poemari zor zaio; konpositoreari ideiak ematen dizkio era desberdinetan desagertzen diren soinuak sartzeko, eta, horrela, tinbreekin eta testurekin lotutako jolasak egiteko aukera ematen dio. Sonoritate hori lortzeko, bereziki eremu harmoniko eta melodiko bikoitzari dagokionez, Adrienek dio “Sikalpako musika indigenaren zenbait ezaugarriren abstrakzio pertsonal batetik” abiatu zela. Horrek ideia inplizitu bat darama barnean: musika puru eta natural horrek, beste ezeren gainetik, hondoko giro bat ematen dio, gero, hortik abiatuta, aurrera egiteko.
Alemania munduko herrialde esklusibo duen erromantizismo batera itzulita, Bruch konpositorea, funtsean, bere biolinerako lehenengo kontzertuari esker ezaguna, hain zuzen, errepertorio erromantikoko nagusienetako bat da. Ez dago zalantzarik: Bruch ez litzateke Bruch izango beste guztiak ‒baita biolinerako bere beste bi kontzertuak ere‒ estali zituen obra horrengatik ez balitz. Dena den, ez dugu ahaztu behar bere garaian egondako konpositore alemanik ezagunenetako bat dela. Brahmsen garaikide izateak ez dio batere laguntzen, hura aukeratu baita gerora estilo kontinuista, kontserbadorea eta aldaketa-haizeen aurrean erresistentea zutenen ordezkari; Bruch ere nahiko erraz lotu daiteke estilo horrekin. Bruchen kasuan, harrigarriena da zein azkar hasi zen konposatzen garrantzi horretako obrak; adibidez, lehenengo sinfonia hura, hamalau urte besterik ez zituela eskaini ziona munduari. Brahmsek bere Lehena bukatu zuenerako berrogei urtetik gora zituen. 1. Kontzertua biolinerako ere nahiko obra goiztiarra da Bruchen ibilbidean; izan ere, lehenengo zirriborroak 1857koak dira ‒14 urte zituen orduan‒, nahiz eta obraren zati handiena 1864. eta 1866. urteen artean konposatu zuen. Kontzertu horren arrakastak azkar egin zion ihes eskuetatik, eta, horren ondorioz, orduko publikoarentzat horrelako determinazioz hasi zen idazten, ezen galdu egin baitzuen haren musikak hurrengo belaunaldiei eskaintzeko zeukan interes guztia. Beraz, funtsean, arrakasta horrek galga moduko bat ipini zion Bruchen berezko energiari. Errealitatea da ez zela gai izan hori berdintzeko, nahiz eta diren genero guztietako obrak, bai ganbera-musika, bai opera, konposatu zituen ia-ia hil arte.
Kontzertua berritzailetzat har daiteke zenbait alderdiri dagokionez; egitura, esate baterako, lehen mugimenduan ez baita nortasun benetan menderatzaileduna, irmoa eta erabatekoa. Hasieran, Bruchek fantasia bat konposatzea pentsatu zuen, eta hori nabari da musika horren rapsodia-itxuran, etengabe gordetzen baitu preludio-tonu bat, gertatzeko zorian dagoen zerbait handiaren hasiera dirudiena, baina azkenean ez da heltzen. Biolinaren lerro distiratsuak eta lirikotasun handikoak apurtzera heltzen ez diren olatuak balira bezala da, baina azkenean Adagio batean amaitzen du, eta Adagioaren melodian jasotzen ditu aurretiko tentsio guztiak. Orduan norabidetasuna batzen da: sinpleki kontzertuaren bihotz emozionalera eramaten dute. Schopenhauerrek dioenez, konpositore erromantikoak “munduaren izaera intimoa agertzen du arrazoiak uler ezin dezakeen mintzaira bat erabilita”. Hori dela eta, garai hartako obren azterketa formalak egiterakoan erabiltzen diren terminoak ez dira nahikoa Adagio honetan adierazi nahi denaren zentzua eta garrantzia ulertzeko. Kontua ez da ulertzea, sentitzea da. Allegro energicoa urrunean aurreikus daiteke, urrunetik dator, baina crescendo azkar baten ondoren, biolina indarrez sartzen da hari bikoitzean jotako konposizio indartsu batez, eta eromenez dantzatzeko gonbita egiten du.
< Bruchek bezala, Shostakovichek ere oso gaztetatik erakutsi zituen musikarako dohainak, baina Shostakovichen kasuan, lehenengo obretan erakutsitako adorea ez zen izan geldiarazteko elementua. Aitzitik, kontrakoa gertatu zitzaion; izan ere, Petrogradeko (gerora, Leningrad eta azkenik, San Petesburgo) Kontserbatorioan ikasle ari zen urteetan erakutsitako suhartasuna, baikortasuna eta bere buruarenganako konfiantzari esker azkar egin ahal izan zuen bidea, nahiz eta orduko giro politikoak eta sozialak guztiz baldintzatzen zituen bizi-baldintzak. Shostakovich da, beste ezein konpositore baino gehiago, bera eta bere zirkunstantziak, eta horrexegatik da harrigarria nola lortzen duen bizi osoan zehar bere buruarekin koherente izatea, nahikoa deserosotasun sortuko dizkion eta ematen dituen pauso guzti-guztiak kontrolatzeko prest dagoen politika kultural batetik banandu gabe. Beraz, denbora igaro ondoren begiratuta, nahiz eta orduan oraindik ezin zuen jakin, Kontserbatorioan ikasle gisa egindako etapa benetako oasia izan zen bere bizitzan. Valerian Bogdanov-Beresovski kideak eta Steinbergen eskolan Shostakovichekin egondakoak dioenez, zoragarria da “zein azkar, zoli eta erraz bereganatzen duen musikarekin lotura duen guztia, baina baita ahots-joskerarako zeukan perfekzioa, harmoniaren printzipioak nola menderatzen dituen eta egikeraren berezitasunen ezagutza ere. Zalantzarik gabe, onena da sinfoniak begiratu batean irakurtzen.”
Konpositore gisa 1925eko martxoan agertu zen Kontserbatorioko areto batean. Biolin, biolontxelo eta pianorako trio bat, dantza batzuk eta bi pianorako suite bat aurkeztu zituen. Ordurako, nahiko aurreratuta zeukan gero 1. sinfonia fa minorrean izango zena; lan horretan jardun zuen buru-belarri 1924ko urritik 1925eko maiatzera, eta aldi horretan hiriko zinema bateko pianista gisa ere jardun zuen tarteka. Konpositorearen berezko sua eta musikarako aparteko talentua sumendiak erupzio betean nola lehertzen dira. Giro akademiko baten pean konposatu zuenez gero, saihetsezina da obran oso influentzia anitzak egotea, denak ere errusiarrak. Halere, Shostakovichek irmotasunez iragartzen du banakotasun bat ere, zuzenean lotzen dena etorkizunean sortuko zituen maisulanen barne-bizitzarekin. Krzysztof Meyer-en arabera, banakotasun hori agertzen da “batez ere melodiaren, distortsionatutako armonia tonal eta modalaren arloan eta adierazpenen ugaritasunean. Aniztasun hori Scherzoko umore espezifiko eta barregarritik mugimendu motelean gainez egiten duen lirismora luzatzen da”. Ikuspuntu formalari dagokionez ere, ezin esan daiteke obra berritzailea denik, egitura oso tradizionala dauka-eta, baina orkestra-efektuen berezitasunak (pianoak garrantzi handia du horietan) eta gaien izaerak eragiten dute sinfoniak Shostakovichen soinua izatea bazter guztietan. Gaiek dramaren muturrak, sarkasmoa eta lasaitasuna jorratzen dituzte. Hori agertzen da martxako erritmoetan, itxuraldatutako balsetan, irudipen fatalistetan eta hedatze liriko bikainetan.
Obraren hasierako bizitzak konpositoreak zituen esperantzak gainditu zituen, azken batean, (komeni da beti gogoan izatea) 19 urte besterik ez zituen. Kontserbatorioko irakasleek gomendatu zuten obra publikoki eskain zezan, eta 1926ko maiatzerako ipini zuten estreinatzeko data; hala, Nikolai Malko zuzendari zutela, Estatuaren Akademiako Filarmonikoak hartu zuen parte. Scherzoa errepikatu egin behar zen, eta Shostakovichi behin eta berriz deitzen zioten agertokira. Hurrengo gauean aitortu zuenez, ikaratuta zegoen obrarekin, interpretazioarekin eta bere lorpen apartarekin. Orduan oraindik ez zekien musika hori laster ezagutaraziko zela Berlinen (1927). Hura izan zen gaur egun ere irauten duen munduan zeharreko ibilbideko lehenengo geldialdia, eta, oraindik ere, hasierako bertigoa bere horretan dago.
Asier Vallejo Ugarte
ALEXANDRA SOUMM
Biolina
La violinista francesa Alexandra Soumm es una artista polifacética que se siente cómoda tanto en repertorio de Orquesta como en repertorio de Cámara. Algunas de las Orquestas con las que ha colaborado son las Filarmónicas de Los Ángeles, Helsinki, Munich, Israel y Londres, Orchestre de Paris, Sinfónica Nacional Danesa, Nacional de la Capital de Toulouse, Orquesta de Cámara de Zurich, Sinfónicas NHK, Metropolitana de Tokyo y Sinfónica de Tokio, BBC Philharmonic, Sinfónica de Bournemouth, Royal Northern Sinfonia y Orchestra Svizzera Italiana bajo la batuta de directores como Herbert Blomsted, Rafael Frühbeck de Burgos, Neeme Järvi, Lionel Bringuier, Edward Gardner, Alexander Shelley, Leonard Slatkin, Thomas Sondergard y Osmo Vänskä.
Ha ofrecido recitales de cámara en las salas de más prestigio como el Auditorium du Louvre, Palais des Beaux Arts y Wigmore Hall. Ha actuado también en los principales Festivales Internacionales como el City of London Festival, Deauville, Radio-France, MDR Musiksommer, Schleswig-Holstein, Mecklenburg-Vorpommern, Verbier, Gstaad y Varna. Desde hace 10 años colabora también con la Academia Internacional Seiji Ozawa en Suiza.
En 2008 se editó su grabación debut, por el sello Claves, con los conciertos de Bruch y Pagagini. Su segundo disco con Claves, con las sonatas para violín de Grieg, fue editado en 2010.
En 2012 fundó la ONG Esperanz’Arts,con el fin de crear oportunidades a través del arte.
Toca un violín fabricado por Giovanni Baptista Guadagnini en Turín en 1785 conocido como el “ex-Kavakos”. Es un préstamo del Premio London Music Masters con el que la artista ha sido galardonada, y ha sido amablemente gestionado por Florian Leonhard Fine Violins de Londres.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
LOGELAN LOGALE
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditorium
Non dago errealitatea eta ametsaren arteko muga? Ze denbora eta pisu hartzen dute ametsek gure egunerokoan? Lo gaudenean eta esna gaudenean egiten ditugun ametsak leku berera doaz?
Protagonista bere ohean sartzen da eta saiatzen den arren ezin da lokartu. Egunari errepasoa egiten dio eta nekatuegi sentitzen da bere gorputza eta burua loari emateko. Eta hala ere, muga hori zeharkatu nahian dabilen ordu txiki horietan norbait edo zerbait aurkituko du. Zer ote da? Zein ote da? Ez ote da bere burua izango?
Musika: Jagoba Astiazaran
Testua: Leire Bilbao
Bakarlaria: Kepa Errasti
Zuzendaria: Juanjo Ocón
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua
Produkzioa: Euskadiko Orkestra (Musika Gela).
Iraupena: 60’
Sarrera orokorra
Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso.
Laguntzaile: Euskalduna Bilbao


Haydn, sinfonista aparta
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Historian izan diren sinfonista bikain guztiek, hala nola Beethovenek, Mahlerrek, Brahmsek edo Xostakovitxek, molde horretako musikagile bikain Haydnekiko zor ordaingabea dute. Patuaren irrikaz, Haydnen koda Salomon enpresaburuak Ingalaterran agindutako 12 sinfoniaren sorta izan zen, eta azkenak, guztietan handientsuenak, “London” izena zeukan. Klasizismoa ere ausarta izan daiteke, batik bat, Vriend eta Kit Armstrong adituek jotzen baldin badute.
F. Schubert
Obertura al estilo italiano en Do Mayor D. 591
W. A. Mozart
Concierto nº 22 para piano y orquesta en Mi bemol Mayor K. 482
F. J. Haydn
Sinfonía nº 104 en Re Mayor Hob. I: 104 “Londres”
Kit Armstrong, pianoa
Jan Willem de Vriend, zuzendaria
Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Bakarlari Handiak BOSekin batera
F. Mendelssohn
Sexteto para piano y cuerdas en Re Mayor Op. 110
Sexteto BOS
E. von Dohnanyi
Sexteto Op. 37
Sexteto de cuerda y viento BOS
Kit Armstrong, pianoa
ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.
Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.
Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.
Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.
Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.
ANTZEZLEAK
Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera
* Debuta en ABAO
