Kontzertuak

Haurtxoentzako Kontzertuak


Euskalduna Jauregia.   12:00 h.

Drrrrrr Bdrrrrrr Bdrrróóó Mmmmmmm

Edukiera: 160 ikus-entzule (40 haurtxo + haurtxo bakoitzeko 3 laguntzaile gehienez) Garrantzitsua: Aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoek barne) dagokien sarrera aurkeztu beharko dute. Sordonak eta dultzainak oso zaharrak diren haize-instrumentuak dira. Zurezko tutuekin eginak, mihi bikoitzarekin sortzen dute soinua, eta gure fagotaren eta kontrafagotaren aitzindariak dira. Haurtxoek gustukoen duten soinua fagotarena da, eta duetorik gozoena fagotena da. Beste ezerk ez bezala haurtxoen masailak dardararazten dituzten zaporeak, tinbre osoz airea margotzen dituztenak. Eta soinu horiek eskainiko dizkigute Pedro eta Gonçalo Pereira anaiek, zeinak kontzertu horiez gozatu zuten lehenengo haurtxoak izan baitziren eta orain bakarlari gonbidatu gisa itzuli baitira. Eskerrik asko Pedro eta Gonçalori soinu gozoengatik!

Erregistro artistikoa

Musicalmente konpainia Alberto Roque – saxofoi baritonoa José Lopes – saxofoi altua eta sopranoa Pedro Santos – akordeoia Pedro Pereira – kontrafagota Gonçalo Pereira – fagota Inesa Markava – ahotsa eta mugimendua Isabel Catarino – ahotsa Paulo Lameiro – ahotsa eta zuzendaritza 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat Sarreren prezioak: – Orokorra 11 € – BOSeko abonatuentzako 9 € (Txartel-lehiatilan soilik, aldez aurretik egiaztatuta) Edukiera: 160 ikus-entzule (40 haurtxo + haurtxo bakoitzeko 3 laguntzaile gehienez) Beste behin, gure jarduera didaktikoaren baitan, aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten haurtxoentzako kontzertuak eskainiko ditugu.

DATAK

  • 21 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      18:00 h. Sarrerak Erosi
  • 22 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      12:00 h. Sarrerak Erosi
  • 22 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      16:00 h. Sarrerak Erosi
  • 22 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      17:30 h. Sarrerak Erosi
  • 23 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      10:30 h. Sarrerak Erosi
  • 23 urtarrila 2022       Euskalduna Jauregia      12:00 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
>Basoko murmurioak

Basoko murmurioak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Richard Wagner Siegfried, Waldweben Richard Strauss Vier letzte Lieder Sergei Prokofiev 7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131 Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
>Natura abesten

Natura abesten

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Antonin Dvorak Elezaharrak, hautaketa Op. 59 Leyendas, selección Op. 59 Johann Nepomuk Hummel Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102 Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102 Ludwig Van Beethoven 6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala» Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Jesús Guridi El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II Joaquín Rodrigo Concierto in modo galante Wolfgang Amadeus Mozart 40. sinfonia sol minorrean K. 550 Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
>French jolies

French jolies

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Ludwig Thuille Seikotea piano eta haize boskoterako Si bemol Maiorrean Op. 6 Albert Roussel Divertissement Op. 6 Francis Poulenc Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi