Kontzertuak
BOS 11
Franz Joseph Haydn (1732 – 1809): 70. Sinfonia Re Mariorrean*
I. Vivace con brio
II. Andante: Specie d’un canone in contrapunto doppio
III. MenuelT: Allegretto
IV. Allegro con brio
Ferran Cruixent (b. 1976): Cyborg**
Jean Sibelius (1865 – 1957): 2. sinfonia Re Maiorrean Op. 43
I. Allegretto
II. Tempo Andante, ma rubato
III. Vivacissimo
IV. Finale: Allegro moderato
Leonard Slatkin, zuzendaria
* Lehenengo aldiz BOSek
** Estreinaldia Espainian
Dur: 105´(g.g.b)
DATAK
- 27 otsaila 2020 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 28 otsaila 2020 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
HIZKUNTZEN DOHAINA
Musika-hizkuntzaz ari garenean, musikaren irakaskuntzaren erreformak betiko solfeoari eman dion izen berria aipatzeaz gain, askoz ere sakonagoa den zerbaiti buruz ari gara, obra bakoitzean, konpositore bakoitzean, arte-korronte bakoitzean eta aldi historiko bakoitzean errotuago dagoen zerbaiti buruz. Hau da musika-hizkuntzaren definiziorik hedatuena: «adierazpen artistiko baten bidez komunikatzeko gaitasuna, harmonikoki, melodikoki, erritmikoki eta formalki egituratutako soinuen segida baten bidez». Alegia, hitz asko, zera esateko: musika-hizkuntza da musikaren bidez komunikatzeko gaitasuna. RAE oso lagungarria izaten da horrelakoetan; erakundearen arabera: «hizkuntza da gizakiak hitz egiteko eta besteekin komunikatzeko duen gaitasuna, hizkuntzaren nahiz beste sistema baten bidez» –kasu honetan, musikaren bidez–. Baina, beste adiera batzuetan, talde jakin baten hitz egiteko modu berezia edo pertsona jakin baten estiloa ere izan daitekeela dio. Beraz, musika-hizkuntza da garai jakin bateko kanonak oso bereizgarri eta identifikagarri egiten dituen hori, edo konpositore baten estiloa haren edozein obratan ezagutzeko aukera ematen digun hori. Gaur entzungo dugun kontzertuan hiru hizkuntza guztiz desberdin izango ditugu; deskribatzeko zailak diren arren, primeran seinalatzen dituzte beren egileak eta hiru garai oso desberdinetan kokatzen dira.
Kontzertu honetako lehenengo obra Haydnen 70. sinfonia Re Maiorrean izango da. Esterházako opera-antzoki berriaren eraikuntzaren hasiera ospatzeko konposatu zuen Haydnek –bigarren antzokia zen, edo hirugarrena, txotxongiloen antzokia ere kontatzen badugu–. Esterháza jauregia lorategiz eta iturriz inguratuta dago, Versallesko edo Schönbrunneko estiloan, eta Hungariako Esterházy familiaren boterea eta handikeria erakusteko eraiki zuten. Garai hartan, Haydn familia haren zerbitzura zegoen. Hala, udako bakarleku aspergarrian Esterházy familia entretenituta edukitzeko aitzakia zen konposizioa, baina Joseph Haydnek irrikaz eta energiaz ekin zion lanari. Alabaina, nola dakigu horrela izan zela? Hain zuzen ere, jasota dago oso bakarrik eta triste sentitzen zela jauregian ematen zituen aldietan, Vienako bizitzatik eta bere lagunengandik urrun. Ba, ez dakigu ziur. Agian, ez zen bere gogo-aldartea, sinfoniarekin transmititu nahi zuena baizik, baina horixe da entzuleak obraren hizkuntzaren bidez hautematen duena. Garai klasikoaren ordezkari nagusietako bat izanik, Haydnen musikaren hizkuntzan –baita sinfonia honetan ere–, egiturak trinkoak eta ehunak gardenak dira, gai eta melodiak garbi eta orekatuak, eta harmoniak egonkorrak. Alabaina, hizkuntza klasiko hori ez zen hutsetik sortu. Haydnek urte askoz konposatu zuen, eta, musikaren bidez, bere hizkuntza propioa eraikitzen joan zen, denboran zehar, zenbait etapatatik igarota. Hain zuzen ere, 1779an estreinatutako 70. sinfonia hau Sturm und Drang izeneko etaparen ondoren agertu zen. Etapa horretan, hizkuntza ilun eta nahasiagoa zuen, eta, desagertzen joan zen arren, nolabaiteko kutsu oldarkor eta kartsua utzi zuen Haydnen hizkuntzan. Sinfoniaren tonalitatea ere –Re Maiorra– bat dator obraren hizkuntzarekin. Esan ohi da tonalitateen kolorea ezaguna zela musikaren ingurunean, konpositore guztiek zekitela zer ondorio zuten auditoriumean eta mezuaren tonua piezaren tonalitatearen bidez adierazten zutela. Tonuen sinbologia horretan, Re maior tonalitatea alaia, pozezkoa eta garaipenezkoa da. Sinfonia honen hizkuntzaren ñabardura horiek guztiek, lau mugimenduen tempo bizi, sutsu, dantzari eta kantagarriekin batera, obrari izaera kartsu eta alaia ematen diete, halako moldez non Haydnen musika ederra erraz ezagutuko baitugu.
Emanaldiko bigarren obra aurrekoa baino 230 urte geroago sortu zen; hala, Ferran Cruixent bartzelonarraren konposizioa eta haren cyborg motako hizkuntza ezin dira alderatu Haydnen sinfoniarekin. XX. mendearen amaierak eta XXI. mendearen lehenengo hamarkadek erabateko askatasuna eman diote musikaren adierazpenari, eta hala semantikan nola sintaxian ezarrita zeuden eskemak apurtu dira, analogia onartzen bazait. Egileak erabateko malgutasuna du harmoniak, erritmoak, eskemak, formak eta abar erabiltzeko orduan. Musikak ihes egiten du aurrez emandako egitura orotik, eta adierazpenera eta transmisiora irekitzen da, egilearen, musikariaren eta entzulearen arteko komunikazio-bidea laburtuz. Gizakiek teknologiarekiko duten mendekotasunean eta liluran inspiratuta, bere tetralogia sinfonikoko pieza honetan, Cruixentek gure ziborg-izaerari buruz hausnartzen du: «Adierazten dudana da teknologia bat dagoela, gizakiok sortu duguna, zeina hizkuntza bat den, hizkuntza matematikoa, numerikoa, eta hizkuntza hori giza hizkuntza organikoaren barruan sartzen ari garela. Hori zoragarria da, hori ere komunikazioa delako». Obra horrek erakusten du sortzen ari diren teknologiek bat egin dezaketela orkestra sinfonikoa bezain antolakunde tradizional batekin, hein batean gizakia eta hein batean makina den izakia osatuz, aldi berean teknologikoa eta organikoa den orkestra bat sortuz: orkestra ziborga. Horretarako, sortzaile garaikideak bere garaiarekiko konpromisoa izan behar duela sinetsirik, egileak berak sortu duen zerbait erabili du, hots, cyber-singing delakoa –ziberkantua–, eta toki handia eman dio bere obren hizkuntzan. Ziberkantuan, musikari bakoitzak, bere mugikorrean, konpositoreak sortutako artxibo batzuk jaisten ditu, eta, kantaderatik, erreproduzitu egiten ditu, bere partitura jotzen duen bitartean. «Modu horretan, ziborga sortzen da, barrutik, eta hori interesatzen zait niri». «Gorputzak eta teknologiak gizarte teknologiko berrian duten elkarguneari buruzko pentsamendu filosofikoei jarraikiz, ideia hori musikaren unibertso artistikoan sartzeko modua bilatzen ari naiz […]. Kontzertu-aretoetatik kanpo, gaur egun, musikariek gailu elektroniko berri asko dituzte […], zeinak konpositoreari elkarrekintzarako aukera berriak zabaltzen dizkioten, orain arte ezinezkoa zen maila tekniko konplexuagoan. […] Ziberkantuak elkarrekintzako aukera berri hori definitzen du, komunikazio garbia baita. Konpositoreak berak prestatutako audio-artxibo bat erreproduzitzen du musikariak bere mugikorrarekin. Normalean, gailu elektroniko hori beste eginkizun batzuetarako erabiltzen den arren, honek testuinguru berri batean ezartzen du gailua, konpositorearen eta musikariaren arteko zuzeneko komunikazioa sortuz». Baita entzulearekiko komunikazioa ere, garatzen ari den hizkuntza berri horren bidez.
