Atzeratu behar izan genuen Javier Perianesen kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean, asteartea, izango da.
Abonatuek etxean jasoko dituzte dagozkien sarrrerak.
Atzeratu behar izan genuen Javier Perianesen kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean, asteartea, izango da.
Abonatuek etxean jasoko dituzte dagozkien sarrrerak.
Artistaren ondoeza dela eta, azaroaren 16ko ganbera kontzertua atzeratu beharrean gaude.
Data berria ahal bezain pronto jakinaraziko dugu.
Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa.
Barkatu eragozpenak.
Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua.
Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa.
Barkatu eragozpenak.
360º bideo mota dela eta, aurreikusi baino denbora gehiago behar izaten ari gara prozesatzeko. Emisioan kalitaterik handiena eskaintzeko asmoz, emanaldia bihar ostiralera atzeratu beharrean ikusten gara, gaurko aurreikusita geneukan ordu berean: 19: 30ean.
Ostiral honetan gure Denboraldiko hirugarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, agertokiaren erdian “kokatuta” eta gure musikariek inguratuta baleude bezala.
BOSen eta Fair Saturday Fundazioaren elkarlanari esker, kontzertua 360 º-ko kamera bat baliatuta emango da, musikarien interpretazioa etxetik ikusteko. Gainera, une oro aukeratu ahal izango duzu orkestraren zer ikuspuntu ikusi nahi duzun, eta biratu ahala musikariak eta zuzendaria ikusteko, orkestraren erdian bazeunde bezala.
19:30ean hasiko da kontzertuaren emanaldia, eta gure YouTubeko orritik (youtube.com/OrquestadeBilbao) jarraitu ahal izango da. Bertara errazago sartzeko, lotura zuzenak egongo dira gure Facebook eta Twitterreko orrietan.
Proba ezazu gure orkestraz gozatzeko modu berri hau.
Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61
4. sinfonia Si bemol Maiorrean Op. 60
Clara-Jumi Kang, violín.
Pablo González, director.
Iraup.: 60’ (g.g.b.)
Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan programatutako kontzertuetara, aipatutako debekuak irauten duen bitartean.
Debekuak irauten duen bitartean ez diegu kobratuko eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.
Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.
* Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Loiu, Sondika, eta Zamudio.
COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., 6. eta 7. egitarau sinfonikoetako sarrerak bidali berri dizkieguenean.
Denboraldi sinfonikoan, muga horrek esan nahi du osteguneko eta ostiraleko arratsaldeko emanaldi bakoitzean 200 abonaturen sarrerak baliogabetuko ditugula, ez baitugu horientzako eserlekurik izango. Hori zehazteko, orain arte baliatu dugun irizpide bera erabiliko dugu: antzinatasunaren arabera, goranzko joera izango du, hau da, antzinatasun txikienetik handienera.
Abonatu horiekin harremanetan jarriko gara, hiru aukera eskaintzeko:
Hala nahi izanez gero, urriaren 22, 23, 26 eta 27an deitu diezagukezu 630 915 646 edo 699 908 489 helburu horretarako jarri ditugun telefonoetara, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (23an izan ezik, orduan goizez bakarrik ahalko baita).
Ondo dakigu irtenbide hau ez dela gure abonatu guztien gustukoa izango. Bizi dugun ezohiko egoerak gure esku dauden aukerak abian jartzera bultzatzen gaitu, ahalik eta abonatu gehienei modurik onenean erantzuteko.
Argibideren bat behar izanez gero, zure esanetara gaituzu.
Irakaslea: Mercedes Albaina
“Pertseberatu, ez soilik artean, ezpada haren zentzu sakona ulertzen ere bai: ahaleginak merezi du. Izan ere, arteak eta zientziak soilik goratu ditzakete gizakiak jainkoen altuerara”.
Hori idatzi zion Beethovenek pianista gazte bati 1812an, eta uste sendo horrekin jarraitu zuen beti, Ilustrazioaren espirituaren argitan. Ideia horiek, bere suhartasunak eta ahaleginerako gaitasun amaiezinak, eta bere talentuak pentsamendu musikal energiko eta berritzaile bat elikatu zuten, zeinak Europako aldaketa-garai liluragarri eta erabakigarri bat argitu baitzuen.
Zorionez, argi horren boterea gugana ere iritsi da, eta, sei hitzaldi hauetan, Beethoven nabarmendu zen genero guztietako konposizio esanguratsuenen berri izango dugu; guztiekin, oraindik ere limurtu egiten gaitu, bizipenak eta musika uztartzeko zuen modu harrigarri eta hunkigarriari esker. Ez alferrik, Beethovenek, bere azken urteetan, Erlebenmusik gisa kontzeptualizatu zuen bere sorkuntza-lana, hau da, “musika esperientzia gisa”, gutxi gorabehera.
• Egunak: 2020ko azaroaren 11 eta 25a; abenduaren 2a, 9a, 16a eta 23a. Asteazkenak, 6 saio.
• Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
• Ikastaroa nola egin:
1. aukera. Aurrez aurre: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean (jende-kopuru txikia, edukiera bete arte).(Beteta)
2.aukera. Online: astean behin kode bat bidaliko da, saio bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko.
• Tarifak:
1. aukera.
60 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak)
75 € (Publiko orokorra)
2. aukera.
50 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak)
70 € (Publiko orokorra)
Aurten, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. T. 658 721 059 musikahazi@bilbaorkestra.eus
Gure eskuko egitarau tradizionalak eskura ematea eragotzi izana da COVID-19ak BOSen ohiko jardueran eta funtzionatzeko moduan eragin duen aldaketetako bat.
Dokumentu hori oso tresna baliagarria zen Orkestrarentzat, gure abonatuekin komunikatzeko. Kontzertuaren egitarauarekin batera, honako hauek irakur zitezkeen bertan: egitarauari buruzko oharrak, zuzendariaren eta bakarlarien biografiak, Orkestraren osaera egitarau horretan, eta ikusleentzat interesgarri ikusten genuen bestelako informazioa.
Egoera honen aurrean, dokumentu fisiko horren gabezia bi bideren bidez gainditu nahi dugu:
– Fitxa, gure webgunean
Gure webgunean (www.bilbaorkestra.eus), kontzertua baino egun batzuk lehenago, kontzertu bakoitzaren fitxan eskura izango duzu kontzertu horri buruzko informazioa. Besteak beste, «Egitarauari buruzko oharrak» eta bertan parte hartuko duten zuzendariaren eta bakarlarien biografiak. Aurrez ere egiten genuen hori.
– Eskuko egitarau birtuala
Berritasuna da «eskuko egitarau birtuala» eskuratu daitekeela telefono mugikorrak (smartphoneak) baliatuta. Hala Android nola IOS sistema eragilea erabiltzen dutenen bidez eskuratu daiteke.
Egitarauetara sartzeko, auditoriumera sartzeko ateetan dauden informazio-karteletako QR kodeak erabil daitezke. Karteletan, kontzertuaren egitarauaz gainera, QR kode bat aurkituko duzue, eta, hori erabilita, aipatutako egitaraua eskuratuko duzue zuen telefono adimenduna erabilita. Zuek lasaitzeko, adierazi nahi dizuegu ez duzuela zuen mugikorrean beste aplikazio bat instalatuko, BOSen webguneko orrialde batera eramango baitzaituzte kode horrek.
Horretarako, zuen mugikorreko kamera ireki eta kode horretara «apuntatu» beharko duzue. Android telefonoetarako jarraibide zehatzak hemen irakur ditzakezue; Apple telefonoei dagozkienak, aldiz, hemen.
Eskuko egitarau digital hau hondo beltzean idatzi da, testu zuriarekin; hala, kontsultatzerakoan, argiarekin ez diezu ingurukoei enbarazu egingo. Gainera, egituran hainbat atal ditu, menutik bakoitzera sartu ahal izateko; horrek erraztu egiten du kontsulta.
Oso garrantzitsua. Mugikorra isilduta eduki.
Kontzertuan zehar egitarau hau kontsultatu ahal izateko mugikorra piztuta izango duzunez, oso garrantzitsua da hura isiltzea, dei edo mezuren bat jasotzen baduzu, ez dezan zaratarik egin eta kontzertuan eragin.
BOSen ganbera kontzertuen «eskuko egitarauak»
Denboraldi honetako ganbera kontzertuei buruzko informazio xehea kontsultatzeko erabiliko dugun sistema ere kontzertu sinfonikoetan erabilitakoaren antzekoa izango da, eta horietan ere bi bide egongo dira kontsultak egiteko: Gure webguneko fitxa eta Eskuko egitarau birtuala.
Edukiera gehienez 600 eserlekura mugatuta duen denboraldi bereziaren hasiera dela-eta, gure zuzendari titular Erik Nielsenek mezua bidali nahi izan die gure kontzertuaz gozatzeko irrikaz dauden pertsona guztiei.
Bi eratara egin du: bideo batekin eta gutun batekin. Hain zuzen ere, gure kontzertuetara lasaitasun osoz joateko arrazoiak azaldu nahi dizkie musikazale guztiei.
Kontzertuetara bertaratzea espero dugu. Zain gaituzue.
Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du.
Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta:
Gure asmoa da edukiera mugak murriztu ahala egokitzen joatea, ahal denean gure jatorrizko egiturara itzul gaitezen, alegia, auditoriumaren edukierara eta saioen ordutegira.