Kontzertuak

BOSen DENBORALDIA 8-2014-2015
F. Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”
S. Prokofiev: 1. kontzertua biolin eta orkestrarako, Re maiorrean
G. Enesco: Rapsodia errumaniarra La maiorrean, op. 11, 1.zk.
Boris Belkin, biolina
Pavel Kogan, zuzendaria
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
HAUR PRODIJIOA
Musika da, ziurrenik, zenbait ume prodijiok txiki-txikitatik duten dohain paregabe horrekin maizen lotzen duguna. Gaur entzungo ditugun hiru konposizioak musikaren historian izan diren ume prodijio handienetako batzuek idatzi dituzte: Félix Mendessohn, Sergei Prokofiev eta George Enescuk. Txikitatik instrumentista bikain eta aintzatetsiak izan ziren, eta, gainera, hamar urte bete aurretik, heldutasun paregabeko konposizioak zituzten euren bildumetan.
Felix Mendelssohn musikaren historiako ume prodijio handiena da, kritikari askorentzat, haren maisu Carl Friedrich Zelterrek uste izan zuen bezala, berehala ikusi baitzuen bikaintasuna umearengan. Mozartek hemezortzi urterekin idatzi zuen bere lehen obra handia, K 201 sinfonia La maiorrean, eta Mendelssohnek, aldiz, honakoak idatzi zituen adin hori bete aurretik: harizko instrumentuetarako hamahiru sinfonia, hainbat opera, orkestrarako sinfonia bat, hainbat kontzertu, ganberako musika, lan koralak eta pianorako sonatak eta piezak. Horrez gain, talentu handia zuen inprobisaziorako, baita memoria prodijiotsua ere; izan ere, opera oso bat lagundu zezakeen, eta Bach, Händel, Haydn, Mozart eta Beethovenen lanak interpretatu zitzakeen partitura barik, behin bakarrik irakurri bazituen