Gaurko kontzertuko azken lanak hizkuntza ohikoagoak dakarzkigu, gure eleaniztasun musikalean ugariagoak direnak. Jean Sibeliusen 2. sinfoniak XX. mendearen hasierako lurralde ezagunera eramango gaitu. Finlandia olerki sinfonikoaren arrakastaren ondoren konposatu zuen obra horren hizkuntzak –batez ere lehenengo mugimenduan– lehenengoaren berotasuna nolabait mantentzen duela dirudi. Re Maiorrean idatzita dago, Haydnen sinfonia bezala, eta kutsu distiratsu, sutsu eta argitsua du honek ere. Zaila da jakitea tonalitateen eta gogo-aldarteen arteko lotura mental hutsak diren ala ez, baina musikari askok uste dute tonalitate bakoitzak bere izaera duela, nahiz eta tenperamentu berdineko sisteman tonalitate guztiek soinu bera izan beharko luketen, altueran izan ezik. Nolanahi ere, sinfonia honen hizkuntzak, berriz ere, erabakitasuna, adorea, distira eta suhartasuna ditu bereizgarri. Halaber, Sibeliusen hizkuntza oso koherentea da –hori du ezaugarri nagusietako bat–; izan ere, gai nagusiak motibo laburretatik sortzen ditu, musika-zelula txikietatik, zeinak hazten doazen, beren burua eraikitzen eta garatzen duten, eta hasierako egoerara itzultzen diren behin eta berriz, obra osoari kohesioa emateko. Aurreko obrekin gertatzen den moduan, Sibeliusen hizkuntza bere garaiaren araberakoa da: adierazkortasun harmonikoak, orkestraren aberastasunak eta azpian dagoen kutsu malenkoniatsuak erromantizismoan kokatzen dute haren lana, alde batera utzi gabe lurrean eta naturan dituen erro sakonak, zeinak bere ezaugarri diren, testuinguruarenak baino gehiago, eta musikagilearen lana betetzen duten, haren aberria gogorarazten duten paisaiak ñabardura txikien bidez bikain deskribatuz; hala, nazionalismo musikalaren korrontearen barruan txertatzen da Sibeliusen lana.
Ferran Cruixentek, bere lanaz hitz egitean, zera hausnartu zuen: «Makina batek edo ordenagailu kuantiko batek kalkulu ikaragarriak egiteko eta gure historia guztia jakiteko moduko ahalmena lortzen badu, zer desberdintasun egongo da horren eta giza sorkuntzaren artean? Hau da, geure buruari galdetu behar diogu: non dago arima? Arimarik izango du?». Eta nik pentsatzen dut, agian, arima hori musika-hizkuntzaren berezitasun zoragarrian dagoela. Goza ezazue emanaldiaz.
Nora Franco
Leonard Slatkin, zuzendaria
Leonard Slatkin zuzendari ospetsuak bere hamargarren eta azken denboraldia egin zuen 2017/2018an, Detroiteko Orkestra Sinfonikoaren (DSO) musika-zuzendari modura, eta Lyoneko Orkestra Nazionalean (ONL) hasi zen, ohorezko musika-zuzendari modura. Garai berean, bere bigarren liburua argitaratu zuen, Leading Tones: Reflections on Music, Musicians, and the Music Industry, eta epaimahaiko burua izan zen Zuzendari Gazteentzako Besançoneko Nazioarteko Lehiaketan. Zuzendari gonbidatu modura, konpromisoak ditu Saint Louiseko Sinfonikoarekin, AEBetako Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin, New Yorkeko Filarmonikoarekin, Poloniako Irrati Nazionalaren Orkestrarekin, Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin eta Finlandiako Irratiaren Orkestra Sinfonikoarekin.
Haren ibilaldiko konpromiso berrienen artean, hauek daude: hiru asteko bira Asian zehar, DSO orkestrarekin; AEBetan eta Europan barrena zenbait bira, ONL orkestrarekin; Mozarten omenezko neguko jaialdi bat Detroiten; eta zenbait konpromiso, Saint Louiseko Orkestra Sinfonikoarekin, Koloniako WDR Orkestra Sinfonikoarekin, Milango Verti Orkestrarekin eta Napoliko San Carlo Antzokiko Orkestrarekin. Gainera, epaimahaiko burua eta zuzendaria izan zen 2017ko Pianoko Van Cliburn Nazioarteko Lehiaketan.
Slatkinek 6 Grammy sari eta 33 izendapen jaso ditu. Haren grabaketa berrienen artean, Saint-Saëns, Ravel eta Berlioz musikagileen obrak (ONL orkestrarekin) eta Copland, Rachmaninov, Borzova, McTee eta John Williams musikagileen lanak (DSO orkestrarekin) daude. Gainera, Brahms, Beethoven eta Tchaikovskyren sinfonia osoak grabatu ditu DSOrekin.
Arteen Domina Nazionala jaso zuen, eta Chevalier maila dauka Frantziako Ohorezko Legioan. Austriako ohorezko zilarrezko domina, League of American Orchestras erakundearen Gold Baton saria eta ASCAP 2013 Deems Taylor Aitorpen Bereziko Saria jaso ditu, bere lehen liburuagatik, Conducting Business izenekoa.
Slatkin munduko ia orkestra nagusi guztietan izan da zuzendari. Musika-zuzendari modura, zenbait lanpostu izan ditu New Orleansen, Saint Louisen, Washington DCn, Londresen (BBCSO orkestrarekin) eta Lyonen. Era berean, zuzendari gonbidatu nagusi izan da Pittsburghen, Los Angelesen, Minneapolisen eta Clevelanden.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa
I
OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)
Trittico Botticelliano*
I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Exsultate, jubilate K.165
I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!
Alicia Amo, sopranoa
II
PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)
Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement
a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso
Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)
Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai
Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.
ONE eta Mahlerren “Titán”
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”
Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria