Kontzertuak
“Kreazioa”, J. Haydn / La Fura dels Baus
Donostiako Musika Hamabostaldia
Informazio gehiago
Egitaraua
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Kreazioa La Fura dels Bausen arabera
Unibertsoaren, bizitzaren eta gizakiaren kreazioaren historia kontatzen du oratorio honen testuak, Genesisaren eta Salmoen arabera. Nahiz eta Paradisu galdua, John Miltonen poema narratiboaren bertso batzuk erabiltzen diren, hemen ez da jatorrizko bekatuaren batere erreferentziarik egiten. Gure eszenaratzean etengabe ageri dira paradisutik kanporatu dituzten errefuxiatuak, gerraren ondorioz nahiz arrazoi ekonomiko, sozial, politiko edo erlijiosoen ondorioz. Gure eszenako bertsioan, hortaz, bi mundu paraleko ageri dira: zazpi egunean unibertsoa, bizitza eta gizakia sortzen dira, bai. Baina, era berean, zazpi egunean errefuxiatuek ihes egiten dute kaosetik, eguraldi txarrean ibili behar dute, txalupa kaxkarretan itsasoratzen eta errefuxiatu-esparruetan atsedeten dira, eta, azkenik, zazpigarren egunean, Adam eta Evaren etxeetan hartzen dituzte. Exodo horretan, hiru gidari izango dituzte errefuxiatuek: Rafael, uraren eta osasunaren espiritua; Uriel, argiaren eta itxuraldaketaren espiritua; eta Gabriel, airearen eta komunikazioaren espiritua. Ikuskari honetan badira gure egunetaraino heldu diren unibertsoaren eta bizitzaren kreazioari buruzko ikuspegi filosofiko eta zientifikoak ere. Testu horiek Parisko Institut Jean Nicod-eko irakaslea den Michele Salimbenik idatzi ditu, eta obran zehar proiektatuko dira, irizpide artistikoen moduan. Gure eszenografia argia da, eta argia bakarrik. Hainbat iturritatik helduta, espazioa biltzen duen argi bat da, abeslariengan proiektatua, eta pantaila molekularrek eta kezko eskulturek atzemana. Informazio gehiago eta sarrerak EgitarauaGertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Prokofiev eta Veronako maitaleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Nicolas Altstaedt, biolontxeloa
Markus Stenz, zuzendaria
I
SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)
Sinfonia concertante biolontxelo eta orkestrarako Op. 125
I. Andante
II. Allegro giusto
III. Finale: Andante con moto
Nicolas Altstaedt, violonchelo
II
SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)
Romeo and Juliet, suitea
I. Julieta gaztea
II. Goizeko dantza
III. Maskarak
IV. Romeo eta Julieta
V. Capuletoak et Monteskoak
VI. Romeo Julietaren ondoan, bananduu baino lehen
VII. Romeo Julietaren hilobiaren aurrean
VIII. Goizeko serenata (Aubade)
IX. Teobaldoren heriotza
Souvenir de Florence
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Dwarves’ tales
Amore
Anantango
Meditatio
Danzas de Iberia
Piotr Ilyich Tchaikovsky
Souvenir de Florence Op. 70
Ganbera kontzertua
Lekua: Sestao Musika Eskola
W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15
BOS Laukotea eta pianoa
Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Il barbiere di Siviglia
Lekua: Euskalduna Bilbao
Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.
