Kontzertuak

Amerika zazpi haritan


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Carlos Miguel Prieto, zuzendaria.
Yamandú Costa, gitarra.


ROBERTO SIERRA (1953)

Fandangoak*

YAMANDÚ COSTA / Orq. de Elodie Boundy (1980)

Concerto de fronteira*

I. Fiesta
II. Coraçao de camalote
III. Contrabando

Yamandú Costa, guitarra.

ISAAC ALBENIZ / Orq. de Rafael Frühbeck (1860 – 1909)

Suite espainarra

I. Gaztela (Segidillak)
II. Granada (Serenata)
III. Sevilla (Sevillanak)
IV. Asturias (Kondaria )
V. Aragoi (Fantasia)

EVENCIO CASTELLANOS (1915 – 1984)

Santa Cruz de Pacairiguá, Suite sinfónica

 

* Lehenengo aldiz BOSen eskutik.

DATAK

  • 13 urria 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 14 urria 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

Mestizajearen aberastasuna

XX. mendeko lehen hamarkadetara arte Atlantikoaren beste aldean entzuten zuten musika klasikoa ozeanoaren alde honetan entzuten zenaren oso antzekoa zen. Ordura arte publikoak antzoki publikoetan eta pribatuetan irrikaz kontsumitzen zuen Europako Erromantizismoko musika oinordekoa, eta nahiz eta XIX. mendeko bigarren erdian garrantzitsuak izaten hasi ziren, konpositore amerikarrak ia ez ziren kontzertuetako programetan agertzen nazioarteko musika corpusarekin alderatuta.

Herrialde latinoamerikarren kasuan, eta bakoitzak bere berezitasun propioak izanik, erraza da konpositore bakoitzaren katalogoan Europak Espainiaren bidez, eta maila txikiagoan eta gehiago zehaztuta Ameriketako Estatu Batuek emandako oinordekotzaren zantzuari jarraitzea. Hala ere, Ameriketako musika klasikoaren benetako indarra itzela eta bukaezina den soinuen funts indigenan dago, zeinak herrialdez herrialde askotariko profilak hartzen dituen eta kolore erritmiko eta melodiko erakargarrian adierazten den. Korronte “kultuen” eta “herrikoien” arteko oreka zoragarritik sortu zen dialektoz betetako musika latinoamerikarraren hizkuntza, kolore eder eta zirraragarrien uzta emankorra, Europako musika tradizioaren eta tokiko funts horren arteko fusioaren emaitza gisa.

Emaitza hibrido horietako bat da Roberto Sierraren (Puerto Rico, 1953) Fandangos, non hemezortzigarren mendeko dantza klasiko eta atsegina -fandangoa- bere izaera herrikoian kolore exotikoz betetzen den orkestrazio oparoaren eta tratamendu harmonikoaren bidez, zeina, eskuragarri izaten jarraituz, disonantzia leun garratzekin ondua dagoen. Egilearen hitzetan, fandango baten fantasia da Antonio Solerren teklatuarentzat, eta Luigi Boccheriniren gitarra boskoteetako baten fandangoaren bukaera: “Musika sarean eraldaketa batzuk eginez sortu dut. Barrokoa izan daitekeen zerbait entzuten dugunean, gure garaiko leiho bat irekitzen da eta pieza eraldatu egiten da. Izenburua Fandangos (pluralean) da, lanaren tamainarengatik. Eta halaxe da, gai nagusia ostinato erritmikoek sostengatzen duten aldakuntza batzuetan hedatzen da, eta hark, modu estilizatu eta leunean, fandangoa egituratzen du. Diskurtso hori nagusiki tinbrearen koloretan eta dantzaren tratamendu librean oinarritzen da, zeinak bere errepikapenean eta hemezortzigarren mendeko zuhurtasunetik ihesi, hedapena eta ikusgarritasuna bilatzen dituen, eta modu horretan erritmo bultzada handia eskuratzen du. Metalak eta perkusioa (piezan asko handitu den sekzioa) aktore nagusiak dira musikak besaulki patiorantz egiten duen proiekzio honetan, eta arpak batzuetan gitarraren zarrasta gogorarazten du eta kriskitinek musikaren jatorri materiala oroitarazten dute. Fandangos 2000. urtean konposatua izan zen eta 2001eko otsailean estreinatu zuten Washington DCko Kennedy Centerren.

Fandango preludio horrek Puerto Ricotik Brasileraino eramango gaitu eta agertokian violão sartuko da, Brasilgo choro tradizionalean oso ohikoa den zazpi sokako gitarra. Aukera amaigabeak dituen instrumentua da, profil melodiko fina du eta aukera polifoniko moldakorrak ditu. Intimista eta dibertigarria; kultua eta herrikoia; festarako prest dago eta arima poetikoa du, gitarra etxe askotan dagoen bidelagun bikaina da, zeinak sinpletasunarekin laguntasun abestiak partekatzera gonbidatzen duen. Eta hala ere, zein zaila den teknika menperatzea eta zein zoragarria den gitarra jotzaile on bat entzutea!

Gaurkoan ez ohikoa den zerbaitez gozatuko dugu, hau da, musika zuzenean konpositoretik edo instrumentistatik iristen zaigula. Yamandu Costa (Passo Fundo, 1980) Brasil hegoaldekoa da, Paraguai, Uruguai eta Argentinarekin mugakidea den eskualde batekoa; bere burua musikari mugakide eta “herrikoitzat” jotzen du eta askotariko estiloak atsegin ditu. Maiz esaten du musika argentinarra, uruguaitarra, brasildarra eta abar entzuten, abesten eta jotzen hazi zela. Gainera izugarrizko teknika du, 6 urte zituela bere aitak lehen violão-a oparitu zionetik lantzen joan dena.

Costak azaldu du “Concerto de Fronteira Mato Grossoko orkestrak 2014an egin zidan enkargu bat izan zela. Idazketa musikaleko teknikarik ez dudanez, Élodie Bouny konpositore eta gitarra jotzaileari laguntzeko eskatu nion. Melodiak eta musika egiturak intuizioz pentsatu nituen eta musika sortzen hastean euskarritzat nire ikuspegi herrikoia hartu nuen. Hasierako material horrekin Élodiek obra sortu zuen nire parte-hartzearekin”. Zalantzarik gabe, biek ezin hobeto ulertzen dute elkar, eta ziurrenik horretan lagundu du Bouny bere bizitzako bidelaguna eta bere seme-alaben ama izateak.

Partituraren edukiari dagokionez, azpimarratu du kontzertuaren asmoa dela erakustea “gizonek sortzen dituztela mugak eta txoriek horien gainetik hegan egiten dutela”. Bere ustez, “kultura guztiak nahasketak dira, eta etorkizun posible bakarra nahasketak dira”.

Kontzertuaren mugimendu guztiek dute Brasilgo hegoaldean ohikoa den “eskualde mugakideko” alderdi bat. Lehenengoa “Fiesta” deitzen da eta Luís Carlos Borges konpositore gautxo eta soinujoleari egindako omenaldia da, eta chamamé-ren (gautxo eremuko dantza tipikoa) eta chacarera-ren erritmoak ditu. Bigarrena “Corazón de camalote” deitzen da eta diskurtsoaren haria Paraguaiko guarania airea (abesti mingarria, harmonikoki bossa nova-rekin eta bolero-arekin lotuta dagoena) da, zeinaren asmoa den Paraná ibaiko sakanak omentzea, zeintzuk eurien ondorioz ibaiertzetatik askatzen diren eta herrialde batetik bestera mugitzen diren. Kontzertuaren bukaeran konpositorearen aita gogoratzen dute, Algacir Costa gitarra jolea, zeinak bere semeak musika folklorikoa atsegin izatean eragin zuen, izan ere, laurogeiko hamarkadan gidatu zuen Os Fronteiriços (mugalariak) taldean abeslari gisa sartu zuen. Semearen hitzetan, aita “gure kontinenteko kultura aberastasun anitzekin liluratutako latinoamerikarra” izan zen, eta horregatik mugimenduari “Contrabando” izena jarri zion, musikarekin salerosketan eta estilo batzuk besteekiko iragazkor eginez aritzen direnei erreferentzia eginez, aurreiritzirik gabe, ideiak, erritmoak, melodiak eta kolore harmonikoak lotuz. Horrek ahalbidetzen du soinuak irudimenezko mugetan alde batetik bestera ibiltzea, eta horien gainean pertsonak hainbeste aberasten dituzten loturak errazten ditu.

Yamandu Costak dio “musikaria eta mestizoa” dela, eta musika jotzen eta abesten sentitzen duen pasio berberarekin hauxe baieztatu du: “Sorterria gitarraren barnean daramat”. Horregatik kontzertu mugakide honek “nire prestakuntzak duen kultura nahasketa berbera du”. Entzuteko luxu hutsa.

Isaac Albénizen (Camprodón, 1860-Cambo-les-Bains, 1909) Suite espainiarra nahasketa baino gehiago zortzi soinu postalen bilduma bat da, zeintzuek islatzen duten Espainiako mugetako beste leku askori lotutako adierazpen azentuen, zaporeen eta erritmoen aniztasuna, izan ere, obra sortu zenean, 1886an, Kuba koloniala ere barne hartzen zuen. Partitura pianorako sortu zuen pianista bikaina zen konpositore batek, eta imajinazio emankorra eta teknika bikaina zituen. Bere karrera haur mirari gisa hasi zuen eta jendaurreko saioetan bere alderdi ikusgarri eta sentsazionalista azpimarratzen ziren, baina mito biziko eta bizitza abenturazaleko lehen etapa horren ondoren, bere interpretazio eta katalogoan nazioarteko aintzatespena lortu zuen.

Hamarkadak geroago, Rafael Frühbeck de Burgosek -hasieran Bilbon ikasi zuen musika eta BOSen zuzendari titularra izan zen 1958tik 1962ra- orkestra kutsua eman zien sorlekutik aniztasun aberatseko kolore distiratsuak zituzten pentagramei. Bazirudien ehunduren aniztasunak, sentsualitate harmonikoak, erritmo intsinuatu edo bortitzek, zenbait bira melodikoen sedukzioak edo pianoaren pedalak eragindako efektuek oparotasun handiagoa nahi zutela. Eta Frühbeckek suitearen orkestra-jantziak diseinatu zituen eta tinbre koloreko hainbat geruza jarri zizkion hispaniar paisaiari irekitako leihoen mosaiko distiratsuari, zeinak zerumuga baten esentzia kontzentratua, igarotzeko leku baten usaina, urruneko txoko baten atmosfera arkaikoa, nostalgiak sortutako ahulezia axolagabea edo jai herrikoi baten alaitasuna biltzen dituen. Modu horretan, kokapen bakoitza emozio ezberdin bat bihurtzen da. Albénizek, Frühbecken laguntzarekin, kulturei egindako omenaldiaz gozatzera gonbidatzen gaitu bidaia iradokitzaile eta goxoan.

Diotenaren arabera, Isaac Albéniz Ameriketara joan zen lehen aldian, Cadizetik abiatu zen itsasontzi batera sartu zen ezkutuko bidaiari gisa. Hamabi urte zituen eta kontzertuak eman zituen Argentinan, Uruguain, Brasilen, Puerto Ricon eta San Frantziskon. Zantzu batzuen arabera, bere aitak -dirudienez berarekin zegoen biran- sortu zuen hain erromantikoa izan zen propaganda estrategia. Badakizue, benetako historiaren tolesturetan hain ohikoak diren mikroistorio xarmantak. Edonola ere, Albénizek bizi osoan zehar erakutsi zuen bidaiari sena eta musika dialektoak ezagutzeko izugarrizko gogoak zituela.

Programa Evencio Castellanos venezuelarraren (Cúa, 1916 – Caracas, 1984) pieza batekin bukatzen da; Venezuelako musika gehien mugiarazi zuten musikarietako bat izan zen. Musika konposatzean joera modernistako estilo nazionalista finkatu zuen; korronte horren asmoa izan zen sustrai kolonialeko musika herrikoi dantzagarria -besteak beste mazurca, vals-a, minué-a eta polca- nahastea eragin musikal indigena eta afrikarrekin, hibridazio horrekin esperientzia gozagarria sortuz. Gainera, Castellanosek bere herrialdeko musika erakundeetan kargu garrantzitsuak izan zituen eta eskola egin zuen: bere ikasle ospetsuenen artean dago José Antonio Abreu, El Sistema garapen sozial, kultural eta humanistikoko proiektuaren fundatzailea; proiektu horretan ume eta gazteek orkestra eta abesbatzetan parte hartzen zuten.

Santa Cruz de Pacairigua 1954an sortu zuten Caracasetik gertu zegoen eliza txiki baten eraikuntza ohoratzeko. Erlijio musika hurbilekoa izan zen beti konpositorearentzat, eta bertan oinarritu zuen bere ekoizpenaren zati bat, izan ere, elizako organo jolea zen bere aitak organoa eta armonioa jotzen irakatsi baitzion. Konposizioa suite sinfonikoa da eta etenik gabeko hiru zati ditu eta bere egilearen musika influentziak islatzen ditu melodia folklorikoak, dantzako erritmo herrikoiak eta Erdi Aroko Gabon kantak ukituz. Hasierako tronpeta lerroak berehala ezartzen du lehen zatiaren jai tonua. Sekzio liriko zentral gozoak gogoeta sosegatu bat gogorarazten du, zeinak une batzuetan erlijio meditazioko kutsua hartzen duen. Azkenean jai giroa itzultzen da eta orkestrak bere onena eskaintzen du gure entzumenari bukaera ezin hobea emateko, modu geldiezinean zalaparta hasten delarik.

Instrumentazio dilatatuarekin, suitean zehar hainbat instrumentu ahots agertzen hasten dira eta diskurtsoa koloreztatzen dute askotariko adierazpen intentzioei erantzuten dien tinbre aniztasunarekin.

Partitura multzo zabala, frogatzen dutenak mestizajeak oparotasun handiz musika aberasten duela. Goza ezazue.

Mercedes Albaina


Yamandú Costa.

Gitarra

Brasilgo gitarra-jole talentu handienetakotzat jotzen da, eta Yamandú Costa mundu mailako erreferentea da. Ikaragarriak dira konpara ezin daitezkeen jarduera zoragarria, pasioa eta instrumentuaren menderatze osoa. Bere sormenak teknika bikaina du eta zazpi sokako gitarraren aukera guztiak esploratzen ditu, kantu zaharrak berritzen ditu eta distira handiko konposizioak aurkezten ditu pasio kutsagarrian bildutako interpretazio batean.

Instrumentuarekin intimitate sakona du eta bere musika hizkuntzak ez du mugarik; Brasilgo eta munduko agertoki garrantzitsuenetan egon da, jaialdi eta topaketa handietan parte hartu du eta Brasilgo musika sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi ditu. 2020ko martxoan Yamandú Iberoamerikako Musika Aniztasunaren EXIB enbaxadore izendatu zuten “Iberoamerikako arloan musika lankidetzak sustatzeko. Iberoamerikako musika memoria babestea”.

Yamandú Costa gaur egun nazioartean gehien lan egiten duen musikari brasildarra da, eta munduko herrialde askotan egoten da: Frantzia, Portugal, Espainia, Belgika, Alemania, Italia, Austria, Suitza, Herbehereak, Suedia, Norvegia, Monte Carlo, Finlandia, Estonia, Eslovenia, Errusia, Lituania, Serbia, Grezia, Mazedonia, Israel, Zipre, India, Txina, Japonia, Hego Korea, Zimbabwe, Cabo Verde, Angola, La Reunion, Emirerri Arabiar Batuak, Australia, AEB, Kanada, Ekuador, Kuba, Kolonbia, Txile, Argentina, Uruguai, Mexiko eta Costa Rica.

Munduko orkestra eta zuzendari ospetsuenekin lan egin du, besteak beste Frantziako Orkestra Nazionala, Belgikako Orkestra Nazionala, Parisko Orkestra, MDR-Leipzigeko Orkestra Sinfonikoa, Rotterdameko Orkestra Filarmonikoa, Calgaryko Orkestra Filarmonikoa, Queensland Symphony Orchestra, Adelaide Art Orchestra, OSB-Brasilgo Orkestra Sinfonikoa, Mato Grossoko probintziako orkestra, Musika Argentinarreko Orkestra Nazionala eta Monte Carloko Orkestra Filarmonikoa, zuzendariak Kurt Masur, Kristjan Järvi, Alondra de la Parra, Roberto Minczuk, Leandro de Carvalho, eta abar zirela.

Artista oso ospetsuekin lan egin du, adibidez Bob McFerrin, Melody Gardot, Baden Powell, Richard Galliano, Stefano Bollani, Shelly Berg, Vicent Peirani, Daniel Mille, Sylvain Luc, Stochelo Rosenberg, Sebastien Giniaux, Alfredo Rodriguez, Edmar Castañeda, Antonio Zambujo, Pepe Romero, Romero Lubambo, Slava Grigoryan, Juan Falú, Luis Salinas, Lucio Yanel, Pedro Jóia, Carlos Nuñez, Doug de Vries, Gerardo Núñez, Vladimir Sumin, Vladimir Markushevich, Mayra Andrade, Carminho, Gilberto Gil, Djavan, Seu Jorge, Hermeto Pascoal, Mario Adnet, Sergio Assad, Paulo Jobim, Toquinho, João Bosco, Zeca Pagodinho, Ney Matogrosso, Marisa Monte, Roberta Sá, Naná Vasconcelos, Dominguinhos, Renato Borghetti, Hamilton de Holanda, Armandinho Macedo, Elba Ramalho, Guinga, Ricardo Herz, Baby Consulelo, Henrique Cazes, Robertinho Silva, Época de Ouro, Trio Madeira Brasil, Guto Wirtti, Nina Wirtti, Grazie Wirtti, Rogerio Caetano, Alessandro Penezzi, Nicolas Krassik, Bebê Kramer, Danilo Brito, Zé Nogueira, Edu Ribeiro, Tiago Espírito Santo, Jazz Cigano Quinteto, Luis Carlos Borges eta Alegre Côrrea.


Carlos Miguel Prieto.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan. 2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika zuzendaria izan zen, eta oraindik ere sarri gonbidatzen dute Sinfonieorchester Basel zuzentzeko. 2002an 10 urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, Korrepetitor (pianista) gisa lehenik eta Kapellmeister gisa gero, 2008tik 2012ra. Bertan, oso errepertorio zabaleko tituluak zuzendu ditu, Monteverdirekin hasi eta Lachenmanneraino. Frankfurten bizitzen hasi aurretik, Erik Nielsen harpa-jotzailea izan zen Berlineko Filarmonikoaren Orchester-Akademien.

20/21 denboraldirako dituen proiektuen artean honakoak nabarmentzen dira: debuta Dutch National Operan, Rotterdam Philharmonic Orchestra zuzenduz, Stravinskyren Oedipus Rexen produkzio berri batean; horrekin batera, Sammi Moussaren Antigonea operaren munduko estreinaldia egingo du, bai eta debutak ere Galiziako Sinfonikoarekin eta Orchestre der Tiroler Festspiele orkestrarekin, eta, era berean, Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da Richard Straussen Ariadne auf Naxosekin.

Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Municheko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.

Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen. Erik Nielsenek orkestra zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Musicen, eta oboean eta harpan graduatu zen The Juilliard Schoolen. 2009an, Sir Georg Solti saria eman zion Solti U.S. Fundazioak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa


I

OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)

Trittico Botticelliano*

I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Exsultate, jubilate K.165

I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!

Alicia Amo, sopranoa

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement

a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso

Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)

Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai

Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak