ERAKUSKETA IBILTARI BATEK BIZKAIA ZEHARKATUKO DU GAURTIK AURRERA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN EHUN URTEKO IBILBIDEA ERAKUSTEKO
Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Kultura eta Euskarako foru diputatu Lorea Bilbaok erakusketa bat inauguratu dute gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren kanpoaldean. Erakusketa horrek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mende bateko mugarri historiko nagusiak biltzen ditu.
Ondoren, oroitzapenezko plaka bat estalgabetu dute Arriaga Antzokiko atarian. BOSen lehen kontzertua antzoki horretako agertokian izan zen 1922ko martxoaren 8an.
Bilboko alkateak eta Kultura eta Euskarako foru diputatuak (Juan Crisostomo de Arriaga Fundazioa – Bilboko Orkestra Sinfonikoa osatzen duten patronatukideen ordezkariak) BOSek Bilboko eta Bizkaiko gizartean duen garrantzia eta kultur enbaxadore egiten duen lana nabarmendu dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, flauta eta harpa bikote diren Horacio Parravicini eta Marion Desjacques BOSeko musikariek jo dute.
Erakusketa ibiltariaOrkestraren mendeurrena ospatzeko antolatutako erakusketa honek zortzi toki bisitatuko ditu martxotik irailera bitartean. Ibilbidea martxoaren 17an hasiko da Arriaga antzokian; ondoren, Bizkaiko beste zazpi udalerri bisitatuko ditu, eskualde bakoitzeko bat, eta Urduñan amaituko da.
LOCALIDADES
FECHA EXPO
UBICACIÓN EXPOSICIÓN
UBICACIÓN CONCIERTO
BILBAO
17 marzo – 30 marzo
Plaza del Arriaga
Hall del Arriaga
GETXO
31 marzo – 10 abril
Puente Zubia Plaza
Andrés Isasi
BARAKALDO
21 abril – 5 mayo
Herriko Plaza
SALA CIS
DURANGO
6 mayo – 18 mayo
Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola
Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola