Kontzertuak

BOS 14


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Dvorák bohemioena

Azken orduko sarrerak

Unai Urrecho, zuzendaria
Conrado Moya eta Vicent Zaragoza, perkusioa


AVNER DORMAN (1975)

Spices, Perfums, Toxins!*

Conrado Moya eta Vicent Zaragoza, perkusioa


ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)

8. sinfonia Sol Maiorrean Op. 88

I. Allegro con brio
II. Adagio
III. Allegretto grazioso
IV. Allegro ma non troppo

* Lehen aldiz BOSek
Iraup.: 60’ (g.g.b)

DATAK

  • 29 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      12:00 h. Sarrerak Erosi
  • 29 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 30 apirila 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Kontraesanak eta disonantziak

Aristoteles izan zen logikaren lehen legea formulatu zuena. Lege horrek honako zerbait dio: «elkarri uko egiten dioten bi proposamen ezin dira aldi berean egia izan». Kontraesanaren Printzipioa da hori. Filosofoek modu guztiz konplexuagoan formulatzen dute, baina, hitz gutxitan, lege horrek esan nahi duena da gauza bat ezin dela aldi berean egia eta faltsua izan, hau da, ezin dela gauza bat eta horren kontrakoa izan.

Ona edo txarra, tristea edo alaia, indartsua edo ahula…, gure mundua deskribatzeko aurrez aurreko bikote kontraesankor ugari erabiltzen ditugu. Horrela ikusita, nahiko agerikoa dela pentsa dezakegu —hala ere, suposatzen dut ez zela erraza izango hitzekin hori adierazi zuen lehenengo pertsona izatea—; izan ere, logikak eta arrazoiak gure pentsamendua polarizatzera bultzatzen gaituzte, den-dena etiketatu eta bi kutxa desberdinetan ordenatu dezagun.

Baina, orduan, zer gertatzen da ñabardurekin? Zenbat gris daude zuriaren eta beltzaren artean? Zer egingo dugu bi kutxa horietako batean ere ezin sar dezakegun guztiarekin? Edo, are zailagoa dena: zer egingo dugu kutxa bietan sar dezakegun guztiarekin? Izan ere, tematu arren, gizakia ez da beti arrazionala eta logikoa. Zenbat aldiz sentitu dugu gauza bat esan eta beste zerbait egitearen sentsazioa, bateraezinak diren bi ideia direla konturatu gabe? Esaterako, nork ez du txokolaterik jan dieta egiten ari zen bitartean? «Ba, ontza txiki bat baino ez dut jango; % 85eko kakao-portzentajea du eta ia azukrerik ez, beraz, ez du asko lodituko…» Bateragaitzak diren usteei garrantzia kentzen diegu, inkoherentzia, kontraesana, ezabatzeko. «Bihar zerba egosiak egingo ditut bazkaltzeko, eta kito».

Psikologian, horrelako egoerek —hau da, gure ideiek gure ekintzak kontraesaten dituztenean sortzen diren egoerek— dakarten tentsioari edo deserosotasunari disonantzia kognitiboa esaten diogu —a ze musikala den terminoa!—, eta —onar dezagun— askotan ematen da gure portaeran. Egonezin horri irtenbide bat ematea, disonantzia horretaz libratzea, hazteko aukera ona izan daiteke. Kontraesanak beti daude hor, eta, batzuetan lotsagorritzen gaituzten arren, probokatzen gaituzten eta gure barruak mugiarazten dituzten indar positiboak dira.

Gaurko kontzertua kontraesanez josita dago, bestela ezin izan zitekeen moduan. Entzungo dugun lehenengo obran, Avner Dorman egileak berak irudikatuko du, nahi gabe, espiritu kontraesankor hori. Tel Aviven jaio zen 1975ean, eta bere konposizioak influentzia etniko-kultural sendoetan oinarritzen ditu, horien bidez lurralde berriak esploratzeko eta Israelgo kultura kosmopolita gaztea irudikatzeko. Lengoaia tonal eta melodiko apala erabiltzen du horretarako, zeina bokabulario erritmiko eta konplexu batean egituratzen den. Inpaktu emozional handikoak dira bere lanak eta teknika zorrotz batean funtsatzen dira, Bach, Stravinsky, Led Zeppelin eta Prince inspirazio-iturri hartuta.

Dormanek modu kontzientean baliatzen ditu kontraesanak: Spices, perfums, toxins! (Espeziak, lurrinak, toxinak!) obrak hiru substantzia ditu hizpide, oso erakargarriak eta, aldi berean, arrisku handikoak direnak. Espezieek gure dastamena gozarazten dute, baina gaixotasunak ere eragin ditzakete; lurrinek seduzitu egiten dute, baina traidoreak ere izan daitezke; toxinek estasia dakarte, baina hilgarriak dira. Kontzertuak Ekialde Ertaineko danborrak, orkestrako perkusioa eta rock bateriak konbinatzen ditu orkestrako musikarekin, erakargarria eta, aldi berean, arriskutsua den soinu berdingabea sortuz”.
Hain da pieza kontraesankorra, ezen kontzertu tradizionalaren posizioari buelta ematen dion: perkusioa eszenatokiaren fondoko urruntasun ahaztutik atera eta aurrera ekartzen du, solistaren tokia har dezan. Ez bat, baizik eta bi solista arituko dira, hogei instrumentu baino gehiagoz osatutako sorta eder batekin: marinbak, bibrafonoak, tom-tomak, kanpaiak, bongoak, bateriak eta darbukak —Ekialde Ertaineko zapore berezi hori emango dutenak—.

Hiru mugimendutan banatuta, izenburuak iradokitzen duen bezala, espezieak (Spices) ditu abiapuntu obrak: modu sotil eta aberatsean, bi marinben soinua eta harien pizzicatoa ehortzen dituen bordatu orientala bailitzan, noizbehinka azentu erritmikoekin zipriztinduta —Indiako Talas sistemaren arabera antolatuak— eta zurezko instrumentuen melodia-aldaketa ederrek lagunduta, nahasketa exotiko, sentsual eta erakargarria lortzen da.

Perfums (lurrinak), lirismo moderatua duenak, lehenengo mugimenduari jarraitzen dio atsedenik hartu gabe. Gainezka egiten duten testurekin, marinba eta bibrafonoa konbinatzen ditu soinu aberats eta iluna sortuz, zeinak aria barrokoak eta Ekialde Ertaineko folklorea nahiz jazzaren mundua dakarzkigun gogora, aztikeria etereo, anbiguo eta iradokitzaile batean.

Hirugarren mugimendua, Toxins (toxinak), konpas indartsu batera bueltatzen da, erritmo sutsu batera, non orkestrak, kartsuki, solisten eztanda erritmiko dramatiko eta oldarkorrekin dialogatzen duen, tentsio adiktibo bat sortuz, zeina amaierako leherketa joritsu batekin bukatzen den.

Kontzertuko bigarren obrak ere kontraesan bitxiak ezkutatzen ditu, baina, beharbada, ez dira aurrekoak bezain agerikoak. Dvořáken Zortzigarren Sinfonia erraza eta melodikoa dirudien baina barnealde korapilatsua, konplexua eta modernoa ezkutatzen duen pieza musikal baten paradigma da. Forma sinfonikoari aurre egiteko modu berriak dakartza, eta zehaztasun formal ez hain zorrotza eta erabilera deskriptibo musikal erakargarriagoa ditu oinarri. Baina, teknizismoen nahaste-borraste hori ulertzea zaila bada, are zailagoa da melodia ederrak idaztea, melodien esentzia sinplea, itsaskorra eta atsegina galdu gabe, zeinek, aldi berean, horien gainetik —edo azpitik— armazoi sinfoniko hori guztia eraikitzeko balio duten.

Dvořákek honako asmo hau zuen: «nire beste sinfoniengandik desberdina den obra bat idaztea, modu berri batean funtzionatzen duten ideia indibidualekin». Eta lortu egin zuen. Baita lortu ere! Seigarren eta Zazpigarren Sinfonia oraindik ere klasizismo vienarrean ainguratuta zeuden bitartean, Zortzigarrenak ateak irekitzen dizkio esperimentazioari eta gehiegikeria ukitzen duen barietate melodiko bati, era berean, erabat pertsonala den diskurtso sinfoniko bat sortuz.

Obra hori Vysoká-ko udako etxean idatzi zuen, Bohemiako hegoaldean, 1889ko udazken atseginean. Giro lasai hartan, erraza egiten zitzaion musika sortzea, eta sinfonia 29 egunetan amaitu zuen —hala ere, sei aste behar izan zituen orkestrazioak bukatzeko—. Hala, naturan inspiratutako atmosfera hori —basotik egindako ibilaldi luzeetan jaiotakoa— alaitasun, edertasun natural eta energia biziko musikan islatu zuen.

Beethovenen Pastoralaz geroztik, konpositore askok idatzi dute landa-giroko” sinfoniaren bat —Schuberten Bosgarrena, Schumannen Udaberria, Mendelssohnen Eskoziarra, Brahmsen Bigarrena, Brucknerren Erromantikoa, Mahlerren Laugarrena, Nielsenen Hedakorra, Vaughan Williamsen Hirugarrena, Prokofieven Zazpigarrena…—, baina Dvořák-en Zortzigarrenak zoriontasun bukolikoaren aire hori islatzeaz gain, egileak musika folkloriko txekiarrarekiko eta eslaviarrekiko duen konpromisoa ere islatzen du.

Bohemiako musika tradizionalean erabat oinarrituta dagoen Zortzigarren sinfonia honi, paradoxikoki, Ingelesa esaten zaio, Ingalaterran argitaratu baitzen Novello-ren eskutik; Dvořák ez baitzen Fritz Simrockekin, bere ohiko editorearekin, ados jarri ordainsariei dagokienez. Baina, izengoiti hori daukan arren, joera nazionalista argiko obra bat idaztea zen egilearen asmoa. Intentzio hori tonalitatearen haututik da agerikoa, Sol Maiorra aproposagoa baita musika folklorikorako sinfonia baterako baino.

Horiek guztiak dira obraren kanpoko kontraesanak —horrela deituko ditugu—, baina barneko kontraesanak ere ugariak dira. Bere garaiko sinfoniarik alaienetakotzat jotzen den obra hau gogo-aldarte aldakorrengatik karakterizatzen da, non artzain-irudiak dramatismo sendoko pasarteekin aldizkatzen diren. Lehenengo mugimendua Allegro con brio batekin hasten da —benetan, andante itxura duena—, txeloek aurkeztutako melodia luze, goibel, hunkigarri eta melankoniatsu batekin, zeina sol menorrean hasten den —hain zuzen ere, sinfoniari emandako tonalitatearen kontra, maiorrean baitago—. Sarrera solemne horren ondotik —egia esan, azalpen baten antza gehiago du— gai nagusia entzuten da, flautek eskainitakoa: amodiozko abesti xume bat da, zeinaren gainean mugimendu osoa, boteretsua eta bikaina, egituratzen den.

Bigarren mugimenduak, Adagioak, emozioen espektro osoa zeharkatzen duen gogo-aldarteen karrusela dakar: alaia, introspektiboa, barea, bortitza, sentsibilitate handikoa eta tankera lasaikoa, gaueko musikaren antza hartzen duena, itzali egiten den arte.

Hirugarren mugimenduak, scherzo alaiak, aire melankoliatsu bat ezkutatzen du izaera herrikoia daukan bals txekiar bizi, dantzagarri eta saltokari baten atzean; mugimendu ederra da oso, biraka eta biraka dabilena, laugarren eta azken mugimenduan erori arte. Tronpeten fanfarria burrunbatsu batekin hasiko da, oso atsegingarria den melodia liriko, bero eta kartsu batez jarraituta, atzetik, bariazio-sorta bat ekarriko duena, amaiera apoteosikoa iristen den arte.

Pertsona oso arrazionalak eta logikoak garela pentsatzea gustatzen zaigu, baina izaki erabat emozionalak, sentiberak eta zaurgarriak gara edozein estimuluren aurrean, eta horrek kontraesan zoragarriz betetzen gaitu. Horiengandik aldendu gaitezkeela pentsatzeak, mundu ordenatu, egonkor eta koherente batean bizi garela pentsatzeak, segurtasun-sentsazioa ematen digu, zalantzarik gabe, baina ez gaitu estimulatzen. Kontraesanak bizitzaren gatza eta piperra dira. Elkarren kontrako terminoak integratzeak modu kontraesankor baina koherentean bizitzera gonbidatzen gaitu, mugetatik eta etiketetatik aske, kontzertu honetako musika bezalaxe. Ausartu zaitezte kontraesanen zaporea dastatzera, utzi iezaiozue kontraesanei zuen burua eramaten eta gozatu ezazue, baina zuen burua zaintzeaz ahaztu gabe.

Nora Franco


Conrado Moya.

Perkusioa

Conrado Moya solista nazioarteko figura adierazgarrienetako bat da perkusioaren eremuan, bereziki, marinbari dagokionez. Europa, Asia eta Amerikako kontzertu-areto garrantzitsuenetan aritu izan da solista lanetan, orkestra, koru, eta banda sinfoniko nagusiekin batera.

Alacanteko kontserbatorioan ikasi zuen eta Berlingo Hochschule für Musik Hanns Eisler” delakoan amaitu zituen ikasketak. Ordurako hainbat sari irabazitakoa zen, hala nola ConUCOpercusión” Nazioarteko Marinba Lehiaketako lehen saria.

Oraintsuko eta etorkizuneko konpromisoen artean honako hauek dira nabarmentzekoak: Joaquín Rodrigoren piano eta orkestrarako kontzertuaren mundu-estreinaldia, Conrado Moyak berak marinbarako transkribatutako bertsioan eta artistak berariaz baimendutakoa, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoarekin batera; Christos Hatzis-en Everlasting Light requiemaren estreinaldia Europan, Bilboko koralarekin batera; Alemaniatik eta Espainiatik bira bana Katarzyna Myćka marinba-bikotearekin batera, J.S. Bach-en Goldberg-en bariazioak eskainiz, eta hainbat errezital eta klase magistral Alemanian, Suitzan, Kolonbian, Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Conrado Moya artistak marimba one® izeneko marinba-sinadura estatubatuarra ordezkatzen du.


Vicente Zaragoza.

Perkusioa

Villajoyosan jaio zen (Alacant) 1984an. Alacanteko Oscar Esplá” Musika Kontserbatorio Profesionalean ikasi zuen, baita Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene) eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC) ere, non nazio barruko nahiz nazioarteko ospea duten irakasleekin ikasi zuen, hala nola: Manel Ramada, Gustavo Gimeno, Gratiniano Murcia, Lorenzo Ferrándiz, Jan Putjens, Josep Vicent, Juanjo Guillem, Jean Geoffroy, Francisco Díaz, Leigh H. Stevens, Gordon Stout, Emmanuel Sejourné eta Phillippe Spieser.

Orkestra eta banden esparruan, hainbat talderekin batera aritu izan da: Kataluniako Gazte Orkestra Nazionala (JONC), Espainiako Gazte Orkestra Nazionala (JONDE), Bartzelonako Udal Banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (OSE), Cadaquésko Orkestra, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa, Kataluniako Orkestra Nazionala (OBC), Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa (OSCyL), Galiziako Orkestra Filarmonikoa (RFG), Valentziako Erkidegoko Orkestra (Les Arts). Aipamen berezi gisa, adierazi beharra dago Bilboko Udal Musika Bandarekin aritu zela solista modura 2016-2017 denboraldian.

2011ko urriaz geroztik eta gaur egunera arte, perkusioko solista eta tinbal laguntzailea da Bilbao Orkestra Sinfonikoan (BOS). Orkestra-lanetan aritzeaz gain beste musika-arlo batzuk lantzen ditu: Bilbao Sinfonietta taldeko kidea da (ganbera-musikako errepertorioak garatzen dituen taldea), Aiko Taldeko kidea da (euskal musika eta dantza tradizionaleko taldea) eta Perkusbika duoa osatzen du Elur Arrietarekin batera, non arte eszenikoa eta arte musikala uztartzen dituen.


Unai Urrecho Zubillaga.

Zuzendaria

Unai Urrecho Zubillagak ibilbide aktiboa izan du Asian nahiz Europan kontzertu sinfonikoak eta operak zuzentzen. Gaur egun jarduera hori uztartzen du Ho Chi Minh Hiriko Orkestra Filarmonikoko titulartasunarekin eta Suwongo Unibertsitateko zuzendaritzako irakasle-lanekin.

Zuzendari-karrerari ekin baino lehen, azken bi hamarkadetan ibilbide luzea egin du Unaik orkestrako musikari gisa. Aldi horretan, izen handiko orkestrekin aritu da, besteak beste: Boston Symphony Orchestra, New World Symphony Orchestra eta Sao Paulo Symphony Orchestra. Testuinguru horretan, maisu handien zuzendaritzapean lan egin du: Kurt Masur, Seiji Ozawa, James Conlon, Sir Colin Davis, Gilbert Varga, Juanjo Mena eta Hans Graff.

Gaztetatik hasi zituen musika-ikasketak, bere jaioterriko akademian, eta Arrasateko Musikaleko Orkestra Sinfonikoarekin jo zuen Juan Arzamendi maisuaren zuzendaritzapean. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi-mailako ikasketak amaitu ondoren (notarik altuenarekin eta Ohorezko Saria aho batez jasota), Ameriketako Estatu Batuetan jarraitu zuen bere prestakuntza akademikoa eta profesionala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker. Boston Universityn zegoela, ikasle-beka absolutuarekin saritu zuten, irakasle-laguntzaile izendatu zuten eta unibertsitateko solista-lehiaketa irabazi zuen. Euskal Herriko Gazte Orkestrako kide fundatzailea izan da, baita Europar Batasuneko Gazte Orkestrako, Spoleto Music Festival jaialdiko eta Tanglewood Music Festival-eko kidea ere, non nazioarteko solista eta maisu bikainekin aritu izan den.

Azkenik, zuzendaritza-ikasketak amaitzeko, graduondo artistikoa eta opera eta orkestra zuzendaritzako doktoregoa egin zituen Varsoviako Frédéric Chopin Unibertsitate prestigiotsuan, Sygmon Kawalla maisuaren tutoretzapean.

Orkestrako zuzendari gisa egin duen ibilbidean, hainbat aldiz zuzendu du Virtuoso Ensemble (Igor Stravinsky-ren Soldaduaren Istorioa obraren interpretazio berri batekin). Musika garaikideari dagokionez, Sori Contemporary Ensemble taldearen zuzendari gonbidatua izan da (Hego Korean ibilbiderik luzeena egin duen musika garaikideko taldea). Gainera, Dance and Opera aldizkariaren aintzatespena jaso zuen, Jejuko Nazioarteko Jaialdi ospetsuan The Conductor of the Summer (udako zuzendaria) gisa egindako lan onagatik.

Bere jaioterrira bueltatuz, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzendu ditu, kritika oso positiboak jasota: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Unai Urrechoren batutarekin ondo baino hobeto elkar-ulertuz (hortxe duzue orkestra-zuzendari apart bat), obraren tentsio sotil eta irmoei erantzun zion.  EMECE – (El DiarioVasco 2016-05- 28).

Bere jarduera bizian, Unaik Hego Koreako, Errumaniako eta Errusiako orkestra nagusietako batzuk zuzendu ditu: KBSren Orkestra Sinfonikoa, L.v. Beethovenen bederatzigarren sinfonia interpretatuz; Seongnam hiriko orkestra, G. Mahlerren bosgarren sinfonia interpretatuz; Koreako Daejeon hiriko Orkestra Filarmonikoa; Errumaniako Irrati Nazionaleko Orkestra, Beethoven eta Mozarten obrekin, eta Errusiako San Petersburgoko Orkestra, non obra euskaldunak estreinatu eta M. Ravelen obrak goratu zituen.

Operaren esparruan honako obra hauek zuzendu ditu: Madame Butterfly” eta La Boheme” (G. Puccini); Cosi fan Tutte”, Figaroren Ezkontzak” eta Txirula Magikoa” (W.A. Mozart); Rigoletto”, La Traviatta” eta Aida” (G. Verdi); Haensel and Gretel” (E. Humperdinck); Hoffmanen abenturak” (J. Offenbach); Carmen” (G. Bizet), eta Faust” (G. Gounod), besteak beste.

2020-2021 denboraldian Pagliacci” eta Cavalleria Rusticana”, Il Trovatore” eta Tosca” operak zuzenduko ditu, baita orkestra sinfonikoak zuzenduko ere, hala nola KBS Symphony Orchestra, Daejeon Philharmonic Orchestra eta Seongnam Philharmonic Orchestra. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Kalakan taldearekin CD bat grabatuko du eta bira bat egingo dute Euskal Herritik; horrez gain, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du denboraldi sinfonikoan. 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia


G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak