Eraskin bat erantsi da hemen
MUSIKHAZI BOS-BBK. DIDAKTIKA SAILAREN JARDUEREN AURKEZPENA
Urteetan zehar, BOS orain dela 23 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musikaprestakuntzaren sailarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2010-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen prestakuntza-jarduerak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.
Horietako batzuk adin guztiei daude zuzendurik, eta 4 euroren truke ikus daitezke (3 euro, BOSeko bazkidea bazara). Beste batzuk, berriz, gazteenei berariaz zuzendurik daude, eta, ikastetxeak tartean daudela, doako jarduerak dira. Azkenik, jarduera batzuk Denboraldi sinfonikoaren jarduerari berari lotuta egiten dira edota Bilboko bestelako kultur elkarteekin lankidetzan, Arte Ederren Museoarekin kasurako.
Jarduerok, halaber, adin tarte guztientzat dira. Aurten inoiz baino errealagoak dira, izan ere, adin tartea 0 urtetik 99 urtera artekoa da. Oro har, jarduera hauek 12.000 pertsonarengana iritsiko dira, 2010-2011 denboraldi osoan.