Kontzertuak

L’equivoco stravagante-2014-2015

Gioacchino Rossini


Arriaga Antzokia.   00:00 h.

15: 20:00h.
17: 20:00h.
19: 19:00h.


“L’equivoco stravagante” (Gaizkiulertu bitxia) opera bufoaren estiloko obra bat da, Gioacchino Rossini-ren musika eta Gaetano Gasbarri-ren libretoa dituena. Bolognako Teatro del Corso antzokian estreinatu zen 1811ko urriaren 26an eta eszenatoki gainean interpretatutako Rossini-ren bigarren konposaketa izan zen. Estreinaldiak arrakasta izan bazuen ere, hiru antzezpen baino ez ziren egin. Pertsonaia guztiek emakume protagonistari buruz partekatzen duten okerreko usteak -zikiratu bat dela sortzen dituen nahaste dibertigarri eta korapilatsuek zentsoreen pazientzia beti urria ahitu zuten, eta lana debekatua izan zen. Ahanzturatik salbatu nahian, Rossinik opera honetako zatiak ondoren konposatu zituen zenbait lanetan txertatu zituen.

Berrehun urtetik gora igaro ondoren datorkigu beraz lan hau aktore bikainek interpretatua eta Speranza Scappuccik zuzendutako BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Rossini Abesbatzarekin. Orkestra zuzendari erromatar gazte honek ibilbide arrakastatsua izan du pianojole gisa eta orain operaren esparruko zuzendari berri aldakor eta dinamikoenetako bat bihurtzen ari da.

Produkzioa Arriaga Antzokiarena da, jatorriz Pesaroko Rossini Opera Festival jaialdikoa, Emilio Sagi delarik eszena zuzendaria. Sagiri buruz kritikak azpimarratu du “izugarrizko gaitasuna duela obraren espiritu teatral eta musikalarekin bat datozen ideia bikainak izateko eta horien bitartez obraren zentzua indartzeko eta egungo publikoarengana areago hurbiltzeko”.


IRAUPENA: 2 ordu
Atsedenak: 20 minutu

 

 

DATAK

  • 15 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.
  • 17 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.
  • 19 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

19
Abu
2026
>QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA

QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA

Lekua: Kursaal

H. Berlioz: Gran Misa de Muertos “Réquiem” op.5

Euskadiko Orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Orfeón Donostiarra
Easo Abesbatza
John Matthew Myers, tenorra

Erik Nielsen, zuzendaria
Gehiago ikusi
22
Abu
2026
>FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER

FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER

Lekua: Palacio de Festivales de Cantabria

G. Verdi: La forza del destino, obertura
G. Verdi: Rigoleto, “Giovanna, ho die rimorsi” – “Caro nome” – “Parmi veder le lagrime”
G. Donizzeti: Lucia di Lammermoor, “Regnava nel silenzio” – “Tombe degli avi miei” – “Verranno a te sull’aure”
G. Bizet: Carmen, “Parle-moi de ma mère” – “Je dis que rien ne m’épouvante” – “La fleur que tu m’avais jetée”
G. Verdi: La Traviata, “Ah fors’è lui… Sempre libera” – “De miei bollenti spiriti“ “Parigi, o cara”
G. Puccini: La boheme, “Che gelida manina!” – “Si, mi chiamano Mimi” “O soave fanciulla”

Piotr Beczala, tenorra
Kathryn Lewek, sopranoa
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
Gehiago ikusi
26
Abu
2026
>ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS

ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS

Lekua: Abandoibarra

URTZ + BOS
Daniel Perpiñán, zuzendaria
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
03
Ira
2026
>CONCIERTO EXTRAORDINARIO A beneficio de Cáritas

CONCIERTO EXTRAORDINARIO A beneficio de Cáritas

Lekua: Iglesia de El Carmen

K. Reinecke: Concierto para flauta en Re Mayor
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor “Escocesa”

Jon Thate, txirula
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria
Gehiago ikusi