Kontzertuak

Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria


Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa.   19:00 h.

Kontzertua familian 01 Soinuak Haizean + Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS, konpainia Leire Orbe, aktorea Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa Hizkuntza: euskara. ­Adina: 6 urtetik aurrera Prezioak: Orokorra 10 € BOSaren abonatuak* 9 € * Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Ikuskizun musikal honetan, Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken musikaz lagunduta, besteak beste.

7 emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko ditugu, soinuzko eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, Emoziok batetik bestera ibiliko da, eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz… Handiek eta txikiek ikasi eta dibertituko dira musika bidaia zoragarri honetan!

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai. Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

DATAK

  • 27 urtarrila 2024       Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa      19:00 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
20
Aza
2026
>Ganbera kontzertua

Ganbera kontzertua

Lekua: Sestao Musika Eskola

W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15

BOS Laukotea eta pianoa

Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa

Gehiago ikusi
21 - 24 - 27 - 30
Aza
2026
>Il barbiere di Siviglia

Il barbiere di Siviglia

Lekua: Euskalduna Bilbao

Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.

Información y entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
03 - 04
Abe
2026
>Konpositoreak eta organo-joleak

Konpositoreak eta organo-joleak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Wolfgang Amadeus Mozart
sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336


18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456


César Franck
Pièce héroïque

Sinfonia re minorrean

Curtis Phill Hsu, pianoa
Mikel Ansola, organoa
Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren.

Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phill Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
14
Abe
2026
>Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci

Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Frederic Chopin, Fanny Mendelssohn, Florence Price & George Gershwin
Informazioa eta sarrerak