Kontzertuak
BOS 16
BOS Baroque
- G.F. Händel: Fammi combattere, de Orlando (4’)
- S. Bach: Suite orquestal nº 1 en Do, BWV 1066 ()
- G.F. Händel: Ahi, stigie larve – Già latra Cerbero, de Orlando (22’)
- G.F. Händel: Concerto grosso, op. 6 nº 11
- G.F. Händel: Cara sposa – Venti turbine, de Rinaldo
Vivica Genaux, mezzosopranoa
Robert Howarth, zuzendaria
DATAK
- 18 maiatza 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 19 maiatza 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
VIVICA GENAUX
Mezzosopranoa
Vivica Genaux musika barrokoaren interpretatzailerik handienekotzat dago hartuta, ez soilik bere teknika paregabeagatik eta ahots ederragatik, baizik eta, gainera, bere interpretazio hunkigarriengatik ere.
Munduko agertokirik garrantzitsuenetan aritu izan da, bere errepertorioko rolik garrantzitsuenetan eta konpositore ugariren lanetan: Händel, Scarlatti, Vivaldi, Gluck, Rossini, Monteverdi eta Donizettitik hasi, eta Berlioz, Falla eta Bizeteraino. Bere paperik esanguratsuenetako batzuk aipatzearren, honakoak nabarmendu daitezke: Arsane (Semiramide), Sesto eta Giulio Cesare (izen bereko operan), Rinaldo, Romeo (I Capuleti ed i Montecchi), Orsini (Lucrezia Borgia), Orfeo (Orfeo ed Euridice), Sesto (La clemenza di Tito) eta Ottavia (L’incoronazione di Poppea), besteak beste.
Operaren arloan buru-belarri aritzeaz gain, Vivica Genaux etengabe entzun dezakegu jaialdietan eta kontzertu-aretoetan; esate baterako, Londresko Promsen, Vienako Konzerthausen, Moskuko Tchaikovsky aretoan, eta New Yorkeko Carnegie Hallen.
Diskografia eta bideografia zabala dauka, eta hiru aldiz irabazi ditu Echo Klassik sariak. Gainera, hiru aldiz egon da Grammy sarietarako izendatuta. Bere azken grabazioa “Rival Queens” CDa izan da, Simone Kermes sopranoarekin batera.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
C. Frühling
Trío para clarinete, violoncello y piano en la menor Op. 40
Trío de clarinete, violonchelo y piano BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 3 en Mi bemol Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
Tchaikovskyren 5.a
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txaikovskik bere bosgarren sinfonia aurkeztu zuenean, Errusiako konpositore behinenentzat hartzen zuten, eta herrialde horretan gogo-gogotik aintzat hartzen zuten musika. Eta musika lantzen, musikagile handienen helburua bete zuen: mundu-mailako musika egitea, jaioterriko sustraiei uko egin barik. Beste alde batetik, Xostakovitxek atsedenaldia hartu zuen bere seme Maksimi kontzertu ederra, arina, elegiazkoa eta ametsezkoa oparitzeko. Programari hasiera emateko, Errumaniako Ligeti gaztearen musika jaioterriko folklorearen gorazarrean.
G. Ligeti
Concert Românesc
D. Shostakovich
Concierto nº 2 para piano y orquesta en Fa Mayor Op. 102
P. I. Tchaikovsky
Sinfonía nº 5 en mi menor Op. 64
Simon Trpčeski, pianoa
Pablo González, zuzendaria
Borrani eta Mozarten Kontzertantea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Lorenza Borrani biolin-jotzailearen bisita guztietan, arriskua eta emozioa dira nagusi. Programa honetan, txandaka joko du biolina Mozarten Sinfonia kontzertante zoragarrian gure biola-jotzaile bakarlari Lander Echevarriarekin batera, eta zuzendari jardungo du 4. Sinfonian, hots, Schubertek berak ‘Tragikoa’ deitu zuen horretan. Schuberten orkestra-lan ugarirekin gertatu bezala, musikagileak ez zuen estreinaldirik entzun bizirik zegoela.
W. A. Mozart
Divertimento Fa Maiorrean K. 138
Sinfonia kontzertantea biolin, biola eta orkestrarako Mi bemol Maiorrean K. 364
F. Schubert
4. sinfonia do minorrean D. 417 “Tragikoa”
Lander Echevarria, biola
Lorenza Borrani, biolina-zuzendaria
Conciertos en familia: Molto Barroco
Lekua: Euskalduna Bilbao Sala 0B Aretoa
Erregeak pieza berezi bat eskatu dio gorteko Konpositoreari. Eskaera horrek eszena komiko batzuk sortzen ditu konpositorearen eta hiru ganbera-musikarien artean, eta horietan mota guztietako gag, errutina komiko eta musikalak, dantzak eta baita malabare-jokoak ere sartzen dira. Molto Barroco Erregearen, bere emaztegaiaren eta, agian, geroko Erregina eta Konpositorearen arteko korapilo-komedia da. Maitasunezko triangelua, jarrera lotsagabeko Bufoi baten konplizitatea izango duena.
Konpainia: Píscore Teatro
Musikariak: Pepe Varela, Diego Rosal, Félix Rodríguez, Pablo Cabanelas
Zuzendaria: Fran Rei
Erderaz
6 urtetik aurrera
Iraupena: 70’
