Kontzertuak

BOS 15

Abono de Iniciación


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Guerrero eta Brahmsen lehenengoa

Azken orduko sarrerak

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alban Gerhardt, biolontxeloa


SAMUEL BARBER (1910 – 1981)

Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako Op. 22*

I. Allegro moderato
II. Andante sostenuto
III. Molto allegro e appassionato

Alban Gerhardt, biolontxeloa


JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

Sinfonía nº 1 en do menor Op. 68

I. Un poco sostenuto
II. Andante sostenuto
III. Un poco Allegretto e grazioso
IV. Adagio – Piú Allegro

* Lehen aldiz BOSek
Iraup.: 75’ (g.g.b)

DATAK

  • 06 maiatza 2021       Euskalduna Jauregia      12:00 h. Sarrerak Erosi
  • 06 maiatza 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 07 maiatza 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak


Lehenengoan garaile

Viena inguruko basoek hitz egingo balute.
Kirola iritsi aurreko aro batean, tokiko artista oro —ez dakigu ziur lanorduetan edo aisialdian ote zen— etxeko atea zabaldu eta, laster batean, hiritik ateratzen zen paseo bat ematera. Bakarrik edo lagunduta. Luzaroan edo aldi amaigabe batez. Eguzkia edo eguraldi petrala bidelagun. Poesia, pintura, literatura, estatuko kontuak eta bihotzekoak… dena egosten zen zuhaitzen, bidezidorren eta txoritxoen artean. Eta, noski, musika ez zen salbuespen izan.

1862an, 29 urte zituela, Johannes Brahmsek (1833-1897) dagoeneko jakin bazekien konpositore duin bat zela bera. Garai hartako ikuspegiaren arabera zertxobait berandu zebilen, eta formaltzen lagunduko zion lan baten bila ari zen. Vienara ia nahigabe iritsi zen, eta hil arte geratu zen bertan. Etorkizun oparoko gazte baten zikloa dagoeneko atzean utzia zuenez, mundu germanikoak —gainerako munduari berdin zitzaion— Schummanntarrek gantzututako gaztearen helduaroko fruituak espero zituen.

Baina Johannesek ez zuen bere egutegia ondoegi antolatu. Konposatzen ikasteak denbora behar du eta gauza konplikatu xamarra da, estropezuz eta aurkikuntzaz betea. Hanka barruraino sartu eta dena txarto egiteko adina zuenean, Brahms gaztetxoa ez zen ur sakonegietan murgildu, ez zuen bere burua gehiegi konplikatu eta den-dena ondo baino hobeto egin zuen. Hala, bekatuak barkatzeko garaiak atzean geratu ziren, erabiliak izan gabe.

Eta orain beranduegi da. 30 urte dituzu, eta zure lehenengo opera edo —gutxienez— zure lehenengo sinfonia konposatzea falta zaizu oraindik. Johannes ez zen larregi kezkatu. Mozart, Beethoven eta beste gutxi batzuek bezala, bere ingurura begiratu eta, zintzotasunez, tropeleko burua zela sentitzen zuen, oraindik ezer bereziki deigarria idatzi ez bazuen ere. Bere garaikideek egiten zutena entzunda bakarrik, bazekien haiek bezain ona edo hobea zela. Eta, zintzotasun berarekin, zertxobait asaldatuta sentitzen zen horregatik. A zer nolako belaunaldia, non nire moduko batek eraman behar duen lekukoa. Gogoeta horiek ez ziren apalkeriaren ondorio, jendaurrean eta pribatuan errepikatu zituen bere bizitza osoan zehar. Deigarri samarra zen hori, aurrerabidean sinesten zuen aro batean. Aro hartan, Wagner eta Liszt konpositoreek —musika germanikoan zentratuz— modu naturalean begiratzen zioten beren buruari, erraldoiek bizkar gainean hartutako sekulako erraldoiak izango balira bezala. Brahmsek gogoz egiten zuen barre. Aitortzen zuen, bai, biek ere gaitasun handiak zituztela, baina hortik Bach edo Schubertekin konparatzera alde handia zegoen.

