Albisteak

20 Aza 2020

Larunbat honetan, azaroaren 21ean, 21: 00etan, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean

Larunbat honetan gure Denboraldiko bosgarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, agertokiaren erdian “kokatuta” eta gure musikariek inguratuta baleude bezala. BOSen eta Fair Saturday Fundazioren arteko lankidetzari esker, osteguneko 12.00erako kontzertuaren 360º-ko grabazio honek, interpretazioa etxetik disfrutatzea ahalbidetzen du eta momentu bakoitzean nahi duzuen … Jarraitu irakurtzen “Larunbat honetan, azaroaren 21ean, 21: 00etan, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean”

Leer más
9 Aza 2020

Azaroaren 9ko ganbera kontzertua bertan behera geratu da

Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua. Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa. Barkatu eragozpenak.

Leer más
4 Aza 2020

Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean

360º bideo mota dela eta, aurreikusi baino denbora gehiago behar izaten ari gara prozesatzeko. Emisioan kalitaterik handiena eskaintzeko asmoz, emanaldia bihar ostiralera atzeratu beharrean ikusten gara, gaurko aurreikusita geneukan ordu berean: 19: 30ean. Ostiral honetan gure Denboraldiko hirugarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, … Jarraitu irakurtzen “Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean”

Leer más
28 Urr 2020

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.

Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko  kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.”

Leer más