Kontzertuak
Zure esku jartzen dugu kontzertuen egutegi osoa, kategorizatuta, zure bilaketa errazagoa izan dadin. Sakatu nahi duzun kategoriaren gainean iragazkia aktibatzeko
-
Denboraldia 2024-202521Eka2025
MISSA SOLEMNIS
Lekua: Arriaga Antzokia
Gehiago ikusiBilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea eta Iruñeko Orfeoia Nuno Coelho maisuaren zuzendaritzapean elkartu dira, maisulan monumental hori aurkezteko. Kristau-liturgiarako egina izan arren, lanak gainditu egiten esparru erlijiosoa, eta gai unibertsalak jorratu: errukia eta erredentzioa. Lanean zehar, Beethovenek emozio-sorta zabala esploratzen du, solemnitatetik eta kontenplaziotik hasi eta asalduraraino eta ospakizuneraino. Horri esker, lanak sakontasun emozional aparta du. Interpreteentzat erabat desafiatzaileak diren zatiak daude: nota eutsien tentsioa koruan, kontraste dinamikoak eta tematikoak, orkestra-idazketaren birtuosismoa… Hori dela eta, Missa Solemnisek musika sinfonikoaren erreferente izaten jarraitzen du, eta mendeetan zehar entzuleak eta musikariak inspiratu ditu bere edertasun eta ahalmen emozionalarekin.
-
Denboraldia 2024-202526Eka2025
COROS DE CINE – KONTZERTU PARTIZIPATIBOA
Lekua: Euskalduna - Auditorium
Gehiago ikusi‘Coros de cine’ zentzumen eta orkestrarako koru, solista eta partaidetza-kontzertu bat da, non zinema-historiako izenbururik ikonikoei buruzko piezak interpretatuko diren, hala nola Breakfast at Tiffany’s, Titanic, Saving Private Ryan edo Empire of the Sun, besteak beste.
Proiektu kolaboratibo honek Bilboko eta inguruko amateur kantariei aukera emango die musikaren profesionalekin batera prestatzeko eta Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean eszenatokian estreinatzeko.
-
Denboraldia 2025-202625 - 26Ira2025
Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiAzken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202602 - 03Urr2025
Itsasoa, ekarriaren iturri
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiEz dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202616 - 17Urr2025
Alderrai dabilen kamaradaren amodioak
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiTxit harrigarria da hogei urteko Mahlerrek lehen lied aldian erdietsi zuen emozioen sakontasuna: Alderrai dabilen kamarada baten kantuak, Sasha Cookeren ahots bikainak abestuta entzuteari erabateko luxu deritzogu. Bidea eta maitasun galdua agerian, Rachmaninoffen bigarren sinfonia zirraragarria oso-osorik ere blaitzen duen erromantizismo berantiarrez jositako programa batean.
G. Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
S. Rachmaninov
Sinfonía nº 2 en mi menor Op. 27
Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202620Urr2025
Ganbera 1
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiBakarlari Handiak Errezitaldian
Lieder de Mahler, Korngold, Weill, Rachmaninov
Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, pianoa -
Denboraldia 2025-202606 - 07Aza2025
Leningrado, Vasily Petrenkok gidatuta
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiXostakovitxen “Leningrado” deritzon 7. Sinfonia, XX. mendeko partiturarik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, obrak totalitarismoen aurkako erresistentziaren ikurtzat dirau gaur egun. Sasoia zenean, propagandako helburuz erabili zen humanista baten salaketan oinarritzen da, baina horren ikuspegia askoz harago doa, musikagileak Volkov kazetariari adierazitako “Testigantza”-n agerian geratu zen bezala. Vasily Petrenko ospetsuaren batutak gidatutako ikuskizun aparta da, Ukrainaren inbasioan izan den zoritxar morala salatzeaz gain.
D. Shostakovich
Sinfonía nº 7 en Do Mayor Op. 60 “Leningrado”
Karmele Jaio, narratzailea
Vasily Petrenko, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202610Aza2025
Ganbera 2
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiJ. Álvarez
Metro Chabacano
Cuarteto de cuerda BOS
T. Bretón
Cuarteto de cuerda nº 3 en mi menor
Cuarteto de cuerda BOS
A. Piazzolla
Selección de Tangos
Cuarteto de violín, contrabajo, bandoneón y piano BOS -
Denboraldia 2025-202604 - 05Abe2025
Mozart eta antzinakoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiGabriel Erkorekaren lanik onenetakoa dugu Zuhaitz, obra horren hizkuntzaren modernotasuna usadioekin, naturarekin eta antzinakoarekin uztartu zuela; horretarako, Kalakan taldeko musikarien behar-beharrezko laguntza izan zuen. Mozartek tarte zoriontsu batez gozatu zuen Linzeko egonaldi laburrean, eta sinfoniarik liluragarrienetako bat eskaini zion hiriari. Bestalde, Ravelen musikak eta musikariaren haurtzaroko oroitzapenek osatzen dute programaren edertasun barea.
M. Ravel
Ma Mère l’Oye, Suite
G. Erkoreka
Zuhaitz, Concierto para percusión vasca y orquesta
W. A. Mozart
Sinfonía nº 36 en Do Mayor K. 425, “Linz”
Kalakan
Jean Deroyer, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202611 - 12Abe2025
Badator erromantizismoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiXIX. mendeko errepertorio ugariari begiratzen dion egitarau biribila. Erromantizismoaren iraultza ulertzeko funtsezko bi obra eskainiko dira. Schubertek maisutasunez arakatu zuen formatu handia bere azken sinfonian, obra horrek, agidanez, Bruckner musikagilearen goitasuna iragarri zuela; Beethoven, berriz, emoziozko zirimoletan barruratu zen do minorreko kontzertu biribilean. María Canals piano-lehiaketaren irabazleak joko du pieza.
L. van Beethoven
Concierto nº 3 para piano y orquesta en do menor Op. 37
F. Schubert
Sinfonía nº 9 en Do Mayor D. 944 “La Grande”
Xiaolu Zang, pianoa
Iván López-Reynoso, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202615Abe2025
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiG. Connesson
Techno Parade
Trío de flauta, clarinete y piano BOS
I. Stravinsky
Octet
Octeto de viento BOS
J. N. Hummel
Septeto en Do Mayor Op. 114 “Septeto Militar”
Septeto de viento, cuerda y piano BOS -
Denboraldia 2025-202618 - 19Abe2025
Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiErregearen Itzulera, hau da, hirugarren atala interpretaturik, musikaren eta zinemaren arteko ezkontzaren gailurretako bati eskainitako zikloa amaituko dugu. Filmak 11 Oscar sari eskuratu zituen, besteak beste, Howard Shore musikagilearen soinu-banda onenarena. Berriro ere, filma osorik emango da, BOSek jatorrizko partitura interpretatuko du eta Bilboko Koral Elkarteko
kideek abestuko dute.
H. Shore: El Señor de los Anillos: El Retorno del Rey
Bilboko Koral Elkartea
(Enrique Azurza, zuzendaria)
Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua
(J. L. Ormazabal, zuzendaria)
Zehaztu gabe, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202619Urt2026
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusi200 Arriaga
J. C. Arriaga
Obertura Op. 1
Noneto de viento y cuerda BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 2 en La Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
L. van Beethoven
Septeto en Mi bemol Mayor Op. 20
Septeto de viento y cuerda BOS -
Denboraldia 2025-202629 - 30Urt2026
Maisuetan maisuena
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiJoaquín Achúcarrok, nazioarteko karrera bikaina izateaz gain, jarduera pedagogiko bizia garatu du, batez ere, Dallaseko bere katedran, handik piano-jotzaile bikainak irten direla. Maisuaren alderdi horren omenezko programa gertatu dugu Achúcarroren ikasle eta kontzertista bikaina den Alessio Baxen eskutik, errepertorioan ezinbestekoa den Brahmsen lehen kontzertua interpretatuta. Erik Nielsenen espezialitateetako batek, Stravinskyren musikak, eta gure Arriagaren gomutak, hil eta berrehun urtemugan, osatuko dute egitaraua.
J. C. Arriaga
Obertura Op. 20
J. Brahms
Concierto nº 1 para piano y orquesta en re menor Op. 15
I. Stravinsky
El pájaro de fuego, Suite
Alessio Bax, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202602Ots2026
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusi200 Arriaga
C. Frühling
Trío para clarinete, violoncello y piano en la menor Op. 40
Trío de clarinete, violonchelo y piano BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 3 en Mi bemol Mayor
Cuarteto de cuerda BOS -
Denboraldia 2025-202605 - 06Ots2026
Txaikovskiren Bosgarrena
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiTxaikovskik bere bosgarren sinfonia aurkeztu zuenean, Errusiako konpositore behinenentzat hartzen zuten, eta herrialde horretan gogo-gogotik aintzat hartzen zuten musika. Eta musika lantzen, musikagile handienen helburua bete zuen: mundu-mailako musika egitea, jaioterriko sustraiei uko egin barik. Beste alde batetik, Xostakovitxek atsedenaldia hartu zuen bere seme Maksimi kontzertu ederra, arina, elegiazkoa eta ametsezkoa oparitzeko. Programari hasiera emateko, Errumaniako Ligeti gaztearen musika jaioterriko folklorearen gorazarrean.
G. Ligeti
Concert Românesc
D. Shostakovich
Concierto nº 2 para piano y orquesta en Fa Mayor Op. 102
P. I. Tchaikovsky
Sinfonía nº 5 en mi menor Op. 64
Yeol Eum Son, pianoa
Pablo González, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202612 - 13Ots2026
Borrani eta Mozarten Kontzertantea
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiLorenza Borrani biolin-jotzailearen bisita guztietan, arriskua eta emozioa dira nagusi. Programa honetan, txandaka joko du biolina Mozarten Sinfonia kontzertante zoragarrian gure biola-jotzaile bakarlari Cristina Blancorekin batera, eta zuzendari jardungo du 4. Sinfonian, hots, Schubertek berak ‘Tragikoa’ deitu zuen horretan. Schuberten orkestra-lan ugarirekin gertatu bezala, musikagileak ez zuen estreinaldirik entzun bizirik zegoela.
W. A. Mozart
Sinfonía concertante para violín, viola, y orquesta en Mi bemol Mayor K.364
F. Schubert
Sinfonía nº 4 en do menor D. 417 “Trágica”
Cristina Blanco, biola
Lorenza Borrani, biolina-zuzendaria -
Denboraldia 2025-202616Ots2026
Ganbera 6
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusi100 Berio
J. Jongen
2 Pièces en trio Op. 80
Trío BOS
L. Berio
Folk songs para mezzosoprano y ensemble
Ensemble BOS
J. Brahms
Serenata n° 1 en Re Mayor Op. 11
Ensemble de viento y cuerda BOS -
Denboraldia 2025-202626 - 27Ots2026
Ama Lurra, Fazil Sayren eskutik
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiAurreko urteetan Fazil Say musikari turkiarraren musikaz gozatu dugu, bai konpositore lanetan, bai pianoa jotzen. Mother Earth piano-kontzertuaren estreinaldia dela eta, berak sortutako lana jotzen entzuteko parada izango dugu. Sayren musika ondo baino hobeto ezagutzen duen Nil Venditti herrikideak jardungo du orkestra zuzentzen, eta egitaraua osatuko du Beethovenen “Zazpigarrena” gidatuta.
F. Say
Grand Bazaar Op.65
F. Say
Mother Earth, Concierto para piano y orquesta
L. van Beethoven
Sinfonía nº 7 en La Mayor Op. 92
Fazil Say, pianoa
Nil Venditti, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202612 - 13Mar2026
Dausgaard eta Brucknerren 7.a
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiThomas Dausgaardek, segurutik, Danimarkako orkestra- zuzendari garrantzitsuenak, debuta egingo du gure denboraldian mugarri sinfoniko bat dakarren programa zorrotza garatuta: Brucknerren 7.a Wagnerren Parsifal entzuteak eragin zion zirrara sakonak bultzatuta idatzi zuen obra konpositore alemanak; horixe izan zen musikagilearen obrarik garrantzitsuena eta, bizirik zegoela, Brucknerri arrakasta eman zion sinfonia bakarra. Egitaraua biribiltzeko, Alena Baeva biolin-jotzaile bikaina itzuliko da gurera.
R. Langgaard
Upaaagtede Morgenstjerner
K. Szymanowski
Concierto nº 1 para violín y orquesta Op. 35
A. Bruckner
Sinfonía nº 7 en Mi Mayor
Alena Baeva, biolina
Thomas Dausgaard, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202623Mar2026
Ganbera 7
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiA. Dvorak
Quinteto en Mi bemol Mayor Op. 97 B. 180
Quinteto de cuerda BOS
W. A. Mozart
Gran sexteto concertante [KV 364]
Sexteto de cuerda BOS -
Denboraldia 2025-202626 - 27Mar2026
Pasioa San Joanen arabera
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiOratorio bikainak itzuliko dira gure denboraldira Carlos Menaren eta San Juan Bautista Abesbatzako kideen ahotsen eskutik. Egiazko erronka da Leioako abesbatza gaztearentzat, ondoan Bachen errepertorioan adituak diren abeslari bikainak izango dituela. Musika sakratua Aste Santuaren atarian.
J. S. Bach
La Pasión según San Juan, Oratorio en dos partes para solistas, coro y orquesta BWV 245
San Juan Bautista Abesbatza, abesbatza
(Basilio Astúlez, zuzendaria)
Ana Quintans, sopranoa
Rodrigo Carreto, tenorra, Evangelista eta ariak
José Coca Loza, baxua
Peter Harvey, baxua Jesús
Carlos Mena, kontratenorra-zuzendaria -
Denboraldia 2025-202616 - 17Api2026
Falla gogoratuz
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiManuel de Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenean, bi musikari bikainen etorriaren iturri izan den cadiztarra gogoratuko dugu: Moisés P. Sánchez piano-jotzailea, jazz-moldea jotzen duena (kasu jazz-hirukotearekin interpretatzen duen ganberako errezitaldiari!) baina musika klasikoaren inguruko prestakuntza jasotakoa; Fallaren omenezko kontzertua estreinatuko dugu egitarauan. Bestetik, Cádizko konpositorearen Fantasía Baética lanaren gainean Francisco Collek egindako orkestrazioa eskainiko dugu. Errepertorio luzean, Beethovenen laugarrena entzungo dugu Nuno Coelhoren batutaren aginduetara.
M. de Falla / F. Coll
Fantasía Baética
M. P. Sánchez
Concierto para piano y orquesta “A Manuel de Falla”
(Estreno Absoluto. Obra por encargo de la Fundación AEOS y la SGAE)
L. van Beethoven
Sinfonía nº 4 en Si bemol Mayor Op. 60
Moisés P. Sánchez, pianoa
Nuno Coelho, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202623 - 24Api2026
Londres eta Symphonie espagnole
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiAtlantikoko ardatza hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen programa. Pablo Sarasate sonatuak inspiratu zuen Edouard Lalo frantziarra, eta horregatik dedikatu zion Symphonie espagnole zoragarria. Vaughan Williamsek Londres hiriaren oroitzapen gorena marraztu zuen haren bigarren sinfonian, eta Ingalaterrako musikaren enblema bihurtu zuen. Horretaz guztiaz gozatuko dugu Catherine Larsen-Maguireren batutaren bidez, errepertorio horren jakitun bikaina baita.
R. V. Williams
The Wasps, Obertura
E. Lalo
Symphonie espagnole
R. V. Williams
Sinfonía nº 2 “A London Symphony”
Ellinor D’Melon, biolina
Catherine Larsen-Maguire, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202627Api2026
Ganbera 8
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiBakarlari Handiak Errezitaldian
Bach
(Re)Inventions
M. P. Sánchez Invention trío
Moisés P. Sánchez, pianoa
Pablo Martín Caminero, kontrabaxua
Pablo Martín Jones Johnston, perkusioa -
Denboraldia 2025-202607 - 08Mai2026
Haydn, sinfonista aparta
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiHistorian izan diren sinfonista bikain guztiek, hala nola Beethovenek, Mahlerrek, Brahmsek edo Xostakovitxek, molde horretako musikagile bikain Haydnekiko zor ordaingabea dute. Patuaren irrikaz, Haydnen koda Salomon enpresaburuak Ingalaterran agindutako 12 sinfoniaren sorta izan zen, eta azkenak, guztietan handientsuenak, “London” izena zeukan. Klasizismoa ere ausarta izan daiteke, batik bat, Vriend eta Kit Armstrong adituek jotzen baldin badute.
F. Schubert
Obertura al estilo italiano en Do Mayor D. 591
W. A. Mozart
Concierto nº 22 para piano y orquesta en Mi bemol Mayor K. 482
F. J. Haydn
Sinfonía nº 104 en Re Mayor Hob. I: 104 “Londres”
Kit Armstrong, pianoa
Jan Willem de Vriend, zuzendaria -
Denboraldia 2025-202611Mai2026
Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiBakarlari Handiak BOSekin batera
F. Mendelssohn
Sexteto para piano y cuerdas en Re Mayor Op. 110
Sexteto BOS
E. von Dohnanyi
Sexteto Op. 37
Sexteto de cuerda y viento BOS
Kit Armstrong, pianoa -
Denboraldia 2025-202625Mai2026
Ganbera 10
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Gehiago ikusiF. M. Veracini
Obertura nº 6 en sol menor IFV 6
J. S. Bach
Concierto nº 3 para cembalo y orquesta en Re Mayor BWV 1054
F. Geminiani
Concerto grosso nº 6 en Si bemol Mayor Op. 7, H. 120
J. – P. Rameau
Les Boréades, selección
Ensemble barroco BOS
Silvia Márquez, klabea -
Denboraldia 2025-202604 - 05Eka2026
Pacho Paquitoren musika jotzen
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Gehiago ikusiPacho Flores gurera etorriko da berriro tronpeta-kontzertu bikaina jotzera, hain zuzen ere, Paquito D’Rivera apartak eskaini diona, Venezuelako erritmoetan oinarrituta. Izan ere, Amerikako kontinentearen hegoaldeak azken hamarkadetako musikarik onenetakoa eman digu; horren adibide bikainez gozatu dugu Carlos Miguel Prietoren batuta bizigarriaren erara. Adi egon Gabriela Ortizen azalpenei eta nortasunari nahiz lurraldeari buruz egingo duen hausnarketa musikalari.
C. Chávez
Sinfonía nº 2 “India”
P. Flores
Morocota
P. D’Rivera
Concerto venezolano
G. Ortiz
Téenek – Invenciones de Territorio
J. P. Moncayo
Huapango
Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria