Kontzertuak
BOS 8
Hastapeneko abonua
- J.J. Colomer: Fededun lizuna, metal boskote eta orkestrarako (25’)
- Rachmaninov: 2. sinfonia mi minorrean, op. 27 (45’)
Spanish Brass
Andrew Gourlay, zuzendaria
Hastapeneko abonua
I
JUAN JOSÉ COLOMER<br<(1966 – )
Fededun lizuna, metal boskote eta orkestrarako
I. Noraezean ibili
II. Deskubritu
III. Biluztu
Spanish Brass
II
SERGEI RACHMANINOV
(1873 – 1943)
2. sinfonia mi minorrean Op. 27
I. Largo – Allegro moderato
II. Allegro molto
III. Adagio
IV. Allegro vivace
Lehenengo aldiz BOSek
Gaur egungo eta betiko musika
Ia ehun urtek banatzen dituzte otsaileko arratsalde honi soinu-banda jarriko dioten obren estreinaldiak. Juanjo Colomerren soinu-irudimena kontzertu batean eta sinfonia batean gorpuztu dira. Gure garaikidea den musikari horren belarriek, gureek bezalaxe, bai XX. mendeko soinuak bai Sergei Rachmaninov azken erromantiko handiarenak entzun ditu.
Lehenengo obrak paradoxa bat gordetzen du izenburuan, eta musikatik kanpoko inspirazioaz elikatzen da. Bigarrena modu generikoan aurkezten da, «sinfonia» izenaz, eta, musika abstraktuaren edo absolutuaren adibide izanik ere, Errusiako erromantizismoaren ugaritasun emankorretik edaten du. Hala, bada, bost bakarlarirentzako kontzertu batekin hasten da ekitaldia. Ozentasun bikaineko eta oihartzun handiko bakarlariok orkestra sinfonikoarekin mintzatzen dira, hari aurre egiten diote eta harekin bat egiten dute. Bigarren zatian, tinbre-iturri batek soinu edo synphonos multzo eder batean giltzatzen ditu banakako instrumentuak.
Juanjo Colomerren (Alzira, 1966) Fededun lizuna lana Spanish Brass metal boskotearen enkargua izan zen; gaur, haiek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera entzuteko aukera atsegingarria izango dugu. Obra hori 2004ko azaroan estreinatu zuten, Valladolideko Miguel Delibes Kultur Zentroko Auditoriumean; hain zuzen, enkargua agindu zutenek eta Gaztela eta Leongo Orkestrak estreinatu zuten, Alejandro Posadasen zuzendaritzapean.
Colomerrek iragarkietako irudiak, film labur nahiz luzeak, pinturari lotutako balletak, performanceak eta abar laguntzeko musika konposatzen du eskuarki. Hala ere, partitura honetan –guztiz instrumentala izan arren– irudikapenen unibertso bat sortu du, estetika erradikalenetatik aldendutako soinu-lengoaiaz; izan ere, egilearen helburu nagusia ez da esperimentatzea, ezpada akuilatzea, adierazpideen bidez iradokitzea… Colomerren beraren hitzetan, obra «nahasiki tonala da», hau da, itxurazko testuinguru tonal batean, musikagileak kontsonantzia eta disonantzia kontzeptuekin jolasten du, «tira eta bira, entzulea obratik irten ez dadin». Izenburuaren zehaztasuna gorabehera, musikak «ez du pertsona jakin bat oinarri; aitzitik, hainbaten ezaugarriak nahi ditu hartu barne: bereziki, gutako bakoitzak dituen dualtasuna eta kontraesanak». Nolanahi ere, nahiz eta ez den pertsona jakin baten erretratua, «fikziozko protagonista baten estutasunak aztertzeko eta kontatzeko saiakera gisa sortu zen obra. Protagonista portaera lizunaren bidez bere barrena ezagutzeko prozesuan dagoen emakume bat da. Badirudi portaera lizun horixe dela, hain zuzen, erospena ahalbidetzen dion katalizatzaile nagusia». Bizitzako ibilaldi hori hiru mugimendutan kontatzen da, eta horien izenburuek hitz-joko bat antzeratzen dute: Deambular (noraezean ibili) mugimenduak Andante tempo-adierazlea darama; oraintxe freskoa da, oraintxe garratza. Descubrir (deskubritu) mugimenduak, aldiz, Lento prozesional eta sakona du, eta Destapar (biluztu) minuetoa Presto jostaria da.
Juanjo Colomerrek ongi ezagutzen ditu metalezko haize-instrumentuak, eta arreta eta maitasun bereziz idazten du horientzat. Tronpetari ziharduela, Espainiako Orkestra Nazional Gaztearen (JONDE) bakarlaria eta sortzaileetako bat izan zen. 1983an eratua, JONDEk 18tik 23 urtera arteko interpreteatzaile gazteak prestatzen laguntzea zuen asmo, lanean hasi aurretik, orkestra profesionaletara sartzeko zubi modura. Colomerrek zuzenean ezagutu zituen metalen mundu berezia, haien tinbre-koloreak eta teknika- eta espresio-ezaugarriak, eta musika-tresna horien sonoritate indartsu eta argitsua entzuten hazi zen. Horiek horrela, lotura afektiboak eratu zituen musikaria metalen mundura hurbildu eta konposizioa aberasten duen soinu-unibertso horrekin.
Sergei Rachmaninovi (Semyonovo, 1873- Beverly Hills, 1943) jaiotzetiko dohain gisa heldu zitzaion musika. Bihurria izan zuen musikaren mundu profesionalerako bidea, baina, azkenean, zorionez iritsi zen. Berezko talentua bazuen ere, jatorri aristokratikoko familia aberatsekoa izateak eta aita Guardia Inperialeko erregimentu gailen batekoa izateak Eskola Militar Inperialean sartzera bideratzen zituen Rachmaninov anaiak. Alabaina, aitak guztien ondasunak xahutu zituen eta bertan behera utzi zuen familia; horrenbestez, Sergei gazteak bere benetako bokazioari heldu ahal izan zion, eta amesgaiztoa balira bezala desagertu ziren familiaren plan zaharrak.
Kontakizun izugarri –baina benetako– horixe izan zen lengoaia erromantikoa ondoen eta gehien luzatu zuen konpositorearen lanbidearen abiaburua. «Ezin ditut bat-batean nire musika-jainkoak alde batera utzi» zioen, idazketa-eredu zaharkituak eta hipersentiberak erabiltzea leporatzen ziotenean; izan ere, garaiko testuinguruan, sarritan, soinuaren laburtasuna bilatzen zen jada. Eta, zalantzarik gabe, bere partitura gehienetan bezala, emozioen adierazkortasun handia nabarmendu zuen 2. sinfonia mi minorrean, 27. Op. lanean ere. Sinfonia horrek interesa pizten eta publikoa hunkitzen jarraitzen du, bere ezaugarriengatik: planteamendu melodiko zabal askoa, orkestraren sonoritatearen tratamendua –materialaren kontrolaren eta adierazpen-katarsiaren arteko orekaren miraria–, ideia, erritmo, eragin eta oroipenen erakustaldia, idazketa bikaina eta entzulearekin komunikatzeko gaitasuna.
1906tik 1907ra bitartean idatzia, 1908an estreinatu zen, San Petersburgen, Errusiako Musika Elkartearen Orkestraren eskutik eta Rachmaninov bera zela zuzendari. Obrak agerian utzi zien, bai musika-giroetako kideei bai musikariari berari, depresio sakon bat gainditu ostean, haren bigarren piano-kontzertuari zerion talentua ez zela igarokorra. Musika-idazlearen lumak betiko berreskuratu zituen inspirazioa eta taxua.
Errusiako musika-tradizioaren berezko bi ezaugarri hauteman daitezke lanaren egikeran. Batetik, karga liriko handiko doinu baten moldaera geldo eta iraunkorrak betiereko etorkizunaren sentipena sortzen du entzulearengan, edertasuna eta sentimenduak betiko luzatzen dituen amets batean. Bestetik, musika-ideiak lantzean dramaturgia erabiltzen du, ideia horiek antzerki-trama bateko pertsonaiak balira bezala; behin eta berriz agertzen da hasierako Allegroan jada iradokitako gaia, eta loratzen doa, sinfoniaren amaierako berraurkezpenera iritsi arte.
Obra lau mugimendutan antolatzen da: sarrera ilun batek –Largo– lehenengo mugimenduari ematen dio bide; Allegro moderatoan, lasai sentitu eta adierazitako erromantizismoaren berezko giro poetikoa dakar. Alabaina, lirismoa are aberatsago egiten du kolore sorta handiak: hasi goi-gizarteko giro dotorearen distiratik, eta arima errusiarraren oroitzapen bero eta sakonera arte. Ideia horiek guztiak kartsuki gauzatzen dira, eta irudimenezko koda indartsu batera daramate musika.
Errusiako sinfonietan ohikoa den bezala, bigarren mugimendua scherzo bat da. Hemen Allegro molto gisa aipatua, une bikain eta biribila da: hasierako motiboko sugarrak alde batera uzten du bere basakeria, etsi-etsian, grinari nekez eusten dion bigarren ideia samurraren aldean. Bien txandakatzea, etengabeko jarraipen- eta etsipen-jokoan, are gehiago aberasten du hirugarren motiboak. Mugimenduaren muinean aurkeztua, nolabaiteko imitazio obsesiboa balitz bezala, lehenengo gaian amaitzen da, ia eztanda batean. Metalek himno liturgiko bat intonatzean, grina itzaltzen da, eta atsedenari ematen zaio bide.
Ondorengo Adagioak, doinu gogoangarri horietako bat ekarri, eta etengabeko mugimendua iradokitzen du, indar liriko oso nabarmen baten halabeharrezko hedapena aditzera emanez. Gero eta gehiago zabaltzen da, klimax erromantiko, indartsu eta liluragarri batera heldu arte (1975ean, aitzindari izan zen crossover fenomenoan: musika klasikoaren mugak gainditu, eta Never gonna fall in love again bilakatu zen. Eric Carmenek sortutako abesti hura hainbatek abestu dute gerora; esaterako, John Travoltak eta Miguel Bosék).
Allegro Vivace batek jai-giroan laburbiltzen ditu sinfonian zehar agertutako ideietako batzuk, eta amaiera biribila ematen dio modu originalean sortutako eta nabarmentasunez gauzatutako konposizioari.
Goza ezazue musika-gau bikain batez. Gaurko musika, eta betikoa.
Mercedes Albaina
DATAK
- 02 otsaila 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 03 otsaila 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Spanish Brass es uno de los quintetos de metal más dinámicos y consolidados del panorama musical español. Ha participado en los festivales más importantes del mundo, ha tocado en la gala de los premios Príncipe de Asturias (1995) y ha grabado la música de la obra La Fundación de Buero Vallejo y la banda sonora de la película Descongélate, de Félix Sabroso. Ha publicado veinte trabajos discográficos, entre los que se incluyen un DVD-CD y un doble CD recopilatorio, que muestran sus múltiples facetas. Organiza cada año tres festivales de viento-metal: Spanish Brass Alzira-SBALZ (www.sbalz.com), Brassurround (www.brassurround.com) y Brass&Wines (www.brassandwines.com). El grupo está patrocinado por Buffet Group y toca con trompetas B&S, trompa Hans Hoyer, trombón Courtois y tuba Melton. Además, recibe apoyo la Generalitat Valenciana y del Ministerio de Cultura-INAEM.
Componentes
Carlos Benetó Grau, trompeta
Juanjo Serna Salvador, trompeta
Manuel Pérez Ortega, trompa
Inda Bonet Manrique, trombón
Sergio Finca Quirós, tuba
ANDREW GOURLAY – Zuzendaria
Jamaikan jaio eta arbaso errusiarrak izan arren, Andrew Gourlay Bahametan, Filipinetan, Japonian eta Ingalaterran hazi zen. Prestakuntzaz tronboi-jotzailea eta piano-jotzailea izanik, graduondoko beka bat lortu zuen zuzendaritza ikasteko Londresko Royal College of Musicen, eta, bertan, sinfoniak prestatu zituen Haitink eta Norringtonentzat.
2016ko urtarrilean, Gourlayk Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularraren kargua hartu zuen; izan ere, zuzendari gonbidatu nagusia izan zen 2014-2015 denboraldian. 2010ean, Cadaquésko Nazioarteko Lehiaketako lehenengo saria eskuratu zuen, eta Sir Mark Elderren zuzendari laguntzaile izendatu zuten Hallén, baita Halléko Orkestra Gaztearen musika-zuzendari ere. Sir Colin Davis ordezkatu zuen birritan Barbicanen, eta, besteak beste, Gergiev eta Masur zuzendarien cover gisa egin du lan.
Honako orkestrak zuzentzen jardun du eta jardungo du etorkizunean: Philharmonia, BBC, RLPO, Hallé, CBSO, Ópera North, RTÉ, Melbourne, Aucklandeko Philharmonia, Rotterdam, Flandesko Errege Filarmonikoa, Stavanger, Bordele Akitaniako Nazionala, Casa da Música Oportoko Sinfonikoa, Espainiako orkestrak, London Sinfonietta BBCren Promsetan eta San Diegoko Sinfonikoa.
Operaren esparruko proiektuen barruan, Luca Francesoniren Quartett estreinatu du, Royal Opera Housen. Rusalka eta Carmen tragedia zuzendu ditu English Touring Operarekin, eta Figaroren Ezteiak, B. Britten Nazioarteko Opera Eskolan. Glyndebourneko Opera Jaialdian, zuzendari laguntzaile gisa aritu izan da. Orain dela gutxi, Tipetten The Ice Break zuzendu du, Grahan Vickek Birminghamgo Operarako prestatutako produkzio berrian, Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoarekin.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Kit Armstrong, piano
I
Laura Delgado, biolina
Lander Echevarría, biola
Ane Aguirre, biola
Carolina Bartumeu, biolontxeloa
María Asua, kontrabaxua
Kit Armstrong, pianoa
FELIX MENDELSSOHN (1809 – 1847)
Seikotea pianorekin re minorrean Op. 110
I. Allegro vivace
II. Adagio
III. Minuetto [Agitato] – Trio
IV. Finale: Allegro viviace
II
Carlos García, klarinetea
Luis Fernando Núñez, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Przemyslaw Krzysztof Pujanek, biola
Elena Escalza, biolontxeloa
Kit Armstrong, pianoa
ERNÖ DOHNANYI (1877 – 1960)
Seikotea Do Maiorrean Op. 37
I. Allegro appassionato
II. Intermezzo: Adagio
III. Allegro con sentimento
IV. Finale: Allegro vivace, giocoso
ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.
Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.
Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.
Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.
Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.
ANTZEZLEAK
Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera
* Debuta en ABAO
Ganbera 10
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
F. M. Veracini
Obertura nº 6 en sol menor IFV 6
J. S. Bach
Concierto nº 3 para cembalo y orquesta en Re Mayor BWV 1054
F. Geminiani
Concerto grosso nº 6 en Si bemol Mayor Op. 7, H. 120
J. – P. Rameau
Les Boréades, selección
Ensemble barroco BOS
Silvia Márquez, klabea
Ezohiko Kontzertua Joaquín Achúcarro BOSekin
Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa
80 urte elkarrekin
Hitzordu oso berezia, Achúcarrok BOSekin egindako estreinaldi historikoa oroitzeko eta gure kultura-ondare partekatuaren atal den lankidetza ospatzeko. Mendelssohn eta Fallaren konbinazioari esker Achucarroren piano-zigilu bereziaz gozatu ahal izango dugu piano eta orkestrarako errepertorio espainiarraren obrarik enblematikoenetakoan.
Programa:
F. Mendelssohn: Las Hébridas, obertura
M. de Falla: Noches en los jardines de España
Interpreteak:
Joaquín Achúcarro, pianoa
Mikel Fernández, zuzendaritza
