Kontzertuak
BOS 07
Gabonetako kontzertua | Lur Kanta
Erik Nielsen, zuzendaria
Gustav Mahler (1860 – 1911): 3. sinfonia re minorrean
Leheneno atala
I. Con fuerza y decidido: Pan esnatu egin da; uda hasi da
Bigarren atala
II. Tempo di menuetto: Larreko loreek kontatzen didatena
III. Comodo; scherzando: Basoko animaliek kontatzen didatena
IV. Muy lento. Misterioso: Gauak kontatzen didana
V. Alegre, a tempo expresivo: Goizeko kanpaiek kontatzen didatena
VI. Lento con calma: Maitasunak kontatzen didana
Janina Baechle, mezzosopranoa
Bilboko Korala (Enrique Azurza, zuzendaria)
Bilboko Koraleko haurren abesbatza (José Luis Ormazabal, zuzendaria)
DATAK
- 20 abendua 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 21 abendua 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
INOIZ ENTZUN GABEKOA
Sinfoniak bide luzea egin du, eta gaur egun ere hala jarraitzen du, ibilian, urrats txikiekin bada ere. Bide horretan, Mahler konpositoreak gailurra erdietsi zuen, sinfoniaren ikuspegi klasikoa eta tradizionala uztartuz, eta garaian bolo-bolo zebiltzan beste genero batzuk erabiliz, hala nola tonu-poemak, sinfonia programatikoak, kantatak, oratoria eta kantu-zikloak. Mahlerri esker, ordura arte ezagutu gabeko mailara iritsi zen sinfonia. Behin, halaxe esan zuen konpositoreak berak Hirugarrenari buruz: “niretzat, sinfonia bat hauxe da: unibertso bat eraikitzea, norberak eskura dituen baliabide tekniko guztiak erabiliz”, hau da, iraganeko konpositore handiek utzitako ondarea baliatuz eta, horrekin batera, modernotasunaren konkista teknikoak aprobetxatuz. Hala ere, Mahlerren iritzian, sinfoniak ez ziren edukirik gabeko forma hutsak; Mahlerrek, aitzitik, bizipen intimoak adierazi zituen bere partituretan: “Nire sinfonietan sakon jorratu dut nire bizitza; soinu bidez ipini ditut nire bizipenak eta minak, egiak eta fantasia. Niretzat, bizitzea eta sortzea estu loturik daude… Eta gizakiek oraindik ere uste dute azalean dagoela natura!”. Horren guztiaren ondorioz, bere garaitik at kokatu zen Mahler; gehiago zen etorkizuneko konpositorea (Beethoven, Schubert eta Wagner bezalaxe), eta ez hainbeste bere garaikoa. Izan ere, bere garaian, askoz arrakasta handiagoa bildu zuen Straussen musikak, konfiantza iradokitzen baitzuen. Mahlerren garaikideek ez zuten hura ulertu, Vienako Bigarren Eskolako konpositore gazteek izan ezik. Sarri galdetu ohi da zergatik gertatu zen hori, eta sarri erantzun ohi da musikaren mundua ez zegoela halako ideiak hartzeko prest. Mahlerrek ez zuen bere garaiko moda eta gustuetan pentsatzen. Paul Stefanek hauxe esan zuen 1910ean: “gure garaiari ez zaio irudimenik falta, irudimena baliatzeko kuraia baizik; kuraia falta zaio bizitzari besoak zabaltzeko, pentsamenduari eta poesiari ateak irekitzeko, eta behingoz elkartzeko bizitza eta artea, hainbeste aldiz amestu bezala. Teknikaren morroiak gara”. Eugenio Triasen iritziz, ordea, “Mahlerren musikan, musika-generoak ziplo erortzen dira eta gerra pizten da horien artean. Forma eta espezie berriak ernetzen dira, eta banaketa-irizpideak modu iraultzailean aldatzen, hala, zerbait sortzen da, berria, eta harri eta zur uzten gaitu. Akaso, iraultza hori da Mahlerren musika geroago gozatu izanaren arrazoia”. Hiri kontserbadorea zen Viena, horregatik, Mahlerren izaera bereziki haustailea iruditzen zitzaien hangoei. 1897an, Hofoper opera-antzokiko orkestra-zuzendari izendatu zuten; garai hartan, Brahms hil berria zen, eta antisemitismoa luze-zabal hedatzen ari zen hirian barrena. Edonola ere, Mahlerrek, ausart, aldaketa handiak ezarri zituen Operan, bi eremutan ezarri ere: antzerki-ohituretan eta errepertorioan. Jende guztiz kontserbadorea aldaketen kontra agertu zen; musikariak, berriz, hauxe erantzun zien: “Zuek, antzerkiko jendeak, zuen tradizioa dela esaten duzue, baina tradizio hori ez da zuen alferkeria eta zabarkeria baino”. Are nekezagoa suertatu zitzaion bere konposizioak zabaltzea, Filarmonikoaren programan ere ozta-ozta sartzen zituen. Bigarren Sinfoniak arrakasta izan zuen Liejan eta Munichen; Vienan (1899), ordea, ez zuten ondo hartu. Lehenak (1900) eta Laugarrenak (1901) ere harrera hotza jaso zuten Austriako hiriburuan. Hirugarren Sinfoniak aldatu zuen Mahlerren musikaren harrera. Horixe da konpositoreak eginiko sinfonia itzeletako bat: anbizio, orkestratze eta maila handikoa dugu. 1902ko ekainean estreinatu zuen, sinfonia sortu eta sei urtera, Krefeld hiriko Musika Garaikidearen Jaialdian (Renanian). Halako zirrara eragin zuen mundu germaniarrean, ezen Vienak ere eman baitzuen amore. Huraxe izan zen Mahlerrek ordura arte lortu zuen arrakastarik handiena, eta hari esker frogatu zion bere talentua Almari. Emakumeak berak gerora esan zuenez, gau hartan “kitzikapen-egoera deskribaezina” lortu zuen. 1904ko abenduan iritsi zen sinfonia Vienara, eta leporaino bete zen Filarmoniako aretoa. Hantxe zeuden, besteak beste, Schoenberg eta haren ikasle gazteak: sinfonia entzun eta gero, Mahlerren zale amorratu egin ziren. Schoenbergen iritziz, Mahlerren musikan “gertaerek beren kabuz hitz egiten dute”, eta horixe gustatzen zitzaion gehien. 1895eko udan abiatu zen Hirugarrenaren historia, Bigarrena Berlinen estreinatu baino zenbait hilabete lehenago. Garai hartan, Hanburgoko Operan zebilen Mahler, lehen zuzendari lanetan, eta tarteka baino ez zuen konposatzen, aisialdian, Attersee lakuaren ertzean zeukan etxetxo batean, Salzburgotik gertu. Mahlerrek argi zekien: sinfonia berrian, ahotsak lehentasun behar zuen. Hala adierazi zion Natalie Bauer-Lechnerri: “Bigarrenean, esan nahi nuena ulertarazteko premia neukanean erabili nituen ahotsa eta hitza, hain justu ere. (…) Lastima handia dut, Lehenengoan ez nuelako hala egin! Hirugarrenean, beraz, ez dut zalantzarik izango. Bi mugimendu laburretako kantuak egiteko, hauek erabiliko ditut: Des Knaben Wunderhorn eta Nietzscheren poema bat”. Agiri askok erakusten dutenez, konpositoreak hainbat buelta eman zizkion obraren egiturari, eta, azkenean, 1896ko uztailean amaitu zuen, lehen mugimendua bukatu ostean, zeina luze-luzea baitzen, “sinfonia oso bat baino luzeagoa”. Obra handi bat egin nahi omen zuen, zazpi mugimendutan banatua, Fritz Löhr delakoari bidali zion gutun batean adierazi zuenez:- Uda badoa aurrera
- Loreek kontatzen didatena
- Animaliek kontatzen didatena
- Gauak kontatzen didana
- Goizeko kanpaiek kontatzen didatena
- Maitasunak kontatzen didana
- Haurrak kontatzen didana
KANTATUTAKO TESTUA
| 4. Satz “Zarathustras Mitternachtslied” (aus Also sprach Zarathustra von Nietzsche) | 4. mugimendua “Zaratustraren gauerdiko kantua” (Nietzscheren Horrela mintzatu zen Zaratustra lanetik) |
| Altsolo 0 Mensch ! Gib acht! Was spricht die tiefe Mitternacht? Ich schlief! Aus tiefem Traum bin ich erwacht! Die Welt ist tief! Und tiefer ais der Tag gedacht! Tief ist ihr Weh! Lust tiefer noch als Herzeleid! Weh sprich: Vergeh! Doch alle Lust will Ewigkeit- Will tiefe, tiefe Ewigkeit! | Mezzosopranoa Oi gizona! Hago hadi! Gauerdi sakonak zer ziok? Lo egin diat, lo egin diat! Amets sakonetik esnatu nauk! Mundua sakona duk, eta egunak ez uste hain sakon zenik. Sakona dik bere samina! Atsegina, bihotz-dolorea baino ere sakonagoa! Samina mintzo duk: Joan! Baina atsegin orok nahi du betikotasuna. Betikotasun sakona, oso sakona! |
| 5. Satz “Es sungen drei Engel” (aus Des Knaben Wunderhorn) | 5. mugimendua “Hiru aingeruren kantua” (Iturria: Haurraren adar sorgindua) |
| Knabenchor Bimm bamm, bimm, bamm | Umeen korua Bimm bamm, bimm, bamm… |
| Frauenchor Es sungen drei Engel einen süßen Gesang, Mit Freuden es selig in den Himmel klang: Sie jauchzten fröhlich auch dabei, Daß Petrus sei von Sünden frei. Und als der Herr Jesus zu Tische saß, Mit seinen zwölf Jüngern das Abendmahl aß Da sprach der Herr Jesus: Was stehst du denn hier? Wenn ich dich anseh’, so weinest du mir.” | Emakumeen korua Hiru aingeruk abestu zuten kantu gozo bat, eta gozamenez garrasi zeruak; haiek behin eta berriro beren kantua, eta Pedrori barkatu zitzaion bekatua. Eta hala eseri zen Jesus afaritara hamabi ikasleek inguratuta, hala hitz egin zuen Jaunak: “Zergatik zaude hemen?” So egiten dizudanean, zuk negar egiten duzu” |
| Altsolo “Und sollt’ ich nicht weinen, du gütiger Gott”… | Mezzosopranoa “Eta ezin dut negarrik egin, Jaun errukitsu nirea”… |
| Frauenchor Du sollst ja nicht weinen! | Emakumeen korua Ezin duzu negarrik egin! |
| Altsolo Ich hab’ übertreten die zehn Gebot; Ich gehe und weine ja bitterlich, Ach komm und erbarme dich über mich!” | Mezzosopranoa Urratu ditut Hamar Aginduak, eta negar batean nabil bidean. A, etorri eta erruki zaitez nitaz |
| Frauenchor “Hast du denn übertreten die Zehen Gebot, So fall auf die Knie und bete zu Gott, Liebe nur Gott in alle Zeit. So wirst du erlangen die himmlische Freud!” Die himmlische Freud’ ist eine selige Stadt; Die himmlische Freud’, die kein Ende mehr hat. Die himmlische Freud’ war Petro bereit’ Durch Jesum und allen zur Seligkeit. | Emakumeen korua “Hamar Aginduak urratu badituzu belaunikatu eta Jainkoari errezatu. Maitatu Jainkoa bizi osoan, eta hala erdietsiko duzu zerua. Zerua da hiri zorioneko bat. Zeruak ez du amaierarik. Pedrori Jesusek eman zion zerua, eta guri, berriz, betiereko zoriona. |
JANINA BAECHLE – mezzosopranoa
Janina Baechle mezzosoprano alemanak sarri kantatzen du nazioarteko opera-antzoki eta kontzertu-aretoetan, eta errepertorioko rolik garrantzitsuenak jokatu ohi ditu, gainera. Hannover eta Braunschweig hirietako antzokietako taldeetan aritu zen, eta, ondoren, Vienako Estatu Operako kide izan zen 2010era arte. Orduz geroztik, sarri samar itzultzen da hara, eta, besteak beste, rol hauek jokatu ditu: Jezibaba / Rusalka, Brangäne / Tristan eta Isolde, Fricka, Erda, Waltraute / Ring des Nibelungen, Filipjewna / Eugen Onegin, Genevieve / Pelleas et Melisande, Kabanicha / Katja Kabanowa, Gaea / Daphne eta Herodias / Salome. Etorkizunean, hainbat aretotan kantatuko du, besteak beste, hauetan: Liceu de Barcelona, la Scala di Milano, Parisko Opera Nazionala, Dresden, Hanburgo eta Municheko estatu operak, Bordele, Lyon, Tolosa (Okzitania), San Frantzisko, Toronto eta Buenos Aireseko Opera, eta Edinburgheko Jaialdia. Hainbat orkestrarekin jo du: Dortmundeko, Municheko, Stuttgarteko eta Vienako Phillarmoniker orkestrekin, New York eta Helsinkiko orkestra filarmonikoekin, BR Symphonie eta Rundfunkorchester orkestrarekin, Hanburgoko eta Vienako orkestra sinfonikoekin, HR Sinfonieorchester orkestrarekin, Bonneko Beethoven orkestrarekin, NDR Radiophilharmonie orkestrarekin, Poloniako Irratiko Nazio Orkestrarekin eta NFM Wroclaw Philharmonic orkestrarekin. Janina Baechlek musikologia eta historiako ikasketak egin zituen Hanburgoko Unibertsitatean, eta, gainera, kantua ikasi zuen Hanburgoko Musika Eskolan.BILBOKO KORALA / BILBOKO KORALEKO HAURREN ABESBATZA
Hasieran, Bilboko Orfeoi gisa sortu zen, 1886an, musika oro har eta korala bereziki garatzeko helburuarekin. Milaka koralistaren lanari esker, egundoko arrakasta eta prestigioa bereganatu ditu 130 urtetik gorako historia luzean. Elkarteko koruak zuzendu dituzten maisuen artean, ondokoak daude: Zabala, Valle, Guridi, Inchausti, Urrengoechea, Olaizola, Arana, Frühbeck de Burgos, Cordero, Ruiz Laorden, Ezkurra, Sierra, Moreno, Cabero eta Julio Gergely. 2016ko apirilaz geroztik, Enrique Azurza da zuzendaria, eta lana Urko Sangroniz gazteen Euskeria koruaren arduradunarekin zein José Luis Ormazabal Hurren Koruaren eta prestakuntza-koruen zuzendariarekin koordinatzen du. Hala, Bilboko Koral Elkarteko taldeak ia orkestra espainiar guztiekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin aritu izan dira agertokian. BOSekin duen harreman estuari esker, gainera, hainbat ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan du: Brittennen War Requiem, Calixto Bietok ekoitzia; Bernsteinen I hate music, Arriaga Antzokian; Zorba Grekoa ballet sinfoniko korala, Turkiako Operako Ballet Nazionalarekin eta Igor Yebrarekin batera, Bilbao Arenan, Fair Saturday 2017 inauguratzeko ekitaldia; Musika-Música 2018 jaialdiaren inaugurazioa, Sibeliusen Kullervo lanean gizonezkoen ahotsak jarrita; eta dagoeneko klasikoak direnak: la Caixaren Mesias eta Gabonetako kontzertuak.ERIK NIELSEN – Zuzendaria
Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik. 2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada. Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han. 2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen. Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala. Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
