Kontzertuak
Musika Música – VIENA BILBAO 2021
Euskalduna Jauregia. 17:00 h.
Sarrerak: Musika música 2021
FITXA
VANESSA GOIKOETXEA soprano
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
GIANCARLO GUERRERO director
A. Berg: Sieben Frühe lieder (Zazpi kantu goiztiar/Siete canciones tempranas)
W. A. Mozart: Sinfonía no 41 en do mayor K.551, “Júpiter”
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
MUSIKA-MÚSIKAK 20 URTE BETETZEN DITU
Jaialdiak musika uholde bat ekarri du Bilbora eta erreferente izatera iritsi da mundu guztiko musikazaleen artean. Aurtengo edizioa berezia izango da urtemuga bat delako, eta baita ere, ezinbestean, bizi dugun egoeragatik. Aurtengo bere ardatza izango da bi mende luzez paradigma musikala izan den hiri artistikoki oparo bat, neurri batean musikaren beraren alegoria izatera iritsi dena. Viena, arraza eta hizkuntza ugariko inperio baten hiriburua, bidegurutze aberasgarri batean kokatuta zegoen. Kokaleku pribilegiatu horrek berekin zekarren orobat bidegurutze bat izatea ideia erlijioso, berezitasun nazional eta soinu-hizkuntza ugarirentzat. Ezaugarri horiek guztiek bat egin zuten mota guztietako entzulego baten apetekin, publiko bat asezina bezain orojalea eta musika genero guztietako nobedadeen gose zena. Eskaera hark Vienara bideratu zituen Europa osoko konpositore eta instrumentu-joleak, denen artean kokatu baitzuten hiria sorkuntza unibertsalaren abangoardian, turismo musikalaren jomuga erakargarri eta ospetsu bihurtuz. Viena musikaren epizentro oparoa izan zen denbora guztian hiriak lanak izan zituen baita ere gatazkak gainditzen eta irtenbide bat aurkitzen politika, arte, pentsamendu eta bizikidetzaren labirintoari. Bizi dugun garai nahasi honetan, gure mundua sorkuntza artistikoak eta eredu kulturalak aldatzen dituen kinka larri batean dagoenean, gauza atsegina da murgilaldi bat egitea Vienan, hain ederki jakin baitzuen oihal liluragarri bat iruten partitura paregabez, aberats edo finez, espresionista edo arrazionalez, entretenigarri edo katarsi eragilez, haritzat hartuz mota guztietako estilo, dialekto eta genero musikalak. Viena emankor hartan, oparotasunak, esperimentazioak eta sormenak bat egin zuten musikarekiko pasioarekin eta soinuzko esanahien bidez entzulearen ariman “eragiteko” asmoarekin, egungo garaiak argiz jantziko dituen katalogo anitz, orijinal eta harrigarri bat elikatuz. Goza ezazue “liluren hiria” omen zen Viena haren sonoritateaz. Afektu musikalen edizio asko ditugu oraindik aurrean. Viena izan zen konpositore ospetsu askoren jaioterria edo adopzio-lekua. Eta baita ere azpijoko, zatiketa, jeloskeria, grina eta fribolitatezko zurrunbilo bat. Habsburgotarren filarmoniak, itxurak kosta ahala kosta landu nahiak eta arte nahiz pentsamenduaren sortzaileekiko jazarpen endemikoak markatu zuten Vienari ospea eman zioten konpositoreen ibilbidea. Hiri inperial hura harro zegoen, bere familia agintaria baitzen Europako melomanoena, familia aristokratikoen eredua, eta XVIII. mendean katalogo kolosal eta errepikaezin baten bultzatzailea bere babesletzaren bitartez. Hala, Haydn Esterhazy printzearen babespean hazi zen musikalki, printzearen musikari-kapera ospetsua zelarik Europa osoan. Hitza zen bere etxeko opera gaualdiak hobeak zirela jauregi inperialekoak baino, iritzi horretakoa baitzen enperatriza bera ere. Maria Teresarengan eta, geroago, haren seme Jose enperadorearengan piztu zuen interesak bultzatuta, Mozart Vienan kokatzera deliberatu zen, baina bere arrakasta laster histu zen, hiri apetatsu eta ahanzkor hartan gailendutako beste moda batzuek itzalarazia. Vienan bizi zen aristokrata multzo batek babesa eman zion Beethoveni, eta mezenas eskuzabalak gertatu zitzaizkion Waldstein, Razumovsky, Lichnowsky, Lobkowitz eta Rodolfo artxidukea bera ere. Horiek osatzen zuten Beethovenen jarraitzaileen multzoa -haren musika entzuten zutenak erdi harriturik eta erdi ezer ulertu gabe- eta Beethovenek sarri mespretxatzen zituen. Erromantizismoaren egunsentian, burgesia ilustratua eta profesional liberalak boterea lortzen ari zirenean, Schuberten musak —schubertiadetan inbokatuak— liluraturik atxikitzen zuen publiko bat, konpositorea gurtzen zuena. Halere, publiko horrek ez zituen estali Shuberten eguneroko beharrizanak eta ez zion eskaini abarorik. XIX. mendean Vienak bere intrigekin jarraitu zuen, zeukanaz eta bere ustez zeukanaz harro, eta Vienako gizartea, berriz, ametsezko itxura bat erakusten ari zen beti eta ohorezko tituluak -akademikoak zein nobleziakoak- handiesten, balio objektibo gutxikoak izanagatik. Klase ertainak bazeukan nolabaiteko kultura musikala, harentzat eguneroko bizitzako plazerak lotuta zeuden mota eta estilo guztietako musika ikuskizunekin, eta horregatik, bai Straussen musika arinak, bai Brahms edo Bruckner-en sakontasunak eta tradizioarekiko errespetuak hiri musikazale amorratu haren paisaia musikala betetzen jarraitzen zuten. Alta, konpositore ospetsu horiek ere -batez ere Brucknerrek- vienarren erdeinua jasan behar izan zuten, noiz eta ez baitziren gauza asetzeko vienarren hanpuruskeria itxuragabea eta etengabeko fribolitatea. Kontraesana handituz joan zen, eta joera horren hauspoa izan zen eguneroko luxu eta neurrigabekeriazko amets bat bizitzeko modu irrazional bat, zeinaren bultzadaz gizartea porrotaren ertzera ari baitzen hurbiltzen: Habsburgotarren erregetzako eta inperioko koroa Lehen Mundu Gerrako amildegira gerturatzen ari zen, eta denbora berean Vienan azken ostikoak ematen ari ziren indar biren arteko tentsioak: fintasun eta orekaz beteriko edertasun baten azken aztarnak, eta espresionismoaren eta berrikuntza-gosearen indar kontrolaezinak. Testuinguru horretan, non paradisuaren eta kalbarioaren arteko mugak gero eta lausoagoak ziren, Mahlerren eta Schönbergen partiturak elkarren garaikide suertatu ziren, denen gainetik sumatzen zelarik mende berriko Europa hartan olio orban bat bezala zabaltzen ari zen antisemitismoaren itzala. –Eta paradoxa gorabehera –edo beharbada bere kausaz–, ausardiaz, esperimentazioz eta dikotomiaz betetako azken loraldi batek dirdirarazi zuen aldi hura, hain emankorra, originala eta sortzailea musika arloan nola beste adierazpen artistiko eta pentsamendukoetan. Ausardia musikalezko azken aparraldi horretan kokatzen dira Webern eta Berg-en izenak.
JOSEP HAYDN | Rohrau 1732 – Viena 1809
“Mundutik baztertua nagoenez, originala izatea behartu zait “
W.A. MOZART | Salzburgo 1756 – Viena 1791
“Lanean jarraitzen dut, konposatzeak gutxiago nekatzen nauelako atseden hartzeak baino”.
L. VAN BEETHOVEN | Bonn 1770 – Viena 1827
“Erraza da aristokraziarekin bizitzea, zirrara eragiten dion zerbait baduzu”.
FRANZ SCHUBERT | Viena 1797 -Viena 1828
“Gauza on batean inspiratzen zarenean, musika jarioan jaiotzen da, melodiak turrustan heltzen dira”.
ANTON BRUCKNER | Ansfelden 1824 – Viena 1896
“Jainko onari eskaintzen diot nire musika”.
JOHANN STRAUSS | Viena 1825 -Viena 1899
“Batere talenturik badut, Viena nire jaioterri maiteari zor diot hura garatu izana“.
JOHANNES BRAHMS | Hamburgo 1833 – Viena 1897
“Beethoven da pauso-hotsez nire atzean entzuten dudan erraldoi hori”.
GUSTAV MAHLER | Kaliště (Bohemia) 1860 – Viena 1911
“Etorriko da nire garaia“.
RICHARD STRAUSS | Munich 1864 – Garmisch (Baviera) 1949
“Hamabi urteko basakeria, jakineza eta kultur suntsipenezko erregealdiak amaiera eman zion Alemanian bi mila urteko bilakaera kulturalari”
ARNOLD SCHÖNBERG | Viena 1883 – Los Ángeles 1951
“Pena da musika modernoko kontzertuak Vienan gertaera politiko bihurtu izana”.
ANTON WEBERN | Viena 1883 – Mittersill (Salzburgo) 1945
“Behin hasita, gaiak esan beharreko guztia adierazten du. Gauza berri batek jarraitu behar dio”.
ALBAN BERG | Viena 1885 -Viena 1935
“Gure musika honetan ez dago konpasik belarriaren kontrol zorrotzena jasan ez duenik”.
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Testuak: Mercedes Albaina Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
