Kontzertuak

BOS 01

West Side Story | Kontzertu-proiekzioa


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Gaur gaueko egitarauan West Side Story film osoa proiektatuko dugu , eta aldi berean orkestrak zuzenean joko du filmaren soinu-banda. Azpimarratu behar da elkarrizketak eta jatorrizko abestien ahotsak inglesez entzungo ditugula. (euskeraz eta erderaz azpititulatuta) . Kontzertuak, gutxi gorabehera, bi ordu eta 34 minutu iraungo du, gehi atsedenaldia, Saul Bassek diseinatutako amaierako kredituekin agertzen den musika barne. Musikarekiko, musikariekiko eta gainerako jendearekiko begiruneagatik, arren eskatzen dizuegu amaierako kredituak bukatu arte eserita egoteko.

Ernst van Tiel, zuzendaria

Leonard Bernstein (1918-1990): West Side Story*
Jatorrizko soinu-banda (1957
I. zatia (80’)
Atsedenaldia (20’)
II. zatia (74’)

DATAK

  • 04 urria 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 05 urria 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

URAKANEN MUSIKA

Leonard Bernsteinek soinu-banda bat besterik ez zuen konposatu: Isiltasunaren legea (On the Waterfront) filmeko beldurtutako portu-hiriko musika; Elia Kazanen film hark beste lur batean harrera egiten dion Amerikar Amets haren inozentziaren amaiera idatzi zuen. 1954ko musika, zuri-beltzean, Bersteinek ospitaleko ohetik herrialde zahar berrian (planeta osoko behartsu guztien helmuga) ezinezko bizikidetzari buruzko kontakizun berriaren notekin pentagramak betetzen zituen garaikoa.

West Side Story jaio zenean, East Side Story zuen izena. Data zehaztu dezagun: 1949, gutxi gorabehera. Leonard Bernstein aipa dezagun: egilea, eta garai horretan Shakespeareren Romeo eta Julieta lanaren pertsonaiak, Manhattan auzoko beste aldera eraman, eta aurrez aurre jarri nahi zituen musikaria: gerraosteko gehiengoa ziren New Yorkeko montagutar italiar-katolikoak, judu kapuletarren kontra. Romeo eta Julietaren arteko arazoak, beraz, azkenean gatazka erlijiosoa izango ziren, soziala baino gehiago…

Baina Bernstein formula musikala nahiz antzerkia egiteko kantuzko eta dantzazko antzerki-eredu berri bat (Jerome Robbins koreografoari eta Arthur Laurents testua idatzi zuenari lotuta) aurkitzeko borrokatzen zen, baina gaixotasun luze batek eta Candide opera osatzeko premiak atzeratu egin zuten hori (Candide volteriar opera bat da, eta zentzugabekeria harrigarria den Lyric bat gailentzen da bertan; pertsonaia batek zera errezitatzen du: “Hiltzen ari naiz, hernia bat ateratzen ari zait!”, eta beste barik, horrelaxe geratzen da). 1956ra arte ez zen berriro lanean hasi. Urtebete besterik ez zen geratzen estreinaldirako, eta, bat-batean, galdutako denboraren ondorioz, proiektua zaharkitu zela konturatu zen: zurien eta puertorricoarren arteko etengabeko istiluen agertoki bilakatu zen New York. Arraza-drama berri bat, fede-drama baino askoz ere modernoagoa, agertu zen…

Berehala, erabakirik zuzenena hartu zuen: montagutarrak jatorri poloniarra zuten Jets taldeko zuriak izango ziren, eta kapuletarrak Puerto Ricotik helduak ziren, eta Sharks zuten izena . Romeo Tony izango zen, eta Julieta, Maria: “Maruca!” esaten zion aitak balkoiko eszenan… eta orduan jaio ziren Maria abesti paregabea eta Tonight dueto liluragarria. Eta Amerika jaio zen, integrazioaren eta herriminaren arteko borroka. Mamboak eta txa-txa-txak jaio ziren, eta gimnasioko dantzako urakanaren antzeko musika tropikala. Halaber, momenturik coolenak izoztutako jazzaren zuhurtzia jaio zen. Era berean, Gee, Officer Krupke! sortu zen, garai horretako gizarte-ajeen katalogo osoenarekin: heroina, genero-indarkeria, familia desegituratuak, eta hiri-ghetto berrietako bizitza latza. Hor, abestiaren hitzek iluntasun bihozgabearen distira dute, eta adimen handiko idazle gaztea aurkezten dute: Stephen Sondheim. Ereduak apurtzen dituzten mitoen eremuko ate nagusitik sartu zen.

Azkenik, musikal paregabea jaio zen, eta, aurrerantzean, beti West Side Story izena izango zuen.

Horren musikak gainezka egin zuen, kultura ozeaniarraren jatorrizko erritmoak berriro konkistatu zituen, eta orkestrazioek Europa erdialdeko diktaduren hamarkadak desegin zituzten Broadwayen. Mirari bat da.

Saul Bass diseinatzaile apartak zera baieztatu zidan, Sitgeseko jaialdiko ohorezko saria jasotzera bertara joan zenean, arroz mediterraneo zoragarria jaten ari zela: West Side Story obraren arrakasta musika hain sofistikatu eta oinarrizkoaren etengabeko eztandari esker da (Altamirako kobazuloetako arroka bateko ehiztariek jazarritako zezen basati baten zirriborroaren antzera). Berak diseinatu zituen, hain zuzen ere, West Side Story zinema-bertsioaren amaierako kredituen izenburuak (graffitiak hormetan, zirkulazio-seinaletan….) eta proiekzioaren hasieran Manhattanen skylinea eraldatzen duten marra bertikalen marrazketa nahiz filmaren kartel ofiziala (hemen, hiru hitzek (West+Side+Story) sute-eskailera osatzen dute, zeinetan Tonyk eta Mariak betiko maitasuna aitortzen dioten elkarri).

Eta beste sekretu bat… Saul Bassek urriko egun hartan azaldu zidanez, Leonard Bernsteinek gauza bakarra zuen damu, eta Bassi aitortu zion hortik eta denbora-tarte txiki batera: ez zen izan behar bezain ausarta, bere ametsa bete ahal izateko. Tony eta Mariaren amodiozko istorioa Tony eta Antonioren artekoa izatekoa zen, eta arrazakeriaren ulertezintasun tragikoak, baita sexu-ulertezintasunak ere, amodiozko istorioa zigortu zuten.

Bernstein bisexuala zen, baina, musikal hau sortu zuenean, bere unibertsoan gizonak besterik ez zeuden. West Side Story gay batek, gainera, geroko iraultza sexualak baino lehenago heltzearen oihartzuna, lotsagabekeria eta dimentsio estratosferikoa edukiko zukeen. Adibidez, zentsura frankistak Eloy de la Iglesiari debekatu zion Galopa y corta el viento proiektua, XX. mendearen 70eko hamarkadan: ETAko kide baten eta guardia zibil baten arteko amodio zoro eta zigortua. Espainiako zinemaren historia osoko filmik ezinezkoena.

Irakurtzen duzuen guztia lagungarria izan behar da testuingurua osatu ahal izateko eta edozein sormen-lanen atzean ezkutatzen diren sekretuak ezagutzeko, Bernsteinek berak filmerako moldatu zuen musika, film horri esker unibertsala bilakatuko zena, entzuten duzuen bitartean. Musikal hau kultuzko obra bilakatu da baita kontzertu-aretoetan ere, eta gaur, Bilbao Orkestra Sinfonikoari esker, film ikoniko hau erakutsiko da, konposatzailearen jaiotzaren 100. urteurrena dela-eta.

Egon zaitezte prest, beraz, justu borrokaren eszenaren aurretik agertzen den Tonight melodia birziklatzen duen boskote ospetsuaren parte izateko. Bernstein-BOS, New York-Euskalduna Jauregia. Hortxe zaudete zuek, bi taldetan banatuta: Jets taldekoak eta Sharks taldekoak, eta, musika, betierekoa. Sirenen amaigabeko kantua begi itxiekin besterik ezin da entzun, Robert Wise eta Jerome Robbinsen hiriko mendebaldeko bazter horretako filmaren irudiak ikusten, hain zuzen ere, gaur egun Musika eta Arteei eskainitako tenpluan: Lincoln Zentroan.

ÀLEX GORINA

ERNST VAN TIEL – Zuzendaria

Erst van Tielek, Utrechteko Kontserbatorioan ikasten zuen bitartean nahiz ondoren, Herbehereetako zenbait irrati-difusioko orkestra zuzendu zituen, esaterako, Radio Philharmonic eta Metropole Orchestra, bai eta musika klasikoa, jazza eta zinema-musika ere.

Van Tielek zuzendaritza ikasi zuen Franco Ferrara, Gary Bertini, Jean Fournet eta Lucas Visekin. Hainbat orkestra zuzendu ditu, besteak beste: Rotterdam Philharmonic, London Symphony Orchestra, Royal Philharmonic Orchestra, Lyongo Orchestre National, Moscow State Symphony Orchestra, Russian National Orchestra, OBC Barcelona, Verdi Milano, Santa Cecilia Roma, 21CO, eta abar.

Era berean, Valeri Gergieven laguntzailea izan zen, eta horrek zenbait opera zuzentzera gonbidatu zuen, esaterako: Mariinsky Antzokiko operak (adibidez, Elektra, Lucia di Lammermoor, Rigoletto, etab.).

Ernst van Tielek hainbat bakarlarirekin egin du lan, besteak beste, Anna Netrebko eta Maxim Vengerovekin, zeinekin Wieniawskiren biolinerako eta orkestrarako kontzertuak grabatu zituen.

Bruselako Filarmonikarekin, Ludovic Bourceren The Artist filmerako partitura originala grabatu zuen. Bost Oscar, zazpi Bafta, hiru Urrezko Globo eta sei César sari irabazi ditu; horietan guztietan, sari bana eskuratu zuen, Bourceren konposizio originalagatik, eta, orain, filma nazioartean ematen hasi dira zuzeneko orkestrarekin eta Ernst van Tielen zuzendaritzapean.

Ernst van Tiel espezialista denez zuzeneko orkestradun zinema-kontzertuetan, berak zuzentzen ditu lan handi gehienak; besteak beste, Alexander Nevski, Star Wars, Vertigo eta Topaketak hirugarren fasean, bai eta Harry Potterren filmak ere.

Ernst van Tielek “crossover” kontzertuak ere zuzentzen ditu. Duela gutxi kontzertuak zuzendu zituen, Foreigner izeneko rock-bandarekin. Kontzertu horien zuzeneko grabaketa apirilaren 27an agertu zen merkatuan, eta, berehala, lehenengo postua eskuratu zuen Estatu Batuetako Billboarden bilduma klasikoen zerrendetan.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
05
Abu
2024
>Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Santanderko Nazioarteko Jaialdia

Lekua: Argenta Aretoa. Palacio de Festivales

Gala Puccini. Sondra Radvanovsky. Jonathan Tetelman. Riccardo Frizza

Sondra Radvanovsky, sopranoa
Jonathan Tetelman, tenorra
Orquesta Sinfónica de Bilbao
Riccardo Frizza, zuzendaria

Giuseppe Verdi

  • La forza del destino
  • Pace, pace, pace mio Dio aria de Leonora. La forza del destino

Giacomo Puccini

  • Recondita Armonia aria de Cavaradossi. Tosca
  • Mario, Mario son qui! Aria de Tosca y Cavaradossi. Tosca
  • Vissi d’arte aria de Tosca. Tosca
  • E lucevan le stelle aria de Cavaradossi. Tosca
  • Sola, perduta, abbandonata aria de Manon. Manon Lescaut
  • Donna non vidi mai aria de Renato. Manon Lescaut
  • Tu, tu, amore? Tu? Aria de Manon y Renato. Manon Lescaut
  • Manon Lescaut
  • In questa reggia aria de Turandot. Turandot
  • Nessun Dorma aria de Calàf. Turandot

Umberto Giordano

  • La mamma morta aria de Maddalena. Andrea Chénier
  • Come un bel dì di Maggio? Aria de Andrea. Andrea Chénier
  • Vicino a te dúo de Maddalena y Andrea. Andrea Chénier

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
09
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Bermeo

Lekua: Andra Mari Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13
Abu
2024
>Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Bizkaiaren aldeko kontzertuak – Gorliz

Lekua: Sortzez Garbiko Andra Mariaren Eliza

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Itsasne Alzola Garamendi, biolina
Zuzendaria: Jorge Yagüe

 

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Biolin eta orkestrarako adagioa mi maiorrean, KV. 261

Antonin Dvorak
7. legenda la maiorrean, op. 59

Antonin Dvorak
Biolin eta orkestrarako erromantza fa minorrean, 11. op.

Wolfgang Amadeus Mozart
41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
21
Abu
2024
>Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Aste Nagusiko kontzertuak, Bilbo

Lekua: Guggenheimeko zabaldegia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bakarlaria: Coti (Roberto Fidel Ernesto Sorokin Esparza)
Zuzendaria: Daniel Perpiñán Sanchís

Gehiago ikusi