Erik Nielsen. Laster arte

Aste hau berezia da Erik Nielsenek orkestraren zuzendaritzan bederatzi denboraldi egin ondoren gure zuzendari titular moduan zuzenduko duen azken abonu-programa izango delako.

Egia esan, eskertuta egoteko arrazoi asko ditugu bere kalitate artistikoagatik, bere lan bikainagatik eta bere inplikazioagatik. Adibidez, orkestraren errepertorioa berritzeko bere ezagutza eta jakin-mina eskaini dizkigulako, musika-esparru berriak aztertuz, edo belaunaldi-errelebuko funtsezko unean musikarien hautaketan parte hartze aktiboa izan duelako. Hori guztia errespetuan, adeitasunean eta lan-etika ezin hobean oinarrituta eskaini digu.

Horregatik guztiagatik, mila esker, maisu. Laster ikusiko dugu elkar proiektu berrietan, eta ziur bide berri horietan aukera izango dugula gure podiumean berriro zure presentziaz gozatzeko.

Eskerrik asko