Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 18an ospatuko dituzte urteurrenak; horretarako, doako kontzertu paregabe bat eskainiko dute, bi saiotan banatuta, 20:00etan eta 23:00etan.
Lehenengo emanaldia, 20:00etakoa, BOSen abonatuei eta Museoko Lagunei eskainita dago. BOSek 120 sarrera ditu, eta abonatuen artean banatuko ditu prozedura honi jarraiki:
Kontzertura joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: bos@bilbaorkestra.eus
Mezuak ostiraletik, ekainaren 3ko 09:00etatik, aurrera bidali beharko dira (ordu hori baino lehen jasotako mezuak ez dira kontuan hartuko).
Mezu horren gaian honako hau adierazi beharko da: Ekainaren 18ko kontzerturako sarrerak.
Eskaera egiten duen pertsona abonatuaren izena, bi abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazi beharko dira.
Gehienez ere bi sarrera eskatu ahal izango dira. Pertsona batek mezu bat baino gehiago bidaltzen baditu, lehenengo mezua baino ez da kontuan hartuko.
Mezuak iristen diren hurrenkeraren arabera emango dira sarrerak, agortzen diren arte.
Mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko da sarrera lortu dela. Sarrerak ere posta elektroniko bidez bidaliko dira.
Kontzertuaren programa
Bilboko Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat eginik, Guggenheim Bilbao Museoak 25. urteurrena ospatuko du. Ospatzeko arrazoi bikoitz horrekin, Museoaren Atrioa herritarrei irekitako kontzertu handi baten eszenatokia izango da. Kontzertu horren egitarauaren baitan “Erakusketa baten koadroak” obra izango dugu entzungai, Modest Mussorgskyk bere lagun Viktor Hartmanni omenaldia egiteko erabili zuen obra, hura hil ondoren haren zenbait obrekin antolatutako erakusketa baterako. Pieza horrek koadroz koadro irudikatzen du bisitariaren ibilbidea, deskripzio-estilo sendoarekin. Jatorrian pianorako konposatua, Maurice Ravelek behin betiko koloreztatu zuen musika orkestrazio bikain batekin. Klasiko bikain horrekin batera, historiak —beste lankide batzuekin batera— bidegabeki tratatu duen konpositore baten lana berreskuratuko dugu: Augusta Holmès frantziarrarena, hain zuzen. Publikoak Andromeda poema sinfonikoaz gozatzeko aukera izango du, lengoaia trinko eta boteretsua duena. Arteen arteko laguntasuna eta dialogoa goraipatzeko aukera ederra izango da.
Eguna eta ordua: Ekainaren 18an, 20:00etan.
Tokia: Museoko Atrioa
Sarrerak: doan
Babeslea:
Ekainaren 1ean BOSlaris prestakuntza-programaren VIII. edizioaren amaiera kontzertua izango da. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Ganbera-musikako hastapen-, praktika- eta hobekuntza-programa aitzindari honetan parte hartu duten musikari amateurren interpretazioez gozatzeko aukera paregabea. Sarrera doan edukiera bete arte.
Programa kontsultatu
«Mendeurrenaren horma-irudia» orkestra sortu zeneko 100 urteak ospatzeko BOSek antolatu dituen ekintzetako bat da
Maiatzaren 23an, goizeko 10:00etan, 100 metro baino gehiago neurtzen duen horma-irudia aurkeztu da. BOSek mendeurrena dela-eta enkargatutako horma-irudi hori Jesusen Bihotza plazatik Olabeaga auzora sartzeko bidean egin da.
Ekitaldian honako hauek izan dira:
Lorea Bilbao, BOSen patronatuko presidentea eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatua
Gonzalo Olabarria, BOSen patronatuko kidea eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia
Begoña de Ibarra, BOSen patronatuko kidea eta BFAren Kultura zuzendari nagusia
Pablo Astrain, arte urbanoan espezializatutako artista eta horma-irudiaren egilea
Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
«Mendeurrenaren horma-irudia» Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteak ospatzeko egiten ari diren eta herritarrengan inpaktu handia izango duten ekintzetako bat da.
Arte urbanoan espezialista den Pablo Astrainek* egin du obra piktorikoa, zeinak BOSen historia kontatzen baitu ehun metro baino gehiagoko luzera duen horma batean, Jesusen Bihotzeko biribilgunetik hasi eta Olabeaga auzorako sarbidera doana.
Gure orkestraren historiaren 100 urteak irudikatu dira bertan, orkestraren hainbat protagonisten bitartez:
Arriaga Antzokia. 1922ko martxoaren 8an Orkestrak bere lehen kontzertua eskaini zuen tokia.
BOSen lehenengo formazioa, Armand Marsick zuzendari titularra buru zuela, 1923an Arriaga Antzokian bertan hartutako argazki batean (kontserbatzen den lehenengoa).
Gainerako orkestrako zuzendari titularrak (Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta Erik Nielsen), ehun urteko historiaren proiekzio gisa.
Euskalduna Jauregia. BOSen egoitza 1999tik aurrera.
Gaurko orkestraren irudi bat, egungo zuzendaria buru duela.
Horma-irudi honetan, Maurice Ravelek, euskal konpositore unibertsalenak, oso toki berezia hartzen du, izan ere, hark konposatutako obrak gure Orkestraren nortasunaren parte dira; gainera, oso harro gaude 1928an orkestra zuzentzeko lanak egin zituelako bere obran zentratutako programa batean.
Obra honen bidez, mota honetako lan guztiak bezala iragankorra dena (nahiz eta baldintza onetan mantentzen saiatuko garen ahalik eta luzaroen), BOSen ehun urteko historia herritarrengana hurbildu nahi dugu, horregatik jarri dugu leku jendetsu batean.
Horrez gain, helburu bereko beste jarduketa bat daukagu martxan: Bilboko Sinfonikoaren ehun urteak bilduko dituen komiki bat. Komiki hori, amaitzen denean, Bizkaiko ikastetxe eta liburutegietan banatuko da, eta PDF formatuan eskuragarri jarriko da BOSen webgunean.
Mendeurrenaren inguruko bi ekintza horien bidez, bai eta une hauetan Bizkaia bisitatzen ari den erakusketa ibiltariaren bidez ere, gure lurraldeko herritar guztiak Bilboko eta Bizkaiko orkestraren historiara hurbiltzea da gure asmoa.
*Pablo Astrain, Donostian jaioa eta txikitatik Algortan bizi dena, grafitiaren bidez hurbildu zen margolaritzara; hala, Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn, eta Berlingo HTW unibertsitatean osatu zituen ikasketak. Gaur egun, lan piktoriko “tradizionala” eta mundu osotik egiten dituen horma-irudien artista-lana uztartzen ditu.
Kaleko artearen influentziak nabarmenak dira bere obran, eta horrek eraman du “hiperrealismo narratiboa” modura definitzen duen estiloa izatera.
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
16.Abonua(maiatzak 19 eta 20).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.
Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.
Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
Osteguna 19:30etan: BOSORK0116
Ostirala 19:30etan: BOSORK0216
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
15.Abonua (maiatzak 05 eta 06).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.
Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.
Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
Osteguna 19:30etan: BOSORK0115
Ostirala 19:30etan: BOSORK0215
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
14.Abonua(apirilak 28 eta 29).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.
Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.
Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
Osteguna 19:30etan: BOSORK0114
Ostirala 19:30etan: BOSORK0214
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
13.Abonua(apirilak 07 eta 08).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.
Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.
Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
Osteguna 19:30etan: BOSORK0113
Ostirala 19:30etan: BOSORK0213
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
12.Abonua(martxoak 24 eta 25).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.
Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.
Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
Osteguna 19:30etan: BOSORK0112
Ostirala 19:30etan: BOSORK0212
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.
Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Kultura eta Euskarako foru diputatu Lorea Bilbaok erakusketa bat inauguratu dute gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren kanpoaldean. Erakusketa horrek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mende bateko mugarri historiko nagusiak biltzen ditu.
Ondoren, oroitzapenezko plaka bat estalgabetu dute Arriaga Antzokiko atarian. BOSen lehen kontzertua antzoki horretako agertokian izan zen 1922ko martxoaren 8an.
Bilboko alkateak eta Kultura eta Euskarako foru diputatuak (Juan Crisostomo de Arriaga Fundazioa – Bilboko Orkestra Sinfonikoa osatzen duten patronatukideen ordezkariak) BOSek Bilboko eta Bizkaiko gizartean duen garrantzia eta kultur enbaxadore egiten duen lana nabarmendu dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, flauta eta harpa bikote diren Horacio Parravicini eta Marion Desjacques BOSeko musikariek jo dute.
Erakusketa ibiltariaOrkestraren mendeurrena ospatzeko antolatutako erakusketa honek zortzi toki bisitatuko ditu martxotik irailera bitartean. Ibilbidea martxoaren 17an hasiko da Arriaga antzokian; ondoren, Bizkaiko beste zazpi udalerri bisitatuko ditu, eskualde bakoitzeko bat, eta Urduñan amaituko da.
LOCALIDADES
FECHA EXPO
UBICACIÓN EXPOSICIÓN
UBICACIÓN CONCIERTO
BILBAO
17 marzo – 30 marzo
Plaza del Arriaga
Hall del Arriaga
GETXO
31 marzo – 10 abril
Puente Zubia Plaza
Andrés Isasi
BARAKALDO
21 abril – 5 mayo
Herriko Plaza
SALA CIS
DURANGO
6 mayo – 18 mayo
Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola
Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola