Kultura artearen grinaz

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetza hitzarmen berria abiatu dute “Kultura artearen grinaz / Cultura por amor al arte” lelopean, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko eta abantaila bereziak eskaintzeko.

Horrela, 25-26 denboraldiko BOSen abonu edo sarrera bat aurkeztuz, 2×1 bat gozatu ahal izango da Bizkaiko Foru-Museoetako sarreran:

• Txakolin Museoa – Txakolingunea
• La Encartada Fabrika-Museoa
• Arrantzaleen Museoa
• Arkeologia Museoa
• Euskal Herria Museoa
• El Pobaleko Burdinola
• Muñatones Gaztelua
• Santimamiñe

Sustapena museo bakoitzean behin erabili ahal izango da.

Gainera, Bizkaiko Foru-Museoak bisitatzen dituztenek sustapen-kupoi bat jasoko dute, eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan aurkeztean, %20ko deskontua izango dute BOSen 2025-2026 denboraldi sinfonikoko edo ganbera denboraldiko programa bakoitzeko bi sarrera erosteko.

Deskontu hau ezin da beste sustapen batzuekin metatu.

Sustapena 2026ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean.