Kontzertuak
BOS 06
Baiba Skride eta Schumann
Erik Nielsen, zuzendaria
Edouard Lalo (1823 – 1892): Le roi d’Ys, obertura
Benjamin Britten (1913 – 1976): 1. kontzertua biolin eta orkestrarako Op. 15*
I. Moderato con moto
II. Vivace
III. Passacaglia: Andante lento (un poco meno mosso)
Baiba Skride, biolina
Robert Schumann (1810 – 1856): 3. sinfonia Mi bemol Maiorrean Op. 97 “Renaniarra”
I. Lebhaft
II. Scherzo. Sehr mässig
III. Nicht schnell
IV. Feierlich – Die Halben wie vorher die viertel
V. Lebhaft
* Lehen aldiz BOSek
DATAK
- 13 abendua 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 14 abendua 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
LURRAREN INGURUAN
Lurrarekiko atxikimendua, eta atxikimendu eza. Arkadia zorioneko eta askatzaile bat, edo amildegi sakon bat, non galtzen baita arima. Horra hor gaurko kontzertuaren sorburuko hatsa. Schumannek eta Lalok bi eratako aberriak erakutsiko dizkigute aldi berean, aberri errealak eta aberri irudikatuak; Brittenek, ordea, bestelako ikasbide bat utziko du agerian: hain zuzen ere, gizakiak dena gal dezakeela, baldin eta paroxismora eramaten badu gorespen itsua. 1888ko maiatzaren 7an erakutsi zen lehen aldiz Le Roi d’Ys opera; Opéra Comique delakoak eman zuen, Châtelet antzokiko taula gainean. Edonola ere, Édouard Lalok (1823–1892), Sinfonia Espainiarrari esker famatu zenak (Pablo Sarasatek goretsi zuen, adibidez), zenbait urte behar izan zituen opera osoa idazteko. Eta beste zenbait urte igaro ziren obra oholtzan erakutsi arte. Estreinaldia desastre hutsa izan zen, baina, gero, Le Roi d’Ys obrak nahi bezalako arrakasta lortu zuen, eta Opéra Comiquek ehun emanaldi eskaini zituen. Lillen jaio zen Lalo, eta, Parisen urte zail batzuk igaro ostean, orkestra-konposizioari heldu zion buru-belarri, bere garaiko beste konpositore sonatu askok egin bezala, horretara eraman baitzituen Frantzian pizten ari zen berrikuntza musikalak. 1865ean, Julie Besnier de Maligny kantari bretoiarekin ezkondu zen, eta, batez ere, ahotserako idatzi zuen. Emazteari eskaini zion, adibidez, Sei melodia kontraltorako lana, eta operaren eremuan ere sartu zen: Fiesque idatzi zuen, zeina ez baitzuten sekula eman autorea bizi zela (2006an estreinatu zen, Montpellierren). Bretainian egon zen, eta, horren ostean, beste opera bat sortzeko ideia bururatu zitzaion; izan ere, Bretainian bazegoen kondaira ezagun bat, Ys hiri mitikoari buruzko kondaira, hain zuzen ere. Kondairak dioenez, Douarnenez hiriko badian eraiki zen Ys, eta, azkenean, ur azpian geratu zen. Jatorriz, mito zelta bat da, baina askotariko bertsioak ditu, eta, oraindik ere, etengabe ari da aldatzen eta aberasten. Kondairaren protagonistak dira errege bat, haren alaba, hiri utopiko eta distiratsu bat sortzeko haren desira, eta haren porrot itzuri ezina. 1876an argitaratu zuen operaren obertura. Garai hartako musika-giro frantziarrean, Wagnerren itzalak hartzen zuen oro, eta, Le Roi d’Ys operan ere suma dezakegu haren eragina, baita oberturan ere: aipu eta oihartzun musikalez gainera, pertsonaien eraikuntzak ere badu Wagnerren kutsurik. Hasierako Andante-an, lau konpas joko dituzte hariek, piano eta ben sostenuto; ondoren, oboe gozo-gozo bat sartuko da; Margared printzesaren ahotsa izan daiteke, trama osoan agertzen baita protagonista. Ondoren, klarinetea sartuko da, lantuz, eta, gero, garaile sartuko da orkestra osoa, Allegro indartsuan, haizeen azpimarrarekin. Jarraian, Andantino ma non troppo-a dator (eta biolontxeloaren solo eder bat); gero, Allegro bat eta Presto kementsu bat, zeinak, tutti indartsuen bidez, ederki itxiko baitu obra. Opera-obertura onenek bezala, honek ere ez du sekula galtzen dramaren erritmoa, eta, kolorea eta sentsazioak egoki eta hainbat modutara aldatuz, Lalok orkestrazio gardena eraiki du, sekzio guztiak ondo eta orekan erabili ditu, eta une oro hartu ditu gogoan, aita-pontekoak balira bezala, bi konpositore: Wagner (modu esplizituan aipatu du Tannhaüser), eta Berlioz. Hala eraiki du XIX. mendearen bigarren erdian hain ezaguna zen eta guztiz frantziarra den identitate musikal hori. “Heriotza, hauxe: trumoi baten soinu urruna, piknik batean zaudela” (W.H. Auden)- urtea dugu, Espainiako Gerra Zibila hasi zen urte aztoratua. Europan, handituz zihoan gerra-danborren murmurio izugarria, eta hiru urte geroago lehertu zen. Benjamin Britten (1913-1976) Bartzelonara joan zen, Suitea biolin eta pianorako, op.6 erakustera, Antonio Brosarekin batera. Han zegoela, Alban Bergen “Aingeru baten memorian” obraren hil osteko estreinaldira joan zen; obra horrek eragin bizi-bizia izan zuen Brittenengan, eta huraxe izan zuen inspirazio-iturri, bere kontzertua sortzeko.
Teresa Merino
BAIBA SKRIDE – Biolina
Baiba Skride modu naturalean hasi zen musika jotzen, eta, hala, munduko orkestra eta zuzendari guztiz garrantzitsuekin aritu izan da lanean. Besteak beste, talde hauekin jo du: Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Bostongo Orkestra Sinfonikoarekin, Amsterdamgo Real Concertgebouw orkestrarekin, Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks orkestrarekin, Leipzigeko Gewandhausorchester orkestrarekin… Horrez gainera, hainbat zuzendarirekin aritu izan da, hala nola Christoph Eschenbach, Ed Gardner, Susanna Mälkki, Andris Nelsons, Yannick Nézet-Séguin eta Tugan Sokhievekin. 2017an egin zuen debuta San Petersburgoko Mariinsky orkestrarekin. Besteak beste, azpimarratzekoak dira mugarri hauek: New Yorkeko Filarmonikoarekin jo du berriro, Susanna Mälkki zuzendariaren eskutik, bai eta Leipzigeko Gewandhausorchester orkestrarekin ere, Andris Nelsons zuzendariaren eskutik. Horrez gainera, Berlingo Deutsches Symphonie-Orchester orkestrarekin eta Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoarekin jo du, eta bira bat egin du, Espainian barrena, Kopenhageko Filarmonikoaren eskutik. Asian, berriz, bi orkestrarekin egingo du debuta: Hong Kong eta Malaysiako orkestrekin. Skridek harreman berezia du Sofia Gubaidulinaren musikarekin, izugarri miresten du, eta, hori dela-ta, halako klimax bat lortu zuen 2017ko otsailean; izan ere, mundu-mailan estreinatu zuen haren Kontzertu hirukoitza, Bostongo Orkestra Sinfonikoarekin batera. Baiba Skridek beste hainbat alditan estreinatu du obra hori, adibidez, Netherlands Radio Philharmonic Orchestrarekin (Herbehereak), NDR Radiophilharmonie Hannover orkestrarekin (Alemania) eta Frantziako Irratiko Orkestra Filarmonikoarekin. Rigan jaio zen Skride, Letonian, musikari familia batean. 2001ean, Queen Elisabeth lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. Yfrah Neamanen Stradivarius biolinarekin jotzen du Skridek. Neaman familiak adeitasun handiz laga dio, Beares elkartearen bitartez (Biolinen Nazioarteko Elkartea).ERIK NIELSEN – Zuzendaria
Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik. 2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada. Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han. 2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen. Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala. Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
06
Abu
2026
Kontzertuak Bizkaian zehar – Gorliz
Lekua: Purísima Concepción
L. van Beethoven: Egmont, obertura
K. Reinecke: Concierto para flauta en Re Mayor
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor “Escocesa”
Jon Thate, txirula
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria
Gehiago ikusi
K. Reinecke: Concierto para flauta en Re Mayor
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor “Escocesa”
Jon Thate, txirula
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria
19
Abu
2026
QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA
Lekua: Kursaal
H. Berlioz: Gran Misa de Muertos “Réquiem” op.5
Euskadiko Orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Orfeón Donostiarra
Easo Abesbatza
John Matthew Myers, tenorra
Erik Nielsen, zuzendaria
Gehiago ikusi
Euskadiko Orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Orfeón Donostiarra
Easo Abesbatza
John Matthew Myers, tenorra
Erik Nielsen, zuzendaria
22
Abu
2026
FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER
Lekua: Palacio de Festivales de Cantabria
G. Verdi: La forza del destino, obertura
G. Verdi: Rigoleto, “Giovanna, ho die rimorsi” – “Caro nome” – “Parmi veder le lagrime”
G. Donizzeti: Lucia di Lammermoor, “Regnava nel silenzio” – “Tombe degli avi miei” – “Verranno a te sull’aure”
G. Bizet: Carmen, “Parle-moi de ma mère” – “Je dis que rien ne m’épouvante” – “La fleur que tu m’avais jetée”
G. Verdi: La Traviata, “Ah fors’è lui… Sempre libera” – “De miei bollenti spiriti“ “Parigi, o cara”
G. Puccini: La boheme, “Che gelida manina!” – “Si, mi chiamano Mimi” “O soave fanciulla”
Piotr Beczala, tenorra
Kathryn Lewek, sopranoa
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
Gehiago ikusi
G. Verdi: Rigoleto, “Giovanna, ho die rimorsi” – “Caro nome” – “Parmi veder le lagrime”
G. Donizzeti: Lucia di Lammermoor, “Regnava nel silenzio” – “Tombe degli avi miei” – “Verranno a te sull’aure”
G. Bizet: Carmen, “Parle-moi de ma mère” – “Je dis que rien ne m’épouvante” – “La fleur que tu m’avais jetée”
G. Verdi: La Traviata, “Ah fors’è lui… Sempre libera” – “De miei bollenti spiriti“ “Parigi, o cara”
G. Puccini: La boheme, “Che gelida manina!” – “Si, mi chiamano Mimi” “O soave fanciulla”
Piotr Beczala, tenorra
Kathryn Lewek, sopranoa
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
26
Abu
2026
ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS
Lekua: Abandoibarra
URTZ + BOS
Daniel Perpiñán, zuzendaria
Gehiago ikusi
Daniel Perpiñán, zuzendaria
