Kontzertuak
BOS 05
2001: A Musical Odyssey | Hastapeneko abonua
Christoph König, zuzendaria
GYORGY LIGETI (1923 – 2006): Atmosphères*
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949): Burlesque re minorrean piano eta orkestrarako*
Josu de Solaun, pianoa
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949): Honela mintzatu zen Zaratustra Op. 30 TrV 176
* Lehenengo aldiz BOSek
DATAK
- 08 azaroa 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 09 azaroa 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Eta musika klasikoak espazioa bete zuen
Aurreko udaberrian, berrogeita hamar urte bete ziren 2001: A Space Odyssey (2001: Odisea espazioan) filma estreinatu zenetik: Stanley Kubrickek eta Arthur Clarkek sortutako gidoia musika bihurtzearen emaitza bikaina. Hain erabatekoa gertatu zen partituren eta irudien bat-egitea, ezen zaila da fotogramak ikustea musika gogora ekarri gabe, eta alderantziz. Gaur arratsaldeko egitarauak omenaldi txikia egin nahi dio film iradokitzaile hari, ideia-emari oparoa eskaini baitzigun etorkizunaz, bitxiak nahiz kezkagarriak. György Ligeti (Dicsőszentmárton –gaur, Târnăveni–, Transilvania, Errumania, 1923 – Viena, 2006) Vienan joan zen Kubricken filmaren estreinaldira, eta nokeatuta gelditu zen bere zenbait partitura bertan entzun zituenean: zuzendariak, hari baimenik eskatu gabe, haren hiru obraren zati batzuk erabili zituen, Requiem, Lux Aeterna eta Atmosphères. Zinemagile melomanoak jokabide guztiz traketsa erakutsi zuen, etikaren kontrakoa ez esatearren, berak miresten zuen musikari garaikide baten sorkuntza-emaitzaren parte batez jabetu, eta hura baimenik gabe erabili baitzuen –gerora ere, Kubrickek erabili zuen Ligetiren musika, hain zuzen ere, The Shining (1980) eta Eyes Wide Shut (1999) filmetan–. Konpositoreak benetako trebetasuna erakutsi zuen soinua lehengai gisa tratatzeko. Entzulea erabat bilduko zuen soinu-paisaia guztizkoa lortzeko erronka jarri zion bere buruari, eta, helburu horri begira, ez zuen nahi zuena aurkitzen konposizio-bide eta konposizio-korronte garaikideetan. Hortaz, askatasuna aldarrikatu zuen, eta, hala, koherentzia osoz, bide berri bat iragarri zuen: “Hauxe da nire kredo artistikoa: aske izan nahi dut, indibidualista, gustatzen zaidana baino ez dut egin nahi; zernahi sistema ezarria arbuiatzen dut. Araubidea behar dut konposatzeko, bai, baina ideia musikalari egokitutakoa, betiere, ideia musikala baita lehena: prima la música, dopo la regola”. Horregatik, eta garaiko eskola-korronte gailenen bidetik aldentzeko, musika-lengoaia alternatibo bat sortu zuen, erabatekoa, txundigarria: Athmosphères obrak irauli egin zuen 60ko hamarkadaren hasierako musika-panorama. Marc Texierrek, Deutsche Grammophon etxearentzat grabatutako diskoa aurkezterakoan, hauxe esan zuen piezari buruz: “Agerikoa da haren esentzia eta printzipioa; biribila, haren taxuketa. Denok senti dezakegu haren ekarpen musikal eta historikoa. Zer iragartzen duen: tinbreen musika, eta zer salatzen duen: gehiegizko konplexutasun antzua”. Entzulea bilduko zuen eta aldi berean etengabe bilakatuko zen atmosfera baten bilaketak arrakasta izan zuen, baina autorearen obraren balioa areagokoa da. Izan ere, sortzaile librea izan zen, konposizioaren mundua menderatzen zuten botere-guneetatik guztiz kanpo ibili zen –botere-guneak oro har arbuiatzen zituen, perbertsoak zirela iritzita–, eta, hala eta guztiz ere, irmotasun eta adore erabatekoa erakutsita, haren talentu eskergak emaitza original bezain moldaerraza lortu zuen: haren obra berdin egokitzen da musika-auditorium batean, zinema-areto batean zein beste zernahi espaziotan, non musika elkarrizketan jarri nahi den artearen edo pentsamenduaren ezein adierazpenekin. Atmosphères enkarguzko lana izan zen, Badeneko Donaueschingen Festival sonatuak egina, eta 1961ean estreinatu zen. Piezaren soinu-bilbea osatzen duten musika-hariak birrindu egiten dira espektro zabaleko mikropolifonia halako batean, zeinak, tinbreen tratamendu berritzaile batekin batera, testura-sentsazio bakana lortzen baitu. Areago, soinu-espazioaren esplorazio konstanteak, intentsitatearen gorabeherak direla bide espazioaren mugak zabaltzen direlako sentipenak, soinu-espazioaren horizontea areagotzeko borondateak, belarriari gonbit eginez ohikoak diren mugez “harago” joan dadin; horrek guztiak bolumen-joko halako bat sortzen du, mugimendu betierekoa duen eta paradoxikoki formagabea den forma halako bat, zeina mugimendu zinbelez sartzen den –ornogabea balitz bezala– belarriaren labirintoan barna. Atmosphères piezaren bitartez, Ligetik soinu-ikuskizun oso bestelako baten aurrean jartzeko aukera ematen dio besaulkian jesarrita dagoen entzuleari, konposizio-tradiziotik zeharo aldenduta; izan ere, pieza honetako ideia musikalak errepikapen- eta kontraste-ezarpen orotik libre agertuko zaizkio, tematikoki garatu gabe, eta, hortaz, entzulea esploratzaile sentituko da, harriduraz eta miraz beteta, nagusiki testurala den musika baten aurrean, sentsazio eta iradokizunez blaitutako unibertso baten aurrean. Obra honen bidez, publikoa musika garaikideari lotu zitzaion beste zerbaitetan kontzentratuta dagoenaren babesgabetasunetik –Ford Coppolak zioenez, “musika da zuzendariaren aliaturik onena, modu sekretuan eragiten baitio publikoari”–, eta musikak berak gonbidatu zuen ikuslea filmean agertzen diren espazio estralurtarren barna abiatzera, mundu sideral betiere estatiko eta, aldi berean, higikor baten atmosfera enigmatiko hondogabean barna. Eta dinamismo zoro batez agertzen zaigu, halaber, Richard Strauss (Munich, 1864 – Garmisch-Baviera, 1949), zeinak “musikari gazte bihurria” zela hasi baitzuen bere karrera, pianoa jotzeko eta piezak konposatzeko talentu izugarria erakutsita, baita entzulearen harridurarekin jolasteko joera nabarmena ere, eta ezaugarri horrek, hain zuzen ere, Burlesque bezalako piezak idaztera bideratzen zuen konpositorea, originaltasuna erakustea helburu. Kasu hartan, Hans von Bülow musikariarentzat konposatu zuen pieza, zeina talentu handiko pianista ez ezik, zuzendari bikaina ere baitzen, eta Richard Straussen karrera bultzatu zuena. Hartzaileak, alabaina, uko egin zion hura estreinatzeari, “joezina eta zentzugabea” zela argudiatuta. Pieza hau Richard Straussen alderdi ludikoen eta berariaz hutsalenaren emaitza da: konpositoreak bere lengoaia aberatsa lurralde akaso burrunbatsu samarretara gidatzen du, baina, betiere, dotoreziaren muga gainditu gabe. Pieza hau konposatzerakoan, orobat, haren erronka izan zen elkarren ondoan jartzea –parodia gisa, ezinbestean, inkongruenteak ziren aldetik– kontrako bi ideia-mundu: alde batetik, Brahmsek pianorako idatzitako bi kontzertuetatik hartutako ideia batzuk; eta, bestetik, Wagnerren Tristan und Isolde eta Die Walküre obretako beste batzuk. Hala, bere barne-kontraesanaren bi jatorriak lotu zituen ironia nabarmenez: Brahmsen lengoaiaz sentitzen zuen mirespena, ordurako gainbehera zihoana, eta Wagnerren musikarekiko gogoz bestera bazen ere sentitzen hasi berria zen erakarpena. Pianorako idatzitako atal dirdaitsua hegaldi zabaleko eta intentsitate suharreko pasarteetan iraultzen da, eta gaztetasunaren atributu guztiak ageri ditu, baita jario oparotik bakartzerako iragaitea ere, zeina, batez ere, tempoak amore eman eta pianoak harien eta egurren agerraldiak leun laztanduz laguntzen dituen pasarteetan agertzen baita. Amore-emate neurritsu horretan, bals lurrin gozoa ageri da, Brahms edo Wagner baino, Strauss gogorarazten duena. Baina, dudarik gabe, Erromantizismo berantiarra ezaugarritzen zuen nabarmentze-nahi hura da obran gailentzen dena: publikoa txunditzea helburu, ezin konta ahala pasarte espektakulu bihurtzen dira. Joritasun oparoa erakutsi nahi da, pentagrama gehienetan erakutsi ere, eta helburu hori argi azaltzen zaigu hasieratik bertatik tinbalen presentzia nabarmenaren bidez: taupada basati gisa agertzen dira bat-batean, baina, era berean eta batez ere, umore-ukitua ematen diote piezari, limurtze-jolas moduko bat ezartzen baitute protagonistarekin hasieratik, eta amaieraraino eraman, non azken keinu trufari batez ixten den birtuosismo erakustaldia.- eta 1886. urteen bitartean konposatu zen Burlesque, eta 1890eko ekainaren 21ean estreinatu, Eisenacheko Tonkünstlerfest jaialdian –Bach maisu handiaren jaioterria da Eisenach–. Strauss gaztea bera jarri zen orkestraren aurrean, eta bakarlari, berriz, Eugen d’Albert aritu zen, Straussen adinkide eta adiskidea, hura ere konpositore, zeinari eskainita baitzegoen pieza. Eugenek gogoz hartu zuen musika-entretenimendu hura gizartean aurkezteko erronka; izan ere, hura interpretatzeak tour de force bat egitea eskatzen dio pianoari, zeinak ibili behar du, oreka zailean, ahalegin etengabearen eta trebeziaren artean.
JOSU DE SOLAUN – Pianoa
Josu de Solaunek Bukaresteko George Enescu XIII. Nazioarteko Piano Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen (2014); izen handiko pianista garaikideek osatzen dute lehiaketa horretako saridunen zerrenda, besteak beste, Radu Lupuk eta Elisabeth Leonskajak. Lehiaketaren historian, bera da saritua izan den espainiar bakarra. Bestalde, 2006an, José Iturbi XV. Nazioarteko Piano Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen, eta kasu honetan ere bera izan da saria irabazi duen pianista espainiar bakarra. Solista aritu da nazioarteko hainbat orkestrarekin; horien artean daude, besteak beste, San Petersburgoko Mariinsky Theatre, RTVEren Orkestra, Veneziako Teatro La Fenice, Bukaresteko Filarmonica George Enescu, Txekiako Symfonický orchestr Českého rozhlasu, Galiziako Real Filharmonia, Valentziako Orkestra, Euskadiko Oskestra Sinfonikoa, Filarmónica de la Ciudad de México eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa. New Yorkeko Manhattan School of Musicen graduatu zen; han, bi piano-jotzaile handi izan zituen irakasle: Nina Svetlanova ukrainarra eta Horacio Gutiérrez kubatarra. NAXOS diskoetxeko artista da. CHRISTOPH KÖNIG – Zuzendaria / Director Gaur egun, Solistes Européens Luxembourg (SEL) orkestrako musika-zuzendaria eta zuzendari nagusia da. Zuzendari titularra izan da, halaber, Orquesta Sinfónica do Porto Casa da Músican (2009-2014) eta Malmö SymfoniOrkesterren (2003-2006). Bere azken konpromisoek eta aurrean dituenek mundu osoko orkestrekin lotzen dute; besteak beste, hauexekin: Pittsburg Symphony Orchestra, Cincinnati Symphony Orchestra, Vancouver Symphony Orchestra, Oregon Symphony Orchestra, Toronto Symphony Orchestra, Baltimore Symphony Orchestra, Houston Symphony Orchestra, Seattle Symphony Orchestra, New Jersey Symphony Orchestra, Indianapolis Symphony Orchestra, Los Angeles Philharmonic, Norwegian Radio Orchestra, Royal Philharmonic Orchestra, BBC Scottish Symphony, BBC National Orchestra of Wales, Dresdner Philharmonie, Staatskapelle Dresden, Orchestre de Paris, Deutsche Radio Philharmonie Saarbrücken, Bremer Philharmoniker, Danish National Symphony Orchestra, Malaysian Philharmonic Orchestra, Netherlands Philharmonic, Melbourne Symphony Orchestra, Adelaide Symphony Orchestra, bai eta Espainiako orkestra nagusiekin ere. Zuzendu dituen obren artean, aipatzekoak dira Die Zauberflöte e Il Turco in Italia (Zuricheko Operan), Don Giovanni (Staatsoper Stuttgarten), Die Zauberflöte eta Rigoletto (Deutsche Oper Berlinen) eta Die Entführungausdem Serail (Madrilgo Teatro Realen eta Zurichen). Grabazioak egin ditu Hyperion, Chandos eta SEL Classics diskoetxeekin, eta azkenak, berriz –Méhul, Beethoven eta Schuberten sinfoniak–, Rubicon Classics etxearekin.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa
Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute.
Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa
Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute.
Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