Viena osoak, Alemania osoak, aho bete hortz entzuten zion Brahmsek esateko zuenari. Soinuren museoa ez zen artean nagusi, eta herritarrek jakintzat jotzen zuten musikarik onena beti zela tinta lehortzeke zuena. Uste hori, bestalde, garai guztietako ekialdeko konpositoreek partekatu zuten.
“Ez badugu hobetu egingo, zertarako idatzi?” galdetzen zuten bere garaikideek gibel-asmorik gabe. “Ez baduzu hobeto egingo, zertarako idazten duzu?” galdetzen zioten gibel-asmo bat edo besterekin. Mundua apartagoa izan dadin. Kontatzeke dauden gauzak kontatzen jarraitu dezagun. Bat gehiago, ez hobeago.
Egia esan, jendeari oso arraroa iruditzen zitzaion hori guztia. Ageriko ego falta hori bateraezina zirudien bultzada sortzaile aseezinarekin, “kendu erditik banator eta” sutsuarekin.

Horri, gainera, Brahmsek kritikari modura ematen zituen iritziak gehitu behar zaizkio. Koitadua, Brahmsen iritzipean jarriko zen obra. Goitik behera irekita geratzen zen, hutsaltasun formal guztiak, ahultasun guztiak, bistan, aukera guztiak galduta. Hamarkadetan zehar, artista askok, gazteak eta ez hain gazteak, beren konposizioak bidali zizkioten Brahmsi. Hark xehetasun handiz aztertzen zituen eta, kasurik onenean, “talentua dagoela ematen du, baina lana falta zaio” batekin saritzen zituen. Eta kontrapuntu zorrotza ikastera bidaltzen zituen Eusebius Mandyczewski-rekin edo eskola zaharreko beste eruditu vienarren batekin. Gustav Jennerren memoriak, Brahmsen benetako ikasle bakarra eta konpositore gozoa izandakoarenak, ideal formalerako bide horren kontakizun etengabea dira.
Mundu guztiak eusten zion arnasari. Lagunak eta ez hain lagunak. Deboziozaleak eta iraultzaileak. Nolakoa izango ote zen Herr Brahmsen lehenengo sinfonia? Zertan zebilen? Sakoneko zer edertasun azaleratuko ote zuen? Pianorako sonatak barik, orkestrarik gabeko sinfoniak idazten zituen egilea zen. Re minorreko kontzertuaren (op. 15) egilea, pianodun sinfoniarena. Requiem alemaniarraren egilea, testudun sinfoniarena…

Viena inguruetako zuhaitzek, berrogei urte lehenago Beethoven bere obrak imajinatzen eta buruz lantzen ikusi zutenak, orain, enborrak zertxobait lodituta, Brahms iritsi berriari begiratzen zioten bere estreinaldi sinfonikoari bueltaka. Eta oraindik ere beste apur bat loditzeko denbora izan zuten, sinfonia ez baitzen 1876ko azaroaren 4ra arte kaleratu.

Rorschach-en test erraldoi baten moduko zerbait izan zen hura. Entzule bakoitzak luzaroan esperotakoa proiektatu zuen Do minorreko Lehenengo Sinfonian (op. 68). Tira, gauza bat argi geratu zen: liraina eta bizia ez zen izan. Ikaragarrizko obra zen, ministerio baten egoitza bezain serioa, eta erakargarritasun berekoa. Aspergarria, esan zuten askok. Jeinu (oraindik ulertezin) baten obra, beste askok. Galdutako aukerak aipatu zituzten ia gehienek. Beethovenen Hamargarrena, esan zuten batzuek. Brahmsi hori guztia ez zitzaion gehiegi axola. Sinfoniak idazteko gai zela erakutsi eta frogatu zuen, eta presioa desagertzen ari zela sentitu zuen.

Horrek ere eragin askatzailea izan zuen kolektiboarengan. Musika-kritikariek harriduraz behatu zioten konposizio sinfonikoak izandako debekualdiaren amaierari. Iraganean ainguratuta zegoela ematen zuen generoa berriro loratu zen beste udaberri batean. Johannesek berak beste hiru sinfonia konposatu zituen eta bereak eta bi esan zituen besteenen inguruan. Lehenengo Sinfonia horrek egilearen planak bete zituen eta oso ondo zahartu zen. Hain zuzen ere, hamarkada gutxi batzuetan, obra arraro eta iraultzaile bat izatetik orduko zaparradatik babesteko toki lasaia izatera igaro zen.
XX. mendearen lehenengo erdiak hainbat udaberri artistiko bizi izan zituen. Askok gehiegi izan zirela uste zuten. Sortzaile orok izan behar zuen estilo apurtzaile berri baten buru. Buruzagi indiar asko egon zen eta indiar gutxi. Proposamen zoragarrien ugaritasuna oraindik ere harro egoteko arrazoia da garai emankor horrentzat. Aldi horrek obra handinahi eta autoerreferentzialak baino ez zituen lagun izan.

Edonork konposatzen zuen, trebatuek nahiz trebatugabeek. Kate eskolastiko astunetatik askatzeko garaia izan zen batzuentzat. Amateurismoaren lehorreratzea, besteentzat. Azken horiek Brahmsen oroipenari heldu zioten, nabigatzeko faroa bailitzan.

Samuel Barber (1910-1981) tradizio europar puruenean oinarritutako artista iparramerikar bat izan zen. Hamalau urteko umemoko bat zenean, Filadelfiako Curtis Institute sortu berriko lehenengo ikasleetako bat izan zen. Bertan, Rosario Scalenoren klaseetara joan zen, haur prodijio italiar bat, hogeita hamar urte bete zituenean bere prestakuntza Vienan osatzea erabaki zuena, norekin eta Eusebius Mandyczewski-rekin.

Gian Carlo Menottik, konpositore ospetsuak eta Barberren bikotekide izandakoak ia bere bizitza osoan zehar (azken urteetan Samuel Valentin de la Herranz madrildarrarekin bizi izan zen), bere biografoei azaldu die ez zekiela Barberren lehen konposizioekin zer egin:
“Samekin izan nuen adiskidetasuna Brahmsen musikaren hegalpean garatu zen. [Barberren lehen lanetan] Brahmsen eragin argia dago, bereziki, biolontxelorako kontzertuan eta argitaratu gabe dauden pieza askotan. Bere ondarearen albazea naizenez, zail daukat erabaki behar izatea ea konposizio goiztiar horietako batzuk argitaratu behar ditugun; izan ere, horietako batzuk benetan onak dira, baina oso brahmsianoak! Ia konpas guztietan entzun daiteke Brahmsen eragina”.

Barberren biolontxelorako kontzertuak bost urte baino gutxiagoan planeta zeharkatu zuen eta gure oroimenean ia arrastorik utzi ez duen obra berdintsuen leherketa handi baten parte inkontzientea izan zen.

Gaur egun, ematen du XX. mendeko biolontxelorako kontzertuen historia 1919an hasi zela Elgarren kontzertuarekin, eta 1960ko hamarkadara arte itxaron behar izan genuela Britten, Shostakovich eta Prokofiev-en obra handiak entzuteko, guztiak ere Mstislav Rostropovich birtuoso bikainaren eskutik.
Baina 1944tik 1948ra doan aldia biolontxelorako kontzertu handien pilaketa ia komiko baten lekuko izan zen. Fenomeno hori emakume gutxi batzuekin eta Sviatoslav Knushevitsky solista sobietarraren figurarekin lotuta dago.

Hans Gàl emigrante vienarrarekin —eta Brahmsen biografoa izandakoarekin— hasi zen dena. 1944an, Gàlek bere biolontxelorako kontzertua, op. 67, amaitu zuen. Obra zoragarri bat, geroago Joan Dickson solistaren figurari lotuko zitzaiona. Samuel Barberrek eman zion jarraipena bideari: 1945ean, biolontxelorako bere kontzertu propioa, op. 22, konposatu zuen, hurrengo urtean Raya Garbousovaren eskutik Bostonen estreinatua eta 1950an Zara Nelsova kanadarrak grabatua. Urte hartan baita ere, 1945ean, Nikolai Myaskovskyk bere op. 66 kontzertua idatzi zuen, eta Moskun estreinatu zen Knushevitsky-ren eskutik.

1945etik 1946ra arteko hilabeteetan, eta Ameriketako Estatu Batuetan baita ere, beste emigrante vienar batek, Erich Korngold-ek, Deception filmeko soinu-bandaren material nagusia osatu zuen eta Eleanor Aller-entzako kontzertu bat konposatu zuen, Warner Bros-eko biolontxelo jotzaile nagusia.
Ondoren, pendulua Moskura itzuli zen: 1946an, Knushevitsky-k Reinhold Glière-en eta Aram Khachaturian-en kontzertuak estreinatu zituen. 1947an, Prokofiev-ek Rostropovich-en op. 58 kontzertu ahaztua entzun zuen. Hurrengo urtean, 1948an, Mieczysław Weinberg-en eta Dmitri Kavalevsky-ren kontzertuen txanda iritsi zen. Benetako erokeria sortzailea izan zen, orain, Interneten eskutik, aurkitu eta arakatu dezakeguna.

Arrazoi ugari direla eta, kontzertu horietako gehienek ez zuten berehala leku egonkorrik aurkitu auditoriumetan. Barberren kontzertuaren kasuan, beti aipatu izan da bakarlariaren alderdiak duen zailtasun deabrutua. Bai, pasarte kriminalak ditu, baina xehetasun horiek ez dute sekula behar bezain kontzientziatua eta langilea den inor bereganatu. Beste arrazoietako bat, zertxobait desegokia izateagatik gutxitan aipatzen dena, honako hau da: Barberrek —itxuraz, jakin gabe— kosmopolitismoaren bekatu arautu gabean erori zela, eta, bere sustrai iparramerikarrei entzungor eginez, aldi hartako lehenengo kontzertu errusiarra idatzi zuela. Nota bat bera ere aldatu gabe, lehenengo mugimendua erraz asko irten zitekeen Samuel Leroylovich-en lumatik. Izan ere, horrelako gauzak gertatu ohi dira, bi muturren sustraiak Europaren erdialdeko musikan oinarrituta daudenean.

Hamarkadak igaro dira. Orkestrarako eta biolontxelorako errepertorioek oraindik ere pozaldiak ematen dizkigute kontzertu- eta zinema-aretoetan, eta hala izaten jarraituko du. Horien bidez, iraganera begiratzen dugu eta guri oparitzeko musikak imajinatu zituzten pertsona horiek guztiak bisitatzen ditugu. Zuhaitzek hazten jarraitzen dute.

Joseba Berrocal


Alban Gerhardt.

Biolontxeloa

Hogeita bost urte baino gehiagoz, Alban Gerhardt-ek inpaktu paregabea izan du mundu osoko entzuleengan, bere musikaltasun biziari esker eta agertokian duen presentzia sendoari eta jakin-min artistiko aseezinari esker.

Errepertorio ezagunenari argi berria emateko daukan gaitasunak eta aurreko mendeetako nahiz oraingo errepertorio berri bat ikertzeko duen grinak bere kideengatik nabarmentzen dute.

Berriki, Julian Andersonen biolontxelorako kontzertu berri bat estreinatu du Gerhardt-ek Frantziako Orkestra Nazionalarekin. Horrez gain, Sydneyko Sinfonikoarekin eta Berlingo Filarmonikoarekin estreinatutako Brett Dean-en kontzertuaren bere interpretazioek arrakasta handia izan dute, zeinak Minnesotako Orkestrarekin, New Yorkeko Filarmonikoarekin eta Suediako Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin ere interpretatu dituen. Datorren denboraldian, Alban Gerhardt-ek kontzertu horren interpretazio gehiago eskainiko ditu honako orkestra hauekin: Boston Symphony Orchestra eta Klaus Mäkelä, Baltimore Symphony Orchestra / Alsop, Finnish Radio Symphony Orchestra / Oramo eta London Philharmonic Orchestra / Gardner. Europan dituen konpromiso sinfonikoen artean, nabarmentzekoak dira Swedish Chamber Orchestra, Scottish Chamber Orchestra, Lausanako Ganbera Orkestra eta Berlingo Deutsches Sinfonie Orchester orkestrekin emango dituen kontzertuak.

Gerhardt-en nazioarteko ibilbidea 1991n hasi zen Berlingo Filarmonikarekin eta Semyon Bychkovekin batera. Ordutik, orkestra askorekin aritu izan da lanean, besteak beste, honako orkestra sinfoniko hauekin: Royal Concertgebouw, Philharmonia, Cleveland, Filadelfia, Chicago eta Tonhalle-Orchestre Zürich. Eta maisu hauen zuzendaritzapean aritu da: Kurt Masur, Michael Tilson-Thomas, Esa-Pekka Salonen, Vladimir Jurowski, Kirill Petrenko eta Andris Nelsons. Albanek Hyperion diskoetxearekin kolaboratzen du; 2019an kaleratu zuen Bach-en biolontxelorako Suiteen diskoak urteko 100 disko onenetako bat izan zen Sunday Times-en arabera.


Giancarlo Guerrero.

Zuzendaria

Giancarlo Guerrero sei GRAMMY® irabazi dituen orkestra-zuzendaria da, Nashville-eko Orkestra Sinfonikoaren eta Breslavia NFMko Filarmonikoaren musika-zuzendaria da eta Lisboako Gulbenkian Orkestrako zuzendari nagusi gonbidatua. Guerrero goraipatu izan dute bere “zuzendaritza-lan karismatikoagatik eta xehetasunekiko duen arretagatik” (Seattle Times), baita “erraietako ekitaldi boteretuak eskaintzeagatik” ere (Boston Globe), zeinak “aldi berean, indartsuak, sutsuak eta matizdunak diren” (BachTrack).

Enkarguen, grabazioen eta munduko estreinaldien bidez, Guerrerok konpositore amerikar nabarmenen obrak defendatu ditu, hamaika mundu-estrainaldi aurkeztu ditu eta musika amerikarraren hamabost grabazio egin ditu Nashville-eko Sinfonikoarekin, Michael Daugherty, Terry Riley eta Jonathan Leshnoff-en obrak barne hartuz.

Musika garaikidearekiko duen konpromisoaren baitan, Guerrerok Nashvilleko Sinfonikoaren Konposizioko Laborategia eta Tailerra sortzeko lanak zuzendu zituen Aaron Jay Kernis konpositorearekin batera. Urtean bi aldiz egiten da eta konpositore gazteei eta emergenteei zuzenduta dago.

Guerrero maisuak Ipar Amerikako orkestra ospetsuekin aritu izan da, eta azken denboraldietan hainbat orkestrarekin lan egin du, hala nola Frankfurteko Irratiaren Sinfonikoa, Bruselako Filarmonikoa, Irrati Alemaniarraren Filarmonikoa, Orchestre Philharmonique de Radio France, Herbeereetako Filarmonikoa, Residentie Orkest, Hannoverko NDR, Galiziako Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra Filarmonikoa, Queenslandko Orkestra Sinfonikoa eta Australiako Sydney hiriko Orkestra Sinfonikoa. Halaber, League of American Orchestras 2019 biltzarreko hizlari nagusi izendatu zuten.

Nikaraguan jaio zen Guerrerro, baina haurra zenean Costa Ricara emigratu zuen eta, bertan, tokiko gazte sinfoniarekin aritu zen. Perkusioa eta orkestra-zuzendaritza ikasi zituen Texasko Baylor Unibertsitatean eta Northwestern Unibertsitatean eskuratu zuen Zuzendaritzako Masterra.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia


G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak