Kalitate Politika

BOSeko Zuzendaritzak Kalitatea Kudeatzeko sistema bat ezartzea eta mantentzea erabaki du, bere antolaketa-sistema hobetzeko aukera emateaz gain, ISO 9001:2015 arauaren eskakizun guzti-guztiei erantzungo diena.

BOSen kudeaketarekin lotutako jarduera guztiak, lanpostu guztietan eta zentzurik zabalenean, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin egingo dira, guztien konpromisoarekin eta talde-lanaren bidez.

BOSeko Zuzendaritzak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Ezarritako Kudeaketa Sistema berrikustea eta eguneratuta edukitzea, antolakundeari alderdi interesdunen beharrak eta igurikimenak ulertzen eta asetzen laguntzeko.
  • Gure bezeroak, langileak eta hornitzaileak erakundearen funtzionamendu egokirako funtsezko partetzat hartzea.
  • Bezeroek zehaztutako baldintzak zehaztea eta betetzea, emandako zerbitzuarekiko gogobetetzea areagotzeko.
  • Gure jarduerari aplika dakizkiokeen legezko eta arauzko baldintzak betetzea.

BOSen Zuzendaritzak politika hau ezarri eta komunikatu du helburu erreal, neurgarri eta erakundearen errealitatearekin eta beharrekin koherenteak diren batzuen esparru gisa:

  • BOSen iraunkortasuna bermatzea, norberaren denboraldiko parte-hartzaileak eta hirugarrenentzako fakturazioa handituz.
  • BOSen publikoaren erabateko gogobetetzea bermatzea.

Bilbon, 2022ko maiatzaren 10a
Zuzendari Nagusia
Ibon Aranbarri Etxaburu