Kontzertuak
BOS 09
Inauteria. Zapata eta Orkestrarako Kontzertua
Rossini, Strauss, Verdi, Padilla, Tchaikovsky, Schumann, Brahms eta Beethoven-en lanak.
Zuzendaria, kantaria, showmana, eta behar dena: Zapata
Eszenaratzea: Paco Mir
Gidoia: Zapata, Paco Mir
Musika moldaketak: Juan Francisco Padilla
Iraup.: 75’ (g.g.b)
DATAK
- 11 otsaila 2021 Euskalduna Jauregia 12:00 h. Sarrerak Erosi
- 11 otsaila 2021 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 12 otsaila 2021 Euskalduna Jauregia 17:00 h. Sarrerak Erosi
- 12 otsaila 2021 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Kontzertu hau nire bizitzako erreferente artistiko absolutuetako batean oinarritzen da; hona hemen: Danny Kaye, jatorri poloniarreko aktore, musikari eta showman estatubatuarra.
Kaye historiako artista polifazetiko eta osoenetako bat izan da. Batez ere Hollywoodeko aktore komiko bezala ezaguna izan da joan den mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetan. “Gorteko bufoia”, “Andersen bikaina” edo “Walter Mittyren bizitza sekretua” bezalako filmek mundu mailako ospea eman zioten. Baina “Showntziertu” hau New Yorkeko jenioaren alderdi ezezagunenetako batean inspiratzen da: musika klasikoarekin duen harremanean, alegia. Kaye musikari bikaina zen. Hain zen bikaina, ezin, orkestra-zuzendaria izan gabe, horietako batzuen buru jarri baitzen gehien maite zituen bi gauzak elkartzeko: umorea eta musika.
Ikuskizun honetarako ideia 1981eko irailean Kayek Lincoln Centeretik New Yorkeko Filarmonikako agintariei zuzenean eskainitako kontzertuan sortu zen;
lan bikain horrengatik, Emmy sarietarako izendatua izan zen.
“ZAPATA ETA ORKESTRARAKO KONTZERTUA”, jai giroko “Showntziertu” dibertigarria eta ganberroa izango da. Bertan, musika klasikoaren “klixe” batzuen parodia egingo dugu, Paco Mir-en umore-kode dotoreetan oinarrituta. Kontzertu horretan, gainera, ikusleek musika bikainaz gozatuko dute: Rossini, Beethoven, Verdi, Mozart, izango dira gaueko musikagileak, eta horien artean, ezusteko ugari.
Nori zuzenduta dago? Mundu guztiari. Ongi pasatuko dute klasikozaleek, orkestrako abonatuek, eta une askotan euren burua islatuta ikusiko dute emanaldia izango diren gag ugarietan. Lehen aldiz auditoriumera hurbiltzen diren neofitoek ere gozatu ahal izango dute, musika klasikoaz… hobeto esanda… musika onaz, umorearen bidez bideratutako musikaz, alegia.
Umore + musika klasikoa formula kalitate gutxiko formazioekin erlazionatzen duten pertsona askoren irudimenean lotura bat dago, eta fusio hori auditorio serioen bazterreko gauzatzat eta desegokitzat jotzen dute. Eta guztiz kontrakoa da. Umorea oso serioa da. Hain serioa, ezen Berliner
Philharmoniker, New York Philharmonic, Israel Philharmonic edo London Philharmonic bezalako taldeek mota honetako ikuskizunak egin baitituzte.
Nire hitza da kontzertuak irauten duen bitartean ez dagoela segundo bakar bat ere GDKezagunarentzat (garuneko deskonexio kolektiboa).
José Manuel Zapata
Zuzendaria
Biografiak beti idazten dira hirugarren pertsonan, baina gehienetan norberak idazten ditu. Nire ibilbide hau lehen pertsonan idatzita dago.
Granadan jaio nintzen, 1973ko uztailaren 31n, duela mende bat, eta bataioa izan arte ere negar egin nuen etengabe… Halaxe dio amak. Haurtzarotik musika izan dut lagun. Julio Iglesias eta Los Panchos, nire gurasoen disko-jogailu zahar batean jotzen zutenak, nire lehen oroitzapenak dira. Rumba Tres, Iva
Zanicchi, Carlos Gardel eta beste asko ere bai, ni bihurtu nindutenak nire bizitzako urte askotan izan naizen erromantiko itogarria.
Musika klasikoarekin dudan harremana oso berandu eta kasualitatez iritsi zen. 18 urterekin, institutuko lagun batek esan zidalako, agian, haren abesbatzan hartuko nindutela. Probatzera joan nintzen… eta Haendelen Alleluia abesten ari ziren.“ Aurreneko entzuketan” sortutako maitasuna izan zen… ni hipnotizatzen ari ziren ahots eta harmonia haiek harritzen ninduten.
Tematia naizenez, kantua ikasteari ekin nion. Gurasoak konbentzitu nituen, ordura arte Perales kantatzen baino ez zidaten entzun eta. (Zelako shock-a!)
Madrilera joan nintzen, Toñi Rosado ezagutu nuen, Madrilgo Kantu Eskolan sartzeko prestatu ninduen maistra, eta garai hau ez dut gogoratu ere egin nahi.
Alda dezagun gaia.
Granadara itzuli nintzen galtzaile, baina berehala ezagutu nuen lankide handi bat, nire maisutzat jotzen dudana. Valentziako abesbatzan sartu, han kokatu nintzen eta garrantzitsuena nire bizitzarekin eta musikarekin zoriontsu izaten hasi nintzen. Handik gutxira bakarlari gisa abesten hasi nintzen eta 2002an Alberto Zedda nire bizitza aldatuko zuen pertsona ezagutu nuen, eta horrek Gioacchino Rossini, bizitzako bigarren garrantzitsuena, aurkeztu zidan. Une horretatik aurrera, nazioarteko lasterketa “rossiniar” bat hasi zen, nire amets profesional ia guztiak betetzera eraman ninduena. Valentziako Erkidegoan “boloak” kantatzetik, 4 urte eskasetan New Yorkeko Metropolitan Opera Housen debutatzera iritsi nintzen.
Bidean, Madrilgo Errege Antzokia, Bartzelonako Liceo Antzokia, Berlineko Deutsche Oper, Dresdeneko Semper Oper, Reggio Di Parma, Palermoko Massimo, Rossini Opera Festival, Parisko Teâtre Chatelet eta Champs Elysees, Teather An der Wien eta beste antzoki zoragarri asko ezagutu nituen.
Munduko abeslari onenekin (Flórez, Arteta, Garança, Antonacci, Fleming, Bronwlee, Podles, Blake, Di Donato, etab.) eta orkestra zuzendari apartekin (Zedda, Lopez-Cobos, Spinosi, Rousset, Pons, Frizza, Allemandi, Scimone…) abesteko ohorea izan dut.
Eta honen guztiaren artean, nire seme-alaben gisakoak diren hainbat opera eta bi disko grabatu ditut: “Tango Mano a mano” eta “Operazza”.
Honakoak idatzi eta zuzendu ditut: Óperame, Los Divinos, El hombre que se nombre Amadeus eta Barrockeros. Orain ere, Juan Ramon Lucas zintzoak tarte bat eman dit astero irratian. Hau da, GELDITU BARIK ibili naiz!
Urte hauetan guztietan, neure arimaren zatitxoak utzi ditut antzoki eta lagun horietako bakoitzarengan.
Beste urte askotan egiten jarraitzea espero dut.
Etorkizuna?… Lizeoa, Errege Antzokia, Zartzuela Antzokia, Zapata eta Orkestrarako Kontzertua, From Bach to Radiohead…
Antzoki asko, abenturak, eta bizitza-helburu bat: maite dudan musikarekiko maitasuna kutsatzea, ezagutzen ez duen mundu zabal horri…
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa
I
OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)
Trittico Botticelliano*
I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Exsultate, jubilate K.165
I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!
Alicia Amo, sopranoa
II
PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)
Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement
a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso
Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)
Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai
Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.
ONE eta Mahlerren “Titán”
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”
Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria