Kontzertuak
James Newton Howard Kontzertua (Bilbao Arte Portua)
Euskalduna Jauregia. 20:00 h.
Irailaren 7an, “Bilbao, artearen portua” zikloaren barruan, zinemako musikaren inguruan James Newton Howardek zuzenduko duen kontzertuan hartuko du parte BOSek. Newton Howard Hollywoodeko zuzendari eta musikagile ospetsuenetakoa da, OSCAR sarietarako zortzi izendapen jasotakoa, eta soinu-banda gogoangarrien egilea; esaterako, ‘The hunger games’ (‘Gose-jokoak’), ‘The sixth sense’ (‘Seigarren zentzumena’), ‘Unbreakable’ (‘Hautsiezina’), ‘The village’ (‘Herrixka’), ‘Pretty Woman’, ‘Maleficent’ (‘Maltzurra’) eta ‘The fugitive’ (‘Iheslaria’) filmena, beste askoren artean.
Aurreikuspenen arabera, Europan emango duen kontzertu bakarra izango da, eta, bertan, BOSekin batera, Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak hartuko du parte (‘El orfanato’ –‘Umezurztegia’–, ‘Ocho apellidos vascos’ –‘Zortzi euskal abizen’– eta ‘Lo imposible’ –‘Ezinezkoa’–), bai eta Bilboko Koral Elkarteak ere.
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
C. Frühling
Trío para clarinete, violoncello y piano en la menor Op. 40
Trío de clarinete, violonchelo y piano BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 3 en Mi bemol Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
Tchaikovskyren 5.a
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txaikovskik bere bosgarren sinfonia aurkeztu zuenean, Errusiako konpositore behinenentzat hartzen zuten, eta herrialde horretan gogo-gogotik aintzat hartzen zuten musika. Eta musika lantzen, musikagile handienen helburua bete zuen: mundu-mailako musika egitea, jaioterriko sustraiei uko egin barik. Beste alde batetik, Xostakovitxek atsedenaldia hartu zuen bere seme Maksimi kontzertu ederra, arina, elegiazkoa eta ametsezkoa oparitzeko. Programari hasiera emateko, Errumaniako Ligeti gaztearen musika jaioterriko folklorearen gorazarrean.
G. Ligeti
Concert Românesc
D. Shostakovich
Concierto nº 2 para piano y orquesta en Fa Mayor Op. 102
P. I. Tchaikovsky
Sinfonía nº 5 en mi menor Op. 64
Simon Trpčeski, pianoa
Pablo González, zuzendaria
Borrani eta Mozarten Kontzertantea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Lorenza Borrani biolin-jotzailearen bisita guztietan, arriskua eta emozioa dira nagusi. Programa honetan, txandaka joko du biolina Mozarten Sinfonia kontzertante zoragarrian gure biola-jotzaile bakarlari Lander Echevarriarekin batera, eta zuzendari jardungo du 4. Sinfonian, hots, Schubertek berak ‘Tragikoa’ deitu zuen horretan. Schuberten orkestra-lan ugarirekin gertatu bezala, musikagileak ez zuen estreinaldirik entzun bizirik zegoela.
W. A. Mozart
Divertimento Fa Maiorrean K. 138
Sinfonia kontzertantea biolin, biola eta orkestrarako Mi bemol Maiorrean K. 364
F. Schubert
4. sinfonia do minorrean D. 417 “Tragikoa”
Lander Echevarria, biola
Lorenza Borrani, biolina-zuzendaria
Conciertos en familia: Molto Barroco
Lekua: Euskalduna Bilbao Sala 0B Aretoa
Erregeak pieza berezi bat eskatu dio gorteko Konpositoreari. Eskaera horrek eszena komiko batzuk sortzen ditu konpositorearen eta hiru ganbera-musikarien artean, eta horietan mota guztietako gag, errutina komiko eta musikalak, dantzak eta baita malabare-jokoak ere sartzen dira. Molto Barroco Erregearen, bere emaztegaiaren eta, agian, geroko Erregina eta Konpositorearen arteko korapilo-komedia da. Maitasunezko triangelua, jarrera lotsagabeko Bufoi baten konplizitatea izango duena.
Konpainia: Píscore Teatro
Musikariak: Pepe Varela, Diego Rosal, Félix Rodríguez, Pablo Cabanelas
Zuzendaria: Fran Rei
Erderaz
6 urtetik aurrera
Iraupena: 70’
